Hizkuntza-paketeek guneak eta gune-bildumak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen dute, SharePoint Foundation 2013ren instalazio bereizien beharrik gabe
sharepointlanguagepack.exe
Hizkuntza-paketeek guneak eta gune-bildumak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen dute, SharePoint Foundation 2013ren instalazio bereizien beharrik gabe. Zerbitzari berean hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke. Hizkuntza-paketea aplikatzean ez da aldatuko instalatutako Microsoft zerbitzari-produktuaren hizkuntza, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.
Oharrak
- Ez duzu instalatutako hizkuntzaren hizkuntza-paketea deskargatu behar. Hizkuntza-paketeek aplikazioa beste hizkuntza batzuekin bateragarri bihurtzeko balio dute.
Onartzen diren sistema eragileak:
Windows Server 2008 R2 SP1; Windows Server 2012
- Deskarga honek programa hauekin funtzionatzen du:
- Microsoft SharePoint Foundation 2013
Deskarga hau instalatzeko:
Instalatu hizkuntza-pakete bat:
- Deskargatu fitxategia. Horretarako sakatu Deskargatu botoia (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
- Exekutatu instalazio-programa.
- Irakurri Microsofteko softwarearen lizentzia orrian, irakurri baldintzak, hautatu Kontratu honen baldintzak onartzen ditut kontrol-laukia eta, ondoren, sakatu Jarraitu.
- Instalazio-morroia exekutatzen da eta hizkuntza-paketea instalatzen du.
- Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia. Horretarako, erabili ezarpen lehenetsiak.
Oharra: hizkuntza-paketea instalatu ondoren, ez baduzu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen, hizkuntza-paketea ez da behar bezala instalatuko.
Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia:
- Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera; bertan, joan Microsoft SharePoint 2013 produktuak atalera, eta, ostean, sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
- Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
- Konfigurazioan zehar zenbait zerbitzu berrabiarazi beharko dituzula jakinarazten dizun elkarrizketa-koadroan, sakatu Bai.
- Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik, eta, ostean, sakatu Hurrengoa.
- Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-administrazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
- SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
- Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
Erabilera-argibideak:
Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Instalatu edo desinstalatu SharePoint 2013rako hizkuntza-paketeak gunea.
Deskarga hau kentzeko:
- Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera, eta, ostean, sakatu Kontrol-panela.
- Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
- Instalatutako programen zerrendan, hautatu Kendu edoGehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
- Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.