Trace Id is missing

Microsoft Dynamics CRM 2011ren eguneratze kritikoa (KB2855319)

Microsoft eguneratze kritiko bat argitaratu du. Hau Microsoft Dynamics CRM 2011ren 11. eguneratze-paketerako edo zaharragoetarako probatutako eguneratze multzo metatua da. Batera paketatutako errendimendu-hobekuntzak ditu, erraz inplementatu ahal izateko.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    05.00.9690.2903

    Argitaratze-data:

    2013/7/26

    Fitxategi-izena:

    CRM2011-Mui-KB2855319-EUS-amd64.exe

    CRM2011-Mui-KB2855319-EUS-i386.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    44.5 MB

    23.3 MB

    KB artikuluak:

    KB2855319

    Microsoft-ek eguneratze kritiko bat argitaratu du Microsoft Dynamics CRM 2011 Server-erako, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRMrako eta Microsoft Dynamics CRM 2011 aplikazioaren hizkuntza-paketeetarako.

    Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Microsoft Knowledge Base-ko 2855319 artikulua:

    Microsoft Dynamics CRM 2011ren 11. eguneratze-paketearen eguneratze kritikoa

    Microsoft Dynamics CRM 2011ren aplikazio-osagaien arteko parekotasunari eusteko, eguneratze kritiko honek Microsoft Dynamics CRM Server, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM eta Microsoft Dynamics CRM aplikazioaren hizkuntza-paketeetarako eguneratze-paketeak ditu.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows 8, Windows Server 2008, Windows Server 2012, Windows Vista, Windows XP

    Aurrebaldintzak:
    • Eguneratze hau instalatu behar da Microsoft Dynamics CRM 2011 aplikazioaren 6. eguneratze-paketea edo berriagoa exekutatzen duten ordenagailuetan.
    • Eguneratze hau ez dute Microsoft Dynamics CRM 2011ren 12. eguneratze-paketea edo geroagokoa exekutatzen duten bezeroek egin behar. 12. eguneratze paketea edo geroagokoa erabiltzen dunenek, 15. eguneratze-paketea instalatu behar dute erabilgarri dagoenean.
    • Eguneratze honek Microsoft .NET Framework 4 behar du.
  • Beheko zerrendan, egin klik deskargatu nahi duzun fitxategian.

    Garrantzitsua: Hizkuntza-paketea instalatu behar da hizkuntza-pakete horri dagokion eguneratze-paketea aplikatu ahal izan aurretik. Deskargatu eta instalatu hizkuntza-paketeak http://www.microsoft.com/downloads/en/details.aspx?FamilyID=db44c564-2338-407e-980a-c9c83ad37729 helbidean


    Eguneratze kritiko hau instalatzeko, egin hauetako bat:
    • Instalazioa berehala abiarazteko, sakatu Exekutatu.
    • Deskarga ordenagailuan gordetzeko eta geroago instalatzeko, sakatu Gorde.
    • Instalazioa bertan behera uzteko, sakatu Utzi.
  • Eguneratze kritiko honekin batera osagaiak ere instalatzen dira
    Eguneratze-pakete hau aplikatzean, dagoeneko instalatuta ez badaude, osagarri hauek instalatuko dira:
    • Visual C++ 2010 exekuzio-denbora
    • ReportViewer 2010 kontrola
    • SQL CE 4.0