![]() Windows Live WriterDeskribapen bizkorraWindows Live Writer-ekin erraza baino errazagoa da blogean idaztea. Argazkiak eta bideoak gehi ditzakezu, dena formateatu, eta blog-zerbitzu gehienetan argitaratu. Oharra: "Deskargatu" botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean. Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra
Informazio orokorraWindows Live Writer-ekin oso erraz parteka ditzakezu argazkiak eta bideoak blog-zerbitzu gehienetan. Writer-ekin blogean gehitzen ari zaren guztiaren aurrebista ikus dezakezu, eta letra-tipoak, tarteak, koloreak eta irudiak zehazki nola geratuko diren ikus dezakezu argitaratu aurretik. Oso erraza da argazkiak eta bideoak itxura onarekin erakustea blogean. Gainera, argazkiak album bat ere sor dezakezu: nahi duzun estiloa hautatu besterik ez duzu egin behar, eta Writer-ek egingo dizu gainerako guztia. Writer-ek eginbide erabilgarri pila bat ditu, baina jolas egin nahi baduzu, era guztietako pluginak gehi ditzakezu are gauza gehiago egiteko.
Windows Live Writer Windows Live Essentials-ekoa da. Programa hauek eskaintzen ditu Windows Live Essentials-ek: Windows Live Messenger, Mail, Writer, Argazki Galeria, Familia Segurtasuna, Toolbar eta Movie Maker, eta Outlook Connector, Office Live Add-in eta Microsoft Silverlight ere bai. Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago Sistema-eskakizunak
Oharra: Windows Live Movie Maker ez da onartzen Windows XPn. Prozesadorea: 1 GHz edo gehiago Windows 7 edo Windows Vista-rako; 800 MHz edo gehiago Windows XPrako. Memoria: 512 MB RAM Windows 7 edo Windows Vista-rako; 128 MB (256 MB edo gehiago gomendatzen da) Windows XPrako. Bereizmena: 1024 x 768 gutxienez Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke. Arakatzailea: Windows Live Toolbar-ek Microsoft Internet Explorer 6, Internet Explorer 7 edo Internet Explorer 8 behar du. Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9.0 edo altuagoa eta Shader Model 2.0 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu. Eskakizun gehigarriak: osagai hau behar da Windows Live Writer-erako, eta beharbada instalatu egingo zaizu, lehendik ordenagailuan ez badaukazu:
*Ez da beharrezkoa Windows 7 edo Windows Vista-n instalatzean. Oharra Windows Live produktuak instalatzeko edo desinstalatzeko, administratzaile-eskubideak izan behar dituzu ordenagailuan. Jarraibideak
|
||||||||||||||||