![]() Office 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB917152)Deskribapen bizkorraMicrosoft Office 2000 programan bada segurtasuneko ahulgune bat, eskubideak goratzea ahalbide dezakeena. Eguneratze honek konpondu egiten du ahulgune hori. Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra
Informazio orokorraEguneratze horri buruzko informazio espezifikoa aurkituko duzu Microsoften jakintza-basean, Office 2000rako segurtasuneko eguneratzearen deskribapena (KB917152) artikuluan (orria ingelesez izango da, beharbada). Sistema-eskakizunak
JarraibideakOharra: Administratzailea baldin bazara, ikus ezazu Administratzailearentzako baliabideak atala. Instalatzeko jarraibideak Microsoft Office 2000 baldin baduzu, egizu eragiketa hauetako bat:
Administratzailearentzako baliabideak Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web orri horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak. Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Microsoften jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da). Ikus Microsoften jakintza-baseko Office 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB917152) artikulua (orria ingelesez izango da, beharbada), eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu. |
||||||||||||||||||