• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Microsoft Office Language Interface Pack 2007 Service Pack 2 (SP2)

Hizkuntza aldatu:
Service Pack 2 zerbitzu-paketeak Microsoft Office Language Interface Packs 2007ren azken eguneratzeak eskaintzen ditu.
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    officelip2007sp2-kb953339-fullfile-eu-es.exe

    Argitalpen-data:

    2009/05/21

    Fitxategi-tamaina:

    16.0 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB953339

      Microsoft Office Language Interface Pack 2007 Service Pack 2 (SP2) paketeak Office Language Interface Packs 2007ren azken eguneratzeak eskaintzen dizkie bezeroei. Bi konponketa mota sartzen dira deskarga honetan:
      • Zerbitzu-pakete honetarako espezifikoki egindako konponketak, baina aurrez kaleratu gabeak.
        • Produktu-konponketez gainera, egonkortasunaren, performantziaren eta segurtasunaren hobekuntzak ere sartzen dira.
        • Informazio gehiago aurki dezakezu Knowledge baseko 953339 artikuluan (beharbada ingelesez egongo da). Produktuaren berariazko aldaketak azaltzen dira bertan.
      • 2009ko otsailean zehar kaleratutako eguneratze publiko, segurtasun-eguneratze, eguneratze metatu eta hotfix guztiak.

      Zerbitzu-pakete hau instalatu aurretik, 953339 artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu (beharbada ingelesez egongo da). SP2 zerbitzu-paketeak eskaintzen dituen hobekuntza handi batzuk azaltzen dira bertan, instalatu aurretik ezagutu beharreko argibide garrantzitsu batzuk emateaz gainera.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows Server 2003 Service Pack 2; Windows Server 2008; Windows Vista Service Pack 1; Windows XP Service Pack 3


      Service Pack 2 paketeak honako hauek eguneratuko ditu:
      • Microsoft® Office Language Interface Packs 2007
    • Eguneratzea instalatzeko, egin eragiketa hauetako bat:
      • Erabili Microsoft Update (gomendatua).
        • Microsoft Update zerbitzuak leku bakar batean biltzen ditu eguneratze guztiak, eta zure sisteman eragina dutenak soilik eskaintzen dizkizu.
      • Instalatu eskuz eguneratze hau.
        • Deskargatu fitxategia orri honetako Deskargatu botoian klik eginez.
        • Gorde fitxategia disko gogorraren unitatean.
        • Bilatu gordetako .exe fitxategia, egin klik bikoitza gainean, eta jarraitu pantailako jarraibideei.

      OHAR GARRANTZITSUA: Eguneratze hau instalatzen saiatzen bazara eta mezu bat jasotzen baduzu eguneratzeak huts egin duela esanez, begiratu Knowledge baseko 968173 artikulua (beharbada ingelesez egongo da). Eskakizunak eta instalazioa huts egitera eramaten duten beste arazo batzuk azaltzen ditu, eta arazoak konpontzeko jarraibideak ere ematen ditu.


      Instalatu SP2 beste Office produktu batzuetarako
      Beste Office produktu batzuk instalatuta badauzkazu, egunera itzazu haiek ere. Office produktuetarako SP2 bertsioen zerrenda osoa erabilgarri dago Knowlege baseko 968170 artikuluan (beharbada ingelesez egongo da).


      Deskarga hau kentzeko
      Komando-lerroa erabiliz nahiz Microsoft Service Pack Uninstall Tool tresna erabiliz bezero-adabakiak desinstalatzeko aukera ematen duen lehen zerbitzu-paketea da Service Pack 2. Service Pack Uninstall Tool erabilgarri dago tresnaren aparteko deskarga batean. Tresna honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Knowledge baseko 954914 artikula (beharbada ingelesez egongo da).


      Administratzaileentzako baliabideak
      Kudeatutako inguruneetan lan egiten duten administratzaileek Office eguneratzeak aplikatzeko baliabide osoak aurkituko dituzte2007 Office Resource Kit webgunean (beharbada ingelesez egongo da).


      Informazio gehigarria
      Bestalde, zerbitzu-paketean sartzen denari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, irakurri Knowledge baseko 953339 artikulua (beharbada ingelesez egongo da).

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak