• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Microsoft Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB969600)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft Word 2000ko segurtasun-ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez prestatutako fitxategi bat irekitzean. Eguneratze honek ahulgunea konpontzen du, Microsoft Word 2000 dokumentuak behar bezala kudea daitezen.
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    office2000-KB969600-FullFile-EUQ.exe

    Argitalpen-data:

    2009/06/08

    Fitxategi-tamaina:

    4.0 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB969600

    Segurtasun-buletinak:MS09-027

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000 Service Pack 4; Windows NT; Windows Server 2003 Service Pack 1; Windows XP Service Pack 2


      • Eguneratzea produktu honetarako da:
        • Microsoft Word 2000
        • Microsoft Works Suite 2000
        • Microsoft Works Suite 2001

      • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Microsoft Windows-en instalatzailearen 2.0 bertsioa, edo berriagoa.

    • Oharra: Informazio-teknologietako profesionalei Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala begiratzea gomendatzen zaie.

      Instalatzeko jarraibideak
      Microsoft Word 2000 badaukazu, egin eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online webguneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatuko du Office, eta Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzeko gonbita egingo dizu.


      • Instalatu Microsoft Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB969600). Hori egiteko, egin urrats hauek:
        1. Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows esploradorean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


      Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten informazio-teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office System Suites and Programs TechCenter-en (beharbada ingelesez egongo da).

      Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Knowledge basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko kommutadoreak (beharbada ingelesez egongo da).

      Eguneratze horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Microsoft Knowledge baseko Microsoft Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB969600) artikulua (beharbada ingelesez egongo da).

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak