• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Publisher 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB894540)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft Publisher 2000ko segurtasuneko ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez prestatutako dokumentu bat irekitzean. Eguneratze honekin konponduta geratu da arrisku hori, eta behar bezala maneiatzen dira Publisher 2000ko dokumentuak.
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    office2000-kb894540-fullfile-euq.exe

    Argitalpen-data:

    2006/09/11

    Fitxategi-tamaina:

    1.6 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB894540

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000; Windows ME; Windows Server 2003; Windows XP

    • Oharra: Administratzailea bazara, ikus Administratzailearentzako baliabideak atala.

      Instalatzeko jarraibideak
      Microsoft Office Publisher 2000 badaukazu, egin eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online web guneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatuko du Office, eta Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzeko gonbita egingo dizu.


      • Instalatu Publisher 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB894540). Hori egiteko, jarraitu urrats hauek:
        1. Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
          • office2000-kb894540-fullfile-euq.exe: Beharbada instalazioaren iturburua eman beharko duzu adabakia instalatzean, lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows esploradorean, egin klik bikoitza disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideak.


      Administratzailearentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web gune horretan, Update Resources atalean bilatu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

      Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (beharbada ingelesez izango da).

      Eguneratze honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Microsoft-en jakintza-baseko Publisher 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB894540) artikulua (beharbada ingelesez egongo da).

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak