![]() Windows Live EssentialsDeskribapen bizkorraDeskarga bakar bat, programa bikain pila bat. Windows Live Essentials-ek istanteko mezularitza, posta elektronikoa, blogintza eta argazki-edizioa eskaintzen dizkizu, besteak beste. Oharra: "Deskargatu" botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.
Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra
Informazio orokorra
Windows Live Essentials-ek zazpi Windows Live programa bikain eskaintzen dizkizu gehien inporta zaizun jendearekin harremanetan egoteko, argazkiak editatzeko eta partekatzeko, blogean idazteko, bilaketak egiteko, eta haurrei linean seguruago egoten laguntzeko. Programa hauek izango dituzu: Windows Live Messenger, Mail, Writer, Argazki Galeria, Familia Segurtasuna, Toolbar eta Movie Maker, eta Outlook Connector, Office Live Add-in eta Microsoft Silverlight ere bai. Windows Live Essentials deskargatzean, programa horiek guztiak batera instala ditzakezu, edo zuk nahi dituzunak bakarrik. Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago Sistema-eskakizunak
Sistema eragilea: Windows XP Service Pack 2rekin (32 biteko edizioa bakarrik), Windows Vista (32 biteko edo 64 biteko edizioak), Windows 7 (32 biteko edo 64 biteko edizioak), edo Windows Server 2008. Oharra: Windows Live Movie Maker ez da onartzen Windows XPn. Prozesadorea: 1 GHz edo gehiago Windows 7 edo Windows Vista-rako; 800 MHz edo gehiago Windows XPrako. Memoria: 512 MB RAM Windows 7 edo Windows Vista-rako; 128 MB (256 MB edo gehiago gomendatzen da) Windows XPrako. Bereizmena: 1024 x 768 gutxienez Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke. Arakatzailea: Windows Live Toolbar-ek Microsoft Internet Explorer 6, Internet Explorer 7 edo Internet Explorer 8 behar du. Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9.0 edo altuagoa eta Shader Model 2.0 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu. (edo gehiago). Eskakizun gehigarriak: osagai hauek behar dira Windows Live programa espezifikoetarako, eta beharbada instalatu egingo zaizkizu, lehendik ordenagailuan ez badauzkazu. Writer-erako: Microsoft .NET Framework 2.0 edo berriagoa.* Argazki Galeriarako: SQL 2005 Compact Edition eta Windows Imaging kodekak* Argazki Galeria eta Movie Maker-erako: DirectX9ren osagai batzuk *Ez da beharrezkoa Windows 7 edo Windows Vista-n instalatzean. Oharra: Windows Live produktuak instalatzeko edo desinstalatzeko, administratzaile-eskubideak izan behar dituzu ordenagailuan. Jarraibideak
|
||||||||||||||||||