Noiz argitaratua:
Noiztik indarrean: 2018ko maiatzaren 1ean
Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena
Zure pribatutasunaZure pribatutasuna1_YourPrivacy
Laburpena

1. Zure pribatutasuna. Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat. Irakurri Microsoft-en pribatutasun-adierazpena ("Pribatutasun-adierazpena"), argi azaltzen baitu zer datu mota biltzen dugun ("Datuak") zugandik eta gailuetatik, Datuok nola erabiltzen ditugun eta zein oinarri legalen arabera prozesatzen ditugun. Baita ere azaltzen du Microsoft-ek nola erabiltzen duen zure edukia; besteak beste, izan dituzun komunikazioak, Zerbitzuen bidez Microsoft-i bidaltzen dizkiozun mezuak eta Zerbitzuetan kargatzen, gordetzen, igortzen edo partekatzen dituzun fitxategi, argazki, dokumentu, audio, lan digital eta bideoak ("Edukia"). Prozesatze horretarako baimena eman den eta legeek onartzen duten neurrian, Baldintza hauek onartuz gero, baimena ematen diozu Microsoft-i zure Edukia eta Datuak Pribatutasun-adierazpenean azaldu bezala bildu, erabili eta zabaltzeko. Hainbat kasutan eta Pribatutasun-adierazpenean azaltzen den modura, jakinarazpen bat bidaliko dizugu zure baimena eskatzeko.

Testu osoa
Zure edukiaZure edukia2_yourContent
Laburpena

2. Zure edukia. Gure zerbitzuetako askok zure edukia gordetzeko eta partekatzeko eta besteengandik materialak jasotzeko aukera ematen dizute. Ez dugu inola zure edukiaren jabetza erreklamatuko. Zure edukia zeurea da, eta zu zaren haren arduradun.

  • a. Beste pertsona batzuekin partekatzen duzunean Edukia, espresuki onartzen duzu pertsona horiek hura doan eta mugarik gabe erabil, gorde, erregistra, erreproduzi, transmiti, parteka, bistara eta komunika dezaketela (eta, HealthVault-eko edukia bada, ezabatu ere ezaba dezaketela). Ez baduzu nahi besteek hori guztia egin ahal izatea, ez erabili zerbitzuak zure edukia partekatzeko. Bermatzen duzu baldintza hauek indarrean dauden bitartean badituzula (eta izango dituzula) zerbitzuetan edo zerbitzuen bidez kargatzen, gordetzen edo partekatzen diren zure edukiaren beharrezko eskubideak. Halaber, bermatzen duzu zerbitzuen bidez zure edukia biltzeak, erabiltzeak eta gordetzeak ez dituela legeak edota inoren eskubideak urratzen. Lantzean behin zure edukiaren babeskopiak egitea gomendatzen dizugu. Microsoft ez da arduratzen gure Zerbitzuen bidez kargatzen, gordetzen edo partekatzen den zure Edukiaz eta beste erabiltzaile batzuen materialez.
  • b. Zuri eta besteei zerbitzuak eskaini ahal izateko (hobeto gordetzeko edo bistaratzeko asmoz, zure edukiaren tamaina, forma edo formatua aldatzea barne), zu eta zerbitzua babestu ahal izateko eta Microsoft-en produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, Microsoft-i zure edukia erabiltzeko egile-eskubiderik gabeko jabetza intelektualaren nazioarteko lizentzia aitortzen diozu; besteak beste, kopiak egiteko, gordetzeko, transmititzeko, formatua aldatzeko, komunikazio-tresnen bidez zabaltzeko eta zerbitzuetan bistaratzeko. Sarean publikoki edo mugarik gabe erabilgarri dagoen zerbitzuaren eremuren batean argitaratzen baduzu zure edukia, zerbitzua sustatzeko adibide edo materialetan ager daiteke. Zerbitzu batzuk iragarki-zerbitzuekin bateragarriak dira. Microsoft-ek iragarkiak nola pertsonalizatzen dituen kontrolatzeko, zoaz Microsoft kontuaren kudeaketa-webguneko Segurtasuna eta pribatutasuna orrira. Ez dugu inola erabiltzen mezu elektronikoetan, txatetan, bideo-deietan, ahots-deietan, dokumentuetan, argazkietan edo bestelako fitxategi pertsonalizatuetan agertzen den edukia iragarkiak pertsonalizatzeko. Iragarki-gidalerroak xehetasunez azaltzen ditugu pribatutasun-adierazpenean.
Testu osoa
Jokabide-kodeaJokabide-kodea3_codeOfConduct
Laburpena

3. Jokabide-kodea.

  • a. Ez da onartzen baldintza hauek urratzen dituen eduki, material edo ekintzarik. Baldintza hauek onartuz gero, arau hauek bete behar dituzu:
    • i. Ez duzu legez kanpoko ezer egingo.
    • ii. Ez duzu parte hartuko haurrak esplotatzen, kaltetzen edo kaltetuak izateko arriskuan jartzen dituen ezein jardueratan.
    • iii. Ez duzu spamik bidaliko. Spama nahi eta eskatu ez diren mezu elektroniko, argitalpen, kontaktu-eskaera, SMS (testu-mezu) edo istanteko mezu masiboak dira.
    • iv. Ez dituzu Zerbitzuak erabiliko eduki edo material desegokia publikoki bistara edo partekatzeko (besteak beste, biluziak, zoofilia, pornografia, eduki iraingarria, indarkeria grafikoa edo ekintza kriminalak).
    • v. Ez duzu parte hartuko jarduera faltsu edo nahasgarrietan, ezta iruzurrezko jardueretan ere; adibidez, aitzakia faltsuekin dirua eskatzea, norbaiten identitatea ordeztea edota zerbitzuak manipulatzea partiden kopurua aldatzeko edo sailkapenak, balorazioak edo iruzkinak faltsutzeko.
    • vi. Ez dituzu nahita saihestuko zerbitzuetara sartzeko murrizketak edo zerbitzuen erabilgarritasun-mugak.
    • vii. Ez duzu parte hartuko zuretzat, zerbitzuetarako edo beste pertsona batzuentzako kaltegarriak izan daitezkeen jardueretan, esaterako: birusak transmititzea, jazarpenak bultzatzea, eduki terrorista argitaratzea, gorrotozko hitzaldiak egitea edo besteen kontrako indarkeria sustatzea.
    • viii. Ez dituzu beste pertsonen eskubideak urratuko, esaterako, copyrightez babestutako musika edo materiala baimenik gabe partekatzen edo Bing Mapak nahiz argazkiak birsaltzen edo beste moduz banatzen.
    • ix. Ez duzu parte hartuko beste pertsonen pribatutasuna urratzen duten jardueretan.
    • x. Ez diezu beste pertsona batzuei lege hauek urratzen lagunduko.
  • b. Arauak betearaztea. Zure Edukia ukatzeko eskubidea gordetzen dugu, baldin eta Zerbitzuak onartzen dituen biltegiratze-mugak edo fitxategi-tamainaren mugak gainditzen badituzu. Horrez gain, 3.(a) klausulan adierazitako betekizunen bat urratzen baduzu edo Baldintza hauek beste moduren batean urratzen badituzu, neurriak har ditzakegu zure aurka; besteak beste (eta hauetara mugatu gabe), Zerbitzuak hornitzeari utz diezazukegu, Microsoft kontua berehala itxi diezazukegu edo Zerbitzuak erabiliz egindako komunikazioak blokea diezazkizukegu (adibidez, mezu elektronikoak edo istanteko mezuak bidaltzea edo fitxategiak partekatzea). Halaber, Edukia Zerbitzuetatik blokeatzeko edo kentzeko eskubidea erreserbatzen dugu ere, Baldintza hauek edo lege aplikagarria urratzen duela antzematen badugu. Baldintzon ustezko urraketak ikertzean, Microsoft-ek zure edukia berrikusteko eskubidea gordetzen du, arazoa ebazteko asmoz. Aldiz, ez ditugu kontrolatzen Zerbitzuak eta ez dugu egiten horiek kontrolatzeko ahaleginik.
  • c. Ezarpena Xbox zerbitzuetan. Jokabide-kode honek Microsoft-ek emandako Xbox Live-ri, Games for Windows Live-ri eta Microsoft Studios-eko jokoei, aplikazioei, zerbitzuei eta edukiari nola eragiten dion jakiteko, egin klik hemen. Xbox zerbitzuetan Jokabide-kodea urratzen baduzu (13(a)(i) klausulan definitu bezala), Xbox zerbitzuetan sartzeko baimena ken edo bertan behera utz diezazukegu eta, horrekin batera, besteak beste, eduki-lizentziak, Xbox Gold kidetzaren denbora eta kontuarekin erlazionatutako Microsoft kontuaren saldoa galduko dituzu.
Testu osoa
Zerbitzuen erabilera eta laguntzaZerbitzuen erabilera eta laguntza4_usingTheServicesSupport
Laburpena

4. Zerbitzuen erabilera eta laguntza.

  • a. Microsoft kontua. Microsoft kontu bat beharko duzu Zerbitzu askotara sartzeko. Microsoft kontuari esker, saioa has dezakezu Microsoft-ek eta Microsoft-en zenbait bazkidek hornitutako produktu, webgune eta zerbitzuetan.
    • i. Kontuak sortzea. Microsoft kontua sortzeko, eman izena linean. Microsoft kontuan izena ematen duzunean, onartzen duzu informazio faltsurik, ez-zehatzik edo nahasgarririk ez erabiltzea. Kasu batzuetan, hirugarren batek Microsoft kontu bat eslei diezazuke; adibidez, Internet zerbitzuen hornitzaile batek. Microsoft kontu bat jaso baduzu hirugarren baten eskutik, baliteke hirugarren horrek zure kontuarekiko eskubide gehigarriak izatea, esaterako, Microsoft kontura sartu edo hura ezabatzeko gaitasuna. Irakurri hirugarrenak eman dizkizun baldintza gehigarri horiek. Izan ere, Microsoft-ez da horien erantzule. Microsoft kontu bat sortzen baduzu entitate baten izenean (hala nola negozio edo enpresa baten izenean), berresten duzu legezko baimena duzula entitatea baldintza hauei lotzeko. Ezin dizkiozu transferitu Microsoft kontuko kredentzialak beste erabiltzaile edo entitate bati. Kontua babesteko, gorde kontuaren xehetasunak eta pasahitza isilpean. Zeu izango zara zure Microsoft kontuan egiten diren jarduera guztien erantzule bakarra.
    • ii. Kontuaren erabilera. Microsoft kontua aktibo egon dadin, erabili egin behar duzu. Hau da, Microsoft kontua eta erlazionatutako Zerbitzuak aktibo mantentzeko, bost urtean behin gutxienez hasi behar duzu saioa, salbu eta Zerbitzuen ordainpeko atal baten eskaintzaren batean kontrakoa adierazten bada edo legeak bestela agintzen badu. Ez baduzu saioa hasten denbora horretan, Microsoft kontua inaktibotzat joko dugu eta itxi egingo dugu. Microsoft kontua ixtearen ondorioak ezagutzeko, irakurri 4(a)(iv)(2) atala. Outlook.com sarrerako ontzian eta OneDrive-n (behin bakoitzean) urtean behin hasi behar duzu saioa gutxienez; bestela, itxi egingo dizkizugu. Microsoft kontuarekin erlazionatutako jokalari-etiketa mantentzeko, bost urtean behin gutxienez hasi behar duzu saioa Xbox zerbitzuetan. Uste badugu hirugarren batek zure Microsoft kontua erabiltzen duela (esaterako, kontuaren gaineko akordio baten ondorioz) tranpak egiteko, Microsoft-ek kontuan sartzeko baimena kenduko dizu haren jabetza erreklamatzen duzun arte. Hala, gure konpromisoaren izaerari jarraituz, baliteke zure edukirako (edo parte baterako) sarbidea desgaitu behar izatea. Microsoft kontura sartzeko arazoak badituzu, joan webgune honetara (https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=238656).
    • iii. Haurrak eta kontuak. Izena ematean, berresten duzu bizi zaren tokian adinez nagusia zarela edota gurasoen edo legezko tutoreen baimena duzula Baldintza hauek onartu ahal izateko. Baldin eta ez badakizu bizi zaren lekuan adin-nagusitasuna zein den edo ez baduzu ulertzen klausula hau, ez sortu Microsoft konturik, harik eta guraso bati edo legezko tutore bati laguntza eta baimena eskatu arte. Adingabe baten Microsoft kontua sortzen duen gurasoa edo legezko tutorea bazara, zuk eta haurrak onartuko dituzue hemen zehaztutako Baldintzak. Bestalde, adingabearen kontua aktibo badago zein geroago sortzen badiozu, zeu izango zara adingabeak Microsoft kontuaz edo Zerbitzuez egiten duen erabilera (besteak beste, erosketak) kontrolatzearen arduradun bakarra.
    • iv. Kontua ixtea.
      • 1. Bertan behera uzteko duzun eskubideez gain (ikusi 9.(g) klausulako "Dirua itzultzeko gidalerroak" atala), Zerbitzu jakin batzuk bertan behera uzteko eta Microsoft kontua ixteko eskubidea duzu noiznahi eta edozein arrazoirengatik. Microsoft kontua ixteko, joan https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618278 helbidera. Microsoft kontua ixteko eskatzen diguzuenean, "Esekita" egoeran jarriko dugu 60 egunez, badaezpada ere, ideiaz alda baitezakezu. 60 egun horien buruan, itxi egingo dugu Microsoft kontua. Microsoft kontua ixtean zer gertatzen den jakiteko, irakurri jarraian duzun 4.(a)(iv)(2) klausula. Saioa berriro hasten baduzu 60 egun horietan, ordea, berriro aktibatuko dugu Microsoft kontua.
      • 2. Zuk edo guk Microsoft kontua ixten badugu, honako hauek gertatuko dira: Batetik, berehala desagertuko da Zerbitzuetan sartzeko Microsoft kontua erabiltzeko duzun eskubidea. Bestetik, Microsoft kontuarekin erlazionatutako Datuak edo Edukia ezabatuko ditugu edo Microsoft kontuarekiko duten lotura kenduko diegu beste edozein modutan, salbu eta legeak gordetzeko, itzultzeko edo zuri edo zuk zehaztutako hirugarren bati transferitzeko agintzen badigu. Ondorioz, agian ezin izango zara sartu Microsoft kontua eskatzen duten Zerbitzuetara edo Zerbitzuetan gordeta duzun Edukira. Horregatik, lantzean behin datuen eta edukiaren babeskopia egitea gomendatzen dizugu. Azkenik, baliteke erosi dituzun produktuetan sartzeko baimena galtzea.
  • b. Laneko edo eskolako kontuak. Laneko edo eskolako helbide elektronikoarekin has dezakezu saioa zenbait Microsoft zerbitzutan. Hori egiten baduzu, onartuko duzu helbide elektronikoarekin erlazionatutako domeinuaren jabeak kontua kontrola eta administra dezakeela eta zure Datuak atzi eta prozesa ditzakeela (komunikazioen edukia eta fitxategiak barne) eta balitekeela Microsoft-ek jakinarazpen bat bidaltzea domeinuaren jabeari kontua edo Datuak arriskuan daudenean. Era berean, onartzen duzu balitekeela Microsoft zerbitzuen erabilera Microsoft-ek zurekin edo erakundearekin dituen hitzarmenen mende egotea eta, horren ondorioz, balitekeela Baldintza hauek ez aplikatzea. Microsoft kontu bat badaukazu dagoeneko eta laneko edo eskolako beste helbide elektroniko bat erabiltzen baduzu Baldintza hauen mende dauden Zerbitzuetan sartzeko, baliteke Microsoft kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoa eguneratu behar izatea jarraitu ahal izateko.
  • c. Ekipamendu eta datu-plan gehigarriak. Hainbat Zerbitzu erabili ahal izateko, Interneteko konexioa eta datu-plan bat edo datu mugikorren plan bat behar dituzu. Halaber, baliteke tresna gehigarriak ere behar izatea, adibidez, mikrofonodun aurikularra, kamera edo mikrofonoa. Zure ardura da zerbitzuak erabiltzeko beharrezko konexio, plan eta tresna guztiak hornitzea, bai eta konexioen, planen edo tresnen hornitzaileei dagozkien tarifak ordaintzea ere. Tarifa horiek zerbitzuen truke ordaintzen dituzunetatik aparte daude, eta ez dizugu horien dirua itzuliko. Horrelako tarifak ordaindu behar dituzun jakiteko, jarri harremanetan hornitzaileekin.
  • d. Zerbitzuaren jakinarazpenak. Erabiltzen duzun Zerbitzuari buruzko albiste garrantzitsu bat eman behar dizugunean, Zerbitzuaren jakinarazpenak eta informazioa bidaliko dizkizugu, lege aplikagarriak agintzen duen modura. Microsoft kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia ematen badiguzu, posta elektroniko edo SMS (testu-mezu) bidez bidaliko dizkizugu zerbitzuaren jakinarazpenak (telefono mugikorraren zenbakia erregistratu baino lehen identitatea egiaztatzeko erabiliko diren mezuak barne). Halaber, beste metodo batzuen bidez ere bidali ahal dizkizugu Zerbitzuaren jakinarazpenak; adibidez, produktu barneko mezuen bidez. SMS bidez jakinarazpenak jasotzean, baliteke kostu gehigarriak ordaindu behar izatea datuengatik edo mezularitza-zerbitzuengatik. Kontuan zehaztutako helbide elektronikoa kontrolatzea eta mantentzea gomendatzen dizugu. Ez badiguzu ematen baimenik jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko, Zerbitzuak erabiltzeari utzi beharko diozu.
  • e. Laguntza. Zerbitzu batzuetarako bezeroarentzako laguntza-zerbitzua helbide honetan dago erabilgarri: https://support.microsoft.com. Era berean, Baldintza hauen "Jakinarazpenak" klausulan azaldutako prozedurei jarraituz bidali ahal dizkiozu jakinarazpenak Microsoft-i Baliteke zenbait Zerbitzuk bezeroentzako laguntza-zerbitzu bereiz edo gehigarria eskaintzea, https://www.microsoft.com/support-service-agreement helbidean zehazten diren zehaztapenei jarraikiz, bestela adierazi ezean. Baliteke ez egotea laguntza-zerbitzurik erabilgarri eginbideen edo Zerbitzuen aurrebista edo Beta bertsioetarako. Bestalde, Europan bizi bazara, Europar Batasunaren lineako gatazken ebazpenerako (Online Dispute Resolution -ODR-) plataformara bidal ditzakezu kexak; hori egiteko, erabili kexaren inprimakian aurkituko duzun helbidea (MSODR@microsoft.com). Ez erabili beste ezein helbide eta ez erabili helbide hori beste ezein xedetarako.
  • f. Zerbitzuak amaitutzat jotzea. Zuk zein guk Zerbitzuak bertan behera uzten baditugu, batetik, berehala desagertuko da zerbitzuak atzitzeko duzun eskubidea eta amaitutzat joko da zerbitzuekin erlazionatutako softwarea erabiltzeko duzun lizentzia. Bestetik, Zerbitzuarekin erlazionatutako Datuak edo Edukia ezabatuko ditugu edo Microsoft kontuarekiko duten lotura kenduko diegu beste edozein modutan, salbu eta legeak gordetzeko, itzultzeko edo zuri edo zuk zehaztutako hirugarren bati transferitzeko agintzen badigu. Ondorioz, agian ezin izango zara sartu Zerbitzuetara edo Zerbitzuetan gordeta duzun Edukira. Horregatik, lantzean behin datuen eta edukiaren babeskopia egitea gomendatzen dizugu. Azkenik, baliteke erosi dituzun produktuetan sartzeko baimena galtzea. Microsoft kontua bertan behera utzi baduzu eta ez baduzu Zerbitzuetan sartzeko beste konturik, baliteke Zerbitzuak bertan behera geratzea segituan.
Testu osoa
Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzeaHirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzea5_usingThird-PartyAppsAndServices
Laburpena

5. Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzea. Baliteke Zerbitzuek aukera ematea hirugarren independenteen (Microsoft ez diren enpresak edo jendea) produktuak, zerbitzuak, webguneak, estekak, edukia, materiala, jokoak, trebetasunak, integrazioak, robotak edota aplikazioak atzitu edo erosteko ("Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak"). Era berean, baliteke Zerbitzuetako askok Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak bilatzen, haiei eskaerak egiten edo haiekin elkarreraginean aritzen laguntzea, edo baliteke baimena ematea zure Edukia eta Datuak partekatzeko. Kasu horretan, ulertzen duzu Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak hornitzeko erabiltzen ari zarela gure Zerbitzuak. Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek zure Edukia edo Datuak Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen argitaratzailearekin, hornitzailearekin edo operadorearekin gordetzeko aukera emango dizute agian. Gauzak horrela, baliteke Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek pribatutasun-gidalerro batzuk aurkeztea eta, aplikazio eta zerbitzuok instalatu edo erabili ahal izateko, baldintza gehigarri batzuk onartzeko eskatzea. Office dendaren, Xbox dendaren edo Windows dendaren bidez erositako aplikazioen baldintza gehigarriak ezagutzeko, irakurri 13(b) atala. Irakurri ondo baldintza eta pribatutasun-gidalerro gehigarriak Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak erosi, erabili, eskatu edo Microsoft kontuari estekatu baino lehen. Baldintza gehigarriek ez dituzte baldintza hauek aldatzen. Microsoft-ek ez dizu hirugarrenen aplikazioen edo zerbitzuen gaineko ezein jabetza intelektualik ematen. Onartzen duzu zeurea dela Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu horiek erabiltzearen ardura eta zeuk hartzen duzula arriskua. Halaber, onartzen duzu Microsoft ez dela Hirugarrenen aplikazio edo zerbitzuek eskainitako datu edo zerbitzuen erantzule, ez zure ez beste inoren aurrean.

Testu osoa
Zerbitzuen erabilgarritasunaZerbitzuen erabilgarritasuna6_serviceAvailability
Laburpena

6. Zerbitzuen erabilgarritasuna.

  • a. Baliteke zerbitzuak, hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak edo zerbitzuen bidez eskainitako materialak edo produktuak ez egotea erabilgarri batzuetan, mugekin eskaintzea edo desberdinak izatea, eskualdearen edo gailuaren arabera. Microsoft kontuarekin erlazionatutako kokalekua aldatzen baduzu, baliteke aurreko eskualdean ordainduta eta erabilgarri zenituen produktu batzuk berriro erosi behar izatea.
  • b. Zerbitzuek beti funtziona dezaten saiatzen gara; halere, lineako zerbitzu guztiek etenaldiak eta geldiuneak pairatzen dituzte. Zerbitzua eteten bada, agian ezingo duzu eskuratu Edukia denbora batez. Aldian behin Zerbitzuetan edo Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen bidez gordetzen dituzun Edukiaren eta Datuen babeskopiak egitea gomendatzen dizugu.
Testu osoa
Zerbitzuen edo softwareen eguneratzeak eta baldintzen aldaketakZerbitzuen edo softwareen eguneratzeak eta baldintzen aldaketak7_updatesToTheServicesOrSoftwareAndChangesToTheseTerms
Laburpena

7. Zerbitzuen edo softwareen eguneratzeak eta baldintzen aldaketak.

  • a. Baldintzak aldatzeko asmoa badugu, jakinarazi egingo dizugu. Baldintzak alda ditzakegu, baldin eta arrazoi hauengatik beharrezkoa bada: (i) indarrean dagoen legeak, besteak beste, legea aldatzea eskatzen badu; (ii) indarrean dagoen legean oinarritutako aholku edo agindu bat jasotzen badugu; (iii) zerbitzuen eboluzioagatik; (iv) arrazoi teknikoengatik; (v) funtzionamenduak hala eskatzen duelako, edo (vi) erabiltzailearen onerako aldaketaren bat egiten badugu. Egin beharreko aldaketaren berri emango dizugu indarrean jarri baino lehen, dela erabiltzaile-interfazearen bidez, mezu elektroniko batean, edo arrazoizko beste bitarteko baten bidez. Aldaketa indarrean jarri aurretik, gutxienez 30 eguneko epea emango dizugu zerbitzuak bertan behera uzteko, hala nahi izanez gero. Aldaketa indarrean sartu ondoren zerbitzuak erabiltzen badituzu, esan nahi du baldintza berriak onartzen dituzula. 4.(a)(iv) klausularen arabera, ez badituzu onartzen Baldintza berriak, Zerbitzuak erabiltzeari utzi beharko diozu eta Microsoft kontua itxi beharko duzu. Nolanahi ere, hemen azaldutako guztia espresuki adieraziko dugu Baldintzen aldaketen berri ematen dizugunean.
  • b. Zerbitzuak hornitzeko, eguneratzeko, hobetzeko eta garatzeko xedearekin, baliteke softwarearen bertsioa automatikoki egiaztatzea edota softwarearen eguneratzeak edo konfigurazioaren aldaketak doan deskargatzea. Era berean, baliteke softwarea eguneratu behar izatea zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izateko. Eguneratze horiek baldintza hauen mende daude, eguneratzeak beste baldintza batzuk edo baldintza gehigarriak ekarri ezean; kasu horretan, baldintza horiek aplikatuko dira. Ez badituzu eguneratzeen beste baldintzak edo baldintza gehigarriak onartzen, ez eskuratu edo erabili eguneratzeak. Microsoft-ek ez du beharrik eguneratzerik eskaintzeko eta ez du bermatzen erosi edo lizentzia bidez lortu duzun softwarea, aplikazioak, edukia edo beste produktu batzuk sistemaren bertsioarekin bateragarriak direnik.
  • c. Etengabe ari gara lanean Zerbitzuak hobetzeko eta, lan horien ondorioz, noiznahi alda ditzakegu Zerbitzuak, ezaba ditzakegu eginbideak edo blokea dezakegu Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuetarako sarbidea, baita hirugarrenekin ditugun hitzarmenei jarraituz horien materiala kendu behar dugunean, material horiek hornitzen jarraitzea bideragarri ez denean, teknologia aldatzen denean edo bezeroen oharren arabera aldaketaren bat egin behar denean ere. Aurretik jakinarazpen bat helaraziko dizugu zerbitzuen aldaketaren ondorioz zure edukian sartzeko aukera galduko baduzu. Horrez gain, ordainpeko zerbitzuetan, jakinarazpen bat bidaliko dizugu zerbitzuetako bestelako materialak aldatu baino lehen. Lege aplikagarriak hala eskatzen duen neurrian izan ezik, ez dugu zertan eman aukera lehendik erositako materiala, ondasun digitalak (13(k) atalean azalduta) edo aplikazioak berriz deskargatzeko edo ordezteko. Bertan behera uzten badugu ordainpeko Zerbitzu bat, geratzen den Zerbitzuaren zatiari dagokionaren truke ordaindu duzuna itzuliko dizugu proportzionalki banaturik.
  • d. Eskubide digitalen kudeaketarekin (DRM) babestutako materiala (besteak beste, abestiak, jokoak, filmak eta liburuak) erabili ahal izateko, DRM softwarea automatikoki jar daiteke harremanetan lineako eskubide-zerbitzari batekin, DRM eguneratzeak deskargatu eta instalatu ahal izateko.
Testu osoa
Software-lizentziaSoftware-lizentzia8_softwareLicense
Laburpena

8. Software-lizentzia. Softwareak Microsoft-en lizentzia-hitzarmen bereiz bat ekarri ezean, Zerbitzuen atal gisa ematen dizkizugun software guztiak daude Baldintza hauen pean. Adibidez, Windows-en datorren eta haren parte den Microsoft aplikazio bat erabiltzen ari bazara, Windows sistema eragilearen Microsoft-en software-lizentziaren baldintzek arautzen dute softwarea. Office dendaren, Windows Store-ren Xbox Store-ren bidez eskuratutako aplikazio guztiak jarraian dagoen 13(b)(i) klausularen mende daude.

  • a. Baldintza hauek betetzen badituzu, zerbitzuen parte gisa gailu bakoitzean softwarearen kopia bat instalatu eta erabiltzeko nazioarteko eskubidea bermatzen dizugu, aldi bakoitzean pertsona batek erabil dezan. Zenbait gailuri dagokionez, softwarea aurrez instalatuko da Zerbitzuak zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil ditzazun. Zerbitzuen parte diren softwareek eta webguneek hirugarrenen kodea eduki dezakete. Software edo webgune horietatik estekatzen edo aipatzen diren hirugarrenen scriptak edo kodea erabiltzeko lizentzia hirugarren horiek ematen dizu, ez Microsoft-ek. Hirugarrenen kodeari buruzko jakinarazpenak informazio gisa ematen dizkizugu soilik.
  • b. Softwarea lizentzia bidez ematen da, ez da saltzen, eta Microsoft-ek beretzat gordetzen ditu baldintza hauetan espresuki bermatzen ez diren softwarearen gaineko eskubide guztiak. Lizentzia honek ez dizkizu eskubide hauek ematen eta, beraz, ez duzu ilegalki:
    • i. softwareek edo zerbitzuek duten edo haiekin lotuta dagoen ezein babes teknologiko saihestu;
    • ii. softwareen edo zerbitzuen parte diren edo horien bidez atzitzen diren zerbitzuen ezein alderdi desmuntatu, deskonpilatu, desenkriptatu, hackeatu, emulatu edo beren atzeranzko ingeniaritza egin, salbu eta indarrean dagoen copyright-legeak halakorik onartzen badu eta hein horretan soilik;
    • iii. softwarearen edo zerbitzuen osagaiak banandu hainbat gailutan erabiltzeko;
    • iv. softwarea edo zerbitzuak argitaratu, kopiatu, alokatu, leasing-ean eman, saldu, esportatu, inportatu, banatu edo mailegatu, salbu eta Microsoft-ek berariazko baimena ematen badizu;
    • v. softwarea, ezein software-lizentzia edo zerbitzura sartzeko edozein sarbide-eskubide transferitu;
    • vi. zerbitzuak erabili onartu gabeko ezein modutan, ez beste inori haiek erabiltzea eragozteko, ez edozein zerbitzu, datu, kontu edo saretara sarbidea lortzeko;
    • vii. baimenik gabeko hirugarrenei zerbitzuetarako sarbidea eman edo Microsoft-ek onartutako gailuak (adibidez, Xbox One, Xbox 360, Microsoft Surface, etab.) aldatzeko aukera eman.
Testu osoa
Ordainketa-baldintzakOrdainketa-baldintzak9_paymentTerms
Laburpena

9. Ordainketa-baldintzak. Zerbitzu bat erosten duzunean, ordainketa-baldintza hauek dagozkio erosketari, eta onartu egiten dituzu.

  • a. Kostuak. Zerbitzuen parte bati lotutako kosturik badago, ordaindu egin behar duzula onartzen duzu. Kontrakoa adierazi ezean, zerbitzuari eratxikitako prezioaren barne daude zerga aplikagarri guztiak. Zurea da zerga horiek eta bestelako kostuak ordaintzeko ardura. Besterik adierazi ezean, zergak Microsoft kontua erregistratu zenuenean zeunden kokalekuaren arabera kalkulatzen dira. Ordainketa osoa garaiz jaso ez dugula jakinarazten badizugu, eta ez baduzu egiten ordainketa osoa dagokion epean, Zerbitzuetan sartzeko baimena kendu ahalko dizugu edo bertan behera utzi ahalko dizkizugu Zerbitzuak. Zerbitzuetarako sarbidea kentzen edo bertan behera uzten badizugu zenbatekoa ez ordaintzeagatik, ezingo dituzu atzitu eta erabili kontua eta edukia. Internetera konektatzen bazara kokalekua ezkutatzen duen enpresa-sare baten edo sare pribatu baten bidez, baliteke aplikatutako kostuak bat ez etortzea benetako kokalekurako bistaratzen diren kostuekin. Zure kokalekuaren arabera, transakzio batzuetan, baliteke zenbatekoa atzerriko monetara aldatu behar izatea edo beste herrialde batean prozesatu behar izatea. Era berean, baliteke bankuak tasa gehigarriak kobratzea zerbitzu horiengatik zordunketa- edo kreditu-txartela erabiltzen duzunean. Xehetasunak lortzeko, jarri harremanetan bankuarekin.
  • b. Zure fakturazio-kontua. Zerbitzu baten kostuak ordaintzeko, ordainketa-metodo bat emateko eskatuko dizugu zerbitzu horretan izena ematen duzunean. Fakturazio-informazioa eta ordainketa-metodoa ikusi eta aldatzeko, joan Microsoft kontuen kudeaketa-webgunera. Skype-ren kasuan, ordea, hasi saioa kontuaren atarian, https://skype.com/go/myaccountm helbidean. Horrez gain, Microsoft-i baimena ematen diozu hautatutako ordainketa-metodoari (hau da, banku batek nahiz ordainketa-sare batek hornitutako ordainketa-metodoa) dagokion kontuaren informazio eguneratu guztia erabiltzeko. Kontua eta beste datu batzuk laster eguneratuko dituzula onartzen duzu (helbide elektronikoa eta ordainketa-metodoaren xehetasunak barne), transakzioak osatu ahal ditzagun eta zurekin harremanetan jarri ahal gaitezen transakzioekin lotutako gauzei dagokienez. Ordainketa-metodo bat erabiltzeari uzteko abisu bidez eskatzen dizugunean, ez badiguzu beste ordainketa-metodo bat denbora-bitarte egokian ematen, zilegi izango zaigu zure ordainpeko zerbitzua etetea edo bertan behera uztea. Zure fakturazio-kontuari eginiko aldaketek ez diete eragingo kontu horretara bidaltzen ditugun karguei, harik eta denbora nahikoa dugun arte aldaketok prozesatzeko.
  • c. Fakturazioa. Microsoft-i ordainketa-metodo bat ematen diozunean: (i) berresten duzu eman duzun ordainketa-metodoa erabiltzeko baimena duzula eta hornitutako ordainketa-informazio guztia egiazkoa eta zuzena dela; (ii) Microsoft-i baimena ematen diozu Zerbitzuen edo erabilgarri dagoen edukiaren kostuak ordainketa-metodo horren bidez kobratzeko, eta (iii) Microsoft-i baimena ematen diozu Baldintza hauek indarrean dauden bitartean erregistratuta zauden edo erabili dituzun Zerbitzuen ordainpeko eginbide guztiak kobratzeko. Adierazi bezala, fakturazioa egingo da (a) aurretiaz; (b) erosketak egitean; (c) erosketak egindakoan, edo (d), harpidetza bidezko zerbitzuen kasuan, aldian behin. Era berean, onartu duzun zenbatekora arte kobratu ahal izango dizugu eta, harpidetza bidezko zerbitzuen aldizkako ordainketen kasuan, kobratu beharreko zenbatekoan izan litezkeen aldaketa guztien berri emango dizugu aurretiaz. Hala, prezioa aldatuko balitz, aukera emango dizugu zerbitzuak bertan behera uzteko prezio berria indarrean sartu aurretik. Aurreko ordainketaren bat prozesatu ez bada, fakturazio-aldi baten baino gehiagoren fakturak bidali ahal izango dizkizugu batera.
  • d. Aldian behingo ordainketak. Zerbitzuak harpidetza baten bidez (adibidez, hilabetekoa, hiru hilabetekoa edo urtekoa) erosten dituzunean, maiztasun jakin batekin ordainketak egitea onartzen duzu. Halaber, onartzen duzu adostutako epeetan ordainduko dizkiozula kuotak Microsoft-i zuk aukeratutako metodoaren bidez, zuk edo Microsoft-ek harpidetza amaitu arte. Aldian behingo ordainketak onartzen badituzu, baimena ematen diozu Microsoft-i zure ordainketa-metodoa gorde eta ordainketak helbideratze elektroniko gisa, transferentzia gisa, adierazitako kontutik abiatutako igorpen elektroniko gisa (Automatic Clearing House sareko edo antzeko ordainketen kasuan) edo adierazitako kontuan egindako zordunketa gisa (kreditu-txartelen edo antzeko ordainketen kasuan) prozesatzeko. Horiek guztiak orotara "Ordainketa elektronikoak" dira. Harpidetza-tarifak dagokien fakturazio-aldia hasi aurretik kobratzen dira. Ordainketaren bat ordaindu gabe itzultzen bada edo kreditu-txartelaren ordainketak edo antzeko transakzioak ezezten edo ukatzen badira, Microsoft-ek edo bere zerbitzu-hornitzaileek eskubidea gordetzen dute itzulitako produktu bati, atzera botatako kargu bati edo behar adina diru ez izateagatik itzulitako kobrantza bati dagokion kuota kobratzeko eta ordainketa hori Ordainketa elektroniko gisa prozesatzeko.
  • e. Berritze automatikoa. Zure herrialdean berritze automatikoak egitea onartzen bada, finkatutako zerbitzu-aldia amaitzean Zerbitzuak automatikoki berritzea aukera dezakezu. Zerbitzua beste aldi baterako berritu aurretik, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu (edo beste metodo bat erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko) eta, prezioa aldatzen bada, jakinarazpen bat bidaliko dizugu, 9.(k) klausulari jarraituz. Zerbitzuak automatikoki berritzea aukeratu duzula gogorarazi ondoren, automatikoki berritu ahal izango ditugu zerbitzuak uneko zerbitzu-aldia amaitzen denean. Era berean, berritutako aldiari dagokion prezioa kobratu ahal izango dizugu, salbu eta jarraian azaldutako moduren batean zerbitzuak bertan behera uztea erabakitzen baduzu. Horrez gain, berritutako zerbitzuak fakturatuko dizkizugu aukeratu duzun ordainketa-metodoaren bidez, metodoa berritze-egunerako nahiz geroago emana delarik ere. Era berean, zerbitzuak bertan behera uzteko jarraibideak emango dizkizugu. Berritze-data iritsi baino lehen utzi behar dituzu bertan behera Zerbitzuak; bestela, berritzea fakturatuko dizugu. Harpidetzaren zerbitzuak bertan behera uzteko, jo Microsoft kontuan aurkituko duzun "Zerbitzuak eta harpidetzak" orrira edo jarri harremanetan bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin, 4.(e) klausulan azaltzen den modura.
  • f. Lineako fakturazio-agiria eta akatsak. Microsoft-ek Microsoft kontuaren kudeaketa-webgunean jarriko du eskuragarri lineako fakturazio-agiria. Webgune horretan agiria ikus eta inprima dezakezu. Skype-ko fakturazio-agiria lortzeko, zure kontuan hasi behar duzu zaioa www.skype.com helbidean. Horixe da ematen dugun fakturazio-agiri bakarra. BEZdun fakturak zerbitzuaren eta herrialdearen arabera egongo dira erabilgarri. Akatsen bat egiten badugu zure fakturan, zuk horren berri eman (edo guk ohartu) eta egindako kargua ikertu bezain laster zuzenduko dugu. Biziki gomendatzen dizugu guri mezu bat bidaltzea fakturan ageriko errore bat agertzen den lehen aldian (ahal dela, 120 egun igaro aurretik); horrela, errazagoa izango da arazoa konpontzea aldi horren barruan. 4.(e) klausulan adierazten den modura, bezeroarentzako laguntza-zerbitzura bidal ditzakezu gai honekin erlazionatutako eskaera guztiak.
  • g. Dirua itzultzeko gidalerroak. Zerbitzua erosten duzunean, hamalau (14) eguneko epea izango duzu inolako arrazoirik gabe erosketa bertan behera uzteko ("Ezeztatze-aldia"). Zerbitzua hornitzen hasi bagara hura bertan behera uzten duzunean, dirua proportzionalki banatuta itzuliko dizugu. Onartzen duzu Ezeztatze-aldia Zerbitzua guztiz eman dizugunean amaitzen dela. Une horretatik aurrera ez dizugu itzuliko erosketaren dirurik. Eduki digital bat erosten diguzunean, deskarga hasten den unean amaitzen da ezeztatzeko eskubidea. Legeek edo zerbitzuen eskaintza jakin batek besterik esan ezean, erosketa guztiak behin betikoak dira eta ez da dirurik itzuliko. Skype ez diren zerbitzuei dagokienez, zerbitzua bertan behera uzteari eta zerbitzutik erretiratzeko inprimakiaren bidez dirua itzultzea eskatzeari (hori eskatzeko eskubidea baduzu) buruzko informazioa lortzeko, joan Microsoft kontuaren kudeaketa-webgunera. Skype-ri dagokionez, bete zerbitzutik erretiratzeko inprimakia hemen aurkituko duzun informazioarekin. Microsoft-ek zerbait okerrez kobratu dizula uste baduzu, jarri harremanetan Microsoft-ekin eta kargua aztertuko dugu. Inoiz diru-itzulketa bat egiteak edo kreditua ematea onartzeak ez du esan nahi etorkizunean antzekorik egiteko beharra dugunik. Dirua itzultzeko gidalerro hauek ez diote eragiten indarrean dagoen legeari jarraiki dituzun eskubideei. Diru-itzulerei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure laguntza-gaia.
  • h. Zerbitzuak amaitutzat jotzea. Zerbitzuak bertan behera uzteko, joan Microsoft kontuan aurkituko duzun zerbitzuak eta harpidetzak kudeatzeko orrira edo jarri harremanetan bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin, 4.(e) klausulan azaltzen den modura. Zerbitzuak azaltzen duen eskaintzara jo behar duzu gerta litezkeen ondorioen berri izateko: (i) dirurik ez itzultzea Zerbitzuak bertan behera uztean; (ii) Zerbitzuak bertan behera uzteak eragindako kostuak ordaindu behar izatea; (iii) Zerbitzuak bertan behera utzi aurretik fakturazio-kontura bidalitako kargu guztiak ordaindu behar izatea; eta (iv) Zerbitzuak bertan behera utzi eta gero, kontura ezin sartu edo kontua ezin erabiltzea. 4. klausulan zehaztu bezala prozesatuko ditugu Datuak. Zerbitzuak bertan behera uzten badituzu, uneko Zerbitzu-aldiarekin batera joko dira amaitutzat; ordainketak aldian behin egiten badituzu, ordea, Zerbitzuak bertan behera utzi dituzun aldiaren amaieran joko dira amaitutzat.
  • i. Probaldi-eskaintzak. Probaldi-eskaintzaren batean parte hartzen baduzu, kostu gehiago ez izateko, proba-zerbitzuak bertan behera utzi beharko dituzu probaldia amaitzen denean, bestelako jakinarazpenik bidaltzen badizugu salbu. Ez badituzu proba-zerbitzuak bertan behera uzten probaldia amaitzen denean, probaldia amaitu baino lehen jakinarazi dizugun prezioa kobra diezazukegu zerbitzuen truke.
  • j. Sustapen-eskaintzak. Lantzean behin, baliteke Microsoft-ek zerbitzuak eskaintzea probaldi baterako. Aldi horretan Microsoft-ek ez dizu zerbitzuak erabiltzeagatik kobratuko. Eskaintzaren zehaztapenak eta baldintzak urratzen badituzu, Microsoft-ek Zerbitzu horiek hornitzearen tarifa normala kobratzeko eskubidea gordetzen du.
  • k. Prezio-aldaketak. Zerbitzuaren eskaintzak iraupen eta prezio zehatzak baditu, zehaztutako epean egongo da indarrean prezioa. Zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi baduzu, egin litezkeen eskaintza eta prezio berriak onartu beharko dituzu. Zerbitzuak aldian behin ordaintzen badituzu (adibidez, hilean behin), ez baduzu iraunkortasun-klausularik eta ez bada probako eskaintza bat, aukera dugu Zerbitzuaren prezioa aldatzeko, baldin eta Zerbitzuan eginbide berri edo hobetuak gehitzen baditugu (betiere Zerbitzua eskaintzeko lanaren kostua igo bada) edo baldin eta merkatua aldatu bada (esaterako, langileen-kostuak, moneten fluktuazioak, zergen/araudien aldaketak, inflazioa, lizentzien tasak eta azpiegitura- eta administrazio-kostuak direla-eta). Prezio-aldaketa indarrean sartu baino 30 egun lehenago bidaliko dizugu jakinarazpen bat. Zerbitzuak bertan behera uzteko aukera izango duzu prezioa aldatu baino lehen, goiko 9(h) klausulari jarraikiz. Prezio-aldaketaren berri emateaz gainera, jakinarazi egingo dizugu prezio berria indarrean sartuko dela zerbitzuak bertan behera uzten ez badituzu.
  • l. Zuri egindako ordainketak. Ordainketaren bat zor badizugu, ordaintzeko behar dugun informazio guztia garaiz eta zehatz bidaliko diguzula zin egiten duzu. Zuri egin beharreko ordainketatik erator litezkeen zerga eta kostu guztiak zure gain hartuko dituzu. Halaber, ordainketa jaso ahal izateko, ezartzen ditugun beste baldintza guztiak bete behar dituzu. Ordainketa bat okerrez jasotzen baduzu, ordainketa atzera bota ahalko dugu edo dirua itzultzeko eskatu. Hori egiteko behar dugun laguntza ematea onartzen duzu. Gainera, ordainduko dizugun zenbatekoa jakinarazpenik gabe murriztu ahalko dugu, aurretik egindako gehiegizko ordainketak doitzeko.
  • m. Ordainketa atzeratuak. Ordainketak atzerapenez egiten badituzu, zor dituzun zenbatekoak biltzeko egiten ditugun ganorazko gastu guztiak ordaindu beharko dituzu (abokatuen tarifak zein bestelako legezko tarifak eta kostuak barne), legeek eta araudiak onartzen duten heinean. Zerbitzuetan sartzeko baimena kenduko edota bertan behera utziko dela adierazten duen abisu bat bidali ostean ez badugu jasotzen ordainketa garaiz eta osorik, Zerbitzuetan sartzeko baimena kendu edo bertan behera utzi ahal dizugu. Zerbitzuak etetea edo bertan behera uztea nahi ez baduzu, abisuan adierazitako epean egin beharko duzu ordainketa. Falta den zenbatekoa garrantzi gutxikoa bada, beste prozedura bat aplikatuko da. Fakturaren guztizko balioaren % 2 baino gutxiagoko zenbatekoak garrantzi gutxikotzat hartuko dira. Ez ordaintzeagatik Zerbitzuetan sartzeko baimena kentzen edo bertan behera uzten badizugu, litekeena da ezin berriro sartzea Microsoft kontuan.
  • n. Opari-txartelak. Opari-txartelen erabilera (Skype opari-txartelak salbu) Microsoft-en opari-txartelen zehaztapen eta baldintzen mende dago. Skype opari-txartelei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan Skype-ren laguntza-orrira.
  • o. Banku-kontuen bidezko ordainketa-metodoa. Banku-kontu bat erregistra dezakezu Microsoft kontuan ordainketa-metodo gisa erabiltzeko. Banku-kontu bat gehitu ahal izateko, kontua zordunketa zuzenak jaso ditzakeen entitate finantzario batekoa izan behar da; besteak beste, konpentsazio-ganbera automatikoaren ("ACH) transakzioak onartzen dituen Ameriketako Estatu Batuetako entitate finantzario batekoa edo Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra ("SEPA") edo Herbehereetako "iDEAL" sistema onartzen duten Europako entitate finantzario batekoa. Banku-kontua Microsoft kontuko ordainketa-metodo gisa gehitzean onartu zenituen Baldintzak ere aplikatzen dira; adibidez, SEPA kasuaren "ordainketa automatikoa". Berresten eta bermatzen duzu erregistratutako banku-kontua zeurea dela edo baimena duzula kontua erregistratu eta ordainketa-metodo gisa erabiltzeko. Ordainketa-metodo lehenetsi gisa erregistratzen edo hautatzen baduzu banku-kontua, baimena ematen diozu Microsoft-i (edo bere agenteei) erosketaren edo harpidetzaren kostuaren (harpidetzaren zerbitzuaren baldintzen arabera) guztizkoa eskatzeko zordunketa-eragiketa baten edo gehiagoren bidez erregistratutako banku-kontuan. Halaber, baimena ematen diozu, beharrezkoa izanez gero, kredituzko eragiketa bat edo gehiago egiteko erroreak konpontzeko, dirua itzultzeko edo antzeko xedeetarako. Gainera, banku-kontua kudeatzen duen entitate finantzarioari baimena ematen diozu zordunketa-eragiketa horiek kobratzeko edo kredituzko eragiketak onartzeko. Onartzen duzu emandako baimen horrek indarrean jarraituko duela banku-kontuaren informazioa Microsoft kontutik kendu arte. 4.(e) klausulan adierazi den modura, uste baduzu ordainketa batean okertu zarela, jarri harremanetan bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin berehala. Bestalde, kontuan hartu behar da bizi zaren herrialdeko lege aplikagarriek zure erantzukizuna murritz dezaketela iruzurrezko, okerrezko edo baimenik gabeko transakzioak egiten badira zure banku-kontua erabiliz. Banku-kontua hautatzen edo erregistratzen baduzu ordainketa-metodo gisa, berresten duzu Baldintza hauek irakurri, ulertu eta onartu dituzula.
Testu osoa
Entitate kontratatzailea, legedi aplikagarriaren aukeraketa eta gatazkak ebazteko tokiaEntitate kontratatzailea, lege-aukeraketa eta gatazkak ebazteko tokia10_11_contractingEntityChoiceOfLaw
Laburpena

10. Entitate kontratatzailea, lege-aukeraketa eta gatazkak ebazteko tokia.

  • a. Skype markako zerbitzuak. Skype markako doako zein ordainpeko software eta Zerbitzuen erabilerari eta Baldintza hauetan "Microsoft" aipatzen den guztiei dagokienez, honekin ari zara hitzarmena sinatzen: Skype Communications S.à.r.l, 23 – 29 Rives de Clausen, L-2165 Luxembourg. Baldintza hauek Luxenburgoko arauei jarraituz ezarriko eta interpretatuko dira, baina, Europan bizi bazara, Zerbitzuak hornitzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun herrialdeko kontsumitzaileak babesteko derrigorrezko legeak ere aplikatuko zaizkizu.
  • b. Gainerako Zerbitzuak. Europan bizi bazara edo zure negozioaren egoitza nagusia Europan badago eta Zerbitzuen doako zatiak erabiltzen ari bazara (hala nola Bing eta MSN), honekin ari zara sinatzen kontratua: Microsoft Corporation, One Microsoft Way, Redmond, WA 98052, U.S.A. (UBI, negozio-identifikatzaile bateratua: 600 413 485). AEBetako Washington estatuko legeak aplikatzen zaizkie doako Zerbitzuei lotutako erreklamazioei. Nolanahi ere, Zerbitzuak hornitzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun herrialdeko kontsumitzaileak babesteko derrigorrezko legeak ere aplikatuko zaizkie. Zerbitzuen atal bat erabiltzeko ordaindu baduzu (esaterako, iragarkirik gabeko Outlook.com edo Zerbitzuen Office markako atalak), honekin ari zara kontratua sinatzen: Microsoft Ireland Operations Limited, One Microsoft Place, South County Business Park, Leopardstown, Dublin 18, Ireland (Microsoft Ireland Operations Limited Irlandako Enpresak Erregistratzeko Bulegoan erregistratuta dago 256796 zenbakiarekin, IE 8256796 U BEZ zenbakiarekin eta 70 Sir John Rogerson’s Quay, Dublin 2, Ireland helbidean) (edo, bizi zaren tokian oinarrituta, edo, enpresa bazara, egoitza nagusia dagoen tokian oinarrituta, hemen zerrendatutako afiliatuetako batekin). Ordainpeko Zerbitzuei lotutako erreklamazioei Zerbitzuak zuzentzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun herrialdeko (edo, enpresa bat izanez gero, egoitza nagusia duzun herrialdeko) legeak aplikatuko zaizkie. Jurisdikzioari dagokionez, zuk eta Microsoft-ek onartzen duzue Zerbitzuak zuzentzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun herrialdeko (edo, enpresa bat izanez gero, egoitza nagusia duzun herrialdeko) epaitegietara jotzea Baldintza hauetatik eratorritako gatazka guztiak ebazteko. Osterantzean, Irlandan aukeratu ahalko duzu auziaz arduratuko den epaitegia.
Testu osoa
BermeakBermeak12_Warranties
Laburpena

11. Bermeak. Kontsumitzailea bazara, eskubide jakin batzuk dituzu, legeak xedatutakoaren arabera. Eskubide horien barne dago Microsoft-ek duen kalitatezko zerbitzuak arretaz eskaintzeko betekizuna. Baldintza hauetako ezerk ez du Microsoft-ek betekizun hori urratzeagatik dituen erantzukizunak mugatzea edo baztertzea helburu. SALBU ETA ASMO TXARREZ AKATSAK EZKUTATU DITUGUN KASUETAN EDO AKATSEK ZERBITZUA ERABILTZEA GUZTIZ GALARAZI DUTEN KASUETAN, ETA, SALBU ETA SKYPE-REN ORDAINPEKO PRODUKTUEI DAGOKIENEZ, ZERBITZUAK "BERE HORRETAN", "AKATS GUZTIEKIN" ETA "ERABILGARRI DAUDEN MODUAN" ESKAINTZEN DITUGU. EZ DUGU BERMATZEN ZERBITZUEN ZEHAZTASUNA EDO PUNTUALTASUNA. BADAKIZU ETA ONARTZEN DUZU ORDENAGAILU- ETA TELEKOMUNIKAZIO-SISTEMAK EZ DIRELA AKASGABEAK ETA JARDUERA GABEKO ALDIAK GERTA DAITEZKEELA. EZIN DUGU BERMATU ZERBITZUEK ETENALDIRIK GABE ETA GARAIZ FUNTZIONATZEA, SEGURUAK IZATEA ETA AKASGABEAK IZATEA. GUK ETA GURE AFILIATU, BIRSALTZAILE, BANATZAILE ETA SALTZAILEEK EZ DUGU KONTRATUZKO BERMERIK EDO BALDINTZARIK EMATEN. LEGEZ AURREIKUSTEN DIREN BERME GUZTIAK DITUZU. EZ DIZKIZUGU GEHIAGO EMANGO. INDARREAN DAGOEN LEGEAK HALA ONARTZEN DUEN HEINEAN, DERRIGORREZKO BERME GUZTIAK BAZTERTZEN DITUGU, MERKATURATZE-AHALMENARI, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI, LAN-ESFORTZUARI ETA EZ-HAUSTEARI DAGOZKIENAK BARNE.

Testu osoa
Erantzukizunaren mugaErantzukizunaren muga13_limitationOfLiability
Laburpena

12. Erantzukizunaren muga.

  • a. Microsoft ez da zure edukiaren edo materialen edota hirugarrenen materialen erantzule izango, hirugarrenen webguneetarako estekak eta erabiltzaileek hornitutako jarduerak barne. Halako edukia eta jarduerak ezin zaizkio Microsoft-i egotzi, eta ez dute zertan Microsoft-en iritzia adierazi.
  • b. Microsoft erantzulea izango da soili-soilik Hitzarmeneko betebehar materialak urratzen baditu edo indarreko legeak hala aginduz gero.
  • c. Microsoft-ek, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek ez dituzte beren gain hartuko ezein zeharkako kalteren (finantza-galerak, esaterako, etekin-galerak barne) erantzukizunak, salbu eta Microsoft-ek, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek arduragabekeria larriz jokatu badute edo nahitako jokabide txarra izan badute.
  • d. Erantzukizunaren mugak ez die eragingo Microsoft-en errurik gabeko erantzukizun legalei, barne harturik berme-urraketetarako ezarritako erantzukizun legalak ezarritako. Gauza bera aplikatuko zaio Microsoft-en, bere agente subsidiarioen edo legezko ordezkarien erantzukizunari, baldin eta iruzurretan aritzen badira edo arduragabekeriaren ondorioz norbaitek min hartzen badu edo norbait hiltzen bada.
  • e. Microsoft ez da erantzule egiten baldintza hauetako betekizunak betetzen ez baditu edo berandu betetzen baditu, baldin eta hutsegite hori Microsoft-en zentzuzko kontroletik at dagoen egoera batek eragiten badu, hala nola lan-gatazkak, hondamenak, gerra, terrorismo-ekintzak, asmo txarreko kalteak, istripuak edo indarrean dagoen ezein lege edo gobernu-arau betetzeko beharra. Microsoft gertaera horien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko da, bai eta gertaera horien eraginpean ez dauden betekizunak betetzen ere.
Testu osoa
Zerbitzuaren baldintza zehatzakZerbitzuaren baldintza zehatzak14_service-SpecificTerms
Laburpena

13. Zerbitzuaren baldintza zehatzak. Hamahirugarren atalaren aurreko eta osteko baldintzak zerbitzu guztiei aplikatzen zaizkie. Klausula honek, aldiz, baldintza orokorren osagarri diren zerbitzuaren araberako baldintzak azaltzen ditu. Baldintza orokorrekin gatazkarik balego, zerbitzuaren araberako baldintzek arautuko dute testu hau.

