• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako eguneratzea (KB2494150)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft-ek Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako eguneratze bat kaleratu du. Eguneratze horrek Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioaren azken konponketak dakartza. Halaber, bertan egonkortasuna eta errendimenduaren inguruko hobekuntzak aurki daitezke.
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    office2010-kb2494150-fullfile-x64-glb.exe

    Argitalpen-data:

    2011/03/03

    Fitxategi-tamaina:

    1.2 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB2494150

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2003; Windows Vista; Windows XP


      • Eguneratzea produktu honetarako da:
        • Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioa

      • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa edo berriagoa

    • Oharra: Informazio-teknologietako profesionalei Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala begiratzea gomendatzen zaie.

      Instalatzeko argibideak
      Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioa baduzu, egin eragiketa hauetariko bat:

      • Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k eta lehentasun handiko eguneratzeak automatikoki jasotzeko eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.


      • Instalatu Microsoft Office 2010en (KB2494150) 64 biteko ediziorako eguneratzea. Horretarako, jarraitu urrats hauek:
        1. Deskargatu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orriaren goialdeko Deskargatu botoian. Ondoren, gorde fitxategia ordenagailuaren disko gogorrean.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows esploratzailean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


      Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak
      Ingurune kudeatuetan lan egiten duten informazioaren teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office sistemaren suiteen eta programen teknologia-zentroan (beharbada ingelesez egongo da).

      Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko kommutadoreak (beharbada ingelesez egongo da).

      Eguneratze honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Microsoft Knowledge base-ko Microsoft Office 2010en (KB2494150) 64 biteko ediziorako eguneratzearen definizioa artikulua.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak