Windows 7 hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows 7-n gehien erabiltzen diren eremuetarako erabiltzaile-interfazearen lokalizazio partziala eskaintzen du
Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
LIP_eu-ES-32bit.mlc
LIP_eu-ES-64bit.mlc
Windows-erako hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu eta laguntza-gaietako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzulita ez dagoen testua Windows 7-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows 7-ren gaztelaniazko bertsioa erosi baduzu eta euskarazko LIPa instalatzen baduzu, testuaren zati batzuk gaztelaniaz geratuko dira. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu oinarri-hizkuntza bakarraren gainean. Windows-en LIPak Windows 7-ren edizio guztietan instala daitezke.
Onartzen diren sistema eragileak:
Windows 7
- Microsoft Windows 7
- Windows 7-rako nahitaezko oinarri-hizkuntzaren instalazioa: Gaztelania, frantsesa
- 4,63 Mb-ko leku librea deskargatzeko
- 15 Mb-ko leku librea instalatzeko
ABISUA: BitLocker-en enkriptatzea gaituta badaukazu, utzi bertan behera LIPa instalatu aurretik. Ireki
Kontrol-panela
, hautatu
Sistema eta segurtasuna
eta, gero,
Cifrado de unidad BitLocker
. Hautatu
Suspender protección
.
Windows 7 LIParen 32 eta 64 bit-eko bertsioetarako deskarga desberdinak daudenez, deskargatzen hasi aurretik, begiratu Windows 7-ren zer bertsio daukazun instalatuta:
Sakatu
Hasi
botoia, egin klik eskuineko botoiaz 'Ordenagailua' aukeran eta hautatu
Propietateak
. Zure ordenagailuari buruzko oinarrizko informazioa bistaratuko da.
Begiratu 'Sistema mota'ko 'Sistema' atalean. Horrela Windows 7 sistema eragilearen 32 bit-eko edo 64 bit-eko bertsioa exekutatzen ari zaren jakin ahal izango duzu
32 biteko bertsioa instalatzeko, bi aukera dituzu:
- Egin klik Deskargatu botoian eta, gero, egin klik Abrir botoian LIPa instalatzeko
edo
- Egin klik Deskargatu botoian
- Egin klik Guardar botoian fitxategia ordenagailuan kopiatzeko
- Joan deskargatutako fitxategira eta egin klik bikoitza gainean LIPa instalatzeko
64 biteko bertsioa instalatzeko, goiko 2. aukera erabili behar duzu.