Trace Id is missing

Windows 7-ren hizkuntza-interfazearen paketea (LIP, Language Interface Pack)

Windows 7 hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows 7-n gehien erabiltzen diren eremuetarako erabiltzaile-interfazearen lokalizazio partziala eskaintzen du

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2010/3/31

    Fitxategi-izena:

    LIP_eu-ES-32bit.mlc

    LIP_eu-ES-64bit.mlc

    Fitxategiaren tamaina:

    2.6 MB

    4.1 MB

    Windows-erako hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu eta laguntza-gaietako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzulita ez dagoen testua Windows 7-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows 7-ren gaztelaniazko bertsioa erosi baduzu eta euskarazko LIPa instalatzen baduzu, testuaren zati batzuk gaztelaniaz geratuko dira. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu oinarri-hizkuntza bakarraren gainean. Windows-en LIPak Windows 7-ren edizio guztietan instala daitezke.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7

    • Microsoft Windows 7
    • Windows 7-rako nahitaezko oinarri-hizkuntzaren instalazioa: Gaztelania, frantsesa
    • 4,63 Mb-ko leku librea deskargatzeko
    • 15 Mb-ko leku librea instalatzeko
  • ABISUA: BitLocker-en enkriptatzea gaituta badaukazu, utzi bertan behera LIPa instalatu aurretik. Ireki Kontrol-panela , hautatu Sistema eta segurtasuna eta, gero, Cifrado de unidad BitLocker . Hautatu Suspender protección .
    Windows 7 LIParen 32 eta 64 bit-eko bertsioetarako deskarga desberdinak daudenez, deskargatzen hasi aurretik, begiratu Windows 7-ren zer bertsio daukazun instalatuta:
    Sakatu Hasi botoia, egin klik eskuineko botoiaz 'Ordenagailua' aukeran eta hautatu Propietateak . Zure ordenagailuari buruzko oinarrizko informazioa bistaratuko da.
    Begiratu 'Sistema mota'ko 'Sistema' atalean. Horrela Windows 7 sistema eragilearen 32 bit-eko edo 64 bit-eko bertsioa exekutatzen ari zaren jakin ahal izango duzu
    32 biteko bertsioa instalatzeko, bi aukera dituzu:

    1. Egin klik Deskargatu botoian eta, gero, egin klik Abrir botoian LIPa instalatzeko


    2. edo

    3. Egin klik Deskargatu botoian
      • Egin klik Guardar botoian fitxategia ordenagailuan kopiatzeko
      • Joan deskargatutako fitxategira eta egin klik bikoitza gainean LIPa instalatzeko

    64 biteko bertsioa instalatzeko, goiko 2. aukera erabili behar duzu.