• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Office 2000 Multilanguage Pack-erako segurtasuneko eguneratzea (KB905646)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft Office 2000 programan bada segurtasuneko ahulgune bat, amarruz aldatutako dokumentu bat irekitzean kode arbitrarioa exekutatzea ahalbidetzen duena. Eguneratze honek konpondu egiten du ahulgune hori, Office 2000 Multilanguage Pack batekin batera erabiltzen denean.
  • Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
    Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    office2000LPK-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd1-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd2-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd3-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd4-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd5-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd6-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd7-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPKcd8-kb905646-fullfile-enu.exe

    office2000LPK-kb905646-fullfile-chs.exe

    office2000LPK-kb905646-fullfile-fra.exe

    office2000LPKt-kb905646-fullfile-tha.exe

    Argitalpen-data:

    2006/03/14

    Fitxategi-tamaina:

    2.5 MB

    10.9 MB

    4.9 MB

    10.8 MB

    4.9 MB

    9.6 MB

    9.8 MB

    7.6 MB

    7.4 MB

    2.5 MB

    2.5 MB

    1.8 MB

      Eguneratze horri buruzko informazio espezifikoa aurkituko duzu Microsoften jakintza-basean, Office 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB905646) artikuluan (orria ingelesez izango da, beharbada).

      Office 2000 Multilanguage Pack erabiltzen baldin baduzu, Outlook 2000 programa erabat funtzionala izan dadin, beharrezkoa izango zaizu bi hauek instalatzea: bai eguneratze hau eta bai Outlook 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB905646) (orria ingelesez izango da, beharbada).

      Informazio gehigarria, Office 2000ren arabierazko, hebreerazko, thaierazko, koreerazko, japonierazko eta txinerazko bertsioen erabiltzaileentzat
      Produktu horiekin batera zetozen Multilanguage Pack indibidualak eguneratzeko, deskargatu Multilanguage Pack bakoitzerako eskuragarri dauden bi aukeretako bat (erabili fullfile paketea, baldin bezero-paketea instalatzean arazorik baduzu):

    • Frantsesezko Multilanguage Pack, arabierazko Office 2000rako

    • Ingelesezko Multilanguage Pack, thaierazko Office 2000rako

    • Txinera soilduzko Multilanguage Pack, Hong Kongeko txinerazko Office 2000rako

    • Ingelesezko Multilanguage Pack, txinerazko, arabierazko, koreerazko, japonierazko eta hebreerazko Office 2000rako


    • Office 2000 Service Pack 3 izan behar duzu, goiko pakete horietako edozein instalatu ahal izateko. Beharbada, gainera, instalazioaren iturburua eman beharko duzu, adabakia instalatzean.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003; Windows XP

    • Oharra: Administratzailea baldin bazara, ikus ezazu Administratzailearentzako baliabideak atala.

      Instalatzeko jarraibideak
      Microsoft Office 2000 Multilanguage Pack baldin baduzu, egizu eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online web guneko Office Update zerbitzua (gomendatua). Office Update-k automatikoki detektatzen du Office, eta gonbidatu egiten zaitu Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzera.


      • Instalatu Office 2000 Multilanguage Pack-erako segurtasuneko eguneratzea (KB905646) (orria beharbada ingelesez izango da). Hori egiteko, eman itzazu pauso hauek:
        1. Deskarga itzazu dagozkion .exe fitxategiak. Horretarako, erabil itzazu orri honen behealdeko estekak. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
          • office2000lpkcd[CD_ZENBAKIA]-KB905646-fullfile-euq.exe: fitxategi hori deskargatu beharko duzu, baldin produktuaren jatorrizko CD-ROMa eskura baduzu. Beharbada, instalazio iturria eman beharko duzu, adabakia instalatzean, baldin lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows Explorer-en, egiozu klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategiari. Gero, egin kasu pantailan agertuko zaizkizun jarraibideei.


        Beheko Informazio gehigarria atalean duzu CD_ZENBAKIA aldagaiaren balioen zerrenda, bakoitzak zein Multilanguage Pack hartzen duen zehaztuta.

      Administratzailearentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web gune horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

      Eguneratze horretarako beharrezko fitxategiak, behealdeko Deskargatu beharreko fitxategiak atalean daude. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Microsoften jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da).

      Ikus Microsoften jakintza-baseko Office 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB905646) artikulua, eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.
    • CD_ZENBAKIA balioak, CDan oinarritutako MultiLanguage Pack-etarako
    • 1 (italierazko, norvegierazko, frantsesezko eta alemanezko Multilanguage Pack-etarako)

    • 2 (japonierazko eta koreerazko Multilanguage Pack-etarako)

    • 3 (espainierazko, suedierazko, danierazko eta Brasilgo portugesezko Multilanguage Pack-etarako)

    • 4 (txinera tradizionalezko eta txinera soilduzko Multilanguage Pack-etarako)

    • 5 (nederlanderazko, txekierazko, turkierazko eta polonierazko Multilanguage Pack-etarako)

    • 6 (errusierazko, arabierazko, hungarierazko eta portugesezko Multilanguage Pack-etarako)

    • 7 (hebreerazko, finlandierazko, eslovenierazko eta grezierazko Multilanguage Pack-etarako)

    • 8 (eslovakierazko, euskarazko, errumanierazko, kroazierazko, katalanezko, ukrainerazko, serbierazko, letonierazko, lituanierazko, estonierazko eta bulgarierazko Multilingual Pack-etarako)

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak