• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Windows Live

Windows Live Argazki Galeria and Movie Maker 2011

Hizkuntza aldatu:
Editatu eta antolatu argazkiak eta filmak, eta ondoren jarri linean edo partekatu lagunekin Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.
  • Bertsioa:

    15.4.3538.0513

    Fitxategi-izena:

    wlsetup-web.exe

    Argitalpen-data:

    2011/06/29

    Fitxategi-tamaina:

    1.2 MB

      Windows Live Movie Maker eta Windows Live Argazki Galeriak elkarrekin funtzionatzen dute, erraz antolatu eta hautatu ahal izan ditzazun hurrengo filmean erabili nahi dituzun argazkiak eta bideoak.

      Windows Live Argazki Galeriak honako hauek egiten lagunduko dizu: argazkiak kameratik inportatzen, albumetan antolatzen, eta itxura bikaina izan dezaten editatzen. Erabili argazki-tresna ahaltsuak argazki panoramiko, film eta diapositiba-aurkezpen zoragarriak sortzeko, besteak beste. Dozenaka argazki edita ditzakezu aldi berean, orbanak kendu, eta argi gorriak konpondu klik bakar batekin. Partekatzeko prest zaudenean, argitaratu argazkiak eta bideoak Argazki Galeriatik zuzenean zure gogoko webguneetan, Facebook-en edo Flickr-en, esate baterako. Eta bilaketa-eginbide berriekin eta aurpegi-ezagutzearen gisako tresnekin, inoiz baino errazago aurkitu ahal izango dituzu argazkiak zure bilduman.

      Windows Live Movie Maker-ek zure argazkiekin eta bideoekin film bikainak bizkor egiten lagunduko dizu. Gehitu efektu bereziak, trantsizioak, soinua, kredituak eta epigrafeak istorioa kontatzen laguntzeko. Edo hautatu zuk nahi dituzun argazkiak, bideoak eta musika, eta utzi AutoMovie-ri dena prestatzen: trantsizioak, efektuak, izenburuak eta gauza gehiago dituen gai zoragarri bat aplikatzen du, minutu bat baino lehen. Jarri filma zure webgune gogokoenetan—YouTube, Facebook edo Windows Live SkyDrive-n besteak beste, Movie Maker-etik bertatik.

      Windows Live Argazki Galeria eta Movie Maker Windows Live Essentials-ekoak dira. Programa hauek aurkituko dituzu Windows Live Essentials-en: Windows Live Messenger, Mail, Writer, Familia Segurtasuna, Windows Live Mesh, Bing barra, Messenger Laguna, Microsoft Silverlight eta Outlook Connector Pack (Microsoft Outlook Hotmail Connector eta Social Connector Provider Windows Live Messenger-erako). Argazki Galeria eta Movie Maker bakarrik edo Windows Live Essentials osoa instala dezakezu.

      Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2008 R2; Windows Vista Service Pack 2

      Windows Live Argazki Galeria eta Windows Live Movie Maker Windows Live Essentials-ekoak dira, eta honako hauek behar dituzte:

      • Sistema eragilea: Windows Vista Service Pack 2ren 32 biteko eta 64 biteko edizioak Windows Vista-rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows 7; edo Windows Server 2008 SP2 paketearekin eta Windows Server 2008rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows Server 2008.
      • Prozesadorea: 1.6 GHz edo gehiago
      • Memoria: 1 GB RAM edo gehiago
      • Bereizmena: 1024 × 576 gutxienez
      • Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke.
      • Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9 edo altuagoa eta Shader Model 2 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu.
      • Argazki Galeriarako eta Movie Maker-erako: DirectX 9ren beharrezko osagai batzuk instalatuko zaizkizu agian, dagoeneko ordenagailuan ez badauzkazu.
      • Windows Live Mesh-erako: Windows Live Mesh Mac batean exekutatzeko, OS X 10.5 edo berriagoa izan behar duzu instalatuta. Window Live Sync beta edo Live Mesh betaren bertsio zaharrago bat instalatuta badaukazu, ikusi bertsio-ohar xehatuak, eskakizun gehigarriak ikusteko.
      1. Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskarga abiarazteko, edo hautatu beste hizkuntza bat Aldatu hizkuntza goitibeherako zerrendan, eta egin klik Aldatu botoian, Deskargatu botoian klik egin aurretik.
      2. Enpresa edo argitaratzaile bat ikusten duzunean segurtasun-mezu batean, ziurtatu enpresaren izena Microsoft Corporation dela, eta ondoren egin klik Exekutatu, Jarraitu edo Onartu botoian.
      3. Instalatzailea irekiko da. Hautatu instalatu nahi dituzun programak,* eta ondoren egin klik Hurrengoa botoian.
        *Lehendik instalatutako Windows Live programa guztiak ere eguneratu egingo dira oraindik ez badauzkazu azken bertsioak instalatuta.
      4. Jarraitu aurrera, eta erabili ordenagailuko beste programak itxaroten duzun bitartean, nahi izanez gero.
      5. Amaitutakoan, bilatu programa berriak Windows Hasi menuan, Windows Live atalean, edo Windows Live karpetan.

Deskarga arrakastatsuak

    • 01

      Microsoft-en kamera-kodeken paketea (6.3.9721.0)

      Microsoft Camera Codec Pack-ek zenbait gailuren fitxategi-formatu espezifikoak ikusteko aukera ematen du: Oharra: Deskargatu botoian klik egiteak esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun eta cookie-en adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak ikus ditzakezu behean.

    • 02

      Windows Live Essentials

      Deskarga bakar bat, programa bikain pila bat. Windows Live Essentials-ek istanteko mezularitza, posta elektronikoa, blogintza eta argazki-edizioa eskaintzen dizkizu, besteak beste. Oharra: "Deskargatu" botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.

    • 04

      Windows Live Mail 2011

      Eraginkortasunez kudeatu hainbat posta-kontu, egutegi eta zure kontaktuak. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

    • 05

      Windows Live Argazki Galeria and Movie Maker 2011

      Editatu eta antolatu argazkiak eta filmak, eta ondoren jarri linean edo partekatu lagunekin Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak