This is the Trace Id: ca128b6cbc29ed5bebb25f68a339b2ed
Saltatu eduki nagusira Microsoft 365 Office Azure Copilot Windows Surface Xbox Laguntza-zerbitzua Windows aplikazioak OneDrive OneNote PCak eta tabletak Xbox jokoak PC jokoak Microsoft AI Microsoft Security Azure Dynamics 365 Negozioetarako Microsoft 365 Microsoft Power Platform Windows 365 Garatzailearen zentroa Dokumentazioa Microsoft Learn Microsoft Tech Community Azure Marketplace AppSource Visual Studio Doako deskargak eta segurtasuna Education Microsoft guztiak

Windows 7-ren hizkuntza-interfazearen paketea (LIP, Language Interface Pack)

Windows 7 hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows 7-n gehien erabiltzen diren eremuetarako erabiltzaile-interfazearen lokalizazio partziala eskaintzen du

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2024/7/15

    Fitxategi-izena:

    LIP_eu-ES-32bit.mlc

    LIP_eu-ES-64bit.mlc

    Fitxategiaren tamaina:

    2.6 MB

    4.1 MB

    Windows-erako hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu eta laguntza-gaietako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzulita ez dagoen testua Windows 7-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows 7-ren gaztelaniazko bertsioa erosi baduzu eta euskarazko LIPa instalatzen baduzu, testuaren zati batzuk gaztelaniaz geratuko dira. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu oinarri-hizkuntza bakarraren gainean. Windows-en LIPak Windows 7-ren edizio guztietan instala daitezke.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7

    • Microsoft Windows 7
    • Windows 7-rako nahitaezko oinarri-hizkuntzaren instalazioa: Gaztelania, frantsesa
    • 4,63 Mb-ko leku librea deskargatzeko
    • 15 Mb-ko leku librea instalatzeko
  • ABISUA: BitLocker-en enkriptatzea gaituta badaukazu, utzi bertan behera LIPa instalatu aurretik. Ireki Kontrol-panela , hautatu Sistema eta segurtasuna eta, gero, Cifrado de unidad BitLocker . Hautatu Suspender protección .
    Windows 7 LIParen 32 eta 64 bit-eko bertsioetarako deskarga desberdinak daudenez, deskargatzen hasi aurretik, begiratu Windows 7-ren zer bertsio daukazun instalatuta:
    Sakatu Hasi botoia, egin klik eskuineko botoiaz 'Ordenagailua' aukeran eta hautatu Propietateak . Zure ordenagailuari buruzko oinarrizko informazioa bistaratuko da.
    Begiratu 'Sistema mota'ko 'Sistema' atalean. Horrela Windows 7 sistema eragilearen 32 bit-eko edo 64 bit-eko bertsioa exekutatzen ari zaren jakin ahal izango duzu
    32 biteko bertsioa instalatzeko, bi aukera dituzu:

    1. Egin klik Deskargatu botoian eta, gero, egin klik Abrir botoian LIPa instalatzeko


    2. edo

    3. Egin klik Deskargatu botoian
      • Egin klik Guardar botoian fitxategia ordenagailuan kopiatzeko
      • Joan deskargatutako fitxategira eta egin klik bikoitza gainean LIPa instalatzeko

    64 biteko bertsioa instalatzeko, goiko 2. aukera erabili behar duzu.