• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Microsoft® Office Language Interface Pack 2013 – Euskara

Hizkuntza aldatu:
Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwareak Microsoft Office 2013 aplikazio askotarako erabiltzaile-interfazearen itzulpena eskaintzen du.
  • Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
    Bertsioa:

    2013

    Fitxategi-izena:

    languageinterfacepack-x86-eu-es.exe

    languageinterfacepack-x64-eu-es.exe

    Argitalpen-data:

    2013/02/08

    Fitxategi-tamaina:

    18.3 MB

    18.4 MB

      Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwareak erabiltzaile-interfazearen itzulpena eskaintzen du Microsoft Office 2013 aplikazio hauetarako:

    • Microsoft Excel® 2013

    • Microsoft OneNote® 2013

    • Microsoft Outlook® 2013

    • Microsoft PowerPoint® 2013

    • Microsoft Word 2013


    • Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwarea erabilita, erabiltzaileek Office aplikazioen jatorrizko instalazioaren hizkuntza-bertsio bateragarriekin lan egin dezakete, bai eta aplikazio horien komandoak eta aukerak euskaraz ikusi ere.

      Microsoft Office Language Interface Pack 2013 softwarea instalatu bitartean, erabiltzaileei erabiltzaile-interfazearen hizkuntza aldatzea ahalbidetzen dieten fitxategiak helmugako disko gogorrean kopiatzen dira. Instalazioa amaitutakoan, Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwarearen gaitasunak eta hari dagozkion aukerak Office 2013 aplikazioetan eta Microsoft Office 2013 hizkuntza-ezarpenen aplikazioan egongo dira erabilgarri.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows 8

        Microsoft Windows 7 - 32 edo 64 biteko sistema eragilea
        Microsoft Windows 8 - 32 edo 64 biteko sistema eragilea
        Oharra: Ziurtatu zure sistema eragilerako azken zerbitzu-paketeak instalatzen dituzula, zure hizkuntzak bateragarritasun osoa izan dezan.

      Softwarea Microsoft Excel, Microsoft OneNote, Microsoft Outlook, Microsoft PowerPoint edo Microsoft Word duten Office 2013 suite edo autonomoaren bertsio guztiek Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwarearekin izango dira bateragarriak. Oharra: Ziurtatu Microsoft Office azken zerbitzu-paketeak instalatzen dituzula Microsoft Office produktuetarako. Horrela, erabiltzaile-esperientzia hobea ziurtatu ahal izango dugu.

      Ordenagailua eta prozesadorea 1 GHz-ko prozesadorea SSE2 bateragarritasunarekin (edo berriagoa); 2 GB RAM edo gehiago

      Memoria Office 2013 aplikazioek erabiltzen duten disko gogorreko memoriaz gain,
    • disko gogorrean 3 GB erabilgarri izan behar dira.

    • Sistemaren gainerako eskakizunak Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwarearekin darabiltzazun Office 2013 aplikazioenak bezalakoak dira.


    • Windows Language Interface Pack Gomendatzen da azken Windows 7 edo Windows 8 Language Interface Pack softwareak instalatzea zure sistema eragilean eta software-aplikazioetan hizkuntza-bateragarritasun osoa izateko.

      Monitorearen bereizmena eta DPI ezarpenak Hainbat letra-tipo 1366 x 768 bereizmenean irakurtzeko sortu dira. Zure hizkuntza ezarrita letra-tipoa irakurtzeko zailtasunak badituzu, eguneratu bistaratze-ezarpenak aipatutako bereizmenera edo bereizmen handiago batera, behar izanez gero. Oharra: gomendatzen dugu Office 2013 aplikazioak Windows-en DPI ezarpen lehenetsiarekin erabiltzea (96 DPI). 120 DPI ezarpena erabiliz gero, Office-ren erabiltzaile-esperientzia kaltetuko litzateke, Office-ren elkarrizketa-leihoen tamaina handituko litzatekeelako.

      Eskualdearen eta hizkuntzaren aukerak Horrez gain, gomendatzen da Kontrol-paneleko eskualdearen eta hizkuntzaren aukera guztiak Microsoft Office Language Interface Pack 2013 - Euskara softwarearen hizkuntzarekin bat etorraraztea.

    • Deskarga hau instalatzeko:
      1. Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia goiko Deskargatu botoia sakatuta eta fitxategia disko gogorrean gordeta.
      2. Egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian Konfigurazio-programa abiarazteko.
      3. Jarraitu pantailako argibideei instalazioa osatzeko.
      4. Fitxategia instalatutakoan, Microsoft Office 2013 Language Interface Pack softwarearen IrakHau fitxategia bide-izen honetan egongo da erabilgarri: C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE15\1069\LIPread.htm.
      5. Ez da onartzen Office 2010 Office 2010 Language Interface Pack softwarearekin bertsio-berritzea, ez eta Office 2013ren bertsio zaharren bat Office 2013 Language Interface Pack softwarearekin bertsio-berritzea ere. Office 2010 oinarrizko instalazioa Office 2013ra bertsio-berritu nahi izanez gero Office 2013 Language Interface Pack softwarearekin, urrats hauek eman beharko dituzu:
        • Desinstalatu Office 2010 Language Interface Pack softwarea.
        • Exekutatu Office 2013 konfigurazioa eta aukeratu bertsio-berritzeko aukera.
        • Office 2013 konfiguratzen amaitutakoan, instalatu eta konfiguratu Office 2013 Language Interface Pack softwarea.



      Office produktua aktibatzea:
      "Microsoft Office aktibazio-morroiaren" elkarrizketa-leihoko Instalazio-kode osoa irakurtzeko arazoak badituzu, edo instalazio-kode osoa behar bezala bistaratzen ez bada Microsoft Office Language Interface Pack 2013 softwarea erabiltzean, utzi morroia eta aldatu produktuaren hizkuntza euskarara Microsoft Office produktua aktibatzeko.

      Erabiltzeko argibideak:
      Erabiltzaile-interfazearen hizkuntza aldatzeko eta Microsoft Office Language Interface Pack 2013 – Euskara softwarearen hizkuntza ezartzeko, eman urrats hauek:

      1. Abiarazi Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office tresnak menuko Microsoft Office 2013 hizkuntza-hobespenak.
      2. Aukeratu Bistaratze- eta laguntza-hizkuntzak atalekoBistaratze-hizkuntza aukeran, hautatu behar duzun hizkuntza eta sakatu Ezarri lehenetsi gisa botoia.
      3. Aukeratu editatze-hizkuntzak atalean, aukeratu behar duzun hizkuntza eta sakatu Ezarri lehenetsi gisa botoia.
      4. Sakatu Ados botoia.


      Hautatutako hizkuntza-ezarpenek Office aplikazioak abiarazten dituzun hurrengoan izango dute eragina.
      Oharra: Laguntzaren hizkuntza ezin da aldatu Microsoft Office Language Interface Pack 2013 – Euskara softwarearen hizkuntzara. Jatorrizko instalazioaren hizkuntzan geldituko da beti laguntza.
      Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratzearen laguntza oinarrizko hizkuntzan.

      Deskarga kentzeko:
    • Itxi Microsoft Office programa guztiak.
    • Egin klik bikoitza Windows Kontrol-paneleko Programak eta eginbideak ikonoan.
    • Desinstalatu edo aldatu programa bat aukeran, sakatu Instalatuta dauden programak koadroko Microsoft Office Language Interface Pack 2013 – Euskara eta, ondoren, hautatu Desinstalatu aukera.
    • Jarraitu pantailan agertzen diren argibideei.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak