Trace Id is missing

SharePoint Foundation 2010entzako hizkuntza-paketeak

Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Foundation 2010 berriro instalatu gabe

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    SP2

    Argitaratze-data:

    2019/12/20

    Fitxategi-izena:

    SharePointLanguagePack_SP2_eu-es.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    23.5 MB

    Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Foundation 2010 berriro instalatu gabe. Zerbitzari berean hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke. Hizkuntza-paketea aplikatzean ez da aldatuko instalatutako Microsoft zerbitzuari-produktuaren hizkuntza, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.

    Oharrak
    • Ez duzu instalatutako hizkuntzaren hizkuntza-paketea deskargatu beharrik, hizkuntza-pakete horiek hizkuntza gehigarriak sortzen laguntzeko erabilitzen baitira.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows Server 2008 R2, Windows Server 2008 Service Pack 2, Windows Server 2012


    • Deskargak programa hauekin funtzionatzen du:

      • SharePoint Foundation 2010


  • Deskarga hau instalatzeko:

    Instalatu hizkuntza-pakete bat:
    1. Fitxategia deskargatzeko, egin klik Deskargatu botoian (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
    2. Exekutatu instalazio-programa.
    3. Irakurri Microsofteko softwarearen lizentzia orrian, irakurri baldintzak, markatu Kontratu honen baldintzak onartzen ditut kontrol-laukia eta, ondoren, sakatu Jarraitu.
    4. Instalazio-morroia exekutatzen da eta hizkuntza-paketea instalatzen du.
    5. Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia ezarpen lehenetsiak erabiliz.
    Oharra: Hizkuntza-paketea instalatu ondoren SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen ez baduzu, hizkuntza-paketea ez da behar bezala instalatuko.

    Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia:
    1. Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera, bertan, joan Microsoft SharePoint 2010 produktuak atalera eta, ondoren, sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
    2. Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
    3. Konfigurazioan zehar zerbitzu batzuek berrabiaraztea behar izan dezaketela jakinarazten dizun elkarrizketa-koadroan, sakatu Bai.
    4. Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
    5. Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-administrazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
    6. SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
    7. Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
    Erabilera-argibideak:

    Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Zabaldu hizkuntza-paketeak (SharePoint Foundation 2010) gunea.

    Deskarga hau kentzeko:
    1. Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
    2. Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
    3. Unean instalatutako programen zerrendan, hautatu SharePoint Foundation 2010 hizkuntza-paketea – [Hizkuntza], eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
    4. Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.