Testu osoa
Xbox Live-ko eta Microsoft Studios-eko jokoak eta aplikazioakXbox Live-ko eta Microsoft Studios-eko jokoak eta aplikazioak14a_XboxLive
Laburpena
  • a. Xbox Live-ko eta Microsoft Studios-eko jokoak eta aplikazioak.
    • i. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Microsoft-ek emandako Xbox Live-ko, Games for Windows Live-ko eta Microsoft Studios-eko jokoak, aplikazioak, zerbitzuak eta edukia (orotara, "Xbox zerbitzuak") zuk bakarrik ez komertzialki erabiltzeko dira.
    • ii. Xbox zerbitzuak. Xbox Live-n izena ematen duzunean edota Xbox zerbitzuak jasotzen dituzunean, jokatutako jokoei, jarduerei eta jokoen eta Xbox zerbitzuen erabilerari buruzko informazioaren jarraipena egingo da eta hirugarren joko-garatzaileekin partekatuko da, Microsoft-ek eta hirugarren joko-garatzaile horiek jokoa funtzionaraz dezaten eta Xbox zerbitzuak eskain ditzaten. Microsoft Xbox zerbitzuen kontua eta Microsoft-ena ez den zerbitzu bateko kontu bat (adibidez, Microsoft ez den aplikazioen edo zerbitzuen hirugarren joko-argitaratzaile bat) estekatzea aukeratzen baduzu, honako hauek onartzen dituzu: (a) onartzen duzu Microsoft-ek kontuaren informazio mugatua partekatuko duela (jokalari-etiketa, jokalari-puntuazioa, joko-puntuazioa, jokoaren historia eta lagunen zerrenda barne) Microsoft ez den hirugarren horrekin, Microsoft-en pribatutasun-adierazpenean azaldu bezala, eta (b) onartzen duzu, zure Xbox pribatutasun-adierazpenek hala baimentzen badute, hirugarrenak zure edukia atzitu ahal izango duela joko barneko komunikazioetatik saioa hasita duzunean Microsoft ez den hirugarren horren kontuarekin. Horrez gainera, Xbox pribatutasun-ezarpenek hala onartuz gero, Microsoft-ek zure izena, jokalari-etiketa, jokalari-irudia, leloa, avatarra, jokoaren bideoak eta zein jokotan jolastu zaren argitara ditzake zuk onartutako jendeari bidalitako komunikazioetan.
    • iii. Zure edukia. Xbox zerbitzuen komunitatea sortzen laguntzeko, Microsoft-i, bere afiliatuei eta azpilizentziadunei baimena ematen diezu ezein Xbox zerbitzutan argitaratutako edukia, izena, jokalari-etiketa, jokoaren bideoak, leloa edo avatarra osorik edo haren parte bat doan eta mugarik gabe erabiltzeko, aldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, igortzeko, partekatzeko eta bistaratzeko edozein prozesu, material edo euskarri erabiliz.
    • iv. Joko-kudeatzaileak. Joko batzuek joko-kudeatzaileak eta -aurkezleak erabiltzen dituzte. Joko-kudeatzaileak eta -aurkezleak ez dira Microsoft-en bozeramaile baimenduak. Haien iritziek ez dituzte Microsoft-enak nahitaez islatzen.
    • v. Umeak Xbox-en. Xbox Live erabiltzen duen adingabe bat bazara, kontuaren hainbat alderdi zure guraso edo tutoreen kontrolpean egongo dira, eta baliteke haiek Xbox Live nola erabiltzen duzun jakitea, jasotzen dituzten txostenen bidez.
    • vi. Jokoaren moneta edo ondasun birtualak. Zerbitzuetan jokoaren moneta birtual bat egon daiteke erabilgarri (adibidez, urrea, txanponak edo puntuak). Moneta hori Microsoft-i erosi ahalko diozu benetako diru-baliabideak erabiliz, bizi zaren herrialdean legez adinez nagusia bazara. Halaber, zerbitzuetan artikulu edo ondasun digital birtualak egon daitezke erabilgarri, eta horiek Microsoft-i erosi ahalko dizkiozu benetako diru-baliabideak nahiz jokoaren moneta erabiliz. Jokoaren moneta eta ondasun birtualak ezin dira aldatu benetako diru-baliabideen, ondasunen edota Microsoft-en edo hirugarrenen bestelako diru-baliabideen truke. Zure lizentzia baliagarria da jokoaren moneta eta ondasun birtualak zerbitzuetan soilik erabiltzeko; mugatua, pertsonala, ezeztaezina eta besterenezina da eta ezin da azpilizentzietan zatitu. Horretaz aparte, ez duzu inolako eskubiderik edo ahalmenik zerbitzuetan agertzen edo sortzen diren jokoaren monetaren eta ondasun birtualen gainean, ezta zerbitzuen erabilerari loturiko edo zerbitzuetan bildutako beste atributuen gainean ere. Microsoft-ek noizean behin aldatu ahal izango ditu jokoen monetaren edo ondasun birtualen inguruko eskaintzak.
    • vii. Software-eguneratzeak. Xbox zerbitzuetara konektatzen diren gailu guztiei dagokienez, automatikoki egiaztatuko dugu Xbox kontsolaren edo Xbox aplikazioaren softwarearen bertsioa eta automatikoki deskargatuko ditugu Xbox kontsolaren edo Xbox aplikazioaren software-eguneratzeak edo konfigurazio-aldaketak (Xbox Zerbitzuetan sartzea, Xbox joko edo aplikazioak baimenik gabe erabiltzea edo Xbox kontsolarekin hardware-gailu periferikoak baimenik gabe erabiltzea galarazten dizutenak barne).
    • viii. Jokalari-etiketa iraungitzea. Bost urtean behin gutxienez hasi behar duzu saioa Xbox Zerbitzuetan; bestela, zure kontuarekin erlazionatutako jokalari-etiketarako sarbidea galduko duzu eta jokalari-etiketa hori beste erabiltzaile batzuentzat erabilgarri geratuko da.
    • ix. Borroka-lekua. Borroka-lekua Xbox Zerbitzu bat da. Zerbitzu honetan, Microsoft-ek edo hirugarren batek aukera ematen dizu antolatutako joko konpetitibo batean oinarritutako lehiaketa batean parte hartzeko edo, batzuetan, sariak irabazteko ("Lehiaketa"). Borroka-lekuari ematen diozun erabilera Baldintza hauen mende dago eta baliteke Lehiaketaren antolatzaileak ezarritako zehaztapen, baldintza eta arau gehigarriak onartu behar izatea izena ematean ("Lehiaketaren baldintzak"). Halaber, baliteke egokitasun-arauak aplikatzea eta horiek jurisdikzioaren arabera desberdinak izatea. Lehiaketak deusezak izango dira legeak debekatzen edo murrizten dituen tokietan. Baldintza hauek (Jokabide-kodea barne) edo Lehiaketaren baldintzak urratzen badituzu, baliteke zehapenak jasotzea edo Lehiaketatik kanporatuta izatea. Lehiaketa bat sortzen baduzu, ezingo duzu aplikatu Lehiaketaren baldintzak baldin eta Microsoft-ek (nahieran) erabakitzen badu hemen zehaztutako Baldintzekin bat ez datozela. Era berean, Microsoft-ek beretzat gordetzen du Lehiaketa edonoiz bertan behera uzteko eskubidea.
    • x. Softwarea tranpak egiteko erabiltzea edo hura faltsutzea. Automatikoki aztertuko ditugu Xbox Zerbitzuetara konektatzen diren gailu guztiak, tranpak egiteko, edukia faltsutzeko eta Jokabide-kodea edo hemen zehaztutako Baldintzak urratzeko bidea ematen dizun baimenik gabeko hardwarearen bila. Halaber, automatikoki deskargatuko ditugu Xbox Zerbitzuetan baimenik gabe sartzea edota tranpak egiteko edo edukia faltsutzeko baimenik gabeko hardwarea edo softwarea erabiltzea galarazten dizuten Xbox aplikazioen software-eguneratzeak edo konfigurazio-aldaketak.
    • xi. Mixer.
      • 1. Mixer kontuak eta Microsoft kontuak. Mixer kontu batekin erabiltzen baduzu Mixer Zerbitzua, zerbitzuari ematen diozun erabilera hemen aurkituko dituzun Mixer Zerbitzuaren baldintzen mende egongo da: https://mixer.com/about/tos. Microsoft kontu batekin erabiltzen baduzu Mixer Zerbitzua, zerbitzuari ematen diozun erabilera Baldintza hauen mende egongo da ere. Gatazkaren bat sortzen bada, Baldintza hauek gailenduko dira.
      • 2. Mixer-en duzun Edukia. "Mixer-en duzun Edukia" da Mixer Zerbitzuan sortzen duzun edo norbaitek zure izenean sortzen duen eduki guztia; besteak beste, zuzeneko edo grabatutako transmisioak eta beren eduki guztia (adibidez, ikus-entzunezko edukia), marken izenak, marka erregistratuak, zerbitzu-markak, marka komertzialak, logotipoak edo jatorrizko markaren adierazgarriak, zure iruzkinak, aurpegierak, Mixer kanaletako jarduerak (bot-ek sortutako edukia barne) eta erlazionatutako metadatu guztiak. Edonork (Microsoft-ek eta erabiltzaileek barne) ikus, erabil, ostata, erreproduzi, alda, bana, argitara eta modu digital batean erabil eta bistara, itzul, egoki edota ustia dezake Mixer-en duzun Edukia orain ezagutzen den edo geroago garatuko den edozein metodo, formatu, euskarri edo kanal erabiliz.
      • 3. Mixer-i aplikatutako Jokabide-kodea. Microsoft-en Jokabide-kodea Mixer-i nola aplikatzen zaion jakiteko, egin klik hemen.
      • 4. Mixer Zerbitzua erabiltzea.
        • a. Gutxienezko adina. Mixer Zerbitzua erabiltzen baduzu, berresten duzu 13 urte dituzula gutxienez eta, bizi zaren tokiko legeen arabera adingabea izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek kontrolatzen dutela Zerbitzuari ematen diozun erabilera.
        • b. Erabilera anonimoa eta ez-anonimoa. Edukia ikustea bada zure helburua, modu anonimoan erabil dezakezu Mixer. Bestela, kontu bat sortu eta saioa hasi behar duzu beste erabiltzaileek Mixer-en duzun izenagatik identifika zaitzaten.
        • c. Erabilera ez-anonimorako kontuak. Microsoft edota Mixer kontu bat sor dezakezu Mixer Zerbitzua modu ez-anonimoan erabiltzeko. Mixer kontua sortzeko, eman izena linean. Gogoratu Mixer kontua erabili egin behar dela hura aktibo mantentzeko. Era berean, gogoratu bost urtean behin gutxienez hasi beharko duzula saioa Mixer Zerbitzuan Mixer aliasa Microsoft kontuarekin erlazionatuta mantentzeko.
      • 5. Zerbitzuaren jakinarazpenak. Erabiltzen duzun Mixer Zerbitzuari buruzko albiste garrantzitsu bat eman behar dizugunean, Zerbitzuaren jakinarazpenak bidaliko dizkizugu Mixer edota Microsoft kontuekin erlazionatutako helbide elektronikora.
      • 6. Laguntza. Mixer Zerbitzuaren bezeroarentzako laguntza-zerbitzua helbide honetan dago erabilgarri: mixer.com/contact.
Testu osoa
DendaDenda14b_Store
Laburpena
  • b. Denda. "Denda" da aplikazioak ("aplikazioak" terminoak jokoak hartzen ditu barne) eta bestelako eduki digitala arakatzeko, deskargatzeko, erosteko, baloratzeko eta horiei buruzko iritzia emateko aukera ematen duen zerbitzua. Baldintza hauek Office dendari, Windows dendari eta Xbox dendari aplikatzen zaizkie. "Office denda" da Office produktuen eta Office, Office 365, SharePoint, Exchange, Access eta Project (2013ko bertsioak edo berriagoak) aplikazioen denda edo Office dendaren markaren pean dagoen beste ezein produkturen denda. "Windows denda" da Windows gailuen (besteak beste, telefonoak, PCak eta tabletak) denda edo Windows dendaren markaren pean dagoen beste ezein produkturen denda. "Xbox denda" da Xbox One eta Xbox 360 kontsolen denda edo Xbox dendaren markaren pean dagoen beste ezein produkturen denda.
    • i. Lizentzia-baldintzak. Dendetan erabilgarri dauden aplikazio guztien argitaratzailea identifikatuko dugu, banan-banan. Aplikazioarekin batera bestelako lizentzia-baldintzak hornitu ezean, Baldintza hauen amaieran azaltzen diren Aplikazioen lizentzia-baldintza estandarrak ("SALT") zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko hitzarmen bat dira. Hitzarmen horrek Windows Store-ren edo Xbox Store-ren bidez deskargatutako aplikazioen lizentzia-baldintzak ezartzen ditu. Bestela esanda, Baldintza horiek Microsoft Zerbitzuen eta haren bidez emandako zerbitzuen erabilera arautzen dute. Gainera, Baldintza horien 5. klausula denden bidez erositako hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu guztiei aplikatzen zaie. Office dendaren bidez deskargatutako aplikazioak ez daude SALT estandarren mende eta beste lizentzia-baldintza batzuk dituzte.
    • ii. Eguneratzeak. Microsoft-ek automatikoki bilatu eta deskargatuko ditu aplikazioen eguneratzeak, nahiz eta dagokion dendan saioa hasita ez eduki. Ez badituzu dendetako aplikazioen eguneratze automatikoak jaso nahi, denden edo sistemaren ezarpenak alda ditzakezu. Nolanahi ere, guztiz edo zati batez linean ostatatuta dauden Office dendako aplikazioen kasuan, garatzaileak noiznahi egunera dezake aplikazioa, zuri baimenik eskatu gabe.
    • iii. Balorazioak eta iritziak. Dendako aplikazio bati edo Ondasun digital bati buruzko balorazioa edo iritzia bidaltzen baduzu, baliteke Microsoft-en mezu elektroniko bat jasotzea aplikazioaren edo Ondasun digitalaren argitaratzailearen edukiarekin. Halako mezu elektronikoak Microsoft-ek bidaltzen dituenez, ez dugu partekatuko zure helbide elektronikoa dendaren bidez lortu duzun ezein aplikazioren edo Ondasun digitalen argitaratzaileekin.
    • iv. Segurtasun-abisua. Begietan min ez hartzeko eta gaixotasunak zein ondoeza saihesteko, lantzean behin atseden hartu behar duzu jokoak eta bestelako aplikazioak erabiltzen ari zalera, batez ere erabiliaren erabiliaz mina edo nekea nabaritzen baduzu. Hori horrela, ondoezik sentitzen bazara, egin atsedentxo bat. Ondoez mota asko daude, besteak beste: goragalea, bidaiariaren ondoeza, zorabioak, orientazio eza, buruko mina, nekea, begietako mina edo begi sikuak. Aplikazioak erabiltzen dituzunean, ingurukoek arreta gal dezakete eta haiek oztopa ditzakezu. Saihestu koskak, eskailerak, sabai baxuak eta honda daitezkeen balio handiko elementuak edo elementu hauskorrak. Zenbait pertsonak –oso portzentaje txiki batek– epilepsia-aldiak izan ditzakete aplikazioetako irudi bisual jakin batzuk ikustean, esaterako, argi edo forma keinukariak. Epilepsia-aldiak inoiz sufritu ez dituztenek ere sintoma hori duen diagnostikatu gabeko gaixotasun bat izan dezakete. Hauek dira epilepsiaren sintomak: zorabioak, ikusmen lausotua, gorputz-adarren astinaldiak edo dardarak, orientazio eza, nahasmendua edo gorputz-ikarak. Horrelakorik sentitzen baduzu, utzi berehala aplikazioa erabiltzeari eta jarri harremanetan medikuarekin. Inoiz epilepsia-aldiei lotutako sintomarik izan baduzu, ordea, jarri harremanetan medikuarekin aplikazioak erabili aurretik. Gurasoek umeak zaindu behar dituzte aplikazioak erabiltzen dituzten bitartean, sintomarik duten ikusteko.
Testu osoa
Microsoft familiaren eginbideakMicrosoft familiaren eginbideak14c_MicrosoftFamily
Laburpena
  • c. Microsoft familia-eginbideak. Gurasoek eta umeek Microsoft familia-eginbideak erabil ditzakete konfiantzazko harremanak eraikitzeko, familian zer motatako jokabideak, webguneak, aplikazioak, jokoak, kokaleku fisikoak eta gastuak onartzen diren denek batera ulertuz eta erabakiz. Gurasoek "familia" bat sor dezakete https://account.microsoft.com/family atarian (edo beren Windows gailuko edo Xbox kontsolako instrukzioei jarraituz) eta seme-alabak eta beste guraso batzuk gonbida ditzakete familian sartzera. Eginbide ugari daude erabilgarri familiako kideentzat; beraz, irakurri arretaz familia bat sortzen duzunean edo familia batean sartzen zarenean eta familiaren sarbiderako Ondasun digitalak erosten dituzunean ematen dizugun informazioa. Familia bat sortzean edo batera sartzean, onartzen duzu ezarritako xedearen arabera erabiliko duzula familia eta ez duzula taldea legez kontra erabiliko beste norbaiten informazioa baimenik gabe lortzeko.
Testu osoa
Talde-mezularitzaTalde-mezularitza14d_GroupMessaging
Laburpena
  • d. Talde-mezularitza. Zenbait Microsoft zerbitzuk aukera ematen dizute SMS ("testu-mezuak") bidez mezuak bidaltzeko beste batzuei edo baimena ematen diote Microsoft-i eta Microsoft-ek kontrolatutako afiliatuei mota horretako mezuak zuri eta —zure izenean— beste batzuei bidaltzeko. MICROSOFT-I EDO MICROSOFT-EK KONTROLATUTAKO AFILIATU BATI MOTA HORRETAKO MEZUAK ZURI EDO BESTE NORBAITI BIDALTZEKO AGINDUA EMATEN DIOZUNEAN, ADIERAZTEN ETA BERMATZEN DIGUZU MEZUAREN HARTZAILE GUZTIEK BAIMENA EMAN DUTELA MOTA HORRETAKO MEZUAK ETA ERLAZIONATUTAKO TESTU-MEZU ADMINISTRATIBOAK JASOTZEKO MICROSOFT-EN EDO MICROSOFT-EK KONTROLATUTAKO AFILIATU BATENGANDIK. "Testu-mezu administratiboak" dira Microsoft zerbitzu jakin batek lantzean behin bidaltzen dituen transakzio-mezuak; esaterako, ongietorri-mezua edo mezuak jasotzeari uzteko jarraibideak. Zuk edo taldeko kideek ez badituzue mota horretako mezuak jaso nahi, Microsoft-en edo Microsoft-ek kontrolatutako afiliatuengandik mezu gehiago ez jasotzea aukera dezakezue edozein unetan, emandako argibideei jarraituz. Ez baduzu aurrerantzean mota horretako mezurik jaso nahi edo taldean parte hartu nahi, onartu egiten duzu aukera desaktibatuko duzula dagokion programak edo zerbitzuak emandako argibideei jarraituz. Benetan uste baduzu taldeko kide batek ez duela aurrerantzean mota horretako mezurik jaso nahi edo taldean parte hartu nahi, onartu egiten duzu taldetik kenduko duzula. Era berean, adierazten eta bermatzen diguzu mezua bidaltzea agindu diguzun hartzaile guztiek ulertzen dutela taldeko kide bakoitza dela bere operadoreak kobratutako mezuen kostuak ordaintzearen erantzule, barne harturik mezuak AEBetan oinarritutako zenbakietatik transmititzean sortzen diren nazioarteko mezuen kostuak.
Testu osoa
Skype eta GroupMeSkype eta GroupMe14e_Skype
Laburpena
  • e. Skype eta GroupMe.
    • i. Larrialdi-zerbitzuetarako sarbiderik ez edukitzea. Desberdintasun aipagarriak daude telefono-zerbitzu tradizionalen eta Skype zerbitzuaren artean. Indarrean dauden arau, erregulazio edo lege lokal zein nazionalen arabera, Skype-k ez du larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea eskaintzeko beharrik. Skype-ren software eta produktuak ez dira diseinatu larrialdi-deiak egiteko; besteak beste, ospitaleei, poliziari, osasun-zerbitzuei edo erabiltzailea larrialdi-zerbitzuetako langileekin edo segurtasun publikoko arreta-guneekin kontaktatzeko erabiltzen diren bestelako zerbitzuei deitzeko ("Larrialdi-zerbitzuak"). Skype-k oso herrialde gutxitan onartzen du larrialdi-zerbitzuetara deiak egitea, eta bakarrik software-bertsio eta plataforma jakin batzuetatik. Eginbide honen konfigurazioari eta erabilgarritasunari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan helbide honetara: https://www.skype.com/go/emergency. Larrialdi-deia egitea lortzen baduzu, zure kokaleku fisikoari buruzko xehetasunak eman beharko dituzu, larrialdi-zerbitzuek erantzun diezazuten. Skype-k ez du bermatzen larrialdi-deiak behar bezala konektatuko direnik. Honako hauek ulertzen eta onartzen dituzu: (i) zure ardura da Larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea eskaintzen duten hari gabeko (telefono mugikorrak) zerbitzuak edo linea finkoko telefono-zerbitzu tradizionalak kontratatzea, eta (ii) Skype-k ez du ordezten zure telefono-zerbitzu nagusia. Europar Batasunaren larrialdietarako telefonora (112) deitzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan helbide honetara: www.skype.com/go/emergency.
    • ii. Ordainpeko Skype produktuen aldaketak. Ordainpeko Skype zerbitzuetan zuretzat kaltegarriak diren aldaketak egingo baditugu, aldaketa egin baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez jakinaraziko dizugu eta aldaketa gauzatu aurretik eraginpeko produktuarekiko duzun hitzarmena ezeztatzeko duzun eskubidearen berri emango dizugu. Ez baduzu produktuarekiko hitzarmena ezeztatzen aldaketak indarrean sartu aurretik, aldaketak onartuko dituzu. Bidaltzen dizugun jakinarazpenean berariaz azalduko dizugu hori guztia.
    • iii. APIak edo igorpenak. Skype erabili nahi baduzu edozein igorpeni lotuta, "Igorpenak egiteko baldintzak" bete behar dituzu (https://www.skype.com/go/legal.broadcast). Skype-k aurkeztutako edo erabilgarri jarritako aplikazio-programen interfaze ("API") bat erabili nahi baduzu, dagozkion lizentzia-baldintzak bete beharko dituzu. Hemen dituzu erabilgarri: www.skype.com/go/legal.
    • iv. Bidezko erabileraren gidalerroak. Skype-ren zure erabilerari bidezko erabileraren gidalerroak aplika dakizkioke. Horregatik, irakurri gidalerro horiek. Izan ere, iruzurren eta erabilera okerren aurka babesteko eginak daude, eta egin ditzakezun deien eta mezuen motan, iraupenean eta bolumenean mugak ezar ditzakete. Gidalerroak baldintza hauetan txertatuta daude erreferentzia gisa. Helbide honetan aurkituko dituzu: https://www.skype.com/go/terms.fairusage.
    • v. Mapan ikustea. Skype-k mapan bistaratzeko zerbitzu bati informazioa bidaltzeko edo halako baten bidez mapa batean zure burua kokatzeko aukera eskaintzen dizuten eginbideak ditu. Eginbide horiek erabiltzen dituzunean, baldintza hauek eta Google Maps-en baldintzak (https://www.google.com/intl/en_ALL/help/terms_maps.html) onartzen dituzu.
    • vi. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Skype zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil dezazun diseinatu da. Baimena duzu Skype laneko komunikazio pertsonaletan erabiltzeko.
    • vii. Skype zenbakia / Skype To Go. Skype-k Skype zenbaki bat edo Skype To Go zenbaki bat ematen badizu, onartzen duzu zenbakia ez dela zeurea eta ez duzula zenbakia betiko mantentzeko eskubiderik. Zenbait herrialdetan, baliteke zenbakia Skype-ren bazkide batek (ez Skype-k) ematea. Hala, kasu horretan, baliteke beste hitzarmen bat sinatu behar izatea bazkide horrekin.
    • viii. Skype Manager. Zuk zeuk sortzen eta kudeatzen duzunez "Skype Manager administratzaile-kontua", Skype Manager talde bateko banakako administratzaile izango zara eta ez negozio-entitate baten administratzailea. Nolanahi den, aukera duzu zure Microsoft kontu pertsonala Skype Manager taldera estekatzeko ("Estekatutako kontua"). Dena dela, administratzaile gehiago izenda ditzakezu Skype Manager zerbitzuan, betiere gehitutako erabiltzaile horiek hemen adierazten diren Baldintzak onartzen badituzte. Estekatutako kontu bati Skype zenbakiak esleitzen badizkiozu, zure erantzukizuna da estekatutako kontuaren erabiltzaileen bizilekuari edo kokalekuari lotutako eskakizun guztiak betearaztea. Estekatutako kontu bat Skype Manager taldetik desestekatzen baduzu, ezin izango dituzu eskuratu esleitutako harpidetzak, Skype saldoa edo Skype zenbakiak eta ezin izango zara aurrerantzean sartu desestekatutako kontuarekin erlazionatutako edukira edo materialetara. Estekatutako kontuko erabiltzaileen informazio pertsonala indarrean dauden datu pertsonalak babesteko legeen arabera prozesatzea onartzen duzu.
    • ix. Skype-ren kostuak eta diru-itzultzeak. Harpidetzatik at dauden telefono-deiengatik ordaindu beharreko kostuak dei-ezarpenarena (dei bakoitzeko behin kobratzen da) eta minutuko tarifarenak dira, www.skype.com/go/allrates helbidean adierazi bezala. Deien kostuak Skype saldotik kobratuko dizkizugu. Skype-k telefonoetara eta harpidetza baten parte ez diren premium tarifako zenbakietara deitzearen tarifak alda ditzake. Aldaketak nabarmenak eta zuretzat kaltegarriak badira (adibidez, tarifak igotzen baditugu), mezu elektroniko bidez edo beste modu egoki baten bidez jakinaraziko dizugu aldaketak indarrean sartu baino hogeita hamar (30) egun lehenago gutxienez. Hogeita hamar (30) egun horiek pasatzen direnean, tarifa berriak aplikatuko ditugu deietan. Uneko tarifak hemen aurkituko dituzu: www.skype.com/go/allrates. Ez badituzu tarifa berriak onartzen, ez egin deirik. Osorik ez dauden dei-minutuak eta zentimoak gorantz borobilduko ditugu, hurbileneko unitatera. Kontrakoa adierazi ezean, Skype-ren ordainpeko produktuen prezio guztiek zerga aplikagarriak hartzen dituzten kontuan, BEZa barne. BEZa zuk emandako fakturazio-helbidearen arabera kalkulatuko da. Skype-k zerga-erakundeei azkenean ordaindu behar dien BEZa dena delakoagatik Skype-k zuri kobratu dizun BEZa baino txikiagoa izanik ere, espresuki uko egiten diozu Skype-ri BEZa itzultzeko eskatzeko eskubideari. Skype-ren ordainpeko produktuak ez daude erabilgarri eskualde hauetan: Athos mendia, Kanaria Uharteak, Frantziako Itsasoz Haraindiko Departamenduak, Aland uharteak, Kanaleko uharteak, Helgoland uhartea, Büsingen, Ceuta, Melilla, Livigno, Campione d'Italia eta Lugano aintzirako Italiako urak. Skype-ren ordainpeko produktu bat erabiltzen baduzu, ezeztatze-aldia amaituko da eta ezin izango duzu erosketa bertan behera utzi edo haren dirua itzultzeko eskatu. Skype saldoa gastatzean, Skype zenbaki bat esleitzean edo harpidetza bat erabiltzean Skype-ren ordainpeko produktu bat "guztiz banatu" dela eta "erabili" dela ulertzen da. Berariaz onartzen duzu Skype zenbakiak ezeztatze-aldia amaitu aurretik eslei daitezkeela, eta ez duzula dirurik bueltan jasoko esleipena egin ostean. Baldintza hauen arabera, ezeztatze-alditik kanpo, erabili gabeko edo iraungitako Skype harpidetzen dirua itzuliko dizugu soilik. Ezeztatze-aldia eta diru-itzultzeak ez zaizkie aplikatzen Skype-ren ordainpeko produktuei, baldin eta (i) hirugarren bazkide baten bidez erosi badituzu; (ii) hirugarrenen ordaintzeko metodoak erabiliz eskudiruarekin ordaindu badituzu (esaterako, eskudiruz ordaintzeko diru-zorroarekin); (iii) Skype-tik linean zuzenean erosi ez badituzu (adibidez, kupoien bidez edo aurrez ordaindutako txartelen bidez), edo (iv) produktuak hirugarren batek esleitu badizkizu kontuan.
    • x. Skype saldoa. Skype-k ez du bermatzen Skype saldoa erabil dezakezunik Skype-ren ordainpeko produktu guztiak erosteko. Ez baduzu Skype saldoa erabiltzen 180 egunetan, Skype-k saldoa inaktibo-egoeran jarriko du. Nolanahi ere, Skype saldoa berraktiba dezakezu berraktibatze-esteka erabilita (https://www.skype.com/go/store.reactivate.credit). Skype saldoa erosten duzunean, automatikoki kargatzeko eginbidea gai dezakezu, dagokion koadroa hautatuta. Eginbide hau gaituta badago, Skype saldoa ezarritako atalasetik behera dagoen bakoitzean, automatikoki kargatuko da Skype saldo gehiago ezarritako zenbateko berarekin eta aukeratutako ordainketa-metodoa erabiliz. Harpidetza kreditu-txartela, Paypal edo Moneybookers (Skrill) ez den metodo baten bidez erosi bazenuen eta automatikoki kargatzeko eginbidea gaituta badaukazu, Skype saldoa hurrengo harpidetza ordaintzeko beharrezko kopuruarekin kargatuko da. Saldoa automatikoki kargatzeko eginbidea noiznahi desgai dezakezu. Horretarako, sartu Skype kontuaren atariko ezarpenetara eta desgaitu eginbidea.
    • xi. Nazioarteko mezuen tarifak. Une honetan, GroupMe-k AEBetan oinarritutako zenbakiak erabiltzen ditu sortutako talde guztietan. Hori horrela, GroupMe talde batetik bidalitako edo jasotako testu-mezu guztiak Ameriketako Estatu Batuetatik bidalitako edo jasotako nazioarteko testu-mezutzat hartuko dira. Nazioarteko tarifak ezagutzeko, jarri harremanetan zure hornitzailearekin.
    • xii. Bidali eta jaso dirua. Dirua bidaltzeko eta jasotzeko eginbidea erabiltzen baduzu (erabilgarri badago), ulertzen duzu Skype-k hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen dituela ordainketa-zerbitzuak hornitzeko eta transferentziak egin ahal izateko. Skype-k ez du hornitzen ordainketa-zerbitzurik edo egiten transferentziarik eta ez da diru-zerbitzuak eskaintzen dituen negozio bat. Skype-ren dirua bidaltzeko eta jasotzeko eginbidea erabili ahal izateko, 18 urte edo gehiago eduki behar dituzu (edo hirugarrenen baldintzek zehaztutako adina eduki behar duzu) eta hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratuta egon eta kontu bat eduki behar duzu. Dirua bidaltzeko eginbidea erabili ahal izateko, baliteke hirugarrenen zehaztapenak eta baldintzak onartu behar izatea eta, zerbitzua hornitzeko xedearekin, hirugarren horiekin datuak partekatzeko baimenak eman behar izatea. Skype-k jakinarazpen bat jasotzen badu adieraziz dirua bidaltzeko eginbideari ematen diozun erabilerak hirugarrenen zehaztapenak eta baldintzak urratzen dituela, neurriak har ditzake zure kontuaren aurka; besteak beste, kontuan sartzeko baimena ken diezazuke edo kontua bertan behera utz diezazuke. Skype (edo Microsoft) ez da hirugarrenek hornitutako ordainketa-zerbitzuen edo hirugarren horiek beren zehaztapen eta baldintzen arabera hartutako neurrien erantzulea izango. Skype-k ez du bermatzen, adierazten edo berresten dirua bidaltzeko eta jasotzeko eginbidea erabilgarri egongo denik edo erabilgarri egoten jarraituko denik.
Testu osoa
Bing eta MSNBing eta MSN14f_BingandMSN
Laburpena
  • f. Bing eta MSN.
    • i. Bing eta MSN materialak. Zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabiltzeko dira Bing-en eta MSN-n (Microsoft-eko bot-en, aplikazioen eta programen bidez izanik ere) erabilgarri dauden artikuluak, testuak, argazkiak, mapak, bideoak, bideo-erreproduzigailuak eta hirugarrenen materialak. Bestelako erabilerak (besteak beste, material horiek deskargatzea, kopiatzea edo banatzea edo zeure produktuak sortzeko xedearekin material edo produktu horiek erabiltzea) Microsoft-ek, materialen gaineko eskubideen jabeek edo copyright-legeak onartutako heinean soilik onartzen dira. Microsoft-ek baldintza hauetan berariaz ematen ez dituen materialen gaineko eskubideak Microsoft-ek edo eskubideen beste jabeek gordetzen dituzte.
    • ii. Bing Mapak. Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Zeelanda Berrian, Australian eta Japonian, ezin dituzu txori-begizko ikuspegiko irudiak erabili gobernu-helburuetarako, idatzizko baimen bereiz bat izan ezean.
    • iii. Bing Places eta Bing Manufacturer Center. Datuak edo Edukia ematen dizkiozunean Bing Places-i edo Bing Manufacturer Center-i, egile-eskubiderik gabeko jabetza intelektualeko nazioarteko lizentzia aitortzen diozu Microsoft-i, horiek erabili, erreproduzitu, gorde, aldatu, gehitu, sustatu, transmititu, bistaratu edo banatzeko zerbitzuaren parte gisa. Horrez gain, baimena ematen diozu eskubide horiek azpilizentzian emateko hirugarrenei.
Testu osoa
CortanaCortana14g_Cortana
Laburpena
  • g. Cortana.
    • i. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Cortana Microsoft-en laguntzaile pertsonalaren zerbitzua da. Cortana-k eskaintzen dituen eginbideak, zerbitzuak, edukia eta hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak (batera hartuta "Cortana-ren zerbitzuak") zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil ditzazun diseinatu dira.
    • ii. Funtzionaltasuna eta edukia. Cortana-k hainbat eginbide eskaintzen ditu eta batzuk pertsonalizagarriak dira. Baliteke Cortana-ren zerbitzuek sarbidea eskaintzea beste Microsoft Zerbitzu batzuek edo Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek hornitutako zerbitzu, informazio edo funtzionaltasunetarako. 13. klausulako zerbitzuaren araberako baldintzak Cortana-ren zerbitzuen bidez atzitutako Microsoft Zerbitzuei ere aplikatzen zaizkie. Cortana-k planak egin ditzazun eskaintzen dizu informazioa. Zure ardura da, ordea, datuok berrikustea, horien fidagarritasuna baloratzea eta erabakiak hartzea. Microsoft-ek ez du bermatzen Cortana-k eskainitako esperientzia pertsonalizatuen fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo puntualtasuna. Cortana-ren komunikazioak kudeatzeko eginbide batek komunikazio bat jasotzea, ikustea edo bidaltzea galarazten badizu edo komunikazioa edo jakinarazpena atzeratzen badu, Microsoft ez da inola ere erantzulea izango.
    • iii. Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak. Cortana-ren zerbitzuak eskaintzeko prozesuan, Cortana-k hainbat datu truka ditzake Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuekin zure eskaerak betetzeko; besteak beste, posta-kodea, kontsultak eta Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek itzulitako erantzunak. Kontuak estekatzeko aukerari esker, baliteke Cortana-k Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen bidez erosketak egiteko aukera ematea erabiltzaileei. Egoera horretan, erabiltzaileek Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu horietan zuzenean ezarritako kontuaren hobespenak eta ezarpenak erabiliko ditu Cortana-k erosketak egiteko. Erabiltzaileek nahi dutenean deskonekta dezakete kontuak estekatzeko eginbidea. Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuei ematen diezun erabilera Baldintza hauen 5. klausularen mende dago. Baliteke Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen argitaratzaileek beren aplikazio, zerbitzu edo eginbideen funtzionaltasuna edota horiek Cortana-ren zerbitzuekiko duten integrazioa aldatu edo etetea. Microsoft ez da fabrikatzaileek eskainitako software edo firmwareen erantzulea.
    • iv. Cortana gaituta duten gailuak. Cortana-ren zerbitzuak atzitzeko aukera gaituta duten edota Cortana-ren zerbitzuekin bateragarriak diren produktu edo gailuak dira Cortana gaituta duten gailuak. Microsoft-ek fabrikatzen edo garatzen ez dituen edo jabea ez den hirugarrenen gailu eta produktuei deritze "Cortana gaituta duten gailuak". Microsoft ez da hirugarrenen gailu edo produktu horien erantzulea.
    • v. Software-eguneratzeak. Cortana-ren Zerbitzuetara konekta daitezkeen gailuei dagokienez, automatikoki egiazta dezakegu Cortana-ren Zerbitzuen softwarearen bertsioa, automatikoki deskarga ditzakegu software- edo konfigurazio-eguneratzeak eta automatikoki eska diezaiekegu Cortana gaituta duten gailuen fabrikatzaileei Cortana-ren Zerbitzuen softwarea eguneratuta mantentzeko.
Testu osoa
Outlook.comOutlook.com14h_Outlook_com
Laburpena
  • h. Outlook.com. Microsoft kontua sortzeko erabili duzun Outlook.com (edo @msn, @hotmail edo @live) helbide elektronikoa zurea eta esklusiboa izango da, Outlook.com sarrerako ontzia edo Microsoft kontua aktibo mantentzen duzun bitartean. Zuk edo Microsoft-ek baldintza hauei jarraiki Outlook.com sarrerako ontzia edo Microsoft kontua ixten baduzue, helbide elektronikoa eta erabiltzaile-izena gure sisteman birziklatuko ditugu eta beste erabiltzaile bati esleituko dizkiogu.
Testu osoa
Office zerbitzuakOffice zerbitzuak14i_officeBasedServices
Laburpena
  • i. Office zerbitzuak. Zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil ditzazun dira Office 365 Home, Office 365 Personal, Office 365 University, Office Online, Sway, OneNote.com eta bestelako Office 365 harpidetzak edo Office markako zerbitzuak, salbu eta erabilera komertzialerako eskubideak badituzu Microsoft-ekiko beste hitzarmen baten bidez.
Testu osoa
Microsoft-en osasun-zerbitzuakMicrosoft-en osasun-zerbitzuak14j_MicrosoftHealthServices
Laburpena
  • j. Microsoft-en osasun-zerbitzuak.
    • i. HealthVault. HealthVault zure eta baimena ematen dizuten beste pertsona batzuen (adibidez, familiako kideen) osasun-informazio pertsonala gordetzeko gune bat da. Osasun-zerbitzuen hornitzaileek ezin dituzte HealthVault kontuak erabili helburu komertzial eta ez-pertsonaletarako. Kontuko informazioa ez da beti zehatza izango eta ez du zertan beti eguneratuta egon; horregatik, osasun-zerbitzuen hornitzaileek informaziotzat hartu behar dute soilik. HealthVault zerbitzuak ez ditu osasun-zerbitzuen erregistroak edo bestelako osasun- edo kudeaketa-helburuetarako txostenak gordetzen. Adibidez, AEBetako arauen arabera, HealthVault erregistroak ez dira erregistro multzo izendatuak. Osasun-zerbitzuen hornitzaileak HealthVault-eko erregistroetan erabilgarri dagoen datu batzuk kontuan hartzen baditu, informazio horren kopia bat gorde beharko du bere sisteman. Zure kontuko erregistro batek bi administratzaile baditu (batek bestea gonbidatu duelako), onartzen duzu beste administratzaileak erregistroaren kontrol osoa daukala eta erregistrorako sarbidea blokea diezazukeela, beste pertsona batzuen erregistrorako sarbidea kudea dezakeela eta erregistroaren datuak (hura erabiltzeko modua eta unea barne) ikus ditzakeela. Microsoft-ek ez ditu Microsoft-enak ez diren kredentzialak onartzen, hala nola Facebook edo OpenID kredentzialak; beraz, HealthVault-en bezeroarentzako laguntza-zerbitzuak ezin izango die laguntzarik eskaini kredentzial horiekin saioa hasi nahi dutenei. Saioa hasteko kredentzialak galtzen badituzu edo kredentzialak gordeta zenituen kontua ixten bada, ezin izango dituzu zerbitzuan gordetako datuak berreskuratu. Hori gerta ez dadin, HealthVault kontuan saioa hasteko bi kredentzial gutxienez erabiltzea gomendatzen dizugu. Microsoft-ek ez du ontzat ematen edo kontrolatzen erabiltzen dituzun Microsoft-enak ez diren kredentzialen funtzionamendua, bateragarritasuna edo segurtasuna, eta ez da horien erantzule egiten.
    • ii. Microsoft Band. Microsoft Band gailua eta aplikazioa ez dira gailu medikoak eta osasuna eta sasoi ona lortzen laguntzea dute soilik helburu. Beren xedea ez da gaixotasunak diagnostikatzea, sendatzea, tratatzea, arintzea edo prebenitzea eta ez daude horretarako diseinatuta. Microsoft ez da Microsoft Band-etik jasotzen duzun informazioan oinarrituta hartzen dituzun erabakien erantzulea izango.
    • iii. Osasunerako bot-ak eta HealthVault Insights. Osasunerako bot-ak eta HealthVault Insights aplikazioa (ekintza-planak, xehetasunak, abisuak eta antzeko eginbideak barne) ez dira gailu medikoak eta osasuna eta osasun-zerbitzuen hornitzaile batek sortutako programa baten arabera sasoi ona lortzen laguntzea dute soilik helburu. Beren xedea ez da mediku profesionalen aholkuak ordeztea, ezta gaixotasunak diagnostikatzea, sendatzea, tratatzea, arintzea edo prebenitzea ere, eta ez daude horretarako diseinatuta. Osasunerako bot-ak eta HealthVault Insights erabiltzen badituzu, zeu izango zara erabilera horren erantzule bakarra. Halaber, onartzen duzu HealthVault Insights-en abisuak sendagaiak hartzeko eta zereginak egiteko abisu lagungarriak direla soilik. Microsoft ez da osasunerako bot-etik edo HealthVault Insights-etik jasotzen duzun informazioan oinarrituta hartzen dituzun erabakien erantzulea izango. Gaixotasunei, dietari, ariketa fisikoari edo ongizate-programa bati buruzko galderarik baduzu, HealthVault Insights erabili aurretik medikuarenera jotzea gomendatzen dizugu. Zerbitzuetan edo zerbitzuen bidez lortutako informazioa ezin da izan aitzakia mediku profesionalei aholkuak ez eskatzeko edo horiei jaramon ez egiteko. Produktu teknologiko guztiekin gertatzen den bezala, osasunerako bot-ek eta HealthVault Insights aplikazioak funtzionatzeari utz diezaiokete edo konektagarritasuna gal dezakete, besteak beste.
Testu osoa
Ondasun digitalakOndasun digitalak14k_DigitalGoods
Laburpena
  • k. Ondasun digitalak. Microsoft Groove, Microsoft filmak eta telebista-saioak, denda eta bestelako erlazionatutako eta etorkizuneko zerbitzuen bidez, Microsoft-ek aukera eman diezazuke musika, irudiak, bideoak, testuak, liburuak, jokoak eta bestelako materialak ("Ondasun digitalak") formatu digitalean eskuratu, entzun, ikusi, jokatu edo irakurtzeko. Ondasun digitalak zuk pertsonalki, ez-komertzialki eta aisialdirako erabiltzeko dira. Onartzen duzu ez duzula ondasun digitalen kopiarik birbanatuko, transmitituko, transferituko edo publikoki exekutatu edota bistaratuko. Ondasun digitalen jabea Microsoft edo hirugarren alderdi bat izan daiteke. Halere, jabea dena dela, ondasun digitalekiko zure eskubideak baldintza hauen, copyright-legearen eta https://go.microsoft.com/fwlink/p/?LinkId=723143 helbidean azaltzen diren erabilera-arauen araberakoak direla onartzen duzu. Bestalde, onartu egiten duzu ez zarela zerbitzuen bidez lortutako ondasun digitalak inola ere aldatzen saiatuko; besteak beste, ez zarela ondasun digitalak aldatzen saiatuko jabetza edo iturburua ezkutatzeko edo ezabatzeko helburuaz. Microsoft-ek edo ondasun digitalen jabeek zerbitzuetatik ken ditzakete ondasun digital horiek abisurik eman gabe.
Testu osoa
OneDriveOneDrive14l_OneDrive
Laburpena
  • l. OneDrive.
    • i. Biltegi-esleipena. OneDrive-ren doako edo ordainpeko harpidetzen baldintzetan zehaztutakoa baino eduki gehiago baduzu gordeta OneDrive kontuan eta ez badiezu erantzuten Microsoft-ek bidalitako gehiegizko edukia kentzeko edo biltegiratze-leku handiagoko harpidetza batera aldatzeko jakinarazpenei, jakinarazpena bidali eta 30 eguneko epean (edo epe luzeago batean jakinarazpenak hori zehaztuz gero) kontua ixteko eta ezabatzeko edo OneDrive-n duzun edukira sartzeko baimena desgaitzeko eskubidea gordetzen dugu.
    • ii. Zerbitzuaren errendimendua. Baliteke batzuetan atzerapenak nabaritzea OneDrive-n edukia kargatu edo sinkronizatzean, hainbat faktoreren arabera (esaterako, ekipamendua, Interneteko konexioa eta Microsoft-en zerbitzuaren errendimendua eta osotasuna mantentzeko lanak).
    • iii. Iraungitze-oharra. Jakinarazpen bat bidaliko dizugu OneDrive kontua jarduera-ezagatik itxi (ikusi 4. kapituluko (a) sekzioko (ii) artikulua) baino hilabete lehenago. OneDrive-ren ordainpeko harpidetza bat badaukazu, ez dizugu jarduera-ezagatik kontua itxiko dagoeneko ordaindu duzun OneDrive-ren erabilera-aldian.
    • iv. OneDrive zerbitzuko aldaketak. Doako zein ordainpeko OneDrive zerbitzuetan egindako aldaketa baten ondorioz OneDrive-ko zure edukian sartzeko aukera galduko baduzu, jakinarazpen bat bidaliko dizugu 30 egun aurretik gutxienez.
    • v. Ordainpeko harpidetzak. OneDrive-ko datu-biltegiratzearen muga murrizten badizugu edo OneDrive zerbitzua bertan behera uzten badizugu, OneDrive-ren ordainpeko harpidetza bertan behera utzi ahal izango duzu eta harpidetzaren kostua hainbanatuta itzuliko dizugu. Egiten dugun edozein aldaketa 30 egun lehenago jakinaraziko dizugu gutxienez, eta zuk jakinarazpenean adierazitako epean utzi beharko duzu bertan behera harpidetza.
Testu osoa
Microsoft RewardsMicrosoft Rewards14m_MicrosoftRewards
Laburpena
  • m. Microsoft Rewards.
    • i. Programa. Microsoft Rewards-ek ("Programa") puntuak ematen dizkizu zenbait jardueraren truke, hala nola bilaketa gaituen truke, eskuratzeen truke, Microsoft Edge-rekin aktiboki arakatzen emandako denboraren truke eta Microsoft-en beste eskaintza batzuen truke. Baliteke eskaintza horiek merkatuaren araberakoak izatea. Bilaketak dira banako erabiltzaile batek, norberak erabiltzeko moduko Bing-eko bilaketa-emaitzak lortzeko asmoz, fede onez eskuz idazten duenean bilatu nahi duen testua, eta ez duenean erabiltzen botek, makroek edo bestelako automatizatutako edo iruzurrezko bitartekoek idatzitako kontsultarik ("Bilaketa"). Eskuratzeak dira ondasunak erosteko edo Microsoft-en eduki digitalerako lizentzia bat (doakoa zein ordainpekoa) deskargatu eta erosteko prozesua ("Eskuratzea"). Ez dira Rewards puntuak eskaintzen Microsoft-en erosketa guztien truke. Microsoft Edge-rekin aktiboki arakatzeak esan nahi du arakatzailea ikusgai izatea gailuaren pantailan (adibidez, irekita eta abian, modu batean non Microsoft Edge-ren ikonoa nabarmenduta ageri den ataza-barran, aplikazioa erabilia izaten ari den seinale) eta hura erabiltzea webguneak eta bideoak ikusteko, posta elektronikoa begiratzeko eta arakatzaileen ohiko beste funtzioetarako. Microsoft Edge-rekin puntuak irabazi ahal izateko, Bing izan behar da arakatzailearen bilaketa-motor lehenetsia, eta, gainera, telemetria gaituta egon behar da Windows-ez ezarpenetan. Baliteke Microsoft-ek puntuak irabazteko bestelako aukerak eskaintzea noizean behin. Halere, kontuan izan puntuak irabazteko eskaintza horiek iraupen mugatua izango dutela. Irabazitako puntuak elementuak ("Sariak") lortzeko erabil ditzakezu sarien orrian. Informazio gehiago lortzeko, jo support.microsoft.com helbideko Rewards atalera ("FAQ").
      • 1. Programaren eskakizunak. Erabil daitekeen Microsoft kontu bat eduki behar duzu eta gailuak sistemaren gutxieneko eskakizunak bete behar ditu. Programa FAQ atalean azaltzen diren merkatuetako erabiltzaileentzat dago zabalik. Erabiltzaile bakoitzak kontu bakarra izan dezake programan, nahiz eta helbide elektroniko bat baino gehiago eduki. Era berean, etxe bakoitzean sei kontu egon daitezke gehienez ere. Programa zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabiltzekoa da.
      • 2. Puntuak. Puntuen zentroan zerrendatzen den irabazi asmoko erakundeetako bati puntuak dohaintzan emateko izan ezik, ezin dituzu puntuak transferitu. Puntuak ez dira ondasunak eta ezin dituzu esku-diruaren edo diruaren truke aldatu. Puntuak eskaintza gisara ematen dira. Ezin dituzu erosi. Baliteke Microsoft-ek pertsona bakoitzak edota etxe bakoitzak lor dezakeen puntu kopurua mugatzea edota garaiaren araberako mugak ezartzea (adibidez, egun batean lor daitekeen puntu kopurua). Ezin dituzu 550.000 puntu baino gehiago erabili urtean Programaren baitan. Programan irabazitako puntuek ez dute balio Microsoft-ek edo hirugarrenek eskainitako beste programetan, eta ezin dira erabili beste zerbitzuetako puntuekin batera. Erabili gabeko puntuak iraungi egiten dira ez baduzu punturik irabazten edo erabiltzen 18 hilabeteko epean.
      • 3. Sariak. Puntuen zentroan erabil ditzakezu puntuak edota, bestela, zerrendako irabazi asmorik gabeko erakunde bati eman diezazkiokezu. Baliteke sari batzuen kopurua mugatua izatea. Sari horiek lehenbizi eskatzen dituenak eramango ditu. Rewards puntuak erabiltzeko, baliteke informazio gehigarria (adibidez, posta-helbidea eta telefono-zenbakia [VOIP edo doako zenbaki bat ez den zenbaki bat]) eman behar izatea, iruzurrak saihesteko kode bat idatzi behar izatea edota dokumentu legal gehigarriak sinatu behar izatea. Sari bat eskatzen duzunean, ezin duzu bertan behera utzi eta ezin duzu puntuak itzultzeko eskatu, produktuak akatsak eduki ezean edo indarreko legeak hala agindu ezean. Izakinik ez duen edo Microsoft-ek beste arrazoiren batengatik erabilgarri ez dagoela erabaki duen sari bat eskatzen baduzu, balio bertsuko sari bat eman diezazukegu edota puntuak itzuli ahal dizkizugu. Baliteke Microsoft-ek puntuen zentroan eskaintzen diren sariak eguneratzea edota sari jakin batzuk eskaintzeari uztea. Baliteke sari batzuek adinaren araberako mugak izatea. Eskakizun hori dagokion eskaintzaren informazioan azalduko da. Zeuk ordaindu behar dituzu zerga federal, estatal eta lokal guztiak, bai eta saria onartu eta erabiltzearen bestelako kostu guztiak ere. Sariak posta elektroniko bidez jasoko dituzu, saria eskatzean eman zenuen helbide elektronikoan. Beraz, ziurtatu helbide elektronikoaren informazioa eguneratuta duzula une oro. Ez gara saiatuko berriro bidaltzen bidali ezin diren sariak, eta, ondorioz, galdu egingo dituzu. Ezin dira sariak saldu.
      • 4. Programarako harpidetza bertan behera uztea. Programako kontua bertan behera geratuko da ez baduzu behin gutxienez saioa hasten 18 hilabetez. Gainera, Microsoft-ek erabiltzaile jakin baten Programako kontua bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du, baldin eta erabiltzaileak tranpak egiten baditu, konturen erabilera okerra egiten badu, Programari iruzur egiten badio edo Baldintza hauek urratzen baditu. Zuk edo guk Programa bertan behera uzten badugu edo Programan sartzeko baimena kentzen badizugu, 90 egun izango dituzu puntuak erabiltzeko. Bestela, puntuak galdu egingo dituzu. Programa bertan behera uztean, hura erabiltzeko eskubidea eta puntu gehiago irabazteko aukera galduko dituzu.
      • 5. Bestelako baldintzak. Microsoft-ek beretzat gordetzen ditu zu desgaitzeko eskubidea, Programan edota Rewards kontuan sartzeko baimena kentzeko eskubidea eta puntuak, sariak eta ongintzarako dohaintzak ukatzeko eskubidea, baldin eta uste badu Programarekin tranpak egiten ari zarela, Programaren erabilera okerra egiten duzula edota Baldintza hauek urratzen dituen jardueraren batean zabiltzala.
Testu osoa
Beste hainbat kontuBeste hainbat kontu16_17_18_miscellaneous
Laburpena

14. Beste hainbat kontu. Klausula hau, 1., 9. (Baldintza hauek amaitu aurretik zor egindako zenbatekoei dagokionez), 10., 11., 12. eta 16. klausulak eta beren zehaztapenak direla-eta Hitzarmena deuseztatu ostean aplikatzen jarraitzen diren klausulak Hitzarmena deuseztatu edo bertan behera utzi ostean aplikatzen jarraituko dira. Baldintza hauen arabera dagozkigun eskubideak eta betekizunak noiznahi eslei, transferi edo bazter ditzakegu abisurik eman gabe, osorik zein zatiz batez, baldin eta ekintza horrek ez badizu kalterik egiten. Zuk ezingo dituzu ez baldintza hauek ez zerbitzua erabiltzeko eskubideak esleitu, transferitu edo baztertu. Hau zerbitzuez egiten duzun erabilerari dagokion zure eta Microsoft-en arteko hitzarmen osoa da. Zerbitzuez egiten duzun erabilerari buruz zuk eta Microsoft-ek aurretik sinatutako hitzarmen guztiak ordezkatzen ditu. Baldintza hauetako zati guztiak dagokion legeak onartzen duen neurrian aplikatzen dira. Auzitegi edo arbitro batek hala esanda ezin badugu baldintza hauetako parteren bat idatzita dagoen bezala betearazi, horren ordez antzeko baldintza batzuk jarri ahalko ditugu, dagokion legeak ahalbidetzen duen neurrian. Kasu horretan, hitzarmeneko gainerako baldintzak ez dira aldatuko. Baldintza hauek zure eta gure onurarako baino ez dira. Ez dira beste inoren onurarako, Microsoft-en oinordekoen eta esleipen-hartzaileen onurarako izan ezik. Atalen izenburuak erreferentziazkoak dira, besterik ez.

