Microsoft Office Language Interface Pack 2010 – Euskara
Deskribapen bizkorra
Microsoft Office Language Interface Pack 2010 – Euskara-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du Microsoft Office 2010-eko hainbat programarentzat.
Onartzen diren sistema eragileak: Windows 7; Windows Vista; Windows XP
Behar den softwarea: Excel, OneNote, Outlook, Powerpoint edo Word dituen Microsoft Office 2010 paketeren baten euskarazko bertsioa.
Diskoan behar den lekua: une honetan instalatuta dauden Office 2010-eko programek hartzen duten lekuaz gain, 20 megabyte (MB) behar dira disko gogorrean.
Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia Deskargatu botoian (goian) klik eginez, eta gorde fitxategia disko gogorrean.
Instalazio-programa abiarazteko, egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian.
Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa osatzeko.
Instalatu ondoren, C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE14\1069\LIPread.htm-n aurkituko duzu Microsoft Office 2010-en hizkuntza-interfazearen paketeari dagokion IrekHau fitxategia.
Office 2007-ko hizkuntza-interfazearen paketea edo aurreko edizio batekoa duen Office 2007 ezin da Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2010-era bertsio-berritu. Office 2007-ren oinarrizko instalazioa Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2010-era bertsio-berritu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
Exekutatu Office 2010-en instalazioa, eta hautatu 'Bertsio-berritu' aukera.
Office 2010-en instalazioa burutu denean, instalatu eta ezarri Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea
Office-ko produktua aktibatzea:
'Microsoft Office-ren aktibazio-morroia' elkarrizketa-koadroko instalazio-kode osoa irakurtzeko arazoak badituzu, edo instalazio-kode osoa ez bada behar bezala bistaratzen Microsoft® Office Language Interface Pack 2010 erabiltzean, utzi bertan behera morroia, eta aldatu euskarazko produktura Microsoft Office-ko zure produktua aktibatzeko.
Erabilera-jarraibideak:
Zure erabiltzaile-interfazea Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara-ko hizkuntzara aldatzeko, jarraitu honako urrats hauei:
Hautatu bistaratze- eta laguntza-hizkuntzak menuko Bistaratze-hizkuntza aukeran, hautatu behar den hizkuntza, eta egin klik Ezarri lehenetsi gisa botoian.
Hautatu edizio-hizkuntza menuan, aukeratu behar den hizkuntza, eta egin klik Ezarri lehenetsi gisa botoian.
Egin klik Ados botoian.
Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiarazten dituzun hurrengo aldian izango dute eragina. Oharra: laguntza ezin da Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara-ko hizkuntzara aldatu. Laguntza beti egongo da jatorrizko instalazioaren hizkuntzan. Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratze-laguntza oinarrizko hizkuntzan.
Deskargatze hau kentzeko: Jarraitu urrats hauei Windows XP Home edo Professional Edition-en:
Irten programa guztietatik.
Egin klik bikoitza Windows-en kontrol-paneleko Gehitu edo kendu programak ikonoan.
Sakatu Microsoft Office Language Interface Pack 2010Instalatuta dauden programak koadroan, eta, ondoren, egin klik Kendu botoian.
Jarraitu pantailako argibideei.
Jarraitu urrats hauei Windows Vista-n edo Windows 7-n:
Irten programa guztietatik.
Egin klik bikoitza Windows-eko Kontrol-panelekoProgramak eta eginbideak ikonoan.
Desinstalatu edo aldatu programa aukeran, egin klik Instalatuta dauden programak elkarrizketa-koadroko Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara aukeran, eta, ondoren, egin klik Desinstalatu aukeran.