• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Windows Live

Windows Live Essentials 2011

Hizkuntza aldatu:
Windows Live Essentials erabiliz PCan, gauza gehiago egin ditzakezu Windows-ekin. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.
  • Bertsioa:

    15.4.3555.0308

    Fitxategi-izena:

    wlsetup-web.exe

    Argitalpen-data:

    2012/03/19

    Fitxategi-tamaina:

    1.2 MB

      Windows Live Essentials Microsoft-en programen doako suitea da, gehien inporta zaizun jendearekin harremanetan egoten laguntzeko eta Windows-ekin PCan gauza gehiago egiten laguntzeko. Argazkiak eta bideo pertsonalak editatu eta partekatu ditzakezu, posta elektronikoa eta egutegia kudeatu, zure blogean argitaratu, hainbat ordenagailutan dauzkazun fitxategiak atzitu, eta zure haurrei linean seguruago egoten lagundu ere bai. Guztia deskarga bakar batean, eta doan.

      • Windows Live Essentials-en aurkituko dituzu Windows Live Messenger, Argazki Galeria, Movie Maker, Mail, Writer, Familia Segurtasuna, Windows Live Mesh, Bing barra, Messenger Laguna, Microsoft Silverlight eta Outlook Connector Pack (Microsoft Outlook Hotmail Connector eta Social Connector Provider Windows Live Messenger-erako). Programa horietako batzuk bakarrik instala ditzakezu, edo Windows Live Essentials osoa bestela.
      • Oharra: Deskargatu botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Lehendik dituzun Windows Live programak ere eguneratuko dira beharbada. Programa horien eta Microsoft-en beste programa batzuen eguneratzeak eskuratuko dituzu etorkizunean Microsoft Update zerbitzutik. Software honek beharbada beste eguneratze batzuk ere deskargatu eta instalatuko ditu automatikoki. Informazio gehiago
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows Server 2008 R2; Windows Vista Service Pack 2

      Windows Live Essentials-ek hau eskatzen du:

      • Sistema eragilea: Windows Vista Service Pack 2ren 32 biteko eta 64 biteko edizioak Windows Vista-rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows 7; edo Windows Server 2008 SP2 paketearekin eta Windows Server 2008rako plataforma-eguneratzearekin; edo Windows Server 2008.
      • Prozesadorea: 1.6 GHz edo gehiago
      • Memoria: 1 GB RAM edo gehiago
      • Bereizmena: 1024 × 576 gutxienez
      • Interneteko konexioa: Interneteko funtzionaltasunak telefono bidezko edo banda zabaleko Interneteko konexioa eskatzen du (bereiz hornitua). Tarifa lokalak edo distantzia handikoak aplika daitezke.
      • Grafiko- edo bideo-txartela: Windows Live Movie Maker-ek DirectX 9 edo altuagoa eta Shader Model 2 edo altuagoa onartzen dituen bideo-txartela eskatzen ditu.
      • Argazki Galeriarako eta Movie Maker-erako: DirectX 9ren beharrezko osagai batzuk instalatuko zaizkizu agian, dagoeneko ordenagailuan ez badauzkazu.
      • Windows Live Mesh-erako: Windows Live Mesh Mac batean exekutatzeko, OS X 10.5 edo berriagoa izan behar duzu instalatuta. Window Live Sync beta edo Live Mesh betaren bertsio zaharrago bat instalatuta badaukazu, ikusi bertsio-ohar xehatuak, eskakizun gehigarriak ikusteko.
      1. Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskarga abiarazteko, edo hautatu beste hizkuntza bat Aldatu hizkuntza goitibeherako zerrendan, eta egin klik Aldatu botoian, Deskargatu botoian klik egin aurretik.
      2. Enpresa edo argitaratzaile bat ikusten duzunean segurtasun-mezu batean, ziurtatu enpresaren izena Microsoft Corporation dela, eta ondoren egin klik Exekutatu, Jarraitu edo Onartu botoian.
      3. >
      4. Instalatzailea irekiko da. Hautatu instalatu nahi dituzun programak,* eta ondoren egin klik Hurrengoa botoian. *Lehendik instalatutako Windows Live programa guztiak ere eguneratu egingo dira oraindik ez badauzkazu azken bertsioak instalatuta.
      5. Jarraitu aurrera, eta erabili ordenagailuko beste programak itxaroten duzun bitartean, nahi izanez gero.
      6. Amaitutakoan, bilatu programa berriak Windows Hasi menuan, Windows Live atalean, edo Windows Live karpetan.

Deskarga arrakastatsuak

    • 01

      Windows Live Argazki Galeria and Movie Maker 2011

      Editatu eta antolatu argazkiak eta filmak, eta ondoren jarri linean edo partekatu lagunekin Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

    • 02

      Windows Live Writer

      Windows Live Writer-ekin erraza baino errazagoa da blogean idaztea. Argazkiak eta bideoak gehi ditzakezu, dena formateatu, eta blog-zerbitzu gehienetan argitaratu. Oharra: "Deskargatu" botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.

    • 03

      Windows Live saioa hasteko laguntzailea

      Errazago partekatu ahal izango dituzu dokumentuak, argazkiak eta Windows Live Essentials-eko bestelako fitxategiak, eta errazago aldatu ahal izango zara Windows Live ID batetik bestera Internet Explorer-en. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak behean.

    • 04

      Windows Live Essentials 2011

      Windows Live Essentials erabiliz PCan, gauza gehiago egin ditzakezu Windows-ekin. Oharra: “Deskargatu” botoian klik egiten baduzu, horrek esan nahi du Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena onartzen dituzula. Xehetasun gehigarriak aurkituko dituzu behean.

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak