• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Business Solutions

Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren 3. eguneratze-paketea (KB 2930480)

Hizkuntza aldatu:
Microsoft-ek 3. eguneratze-paketea argitaratu du. Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikaziorako probatutako eguneratze multzo metagarria da. Bertan, errendimendu-hobekuntzak batera aurkeztu dira, haiek aplikatzea erraza izan dadin.
  • Note:There are multiple files available for this download.Once you click on the "Download" button, you will be prompted to select the files you need.
    Bertsioa:

    06.00.0003.0106

    Fitxategi-izena:

    CRM2013-Mui-KB2930480-EUS-amd64.exe

    CRM2013-Mui-KB2930480-EUS-i386.exe

    Argitalpen-data:

    2014/07/15

    Fitxategi-tamaina:

    34.7 MB

    31.0 MB

    Jakintza baseko (KB) artikuluak: KB2930480

      Microsoft-ek 3. eguneratze-paketea argitaratu du Microsoft Dynamics CRM 2013 Server-erako, Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren hizkuntza-paketeetarako eta Microsoft Dynamics CRM 2013 posta elektronikoaren bideratzailerako.
      OHARRA Microsoft Dynamics CRM aplikazioaren 3. eguneratze-paketeak ez du eguneratze bat Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM-erako. Kontuan izan hurrengo Outlook-erako CRM bertsioak bateragarriak direla Microsoft Dynamics CRM Online-rekin eta Microsoft Dynamics CRM 2013 Server aplikazioaren 3. eguneratze-paketearekin. *Linean soilik. "Deskonektatu" gaitasuna ez dago erabilgarri.
      Argitalpen horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikus Microsoft Knowledge Base-ko 2930480. artikulua:

      Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren 3. eguneratze-paketea erabilgarri dago

      Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren osagaien arteko paritatea mantentzeko, eguneratze-paketean aplikazio hauen paketeak aurki daitezke: Microsoft Dynamics CRM Server, Microsoft Dynamics CRM aplikazioaren hizkuntza-paketeak eta Microsoft Dynamics CRM aplikaziorako posta elektronikoaren bideratzailea.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows 7; Windows 8; Windows Server 2008; Windows Server 2012; Windows Vista; Windows XP

      Aurrebaldintzak:
      • Eguneratze hau Microsoft Dynamics CRM 2013 exekutatzen ari den ordenagailu batean instalatu behar da.
    • Sakatu Deskargatu eta, zerrendan, sakatu deskargatu nahi duzun fitxategia.

      Garrantzitsua: Hizkuntza-paketea instalatu behar da hizkuntza-pakete horri dagokion eguneratze-paketea aplikatu ahal izan aurretik. Deskargatu eta instalatu hizkuntza-paketeak http://www.microsoft.com/en-us/download/details.aspx?id=40340 helbidean


      Eguneratze-pakete hau instalatzeko, egin hauetako bat:
      • Instalazioa berehala abiarazteko, sakatu Exekutatu.
      • Deskarga ordenagailuan gordetzeko eta geroago instalatzeko, sakatu Gorde.
      • Deskarga bertan behera uzteko, sakatu Utzi.
    • Eguneratze-pakete honekin instalatzen diren osagarri gehiago
      Eguneratze-pakete hau aplikatzean, dagoeneko instalatuta ez badaude, osagarri hauek instalatuko dira:
      • Visual C++ 2010 exekuzio-denbora
      • ReportViewer 2010 kontrola


      Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak

      Microsoft Dynamics CRM 2013 eguneratze-paketeak eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak ditu. Aipatutako zuzenketak Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioa exekutatzen ari den zerbitzarian gaitzeko edo konfiguratzeko, ikus ondoren aipatzen den Microsoft Knowledge Base-ko artikuluaren "Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak" atala:

      Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren 3. eguneratze-paketea erabilgarri dago (2930480)

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak