• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Office

Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB917345)

Hizkuntza aldatu:
Microsoftek eguneratzea argitaratu du Microsoft Word 2000rako. Word 2000 programan bada segurtasuneko ahulgune bat, amarruz aldatutako dokumentu bat irekitzen duzunean kode arbitrarioa exekutatzea ahalbidetzen duena. Eguneratze honek kopondu egiten du ahulgune hori.
  • Bertsioa:

    SP1

    Fitxategi-izena:

    office2000-kb917345-fullfile-euq.exe

    Argitalpen-data:

    2006/06/13

    Fitxategi-tamaina:

    4.0 MB

  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 2000; Windows 95; Windows 98; Windows ME; Windows NT; Windows Server 2003; Windows XP

    • Oharra: Administratzailea baldin bazara, ikus ezazu Administratzailearentzako baliabideak atala.

      Instalatzeko jarraibideak
      Microsoft Office Word 2000 baldin baduzu, egizu eragiketa hauetako bat:

      • Erabili Office Online webguneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatzen du Office, eta gonbidatu egiten zaitu Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzera.


      • Instalatu Word 2000rako segurtasuneko eguneratzea (KB917345). Hori egiteko, eman itzazu pauso hauek:
        1. Deskarga ezazu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Gero, gorde ezazu fitxategia ordenagailuko disko gogorrean.
          • office2000-KB917345-Fullfile-euq.exe: fitxategi hori deskargatu beharko duzu, baldin produktuaren jatorrizko CD-ROMa eskura baduzu. Beharbada, instalazioaren iturburua eman beharko duzu, adabakia instalatzean, baldin lehenago produktu hau eguneratu baduzu.
        2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

        3. Windows Explorer-en, egiozu klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategiari. Gero, egin kasu pantailan agertuko zaizkizun jarraibideei.


      Administratzailearentzako baliabideak
      Administraturiko inguruneetan lan egiten duten administratzaileek denetariko baliabideak aurkituko dituzte Office Admin Update Center (Office eguneratzeko administratzailearentzako gunea) web gunean (ingelesez). Web orri horretan, Update Resources atalean dituzu eguneratzen ari zaren bertsioari buruzkoak.

      Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarriari klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Microsoften jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko konmutadoreak (orria beharbada ingelesez izango da).

      Ikus Microsoften jakintza-baseko Word 2000rako segurtasuneko eguneratzearen azalpena (KB917345) artikulua (orria ingelesez izango da, beharbada), eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak