• Al usar este sitio acepta el uso de cookies para análisis, contenido personalizado y publicidad.
Windows

Windows Vista-ren hizkuntza-interfazearen paketea

Hizkuntza aldatu:
Windows Vista hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows Vista gehien erabiltzen den eremuetarako erabiltzaile-interfazearen zatikako lokalizazioa ematen du
  • Bertsioa:

    1.0

    Fitxategi-izena:

    LIP_eu-ES.mlc

    Argitalpen-data:

    2008/01/29

    Fitxategi-tamaina:

    2.4 MB

      Windows Vista-rako Windows Vista hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu, laguntza-gai eta erabiltzaile-interfazeko bestelako elementuetako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzuli gabe dagoen testua Windows Vista-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows Vista-ren espainierazko bertsioa erosi eta katalanezko LIPa instalatu baduzu, zenbait testu espainieraz egongo da. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu; hala, ordenagailuaren erabiltzaile bakoitzak berak nahi duen hizkuntzan bistara dezake erabiltzaile-interfazea.
  • Onartzen diren sistema eragileak:

    Windows Vista

      • Microsoft Windows Vista
      • Erabiltzaile-interfazea hizkuntza hauetan: gaztelania, frantsesa
      • 4.63 Mb-eko lekua deskargatzeko
      • 15 Mb-eko lekua instalatzeko

      Onartutako plataformak: LIPek Windows Vista-ren 32 biteko bertsioekin baino ez dute funtzionatzen, eta ezin dira Windows-en aurreko bertsioetan edo Windows Vista-ren 64 biteko bertsioetan instalatu.
      1. Egin klik horri honetako Deskargatu botoian deskargatzen hasteko, edo aukeratu beste hizkuntza bat goitibeherako zerrendan eta egin klik Joan aukeran.
      2. Egin honako hauetako bat:
        • Berehala instalatzen hasteko, egin klik Ireki edo Exekutatu programa uneko kokalekutik aukeretan.
        • Ordenagailuan deskargatu eta geroago instalatzeko, egin klik Gorde edo Gorde programa diskoan aukeretan.

Deskarga arrakastatsuak

Loading your results, please wait...

Doako PC eguneratzeak

  • Segurtasun-adabakiak
  • Software-eguneratzeak
  • Zerbitzu-paketeak
  • Hardware-kontrolatzaileak