Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2013 bereiz instalatu gabe
Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2013 Preview bereiz instalatu gabe. Hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke zerbitzari batean. Hizkuntza-paketeek ez dute Microsoft zerbitzariaren hizkuntza aldatzen, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.
Oharrak
- Ez duzu instalatuta duzun hizkuntzaren hizkuntza-pakete deskargatu behar. Hizkuntza-paketeak hizkuntza gehiagotan lan egin ahal izateko dira.
Onartzen diren sistema eragileak:
Windows 7; Windows 8; Windows Server 2008 R2; Windows Server 2012
- Deskarga honek programa hauekin funtzionatzen du:
- Microsoft SharePoint Server 2013
- Microsoft Project Server 2013
Deskarga instalatzeko:
Hizkuntza-paketea instalatu:
- Deskargatu paketea. Horretarako, sakatu Deskargatu botoia (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
- Exekutatu instalazio-programa.
- Irakurri Microsoft-en software-lizentziaren baldintzak orrian, irakurri terminoak, hautatu Onartzen ditut kontratuaren baldintzak hauta-marka eta sakatu Jarraitu.
- Konfigurazio-morroia exekutatuko da eta hizkuntza-paketeak instalatuko ditu.
- Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia ezarpen lehenetsiekin.
Oharra: ez baduzu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen hizkuntza-paketea instalatu ostean, paketea ez da behar bezala instalatuko.
SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia berriro exekutatu:
- Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera, joan Microsoft SharePoint 2013 produktuak atalera eta sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
- Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
- Sakatu Bai konfiguratzean zenbait zerbitzu berrabiarazi beharko direla esaten dizun elkarrizketan koadroan.
- Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik, eta ostean, sakatu Hurrengoa.
- Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-aplikazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik, eta sakatu Hurrengoa.
- SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
- Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
Erabilera argibideak:
Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Instalatu edo desinstalatu SharePoint 2013-ko hizkuntza-paketeak gunea (beharbada, gune hori ingelesez soilik dago erabilgarri).
Deskarga kentzeko:
- Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
- Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
- Instalatutako programen zerrendan, sakatu instalatutako elementua eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu argibideei programa kentzeko.
- Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.