Trace Id is missing

Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2289078)

Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioaren segurtasun-ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez prestatutako fitxategi bat irekitzean. Eguneratze horrek konpondu egiten du ahulgune hori.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2019/12/20

    Fitxategi-izena:

    Office2010-kb2289078-fullfile-x64-glb.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    1.2 MB

    KB artikuluak:

    KB2289078

    Segurtasun-buletinak:

    MS10-105

    Eguneratze horri buruzko informazio espezifikoa aurkituko duzu Microsoft Knowledge Base-ko Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2289078) artikuluan.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows Server 2003, Windows Vista, Windows XP


    • Eguneratzea produktu honetarako da:
      • Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioa

    • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa edo berriagoa

  • Oharra: Informazio-teknologietako profesionalei Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala begiratzea gomendatzen zaie.

    Instalatzeko argibideak
    Microsoft Office 2010en 64 biteko edizioa baduzu, egin eragiketa hauetariko bat:

    • Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k eta lehentasun handiko eguneratzeak automatikoki jasotzeko eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.


    • Erabili Office Online webguneko Office Update zerbitzua. Office Update-k automatikoki detektatuko du Office, eta Office programak egunean jarriko dituzten eguneratzeak eta adabakiak instalatzeko gonbita egingo dizu.


    • Instalatu Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2289078). Horretarako, jarraitu urrats hauek:
      1. Deskargatu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orriaren goialdeko Deskargatu botoian. Ondoren, gorde fitxategia ordenagailuaren disko gogorrean.
      2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

      3. Windows esploratzailean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


    Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak
    Ingurune kudeatuetan lan egiten duten informazioaren teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office sistemaren suiteen eta programen teknologia-zentroan (beharbada ingelesez egongo da).

    Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak jakintza-basean dituzu, artikulu honetan: (197147): IExpress Software Eguneratzeko paketeetarako komando-lerroko kommutadoreak (beharbada ingelesez egongo da).

    Eguneratze horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikus Microsoft Knowledge Base-ko Microsoft Office 2010en 64 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzearen azalpena (KB2289078) artikulua.