![]() Windows Live Argazki Galeria and Movie Maker 2011Deskribapen bizkorraEditatu eta antolatu argazkiak eta filmak, eta ondoren jarri linean edo partekatu lagunekin Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean. Orri honetanXehetasunen azalpen bizkorra
Informazio orokorraWindows Live Movie Maker eta Windows Live Argazki Galeriak elkarrekin funtzionatzen dute, erraz antolatu eta hautatu ahal izan ditzazun hurrengo filmean erabili nahi dituzun argazkiak eta bideoak. Windows Live Argazki Galeriak honako hauek egiten lagunduko dizu: argazkiak kameratik inportatzen, albumetan antolatzen, eta itxura bikaina izan dezaten editatzen. Erabili argazki-tresna ahaltsuak argazki panoramiko, film eta diapositiba-aurkezpen zoragarriak sortzeko, besteak beste. Dozenaka argazki edita ditzakezu aldi berean, orbanak kendu, eta argi gorriak konpondu klik bakar batekin. Partekatzeko prest zaudenean, argitaratu argazkiak eta bideoak Argazki Galeriatik zuzenean zure gogoko webguneetan, Facebook-en edo Flickr-en, esate baterako. Eta bilaketa-eginbide berriekin eta aurpegi-ezagutzearen gisako tresnekin, inoiz baino errazago aurkitu ahal izango dituzu argazkiak zure bilduman. Windows Live Movie Maker-ek zure argazkiekin eta bideoekin film bikainak bizkor egiten lagunduko dizu. Gehitu efektu bereziak, trantsizioak, soinua, kredituak eta epigrafeak istorioa kontatzen laguntzeko. Edo hautatu zuk nahi dituzun argazkiak, bideoak eta musika, eta utzi AutoMovie-ri dena prestatzen: trantsizioak, efektuak, izenburuak eta gauza gehiago dituen gai zoragarri bat aplikatzen du, minutu bat baino lehen. Jarri filma zure webgune gogokoenetan—YouTube, Facebook edo Windows Live SkyDrive-n besteak beste, Movie Maker-etik bertatik. Windows Live Argazki Galeria eta Movie Maker Windows Live Essentials-ekoak dira. Programa hauek aurkituko dituzu Windows Live Essentials-en: Windows Live Messenger, Mail, Writer, Familia Segurtasuna, Windows Live Mesh, Bing barra, Messenger Laguna, Microsoft Silverlight eta Outlook Connector Pack (Microsoft Outlook Hotmail Connector eta Social Connector Provider Windows Live Messenger-erako). Argazki Galeria eta Movie Maker bakarrik edo Windows Live Essentials osoa instala dezakezu. Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago Sistema-eskakizunak
Jarraibideak
|
||||||||||||||||||