Sakatu hemen Silverlight instalatzeko*
BasqueAldatu|Microsoft gune guztiak
Microsoft
Deskarga-zentroa 
Bilaketa
Bilaketa aurreratua

Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB905553)

Deskribapen bizkorra
Microsoft Word 2000 programan bada segurtasuneko ahulgune bat, amarruzko dokumentu bat irekitzean kode arbitrarioa exekutatzea ahalbidetzen duena. Eguneratze honek kopondu egiten du ahulgune hori.

Orri honetan

Xehetasunen azalpen bizkorra
Fitxategi-izena:office2000-kb905553-fullfile-euq.exe
Bertsioa:1
Argitalpen-data:2006/03/14
Hizkuntza:Euskara
Deskargaren tamaina:4.0 MB
Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: 10 min 56K

Hizkuntza aldatu:
  

Informazio orokorra

Eguneratze horri buruzko informazio espezifikoa aurkituko duzu Microsoften jakintza-basean, Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen deskribapena (KB905553) artikuluan (orria ingelesez izango da, beharbada).

 Orri hasierara

Sistema-eskakizunak

  • Onartzen diren sistema eragileak: Windows 2000; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003

  • Eguneratzea produktu honetarako da: Microsoft Word 2000, Microsoft Word 2000 South Asian Edition, Microsoft Works Suite 2000, Microsoft Works Suite 2001



 Orri hasierara

Jarraibideak

Oharra: Administratzailea baldin bazara, ikus ezazu Administratzailearentzako baliabideak atala.

Instalatzeko jarraibideak
Eragindako produktuetakoren bat baldin baduzu, egizu eragiketa hauetako bat:

  • Erabili Office Online webguneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatzen du Office, eta gonbidatu egiten zaitu Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzera.


  • Instalatu Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB905553). Hori egiteko, eman itzazu pauso hauek:
    1. Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
      • office2000-kb905553-fullfile-euq.exe: Beharbada, instalazioaren iturburua eman beharko duzu, adabakia instalatzean.
    2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

    3. Windows Explorer programan, egiozu klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategiari. Gero, egin kasu pantailan agertuko zaizkizun jarraibideei.


Administratzailearentzako baliabideak
Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web orri horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Microsoften jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da).

Ikus Microsoften jakintza-baseko Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB905553) artikulua (orria ingelesez izango da, beharbada), eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.

 Orri hasierara

 Orri hasierara


©2013 Microsoft Corporation. All rights reserved. Galdetu guri |Terms of Use |Trademarks |Privacy Statement