• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Outlook 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB921593)

Hizkuntza aldatu:
Eguneratze honek Microsoft Outlook 2000ren segurtasun-ahulgune bat konpontzen du: Outlook 2000 exekutatzen ari den ordenagailu batean kodea exekutatzea eragozten dio urruneko erabiltzaileari.
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    office2000-kb921593-fullfile-euq.exe

    Argitalpen-data:

    2007/01/08

    Fitxategi-tamaina:

    2.7 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB921593

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000 Service Pack 3; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003; Windows XP

  • Jarraibideak
      Oharra: Administratzailea bazara, ikus Administratzailearentzako baliabideak atala.

      Instalatzeko jarraibideak
      Microsoft Outlook 2000 badaukazu, egin eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online web guneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatuko du Office, eta Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzeko gonbita egingo dizu.


      • Instalatu Outlook 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB921593) (orria beharbada ingelesez egongo da). Hori egiteko, jarraitu urrats hauek:
        1. Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
          • office2000-KB921593-fullfile-euq.exe: fitxategi hori deskargatu behar duzu, produktuaren jatorrizko CD-ROMa eskura baduzu. Beharbada instalazioaren iturburua eman beharko duzu adabakia instalatzean, lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows esploradorean, egin klik bikoitza disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideak.


      Administratzailearentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web gune horretan, Update Resources atalean bilatu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

      Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulul honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (beharbada ingelesez egongo da).

      Ikus Microsoft-en jakintza-baseko Outlook 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB921593) artikulua, eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak