
Windows Internet Explorer 9 Windows 7rako
Deskribapen bizkorra
Windows Internet Explorer 9ren bidez PCko jatorrizko aplikazioak legez nabarmentzen dira eta funtzionatzen dute webguneek.
Orri honetan
Xehetasunen azalpen bizkorra
| Fitxategi-izena: | IE9-Windows7-x86-euq.exe |
| Bertsioa: | 9.0.7930.16406 |
| Jakintza baseko (KB) artikuluak: | KB982861 |
| Argitalpen-data: | 2011/05/25 |
| Hizkuntza: | Euskara |
| Deskargaren tamaina: | 18.8 MB |
| Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: | 46 min 56K |
|
| Hizkuntza aldatu: | |
Informazio orokorra
Windows Internet Explorer 9k webguneak eta aplikazioak ezartzen ditu eskura jatorrizko PC aplikazioak bailiran, Windows teknologiaren bidez.
-
Bizkorra: Internet Explorer 9 oso bizkorra da. Windows-en bidez PCaren hardwareari etekin handiena atera diezaion diseinatuta dago Internet Explorer 9k, eta esperientzia grafikoki aberats eta sakona eskaintzen du, PCan instalaturik dauden jatorrizko aplikazioekin lortzen den besteko azkarra eta harkorra.
-
Garbia: Internet Explorer-ek gustuko dituzun webguneetan egiten du arreta; itxura garbia eta ikus-eremu handiagoa ditu, webguneak nabarmentzeko. Windows 7rekin egindako integrazio intuitibo eta paregabeari esker, klik bakarreko sarbidea erabil dezakezu ataza-barran zuzenean iltzatutako web-aplikazioak atzitzeko.
-
Fidagarria: Internet Explorer weberako bide fidagarria da, izan ere, segurtasun-, pribatutasun- eta fidagarritasun-teknologia sendoak ditu barneratuta, babestuago manten zaitzaten eta arakatze-ekintzetan etenik izan ez dezazun.
-
Orotariko erabilgarritasuna: HTML5 eta web-estandar modernoekin bateragarria da GPUari etekina ateratzeko, hots, markatze-lengoaia berak ez du soilik webean funtzionatzen, ez bada azkarragoa da, eta Windows eta Internet Explorer 9 bidezko esperientzia aberatsagoa eskaintzen du.
Orri hasierara
Sistema-eskakizunak
- Onartzen diren sistema eragileak: Windows 7
-
- Windows 7
- Windows 7 Service Pack 1ekin
- Ordenagailua/Prozesadorea: 233 MHz edo gehiagoko prozesadoredun ordenagailua (Pentium prozesadorea gomendatzen da)
- Memoria: 512 MB
- Disko gogorreko espazioa:70 MB
- Pantaila: Super VGA (800 x 600) edo bereizmen handiagoko monitorea, 256 koloreduna.
- Periferikoak: Modema edo Internet konexioa; Microsoft Mouse, Microsoft IntelliMouse, edo gailu erakusle bateragarria.
Orri hasierara
Jarraibideak
- Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskargatzen hasteko.
- Egin ondoko hauetako bat:
- Berehala instalatzen hasteko, sakatu Ireki edo Exekutatu programa uneko kokapenetik.
- Deskarga zure ordenagailuan kopiatu eta geroago instalatzeko, sakatu Gorde edo Gorde programa diskoan.
Orri hasierara
Informazio gehigarria
Windows Internet Explorer 9ren deskarga hau honako edizio hauetarako da soilik: Windows 7rako eta Windows 7 SP1erako. Internet Explorer 9 bestelako Microsoft Windows bertsio bateragarrientzat deskargatzeko:
Orri hasierara
Orri hasierara