|
|
 Excel 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB934447)Deskribapen bizkorraMicrosoft Excel 2000n segurtasun-ahulgune bat dago, kode kaltegarria exekutatzeko bide eman dezakeena. Eguneratze honek konpondu egiten du ahulgune hori. Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra| Fitxategi-izena: | office2000-kb934447-fullfile-euq.exe | | Bertsioa: | 1 | | Jakintza baseko (KB) artikuluak: | KB934447 | | Argitalpen-data: | 2007/05/08 | | Hizkuntza: | Euskara | | Deskargaren tamaina: | 3.7 MB | | Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: | 9 min 56K |
| | Hizkuntza aldatu: | |
Informazio orokorra Orri hasierara
Sistema-eskakizunak- Onartzen diren sistema eragileak: Windows 2000 Service Pack 3; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003; Windows XP
- Eguneratzea produktu honetarako da: Microsoft Excel 2000.
- Eguneratzea instalatzeko, hau behar duzu:
- Office 2000rako eguneratzea: Service Pack 3 (SP3).
- Microsoft Windows-en instalatzailearen 2.0 bertsioa, edo berriagoa. Microsoft Windows 2000 Service Pack 3 eta Microsoft Windows XP sistema eragileek badakarte Windows-en instalatzailearen bertsio hau. Bestela, Windows-en instalatzailearen azken bertsioa web gune hauetatik deskarga dezakezu:
Orri hasierara
JarraibideakOharra: Administratzailea bazara, ikus Administratzailearentzako baliabideak atala.
Instalatzeko jarraibideak
Microsoft Excel 2000 badaukazu, egin eragiketa hauetako bat:
- Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k, automatikoki har eta instala ditzazun lehentasun handiko eguneratzeak.
- Erabili Office Online web guneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatuko du Office, eta Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzeko gonbita egingo dizu.
- Instalatu Excel 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB934447) (orria beharbada ingelesez egongo da). Hori egiteko, egin urrats hauek:
- Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
- office2000-kb934447-fullfile-euq.exe: fitxategi hori deskargatu behar duzu, produktuaren jatorrizko CD-ROMa eskura baduzu. Beharbada instalazioaren iturburua eman beharko duzu adabakia instalatzean, lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
- Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.
- Windows esploradorean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.
Administratzailearentzako baliabideak
Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web gune horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.
Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da).
Eguneratze honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Microsoft-en jakintza-baseko Excel 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB934447).
Orri hasierara
Orri hasierara
|