
Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara
Deskribapen bizkorra
'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du Microsoft Office 2007-ko hainbat programentzat.
Orri honetan
Xehetasunen azalpen bizkorra
| Fitxategi-izena: | LanguageInterfacePack.exe |
| Bertsioa: | 1 |
| Argitalpen-data: | 2008/04/04 |
| Hizkuntza: | Euskara |
| Deskargaren tamaina: | 16.2 MB |
| Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: | 40 min 56K |
|
| Hizkuntza aldatu: | |
Informazio orokorra
'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du honako aplikazio hauetarako:
- Microsoft Office Excel 2007
- Microsoft Office Outlook 2007
- Microsoft Office PowerPoint 2007
- Microsoft Office Word 2007
Orri hasierara
Sistema-eskakizunak
- Onartzen diren sistema eragileak: Windows Vista; Windows XP Service Pack 2
- Behar den softwarea: Excel, Outlook, Powerpoint edo Word dituzten Microsoft Office 2007 paketeen gaztelaniazko bertsioa.
- Diskoan behar den lekua: Une honetan instalatuak dauden Office 2007ko programek hartzen duten lekuaz gain, 20 megabyte (MB) behar dira libre disko gogorrean.
Orri hasierara
Jarraibideak
Deskargatze hau instalatzeko:
- Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia Deskargatu botoian (goian) klik eginez eta fitxategia zure disko gogorrean gordez.
- Instalazio programa abiarazteko, egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian.
- Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa osatzeko.
- Instalatu ondoren, C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE12\LCID\LIPread.htm-n aurkituko duzu Microsoft Office 2007 Language Interface Pack-i dagokion IrakHau fitxategia
- Ez dago onartua Office 2003 Language Interface Pack duen Office 2003, Office 2007ren hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2007ra eguneratzea. Office 2003ren oinarrizko instalazioa Office 2007 Language Interface Pack duen Office 2007ra eguneratu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
- Desinstalatu Office 2003 Language Interface Pack
- Exekutatu Office 2007ren instalazioa eta hautatu Eguneratu aukera.
- Office 2007ren instalazioa burutu denean, instalatu eta ezarri Office 2007ren hizkuntza-interfazearen
paketea
Erabilera-jarraibideak:
Zure erabiltzaile-interfazea 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatzeko, jarraitu honako urrats hauei:
- Abiarazi Microsoft Office 2007ren hizkuntza-ezarpenak, Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak menuan.
- Hautatu Bistaratze-hizkuntza fitxa, eta 'Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa-koadroak hizkuntza honetan:' goitibeherako zerrendan, hautatu bistaratu nahi duzun hizkuntza. Hautatu duzun hizkuntzak izan beharko luke, aurrerantzean, bistaratze-hizkuntza lehenetsia.
- Bistaratze-hizkuntza fitxan badago aukera Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etorrarazteko. Windows-en uneko hizkuntza agertuko zaizu. Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etortzea nahi baduzu, hautatu Ezarri Microsoft Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratze-hizkuntzarekin bat etortzeko kontrol-laukia. Ezarpen horrek Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa koadroak zerrendan egindako aukera baliogabetzen du.
- Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu gaitu nahi duzun hizkuntza Erabilgarri dauden editatze-hizkuntzak zerrendan, eta egin klik Gehitu aukeran. Hautatu duzun hizkuntzak Gaitutako editatze-hizkuntzak zerrendan agertu beharko luke.
- Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu editatze-hizkuntza nagusia izatea nahi duzun hizkuntza Editatze-hizkuntza nagusia zerrendan.
- Egin klik Ados botoian.
Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiaraziko dituzun hurrengo aldian izango dute eragina.
Oharra: Laguntza ezin da 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatu. Laguntza beti geldituko da jatorrizko instalazioaren hizkuntzan.
Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratze-laguntza oinarrizko hizkuntzan.
Deskargatze hau kentzeko:
Jarraitu urrats hauei Windows XP Home edo Professional Edition-en:
- Irten programa guztietatik.
- Egin klik bikoitza Gehitu edo kendu Programak ikonoan, Windows-en kontrol-panelean.
- Egin klik Microsoft Office Language Interface Pack 2007 aukeran, Instalatuta dauden programak koadroan, eta ondoren egin klik Kendu botoian.
- Jarraitu pantailako jarraibideei.
Jarraitu honako urrats hauei Windows Vista-n:
- Irten programa guztietatik.
- Egin klik bikoitza Windows-en kontrol-paneleko ikono honetan: Programak eta eginbideak.
- Desinstalatu edo aldatu programa bat aukeran, egin klik 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara' elkarrizketa koadroko Instalatuta dauden programak aukeran, eta ondoren egin klik Desinstalatu aukeran.
- Jarraitu pantailako jarraibideei.
Orri hasierara
Orri hasierara
Orri hasierara