15. Esportazio-legeak. Softwareari eta zerbitzuei dagozkien tokiko zein nazioarteko esportazio-lege eta arau guztiak bete behar dituzu, helburuen, erabiltzaileen eta azken erabiltzaileen murrizketak barne. Kokaleku geografikoari eta esportazioei lotutako murrizketen inguruko informazio gehiago lortzeko, joan https://go.microsoft.com/fwlink/?linkid=868968 eta https://www.microsoft.com/exporting helbideetara.

16. Eskubide-erreserbatzea eta oharrak. Baldintza hauetan adierazitako kasuetan salbu, Microsoft-ek ez dizu bermatuko lizentziarik edo beste eskubiderik Microsoft-ek edo berarekin erlazionatutako entitateek kudeatutako patenteei, ezagutza teknikoei, copyrightei, salerosketa-sekretuei, marka komertzialei edo jabetza intelektualarekin erlazionatutako beste elementuei (besteak beste, izenak, irudiak, logotipoak edo antzeko elementuak) dagokienez. Produktu, teknologia, promozio, produktu-izen, produktu-ohar edo produktu-hobespen berriei buruzko ideiak, proposamenak, iradokizunak edo oharrak ematen badizkiozu Microsoft-i ("Oharrak"), doan eta egile-eskubiderik eta zurekiko erantzukizunik gabe ematen dizkiozu ohar horiek, edonola eta edozein xedetarako erabil, parteka eta komertzializa ditzan eta oharretan oinarritutako lan alternatiboak sor ditzan. Ez duzu emango Oharrik, baldin eta Ohar horrek edonolako lizentziarik badu eta, lizentzia horren ondorioz, Microsoft-ek lizentzian eman behar badizkie softwarea, teknologia edo dokumentazioa hirugarrenei Oharrak horietan sartu izanagatik.

Testu osoa
JAKINARAZPENAKJAKINARAZPENAKNOTICES
Laburpena

Jabetza intelektuala urratzeagatik erreklamazioak egiteko jakinarazpenak eta prozedura. Microsoft-ek hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen ditu. Jabetza intelektuala urratu delako (copyright-a urratu delako barne) erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Microsoft-ek izendatutako agenteari jakinarazpen bat bidaltzea gomendatzen dizugu. Xehetasunak eta harremanetarako informazioa lortzeko, joan Copyright-hausturen erreklamazioak egiteko oharrak eta prozedurak atalera.

Copyright-urratzeei lotutako jakinarazpenei erantzuteko, Microsoft-ek Estatu Batuetako Lege Kodearen 17. idazpuruko 512 atalean xedatutako prozesua erabiltzen du. Egoera jakinetan, Microsoft-ek arauak behin baino gehiagotan urratu dituzten zerbitzuen erabiltzaileen kontuak desgaitu edo ezeztatu ahalko ditu.

Publizitatean dauden jabetza intelektualaren gaineko kezken inguruko jakinarazpenak eta prozedurak. Gure publizitate-sareko jabetza intelektualaren gaineko kezkarik baduzu, irakurri gure Jabetza intelektualaren gidalerroak.

Copyrighten eta marken oharrak. Zerbitzuek copyright-ohar hau dute: © 2018 Microsoft Corporation edo haren hornitzaileak, One Microsoft Way, Redmond, WA 98052, USA. Eskubide guztiak erreserbatuta. Microsoft eta Microsoft-en produktu, software eta zerbitzu guztien izen, logotipo eta ikonoak Microsoft-en marka komertzialak edo marka erregistratuak dira Ameriketako Estatu Batuetan edo beste herrialde batzuetan. Enpresen eta produktuen izenak beren jabeen marka komertzialak izan daitezke. Baldintza hauetan berariaz ematen ez diren eskubideak Microsoft-ek gordetzen ditu. Microsoft-en webgune-zerbitzari batzuetan erabiltzen diren zenbait software enpresa honen lanean oinarrituta daude partea batean: Independent JPEG Group. Copyright © 1991-1996 Thomas G. Lane. Eskubide guztiak erreserbatuta. Microsoft-en webgune-zerbitzari batzuetan erabiltzen den "gnuplot" softwareak copyright-ohar hau du: © 1986‑1993 Thomas Williams, Colin Kelley. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Osasun-oharra. Microsoft-ek ez du inolako osasun-aholkurik, diagnosirik edo tratamendurik ematen. Gaixotasunei, dietari, ariketa fisikoari edo ongizate-programa bati buruzko galderarik baduzu, jo medikuarengana edo osasun-zerbitzuen hornitzaile profesional batengana. Zerbitzuetan edo zerbitzuen bidez lortutako informazioa ez dadila izan mediku profesionalen aholkuak eskatzeko edo horiei jaramon ez egiteko aitzakia.

Akzioen kotizazioak eta indizeen datuak (indizeen balioak barne). © 2013 Morningstar, Inc. Eskubide guztiak erreserbatuta. Hemen dagoen informazioa: (1) Morningstar-ena edo bere eduki-hornitzaileena da; (2) ezin da kopiatu edo banatu, eta (3) ez da bermatzen zehatza, osoa edo puntuala denik. Morningstar eta bere eduki-hornitzaileak ez dira informazio honen erabilerak ekar ditzakeen kalteen edo galeren erantzule. Aurreko errendimendu-emaitzek ez dute bermatzen etorkizuneko emaitza berbera izango denik.

Ezin dituzu Dow JonesSM indizeak, indize-datuak edo Dow Jones markak erabili finantza-tresnen edo inbertsio-produktuen jaulkipenari, sorrerari, babesari, salerosketari, marketinari edo sustapenari lotuta, aparteko Dow Jones-en idatzizko hitzarmenik izan ezean. Tresna eta produktu horien barne daude, besteak beste, finantza-tresna deribatuak, produktu egituratuak, inbertsio-funtsak, truke-funtsak eta inbertsio portfolioak, baldin eta tresna edo inbertsio-produktu horien prezioa, itzulera eta errendimendua indizeetan edo indizeen proxy-ren batean oinarrituta badaude, horiei lotuta badaude edo horien jarraipena egiteko prestatuta badaude.

Finantza-oharra. Microsoft ez da "broker/dealer" bat edo inbertsio-aholkulari erregistratu bat Ameriketako Estatu Batuetako baloreen lege federalaren edo beste jurisdikzio batzuetako baloreen legeen arabera. Hala, ez die ematen aholkurik banakoei baloreak edo bestelako finantza-produktu edo zerbitzuak erosteari, saltzeari edo horietan inbertitzeari dagokionez. Zerbitzuetan azaltzen den informazioa ez da balore bat erosteko edo saltzeko eskaintza edo eskaera. Microsoft-ek, ezta akzioen kotizazioen edo indizeen datuen lizentzia-emaileek ere, ez dute finantza-produktu edo -zerbitzu zehatzik sustatzen edo gomendatzen. Zerbitzuetako edukiak ez du aholku profesionala eskaintzea helburu, ez inbertsioei dagokienez ez zergei dagokienez, besteak beste (eta horietara mugatu gabe).

H.264/AVC, MPEG-4 Visual eta VC-1 bideo-estandarrari buruzko jakinarazpena. Baliteke softwareak H.264/AVC, MPEG-4 Visual edo VC-1 kodek-teknologia erabiltzea, MPEG LA, L.L.C.-ren lizentziapean. Teknologia hori bideo-informazioaren datuak konprimatzeko formatu bat da. MPEG LA, L.L.C.-ek jakinarazpen hau izan behar du:

PRODUKTU HAU H.264/AVC, MPEG-4 VISUAL ETA VC-1 PATENTE-KARPETAREN LIZENTZIEN MENDE DAGO, ETA KONTSUMITZAILEARI ERABILERA PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIAL BIDEZ HONAKO HAUEK EGITEKO AUKERA EMATEN DIO: (A) BIDEOAK ESTANDARRAREKIN BAT ("BIDEO-ESTANDARRAK") KODETZEA ETA/EDO (B) H.246/AVC, MPEG-4 VISUAL ETA VC-1 BIDEOAK DESKODETZEA, BIDEO HORIEK KONTSUMITZAILE BATEK JARDUERA PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIAL BIDEZ KODETU DITUENEAN ETA/EDO HALAKO BIDEOAK ESKAINTZEKO LIZENTZIA DUEN BIDEO-HORNITZAILE BATENGANDIK ESKURATU DITUENEAN. LIZENTZIAK EZ DIRA BALIAGARRIAK BESTE EZEIN PRODUKTUTARAKO, NAHIZ ETA PRODUKTU HORI SOFTWARE HONEKIN BATERA ETORRI ARTIKULU BAKAR GISA. EZ DA LIZENTZIARIK EMATEN EZTA ZEHARBIDEZ ERE EMANGO BESTE EZEIN ERABILERARAKO. MPEG LA, L.L.C.-RI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO, JOAN MPEG LA WEBGUNERA.

Argibide gisa soilik: jakinarazpen honek ez du baldintza hauen softwarearen erabilera mugatzen edo galarazten enpresa batek berezkoak dituen ohiko jardueretarako. Halere, ez da aipatutako erabileraren barnean sartuko (i) hirugarrenei softwarea berriro banatzea, edo (ii) BIDEO ESTANDARREKIN bateragarriak diren teknologien bidez edukiak sortzea hirugarrenei banatzeko.

Testu osoa
APLIKAZIOAREN LIZENTZIA-BALDINTZA ESTANDARRAKAPLIKAZIOAREN LIZENTZIA-BALDINTZA ESTANDARRAKSTANDARDAPPLICATIONLICENSETERMS
Laburpena

APLIKAZIOAREN LIZENTZIA-BALDINTZA ESTANDARRA
EUROPAKO ESPARRU EKONOMIKOAN ESKAINITAKO APLIKAZIOETARAKO

MICROSOFT STORE, WINDOWS STORE ETA XBOX STORE

Lizentzia-baldintza hauek zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko hitzarmena osatzen dute. Mesedez, irakur itzazu. Microsoft Store, Windows Store edo Xbox Store dendetatik (horietako bakoitzari lizentzia-baldintza hauetan "Store" deritze) deskargatzen dituzun software-aplikazioak eta aplikazio horien eguneratze eta osagarriak arautzen dituzte, aplikazioak baldintza bereiz batzuk ekarri ezean. Kasu horretan, baldintza horiek aplikatuko dira.

EZ BADITUZU BALDINTZAK ONARTZEN, EZ DAUKAZU APLIKAZIOAREN GAINEKO ESKUBIDERIK ETA EZ DUZU DESKARGATU EDO ERABILI BEHAR.

Aplikazioaren argitaratzailea da aplikazioa lizentzian ematen dizun entitatea, Store-n identifikatu bezala.

Lizentzia-baldintza hauek betetzen badituzu, behean azaldutako eskubideak izango dituzu.

  • 1. INSTALATZEKO ETA ERABILTZEKO ESKUBIDEAK. Aplikazioa Windows gailuetan edo Xbox kontsoletan instala eta erabil dezakezu, Microsoft-en Erabilera-arauetan azaldu bezala. Microsoft-ek beretzat gordetzen du Erabilera-arau horiek edozein unetan aldatzeko eskubidea.
  • 2. INTERNETEN OINARRITUTAKO ZERBITZUAK.
    • a. Interneten oinarritutako edo hari gabeko zerbitzuak erabiltzeko baimena. Aplikazioa Internet bidez (hari gabeko sare baten bidez barne) beste ordenagailu-sistema batzuetara konektatzen bada, gailuari buruzko informazio estandarra (besteak beste, gailuari, sistemari, aplikazioaren softwareari eta gailu periferikoei buruzko informazio teknikoa) transmititzeko baimena ematen diezu Interneten oinarritutako edo hari gabeko zerbitzuei. Aplikazioa erabiltzean atzitzen dituzun zerbitzuez egiten duzun erabilerari dagozkion bestelako baldintzak ematen badira, horiek ere aplikatuko dira.
    • b. Interneten oinarritutako zerbitzuen erabilera okerra. Ez duzu Interneten oinarritutako zerbitzurik erabiliko zerbitzua nahita kaltetzen duen moduan, edo beste edonork zerbitzuaz egiten duen erabilera nahiz hari gabeko sarea kalte dezakeen moduan. Ez duzu inondik inora zerbitzua erabiliko zerbitzuetan, datuetan, kontuetan edo sareetan baimenik gabe sartzeko.
  • 3. LIZENTZIAREN ESPARRUA. Aplikazio hau lizentzia bidez ematen da, ez da saltzen. Hitzarmen honek aplikazioa erabiltzeko eskubide batzuk besterik ez dizu ematen. Microsoft-ek, berarekin duzun hitzarmena betez, zure gailuetan aplikazioak erabiltzeko aukera desgaitzen badu, lizentziaren eskubide asoziatu guztiak ezeztatuko dira. Aplikazioren argitaratzaileak gainerako eskubide guztiak beretzat gordetzen ditu. Lege aplikagarriak muga horren gainetik eskubide gehiago eman ezean, aplikazioa hitzarmenean berariaz baimendutako moduan soilik erabiliko duzu. Hala egitean, aplikazioa modu batzuetan soilik erabiltzea ahalbidetzen dizuten muga tekniko guztiak bete behar dituzu. Ezin duzu:
    • a. Aplikazioaren muga teknikoak gainditu.
    • b. Aplikazioa atzeranzko ingeniaritzaz aldatu, deskonpilatu edo desmuntatu, salbu eta ordenagailu-programei buruzko copyright-lege aplikagarriek espresuki hala onartzen badute.
    • c. Hitzarmen honek zehaztutakoa edo lege aplikagarriak onartutakoa baino aplikazioaren kopia gehiago egin.
    • d. Aplikazioa argitaratu edota erabilgarri ipini besteek kopia dezaten.
    • e. Aplikazioa alokatu, leasing-ean eman edo mailegatu.
    • f. Aplikazioa edo hitzarmena hirugarrenei transferitzea.
  • 4. DOKUMENTAZIOA. Aplikazioak dokumentazioa badakar, hura kopiatu eta erabili ahalko duzu zuk zeuk soilik kontsultatzeko.
  • 5. TEKNOLOGIA-MUGAK ETA ESPORTATZEKO MUGAK. Baliteke aplikazioa Estatu Batuetako edo nazioarteko teknologia-kontrolaren eta esportazioaren legeen eta arauen mende egotea. Aplikazioak erabiltzen edo onartzen duen teknologiari nazio barruan nahiz nazioartean aplikagarri zaizkion esportazio-lege eta araudi guztiak bete behar dituzu. Lege horien mugek barne hartzen dituzte helburuak, azken erabiltzaileak eta azken erabilera. Microsoft markako produktuen inguruko informazioa lortzeko, joan Microsoft-en esportazio-webgunera.
  • 6. LAGUNTZA-ZERBITZUAK. Jarri harremanetan aplikazioaren argitaratzailearekin laguntza-zerbitzurik erabilgarri dagoen jakiteko. Microsoft, hardwarearen fabrikatzailea eta hari gabeko zerbitzuaren operadorea (bat aplikazioaren argitaratzailea denean salbu) ez dira aplikazioaren laguntza-zerbitzuak emateko arduradunak.
  • 7. HITZARMEN OSOA. Hitzarmen honek, edozein pribatutasun-politika aplikagarri, aplikazioarekin batera datorren edozein baldintza gehigarri eta osagarrien eta eguneratzeen baldintzek osatzen dute zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko aplikazioaren lizentzia-hitzarmen hau.
  • 8. LEGE APLIKAGARRIA.
    • a. Estatu Batuetan eta Kanadan. Aplikazioa Estatu Batuetan edo Kanadan eskuratu baduzu, bizi zaren edo zure enpresaren egoitza nagusiaren estatuko edo probintziako legeak arautzen du baldintza hauen, baldintzak urratu izanaren erreklamazioen eta bestelako erreklamazioen interpretazioa (kontsumitzaileak babesteko erreklamazioak, eta lehiakortasun bidegabea eta kontratupekoak ez diren lege-urraketak salatzeko erreklamazioak barne), legearen printzipioekiko gatazkak gorabehera.
    • b. Estatu Batuetatik eta Kanadatik kanpo. Aplikazioa beste edozein herrialdetan erosi baduzu, herrialde horretako legeak aplikatuko dira.
  • 9. LEGE-ONDORIOAK. Hitzarmen honek zenbait lege-eskubide azaltzen ditu. Beste eskubide batzuk izan ditzakezu zure estatuko edo herrialdeko legeen arabera. Zure estatuko edo herrialdeko legeek hala ahalbidetzen ez badute, hitzarmen honek ezingo ditu lege horien arabera dituzun eskubideak aldatu.
  • 10. BERMEAREN EZEZTAPENA. Aplikazioaren lizentzia "bere horretan", "bere falta guztiekin" eta "erabilgarri egotean" ematen da. Gainera, aplikazioaren argitaratzaileak berak, Microsoft-ek (Microsoft ez bada argitaratzailea), aplikazioa beren sareen bidez eskaintzen duten operadoreek eta gure afiliatu, saltzaile, agente eta hornitzaileek ("Estalitako alderdiak") ez dute berariazko bermerik edo baldintzarik ematen aplikazioari dagokionez. Legez aurreikusten diren berme guztiak dituzu. Ez dizkizugu gehiago emango. Tokiko lege aplikagarriek onartzen duten heinean, Estalitako alderdiek nahitaezko berme inplizitu guztiak baztertzen dituzte; besteak beste, merkaturatze-ahalmenari, xede jakin baterako egoki izateari, segurtasunari, erosotasunari eta arauak ez-urratzeari dagozkienak.
  • 11. KONPONBIDEEN ETA KALTE-ORDAINEN MUGA.
    • a. Aplikazioaren argitaratzailea ez da zure edukiaren edota hirugarrenen materialen erantzule izango, hirugarrenen webguneetarako estekak eta erabiltzaileek hornitutako jarduerak barne. Halako edukia eta jarduerak ezin zaizkio aplikazioaren argitaratzaileari egotzi, eta ez dute zertan aplikazioaren argitaratzailearen iritzia adierazi.
    • b. Aplikazioaren argitaratzailea erantzule izango da, baldin eta lizentzia-baldintza hauen betebehar materialak hausten badira, ez beste inola.
    • c. Aplikazioaren argitaratzaileak, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek ez dute beren gain hartuko aurrez ikus ezin daitezkeen kalteen edo finantza-galeren erantzukizunak edozein zeharkako kalteri dagokionez (etekin-galerak barne), salbu eta aplikazioaren argitaratzaileek, beren agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek arduragabekeria larriz jokatu badute edo nahitako jokabide txarra izan badute.
    • d. Erantzukizunaren mugak ez die eragingo aplikazioaren argitaratzailearen errurik gabeko erantzukizun legalei, barne harturik produktuaren erantzukizunaren legeko erantzukizunak eta berme-urraketetarako ezarritako erantzukizun legalak, baina horietara mugatu gabe. Gauza bera aplikatuko zaio aplikazioaren argitaratzailearen, bere agente subsidiarioen edo legezko ordezkarien erantzukizunari, baldin eta iruzurretan aritzen badira edo arduragabekeriaren ondorioz norbaitek min hartzen badu edo norbait hiltzen bada.
    • e. 11. klausulako (a) eta (e) azpiatalen artean estalitako kontratuzko eta legezko erreklamazioez gain, ez da bestelakorik onartuko aplikazio honen lizentzia-baldintzetatik edota aplikazioaren bidez erabilgarri jarritako aplikazio edo zerbitzuen erabileratik eratorrita.
Testu osoa
Estalitako zerbitzuakEstalitako zerbitzuakserviceslist
Laburpena

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenak jarraian zerrendatzen diren produktu, aplikazio eta zerbitzuak estaltzen ditu, nahiz eta gerta daitekeen horiek ez egotea erabilgarri zure merkatuan.

  • Account.microsoft.com
  • Advertising.microsoft.com
  • Arrow Launcher
  • Bilaketa adimenduna
  • Bing aplikazioak
  • Bing bilaketa-aplikazioa
  • Bing Bots
  • Bing gelan
  • Bing hiztegia
  • Bing idazketa
  • Bing irakurgailua
  • Bing mahaigaina
  • Bing Mapak
  • Bing nabigazioa
  • Bing sariak
  • Bing Torque
  • Bing Translator
  • Bing tresna-barra
  • Bing Webmaster
  • Bing.com
  • Bing
  • Bing-en Wikipedia arakatzailea
  • Bingplaces.com
  • Citizen Next
  • Conditional Action Programmer
  • Cortana skills by Microsoft
  • Cortana
  • Default Homepage and New Tab Page on Microsoft Edge
  • Denda
  • Dev Center App
  • Device Health App
  • Dictate
  • Docs.com
  • education.minecraft.net
  • Forms.microsoft.com
  • forzamotorsport.net
  • Groove Music Pass
  • Groove
  • GroupMe
  • HealthVault
  • Itzultzailea
  • LineBack
  • Mapak aplikazioa
  • Markatze bidezko MSN
  • Microsoft Academic
  • Microsoft Add-Ins for Skype
  • Microsoft Bots
  • Microsoft Educator Community
  • Microsoft familia
  • Microsoft filmak eta telebista-saioak
  • Microsoft Horma-orria
  • Microsoft kontua
  • Microsoft Osasuna
  • Microsoft Pay
  • Microsoft Research Interactive Science
  • Microsoft Research Open Data
  • Microsoft Translator
  • Microsoft XiaoIce
  • Microsoft-ek argitaratutako Xbox eta Windows-en jokoak, aplikazioak eta webguneak
  • Microsoft-en laguntza-zerbitzua eta berreskuratzeko laguntzailea Office 365erako
  • Mixer
  • MSN Albisteak
  • MSN Arakatzailea
  • MSN Bidaiak
  • MSN Dirubidea
  • MSN Eguraldia
  • MSN Gastronomia
  • MSN Kirolak
  • MSN Osasuna eta Ongizatea
  • MSN Premium
  • MSN.com
  • Next Lock Screen
  • Office 365 Consumer
  • Office 365 Home
  • Office 365 Personal
  • Office 365 University
  • Office denda
  • Office Online
  • Office Sway
  • Office.com
  • OneDrive.com
  • OneDrive
  • OneNote.com
  • Outlook.com
  • Paint 3D
  • Picturesque Lock Screen
  • Pix Lock
  • Presentation Translator
  • Remix 3D
  • Rinna
  • rise4fun
  • Ruuh
  • Seeing AI
  • Send
  • Skype Elkarrizketak
  • Skype in the Classroom
  • Skype Manager
  • Skype Qik
  • Skype.com
  • Skype
  • Spreadsheet Keyboard
  • Sway.com
  • to-do.microsoft.com
  • Tossup
  • Translator for Microsoft Edge
  • Translator Live
  • UrWeather
  • Video Breakdown
  • Visio Online
  • Windows denda
  • Windows Live Mail
  • Windows Live Writer
  • Windows Movie Maker
  • Windows-en argazki-galeria
  • Xbox Bideoak
  • Xbox Game Pass
  • Xbox Live Gold
  • Xbox Live
  • Xbox Music
  • Xbox Store
Testu osoa
Kontratua sinatzen duten entitate afiliatuak (10(b) klausulan zehaztutako ordainpeko zerbitzuetarako)Kontratua sinatzen duten entitate afiliatuakAffiliateContractingEntities
Laburpena

Ez dago entitate afiliaturik kontraturik sinatzen duenik une honetan. Microsoft Ireland Operations Limited-ekin sinatzen duzu zuk kontratua.

Testu osoa
2018ko martxoaren 1ean0