*
Microsoft*
Bing(r)en emaitzak
Deskarga-zentroa 
Bilaketa
Bilaketa aurreratua

Windows Live Familia Segurtasuna 2011

Deskribapen bizkorra
Kudeatu zure haurraren ordenagailuko jarduerak: bisitatutako webguneak, erabilitako programak, eta ordenagailuan emandako denbora. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

Orri honetan

Xehetasunen azalpen bizkorra
Fitxategi-izena:wlsetup-web.exe
Bertsioa:15.4.3555.0308
Argitalpen-data:2012/03/22
Hizkuntza:Euskara
Deskargaren tamaina:1.2 MB - 2.5 MB*
Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: 5 min 56K
* Deskargaren tamaina hautatutako osagaien araberakoa da.

Hizkuntza aldatu:
  

Informazio orokorra

Haurrak linean daude, eta zu lanpetuta: Familia Segurtasunak lagunduko dizu. Erabili jarduera-txostenak haurren ordenagailuko jarduerak kontrolatzeko. Aukeratu zein webgune, joko eta programa atzi ditzaketen, eta ezarri zein ordu-tartetan erabil dezaketen ordenagailua.

Familia Segurtasunak areagotu egiten ditu Windows-eko guraso-kontrol estandarrak, urruneko kudeaketa gehituz, zure haurraren baimenak linean aldatu ahal izan ditzazun. Eskuratu saio-txostenak eta webgune-bisiten txostenak Familia Segurtasunaren webgunetik—ez daukazu zure harraren PCan saioa hasi beharrik. Etxeko hainbat PCtan instalatutakoan, Familia Segurtasunak ezarpen berdinak aplikatzen ditu, eta PC guztietako txostenak txosten bakar batean biltzen ditu.

Berria Familia Segurtasunaren bertsio honetan: SafeSearch blokeatuta dago Bing, Google, Yahoo! eta bestelako bilatzaile ezagunetan. Haur zaharrenei erantzukizun gehixeago emateko prest dauden gurasoentzat, ezarpen berri bat dago orain, webgune guztietarako sarbidea ematen duena, baina haurrak desegokiak izan daitezkeen webguneetara joanez gero, horren berri ematen du ezarpen honek. Familia Segurtasunaren webguneari esker, gurasoek kontrola dezakete nola erabiltzen duten ordenagailua haurrek, zein jokotan jokatzen duten, eta zein programa exekutatzen dituzten.

Konfigurazioa oso erraza da—lehendik haurrentzako Windows kontuak badauzkazu, ia dena prest daukazu. Windows Live IDrik ez da behar haurrentzat. Erabiltzen hasteko, egin urrats erraz hauek, eta ondoren aukeratu haur bakoitzaren web-sarbidearen ezarpenak.

Windows Live Familia Segurtasuna Windows Live Essentials-ekoa da. Programa hauek aurkituko dituzu Windows Live Essentials-en: Windows Live Messenger, Argazki Galeria, Movie Maker, Mail, Writer, Windows Live Mesh, Bing barra, Messenger Laguna, Microsoft Silverlight eta Outlook Connector Pack (Microsoft Outlook Hotmail Connector eta Social Connector Provider Windows Live Messenger-erako). Familia Segurtasuna bakarrik edo Windows Live Essentials osoa instala dezakezu.

Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago

 Orri hasierara

Sistema-eskakizunak

  • Onartzen diren sistema eragileak: Windows 7; Windows Server 2008 R2; Windows Vista Service Pack 2
Windows Live Familia Segurtasuna Windows Live Essentials-ekoa da, eta honako hauek behar ditu:

  • Sistema eragilea: Windows Vista Service Pack 2ren 32 biteko eta 64 biteko edizioak Windows Vista-rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows 7; edo Windows Server 2008 SP2 paketearekin eta Windows Server 2008rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows Server 2008.
  • Prozesadorea: 1.6 GHz edo gehiago
  • Memoria: 1 GB RAM edo gehiago
  • Bereizmena: 1024 × 576 gutxienez
  • Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke.
  • Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9 edo altuagoa eta Shader Model 2 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu.
  • Argazki Galeriarako eta Movie Maker-erako: DirectX 9ren beharrezko osagai batzuk instalatuko zaizkizu agian, dagoeneko ordenagailuan ez badauzkazu.
  • Windows Live Mesh-erako: Windows Live Mesh Mac batean exekutatzeko, OS X 10.5 edo berriagoa izan behar duzu instalatuta. Window Live Sync beta edo Live Mesh betaren bertsio zaharrago bat instalatuta badaukazu, ikusi bertsio-ohar xehatuak, eskakizun gehigarriak ikusteko.

 Orri hasierara

Jarraibideak

  1. Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskarga abiarazteko, edo hautatu beste hizkuntza bat Aldatu hizkuntza goitibeherako zerrendan, eta egin klik Aldatu botoian, Deskargatu botoian klik egin aurretik.
  2. Enpresa edo argitaratzaile bat ikusten duzunean segurtasun-mezu batean, ziurtatu enpresaren izena Microsoft Corporation dela, eta ondoren egin klik Exekutatu, Jarraitu edo Onartu botoian.
  3. Instalatzailea irekiko da. Hautatu instalatu nahi dituzun programak,* eta ondoren egin klik Hurrengoa botoian.
    *Lehendik instalatutako Windows Live programa guztiak ere eguneratu egingo dira oraindik ez badauzkazu azken bertsioak instalatuta.
  4. Jarraitu aurrera, eta erabili ordenagailuko beste programak itxaroten duzun bitartean, nahi izanez gero.
  5. Amaitutakoan, bilatu programa berriak Windows Hasi menuan, Windows Live atalean, edo Windows Live karpetan.

 Orri hasierara

 Orri hasierara


©2013 Microsoft Corporation. All rights reserved. Galdetu guri |Terms of Use |Trademarks |Privacy Statement