Windows Vista hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows Vista gehien erabiltzen den eremuetarako erabiltzaile-interfazearen zatikako lokalizazioa ematen du
Windows Vista-rako Windows Vista hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu, laguntza-gai eta erabiltzaile-interfazeko bestelako elementuetako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzuli gabe dagoen testua Windows Vista-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows Vista-ren espainierazko bertsioa erosi eta katalanezko LIPa instalatu baduzu, zenbait testu espainieraz egongo da. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu; hala, ordenagailuaren erabiltzaile bakoitzak berak nahi duen hizkuntzan bistara dezake erabiltzaile-interfazea.
Onartzen diren sistema eragileak:
Windows Vista
• Microsoft Windows Vista
• Erabiltzaile-interfazea hizkuntza hauetan: gaztelania, frantsesa
• 4.63 Mb-eko lekua deskargatzeko
• 15 Mb-eko lekua instalatzeko
Onartutako plataformak: LIPek Windows Vista-ren 32 biteko bertsioekin baino ez dute funtzionatzen, eta ezin dira Windows-en aurreko bertsioetan edo Windows Vista-ren 64 biteko bertsioetan instalatu.
- Egin klik horri honetako Deskargatu botoian deskargatzen hasteko, edo aukeratu beste hizkuntza bat goitibeherako zerrendan eta egin klik Joan aukeran.
- Egin honako hauetako bat:
- Berehala instalatzen hasteko, egin klik Ireki edo Exekutatu programa uneko kokalekutik aukeretan.
- Ordenagailuan deskargatu eta geroago instalatzeko, egin klik Gorde edo Gorde programa diskoan aukeretan.