![]() Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB942669)Deskribapen bizkorraMicrosoft Word 2000n segurtasun-ahulgune bat dago, kode kaltegarria exekutatzeko bide eman dezakeena. Eguneratze honek konpondu egiten du ahulgune hori. Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra
Informazio orokorraEguneratzeari buruzko informazio espezifikoa aurkituko duzu Microsoften jakintza-basean,Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB942669) artikuluan (beharbada ingelesez egongo da). Sistema-eskakizunak
JarraibideakOharra: Administratzailea bazara, ikus Administratzailearentzako baliabideak atala. Instalatzeko jarraibideak Microsoft Word 2000 badaukazu, egin eragiketa hauetako bat:
Administratzailearentzako baliabideak Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web gune horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak. Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (beharbada ingelesez egongo da). Eguneratze honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, ikus Microsoft-en jakintza-baseko Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB942669) (beharbada ingelesez egongo da). |
||||||||||||||||