• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Windows Live

Windows Live saioa hasteko laguntzailea

Hizkuntza aldatu:
Errazago partekatu ahal izango dituzu dokumentuak, argazkiak eta Windows Live Essentials-eko bestelako fitxategiak, eta errazago aldatu ahal izango zara Windows Live ID batetik bestera Internet Explorer-en. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.
  • Bertsioa:

    15.4.3538.0513

    Fitxategi-izena:

    wlsetup-idcrl.exe

    Argitalpen-data:

    2011/06/29

    Fitxategi-tamaina:

    29.6 MB

      Windows Live saioa hasteko laguntzaileak dituen hainbat liburutegiri esker, Windows Live Messenger-en gisako programetan saioa has dezakezu. Hauek ere baditu:

      • Internet Explorer-erako add-on bat, saioa hasteko esperientzia aberatsagoa eskaintzen duena Windows Live ID bat baino gehiago dituen jendearentzat.
      • Windows 7rako Windows Live IDren lineako hornitzailea, Windows Live ID bat Windows 7 erabiltzaile-kontu batekin edo gehiagorekin estekatu ahal izateko, eta hartara errazago partekatzeko dokumentuak, argazkiak eta bestelako fitxategiak lagunekin.
      • Windows Live ID zerbitzua zure PCan exekutatzen da, eta saioa hasteko esperientzia aberatsagoak onartzen ditu webean nahiz Windows ordenagailuan dauzkazun programetan.


      Onurak
      Windows Live saioa hasteko laguntzailea mendekotasun bat da Windows Live Essentials 2011ko programa guztientzat.

      Windows Live Essentials-eko edozein programatan eta Windows Live ID zerbitzua erabiltzen duten Microsoft-en bestelako zenbait programan saioa has dezakezu zure Windows Live IDarekin.

      Windows 7 erabiltzaile-kontua Windows Live ID batekin estekatu ondoren, Saioa hasteko laguntzaileak ordenagailu baten exekutatzen ari den programa bati lagundu egiten dio identifikatzen eta Windows Live ID berarekin asoziatutako beste ordenagailuekin komunikatzen. Zure Windows Live IDa eta Windows 7 exekutatzen duten zure ordenagailuetako bakoitza estekatzen badituzu, ordenagailu horiek elkar identifikatu ahal izango dute, eta etenik gabe elkarrekin lan egin ahal izango dute.

      Adibidez, Windows HomeGroup talde bat badaukazu, eta dokumentu batzuk zure bikotekidearekin partekatu nahi badituzu, baina ez zure haurrekin, zure bikotekidearen Windows Live IDa zehaztuz egin dezakezu hori. Zure bikotekideak dokumentuetarako sarbide esklusiboa izango du, baina beste ordenagailu batetik sartzen denean ere.

      Windows Live saioa hasteko laguntzailea Windows Live Essentials-ekoa da. Programa hauek aurkituko dituzu Windows Live Essentials-en: Windows Live Messenger, Argazki Galeria, Movie Maker, Mail, Writer, Familia Segurtasuna, Windows Live Mesh, Bing barra, Messenger Laguna, Microsoft Silverlight eta Outlook Connector Pack (Microsoft Outlook Hotmail Connector eta Social Connector Provider Windows Live Messenger-erako). Instalatzean, programa hauetako zein nahi dituzun aukera dezakezu.

      Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2008 R2; Windows Vista Service Pack 2

      Windows Live Saioa hasteko laguntzailea Windows Live Essentials-ekoa da, eta honako hauek behar ditu:

      • Sistema eragilea: Windows Vista Service Pack 2ren 32 biteko eta 64 biteko edizioak Windows Vista-rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows 7; edo Windows Server 2008 SP2 paketearekin eta Windows Server 2008rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows Server 2008.
      • Prozesadorea: 1.6 GHz edo gehiago
      • Memoria: 1 GB RAM edo gehiago
      • Bereizmena: 1024 × 576 gutxienez
      • Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke.
      • Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9 edo altuagoa eta Shader Model 2 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu.
      • Argazki Galeriarako eta Movie Maker-erako: DirectX 9ren beharrezko osagai batzuk instalatuko zaizkizu agian, dagoeneko ordenagailuan ez badauzkazu.
      • Windows Live Mesh-erako: Windows Live Mesh Mac batean exekutatzeko, OS X 10.5 edo berriagoa izan behar duzu instalatuta. Window Live Sync beta edo Live Mesh betaren bertsio zaharrago bat instalatuta badaukazu, ikusi bertsio-ohar xehatuak, eskakizun gehigarriak ikusteko.
      1. Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskarga abiarazteko, edo hautatu beste hizkuntza bat Aldatu hizkuntza goitibeherako zerrendan, eta egin klik Aldatu botoian, Deskargatu botoian klik egin aurretik.
      2. Enpresa edo argitaratzaile bat ikusten duzunean segurtasun-mezu batean, ziurtatu enpresaren izena Microsoft Corporation dela, eta ondoren egin klik Exekutatu, Jarraitu edo Onartu botoian.
      3. Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa burutzeko.

        *Lehendik instalatutako Windows Live programa guztiak ere eguneratu egingo dira oraindik ez badauzkazu azken bertsioak instalatuta.

Deskarga arrakastatsuak

    • 01

      Microsoft-en kamera-kodeken paketea (6.3.9721.0)

      Microsoft Camera Codec Pack-ek zenbait gailuren fitxategi-formatu espezifikoak ikusteko aukera ematen du: Oharra: Deskargatu botoian klik egiteak esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun eta cookie-en adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak ikus ditzakezu behean.

    • 02

      Windows Live Argazki Galeria and Movie Maker 2011

      Editatu eta antolatu argazkiak eta filmak, eta ondoren jarri linean edo partekatu lagunekin Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

    • 03

      Windows Live Mail 2011

      Eraginkortasunez kudeatu hainbat posta-kontu, egutegi eta zure kontaktuak. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

    • 05

      Windows Live Essentials

      Deskarga bakar bat, programa bikain pila bat. Windows Live Essentials-ek istanteko mezularitza, posta elektronikoa, blogintza eta argazki-edizioa eskaintzen dizkizu, besteak beste. Oharra: "Deskargatu" botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak