Office

Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara

Hizkuntza aldatu:
'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du Microsoft Office 2007-ko hainbat programentzat.
  • Xehetasunak

    Bertsioa:
    Argitalpen-data:

    1

    2008/04/04

    Fitxategi-izena:
    Fitxategi-tamaina:

    LanguageInterfacePack.exe

    16.2 MB

      'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du honako aplikazio hauetarako:
      • Microsoft Office Excel 2007

      • Microsoft Office Outlook 2007

      • Microsoft Office PowerPoint 2007

      • Microsoft Office Word 2007
  • Sistema-eskakizunak

    Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows Vista; Windows XP Service Pack 2

      • Behar den softwarea: Excel, Outlook, Powerpoint edo Word dituzten Microsoft Office 2007 paketeen gaztelaniazko bertsioa.
      • Diskoan behar den lekua: Une honetan instalatuak dauden Office 2007ko programek hartzen duten lekuaz gain, 20 megabyte (MB) behar dira libre disko gogorrean.
  • Jarraibideak

      Deskargatze hau instalatzeko:
      1. Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia Deskargatu botoian (goian) klik eginez eta fitxategia zure disko gogorrean gordez.
      2. Instalazio programa abiarazteko, egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian.
      3. Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa osatzeko.
      4. Instalatu ondoren, C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE12\LCID\LIPread.htm-n aurkituko duzu Microsoft Office 2007 Language Interface Pack-i dagokion IrakHau fitxategia
      5. Ez dago onartua Office 2003 Language Interface Pack duen Office 2003, Office 2007ren hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2007ra eguneratzea. Office 2003ren oinarrizko instalazioa Office 2007 Language Interface Pack duen Office 2007ra eguneratu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
        • Desinstalatu Office 2003 Language Interface Pack
        • Exekutatu Office 2007ren instalazioa eta hautatu Eguneratu aukera.
        • Office 2007ren instalazioa burutu denean, instalatu eta ezarri Office 2007ren hizkuntza-interfazearen paketea


      Erabilera-jarraibideak:

      Zure erabiltzaile-interfazea 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatzeko, jarraitu honako urrats hauei:

      1. Abiarazi Microsoft Office 2007ren hizkuntza-ezarpenak, Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak menuan.
      2. Hautatu Bistaratze-hizkuntza fitxa, eta 'Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa-koadroak hizkuntza honetan:' goitibeherako zerrendan, hautatu bistaratu nahi duzun hizkuntza. Hautatu duzun hizkuntzak izan beharko luke, aurrerantzean, bistaratze-hizkuntza lehenetsia.
      3. Bistaratze-hizkuntza fitxan badago aukera Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etorrarazteko. Windows-en uneko hizkuntza agertuko zaizu. Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etortzea nahi baduzu, hautatu Ezarri Microsoft Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratze-hizkuntzarekin bat etortzeko kontrol-laukia. Ezarpen horrek Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa koadroak zerrendan egindako aukera baliogabetzen du.
      4. Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu gaitu nahi duzun hizkuntza Erabilgarri dauden editatze-hizkuntzak zerrendan, eta egin klik Gehitu aukeran. Hautatu duzun hizkuntzak Gaitutako editatze-hizkuntzak zerrendan agertu beharko luke.
      5. Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu editatze-hizkuntza nagusia izatea nahi duzun hizkuntza Editatze-hizkuntza nagusia zerrendan.
      6. Egin klik Ados botoian.

      Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiaraziko dituzun hurrengo aldian izango dute eragina.
      Oharra: Laguntza ezin da 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatu. Laguntza beti geldituko da jatorrizko instalazioaren hizkuntzan.
      Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratze-laguntza oinarrizko hizkuntzan.

      Deskargatze hau kentzeko:
        Jarraitu urrats hauei Windows XP Home edo Professional Edition-en:
      1. Irten programa guztietatik.
      2. Egin klik bikoitza Gehitu edo kendu Programak ikonoan, Windows-en kontrol-panelean.
      3. Egin klik Microsoft Office Language Interface Pack 2007 aukeran, Instalatuta dauden programak koadroan, eta ondoren egin klik Kendu botoian.
      4. Jarraitu pantailako jarraibideei.

        Jarraitu honako urrats hauei Windows Vista-n:
      1. Irten programa guztietatik.
      2. Egin klik bikoitza Windows-en kontrol-paneleko ikono honetan: Programak eta eginbideak.
      3. Desinstalatu edo aldatu programa bat aukeran, egin klik 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara' elkarrizketa koadroko Instalatuta dauden programak aukeran, eta ondoren egin klik Desinstalatu aukeran.
      4. Jarraitu pantailako jarraibideei.

  • Erlazionatutako baliabideak

Deskarga arrakastatsuak

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak
Exekutatu Microsoft Update
itxi
moreinfo