• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Business Solutions

Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7.eguneratze-paketea (KB 971782)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft-ek 7. eguneratze-paketea argitaratu du. Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikaziorako probatutako eguneratze-multzo metagarria da. Bertan, batera aurkeztutako performantzia-hobekuntzak aurki daitezke erraz aplikatu ahal izateko.
  • Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
    Bertsioa:

    04.00.7333.2138

    Fitxategi-izena:

    CRMv4.0-KB971782-i386-MUI-EUS.exe

    CRMv4.0-KB971782-amd64-MUI-EUS.exe

    Argitalpen-data:

    2009/10/22

    Fitxategi-tamaina:

    3.0 MB

    2.6 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB971782

      Microsoft-ek aplikazio hauetarako argitaratu du 7. eguneratze-paketea: Microsoft Dynamics CRM 4.0 Server, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM, Microsoft Dynamics CRM Datu-migrazio kudeatzailea, Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren hizkuntza-aukera eta Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikaziorako posta elektronikoaren bideratzailea.

      Argitalpen honi buruzko informazio gehiagorako, ikus Microsoft Knowledge Base-ko 971782. artikulua:

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7. eguneratze-paketea erabilgarri dago

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioko osagaien arteko paritatea mantentzeko, eguneratze-paketean aplikazio hauen paketeak aurki daitezke: Microsoft Dynamics CRM 4.0 Server, Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM, Microsoft Dynamics CRM Datu-migrazio kudeatzailea, Microsoft Dynamics CRM aplikazioaren hizkuntza-aukerak eta Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikaziorako posta elektronikoaren bideratzailea.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2003; Windows Server 2008; Windows Vista; Windows XP

      Aurreko baldintzak:
      • Eguneratze hau Microsoft Dynamics CRM 4.0 exekutatzen ari den ordenagailu batean instalatu behar da.
  • Informazio gehigarria

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7. eguneratze-paketeko pertsonalizazioak esportatzeari eta inportatzeari buruzko informazioa

      Eguneratze-pakete hau aplikatu ondoren, ezingo duzu aurretik eguneratze-pakete bat instalatuta zuen Microsoft Dynamics CRM inplementazio beretik esportatutako pertsonalizaziorik inportatu. Arazo honi buruzko informazio gehiagorako, ikus Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7. eguneratze-paketea erabilgarri dago (971782).

      Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7. eguneratze-paketeak eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak ditu. Aipatutako zuzenketak Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioa exekutatzen ari den zerbitzarian gaitzeko edo konfiguratzeko, ikus ondoren aipatzen den Microsoft Knowledge Base-ko artikuluaren "Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak" atala:

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren 7. eguneratze-paketea erabilgarri dago (971782)

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren laguntza-eguneratze bat erabilgarri dago

      7. eguneratze-paketeko funtzioen hobekuntzez eta konponketez gain, Microsoft Dynamics CRM 4.0 Laguntzaren aparteko eguneratze bat dago erabilgarri onartutako hizkuntza guztietan. Informazio gehiagorako eta instalazio-instrukzioetarako, ikus Microsoft Knowledge Base-ko hurrengo artikulua:

      Microsoft Dynamics CRM 4.0 aplikazioaren laguntza-fitxategien eguneratzea 2008ko irailaren 26an argitaratu zen (955921)

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak