• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

PowerPoint 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB889167)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft PowerPoint 2000 programan bada segurtasuneko ahulgune bat, informazioa agerraraztea ahalbide dezakeena. Eguneratze honek kopondu egiten du ahulgune hori.
  • Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
    Bertsioa:

    All

    Fitxategi-izena:

    office2000-kb889167-client-euq.exe

    office2000-kb889167-fullfile-euq.exe

    Argitalpen-data:

    2006/02/13

    Fitxategi-tamaina:

    835 KB

    1.8 MB

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003; Windows XP

    • Oharra: Administratzailea baldin bazara, ikus ezazu Administratzailearentzako baliabideak atala.

      Instalatzeko jarraibideak
      Eragindako produktuetakoren bat baldin baduzu, egizu eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online webguneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatzen du Office, eta gonbidatu egiten zaitu Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzera.


      • Instalatu PowerPoint 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB889167). Hori egiteko, eman itzazu pauso hauek:
        1. Deskarga ezazu bi .exe fitxategitako bat. Horretarako, erabil itzazu orri honen behealdeko estekak. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
          • office2000-kb889167-client-euq.exe: fitxategi hori deskargatu beharko duzu, baldin eta produktuaren jatorrizko CD-ROMa eskura baduzu. Beharbada, instalazioaren iturburua eman beharko duzu, adabakia instalatzean, baldin lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
          • office2000-kb889167-fullfile-euq.exe: Deskarga ezazu fitxategi hori, baldin office2000-kb889167-client-euq.exe instalatzean arazorik izan baduzu. Beharbada orduan ere instalazio iturria eman beharko duzu, adabakia instalatzean.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows Explorer programan, egiozu klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategiari. Gero, egin kasu pantailan agertuko zaizkizun jarraibideei.


      Administratzailearentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web orri horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

      Eguneratze horretarako beharrezko fitxategiak, behealdeko Deskargatu beharreko fitxategiak atalean daude. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando lerroa eta jarraibideak Microsoften jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da).

      Ikus Microsoften jakintza-baseko PowerPoint 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB889167) artikulua (orria ingelesez izango da, beharbada), eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak