• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

32 bit-eko Outlook Hotmail Connector

Hizkuntza aldatu:
32 bit-eko Microsoft Outlook Hotmail Connector aplikazioarekin, Microsoft Office Outlook 2003, Microsoft Office Outlook 2007 edo Microsoft Outlook 2010 erabil ditzakezu zure Microsoft Windows Live Hotmail edo Microsoft Office Live Mail zerbitzuetako kontuak doan atzitzeko eta kudeatzeko, mezu elektronikoak, kontaktuak eta egutegiak barne!
  • Bertsioa:

    14.0.6123.5001

    Fitxategi-izena:

    OutlookConnector.exe

    Argitalpen-data:

    2012/07/02

    Fitxategi-tamaina:

    3.2 MB

      32 bit-eko Microsoft Outlook Hotmail Connector aplikazioarekin, Microsoft Office Outlook 2003, Microsoft Office Outlook 2007 edo Microsoft Outlook 2010 erabil ditzakezu zure Microsoft Windows Live Hotmail edo Microsoft Office Live Mail zerbitzuetako kontuak doan atzitzeko eta kudeatzeko, mezu elektronikoak, kontaktuak eta egutegiak barne!

      Outlook Hotmail Connector-ek Live Hotmail kontuak Outlook-en erabiltzea gaitzen du:
      • Irakurri eta bidali zure Office Live Mail/Windows Live Hotmail zerbitzuetako mezu elektronikoak.
      • Kudeatu zure Windows Live Hotmail zerbitzuko kontaktuak.
      • Erabili aukera aurreratuak mezu baztergarriak blokeatzeko.
      • Kudeatu hainbat posta elektronikoko kontu toki bakarrean.
      • Kudeatu eta sinkronizatu hainbat egutegi, Windows Live-n partekatutako Outlook-eko egutegiak barne.



      Outlook Hotmail Connector Outlook 2010-ekin erabiliz gero onura gehigarri hauek lortuko dituzu:
      • Zure Bidaltzaile seguruen, Blokeatutako bidaltzaileen eta Hartzaile seguruen zerrendak sinkronizatuko dira Outlook-en eta Hotmail-en artean.
      • Bidali eta jaso eginbideek zure gainerako Outlook kontuetan bezala funtzionatzen dute.
      • Zure Hotmail kontuko egoera Outlook-en egoera-barran agertuko da.
      • Outlook-en duzun Hotmail kontuan arauek funtzionatzen dute, hura zure kontu nagusia izan ez arren.



  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2003; Windows Server 2008; Windows Vista; Windows XP

      • Deskargak Office-n bertsio hauekin funtzionatzen du:
        • 2007 Microsoft Office system
        • Microsoft Office 2003
        • Microsoft Office Outlook 2007
        • Microsoft Office Outlook 2003
        • Microsoft Outlook 2010 (32-bit)
    • Deskarga hau instalatzeko:
      1. Deskarga ezazu konfigurazio-fitxategia. Horretarako, egin klik beheko OutlookConnector.exe fitxategi-izenaren ondoko Deskargatu botoian (behean). Gero, gorde fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
      2. Instalazioarekin hasteko, egin klik bikoitza disko gogorreko OutlookConnector.exe programa-fitxategian.
      3. Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa burutzeko.
      Erabilera-argibideak:

      Deskarga instalatu ondoren, erabili Microsoft Office Outlook ohiko moduan.

      Deskarga hau kentzeko:

      Deskarga kentzeko, ezabatu OutlookConnector.exe fitxategia.

      1. Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera, eta sakatu Kontrol-panela.
      2. Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
      3. Unean instalatutako programen zerrendan, hautatu 32 bit-eko Microsoft Outlook Hotmail Connector eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
      4. Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak