• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Other

SharePoint Server 2010, Project Server 2010, Search Server 2010, eta Office Web Apps 2010entzako 2010 Server hizkuntza-paketeak

Hizkuntza aldatu:
Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2010, Project Server 2010, Search Server 2010, eta Office Web Apps 2010 berriro instalatu gabe
  • Bertsioa:

    SP2

    Fitxategi-izena:

    ServerLanguagePack_SP2_eu-es.exe

    Argitalpen-data:

    2013/09/12

    Fitxategi-tamaina:

    82.1 MB

      Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2010, Project Server 2010, Search Server 2010, eta Office Web Apps 2010 berriro instalatu gabe. Zerbitzari berean hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke. Hizkuntza-paketea aplikatzean ez da aldatuko instalatutako Microsoft zerbitzuari-produktuaren hizkuntza, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.

      Oharrak
      • Ez duzu instalatutako hizkuntzaren hizkuntza-paketea deskargatu beharrik, hizkuntza-pakete horiek hizkuntza gehigarriak sortzen laguntzeko erabilitzen baitira.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows Server 2008 R2; Windows Server 2008 Service Pack 2; Windows Server 2012


      • Deskargak programa hauekin funtzionatzen du:

        • Microsoft SharePoint Server 2010
        • Microsoft Project Server 2010
        • Microsoft SharePoint Search Server 2010
        • Microsoft SharePoint Search Server Express 2010
        • Microsoft Office Web Apps 2010


    • Deskarga hau instalatzeko:

      Instalatu hizkuntza-pakete bat:
      1. Fitxategia deskargatzeko, egin klik Deskargatu botoian (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
      2. Exekutatu instalazio-programa.
      3. Irakurri Microsofteko softwarearen lizentzia orrian, irakurri baldintzak, markatu Kontratu honen baldintzak onartzen ditut kontrol-laukia eta, ondoren, sakatu Jarraitu.
      4. Instalazio-morroia exekutatzen da eta hizkuntza-paketea instalatzen du.
      5. Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia ezarpen lehenetsiak erabiliz.
      Oharra: Hizkuntza-paketea instalatu ondoren SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen ez baduzu, hizkuntza-paketea ez da behar bezala instalatuko.

      Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia:
      1. Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera, bertan, joan Microsoft SharePoint 2010 produktuak atalera eta, ondoren, sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
      2. Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
      3. Konfigurazioan zehar zerbitzu batzuek berrabiaraztea behar izan dezaketela jakinarazten dizun elkarrizketa-koadroan, sakatu Bai.
      4. Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
      5. Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-administrazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
      6. SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
      7. Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
      Erabilera-argibideak:

      Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Zabaldu SharePointServer 2010 hizkuntza-paketeak gunea.

      Deskarga hau kentzeko:
      1. Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
      2. Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
      3. Unean instalatutako programen zerrendan, hautatu 2010 Server bertsioko softwarea eta Office Web Apps 2010 hizkuntza-paketea – [Language], eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
      4. Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak