Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Foundation 2010 berriro instalatu gabe
SharePointLanguagePack_SP2_eu-es.exe
Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Foundation 2010 berriro instalatu gabe. Zerbitzari berean hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke. Hizkuntza-paketea aplikatzean ez da aldatuko instalatutako Microsoft zerbitzuari-produktuaren hizkuntza, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.
Oharrak
- Ez duzu instalatutako hizkuntzaren hizkuntza-paketea deskargatu beharrik, hizkuntza-pakete horiek hizkuntza gehigarriak sortzen laguntzeko erabilitzen baitira.
Onartzen diren sistema eragileak:
Windows Server 2008 R2; Windows Server 2008 Service Pack 2; Windows Server 2012
-
Deskargak programa hauekin funtzionatzen du:
- SharePoint Foundation 2010
Deskarga hau instalatzeko:
Instalatu hizkuntza-pakete bat:
- Fitxategia deskargatzeko, egin klik Deskargatu botoian (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
- Exekutatu instalazio-programa.
- Irakurri Microsofteko softwarearen lizentzia orrian, irakurri baldintzak, markatu Kontratu honen baldintzak onartzen ditut kontrol-laukia eta, ondoren, sakatu Jarraitu.
- Instalazio-morroia exekutatzen da eta hizkuntza-paketea instalatzen du.
- Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia ezarpen lehenetsiak erabiliz.
Oharra: Hizkuntza-paketea instalatu ondoren SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen ez baduzu, hizkuntza-paketea ez da behar bezala instalatuko.
Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia:
- Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera, bertan, joan Microsoft SharePoint 2010 produktuak atalera eta, ondoren, sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
- Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
- Konfigurazioan zehar zerbitzu batzuek berrabiaraztea behar izan dezaketela jakinarazten dizun elkarrizketa-koadroan, sakatu Bai.
- Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
- Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-administrazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
- SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
- Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
Erabilera-argibideak:
Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Zabaldu hizkuntza-paketeak (SharePoint Foundation 2010) gunea.
Deskarga hau kentzeko:- Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
- Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
- Unean instalatutako programen zerrendan, hautatu SharePoint Foundation 2010 hizkuntza-paketea – [Hizkuntza], eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
- Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.