Sakatu hemen Silverlight instalatzeko*
BasqueAldatu|Microsoft gune guztiak
Microsoft
Deskarga-zentroa 
Bilaketa
Bilaketa aurreratua

Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea

Deskribapen bizkorra
Microsoft Office 2003rako euskarazko interfaze-paketeak euskarazko erabiltzaile-interfaze bat eskaintzen du Microsoft Office Standard Edition 2003ko aplikazio gehienetarako

Orri honetan

Xehetasunen azalpen bizkorra
Fitxategi-izena:LIP.EXE
Bertsioa:1
Argitalpen-data:2004/10/22
Hizkuntza:Euskara
Deskargaren tamaina:7.3 MB
Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: 18 min 56K

Hizkuntza aldatu:
  

Informazio orokorra

Microsoft Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketeak itzulitako erabiltzaile-interfazea eskaintzen du Microsoft Office 2003ko aplikazio hauetarako:
  • Microsoft Office Word 2003

  • Microsoft Office Outlook 2003

  • Microsoft Office PowerPoint 2003

  • Microsoft Office Excel 2003

 Orri hasierara

Sistema-eskakizunak

  • Onartzen diren sistema eragileak: Windows 2000 Service Pack 3; Windows XP
  • Behar den softwarea: Microsoft Office 2003 suite baten gaztelerazko bertsioa —adibidez, Microsoft Office Professional Edition 2003 edo Microsoft Office Standard Edition 2003— edo Microsoft Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea onartzen duen Office 2003ko aplikazio baten gaztelerazko bertsioa: Microsoft Office Excel®, Microsoft Office Outlook®, Microsoft Office PowerPoint®, edo Microsoft Office Word®.
  • Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea Microsoft Office 2003ren hainbat hizkuntzetako interfaze-paketearen gainean ere instala daiteke, gazteleraz instalatu bada.

    Office 2003 SP3: Office 2003 SP3 eskuragarri dago orain eta hemendik jaits daiteke: http://www.microsoft.com/downloads/details.aspx?FamilyId=27F0C05C-4466-4114-BD5C-E7B782D6198A&displaylang=eu

  • Diskoko lekuaren eskakizunak:
    Instalatutako Office 2003ko aplikazioek erabiltzen duten diskoko lekuaz gain,
    10 megabyte (MB) disko gogorrean.

 Orri hasierara

Jarraibideak

Deskarga hau instalatzeko:
  1. Deskargatu LIP.exe fitxategia goiko Deskargatu estekan klik eginez eta gero gorde fitxategia disko gogorrean.
  2. Egin klik bikoitza disko gogorreko LIP.exe programa-fitxategietan instalazio-programa abiarazteko.

  3. Instalazioa burutzeko, jarraitu pantailako argibideei.

Erabiltzeko jarraibideak:

Erabiltzaile-interfazea Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketera aldatzeko, bete ondorengo jarraibideak:

  1. Abiarazi Microsoft Office 2003ren hizkuntza-ezarpenak menu honetatik: Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak.

  2. Hautatu zein hizkuntzatara aldatu nahi duzun Erabiltzaile-interfazea eta laguntza fitxako Bistaratu Office 2003 hizkuntza honetan zerrendan.

  3. Sakatu Ados botoia.


Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiarazten dituzun hurrengo aldian izango dute eragina.

Deskarga hau kentzeko:
  1. Itxi programa guztiak.

  2. Egin klik bikoitza Windows-eko Kontrol-paneleko Gehitu edo kendu programak ikonoan.

  3. Egin klik 'Unean instalatutako programak' koadroko Microsoft Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea aukeran, eta gero sakatu Kendu botoia.

  4. Jarraitu pantailako argibideei.


 Orri hasierara

 Orri hasierara


©2013 Microsoft Corporation. All rights reserved. Galdetu guri |Terms of Use |Trademarks |Privacy Statement