This is the Trace Id: d5827e340d7347e46a759e48f992fb15
Saltatu eduki nagusira
Hasi saioa

PowerPoint Viewer 2010erako segurtasun-eguneratzea (KB2519984)

Microsoft PowerPoint Viewer 2010en 32 biteko edizioaren segurtasun-ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez prestatutako fitxategi bat irekitzean. Eguneratze horrek konpondu egiten du ahulgune hori.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2024/7/15

    Fitxategi-izena:

    office2010-kb2519984-fullfile-x86-glb.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    6.1 MB

    KB artikuluak:

    KB2519984

    Segurtasun-buletinak:

    MS11-022

    Eguneratze horri buruzko informazio zehatza eskuratzeko, ikus Microsoft Knowledge Base-ko Microsoft PowerPoint Viewer 2010erako segurtasun-eguneratzea (KB2519984) artikulua.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows Server 2003, Windows Vista, Windows XP


    • Eguneratzea produktu honetarako da:
      • Microsoft PowerPoint Viewer 2010en 32 biteko edizioa

    • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa edo berriagoa

  • Oharra: Informazio-teknologietako profesionalei Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala begiratzea gomendatzen zaie.

    Instalatzeko argibideak
    Microsoft PowerPoint Viewer 2010en 32 biteko edizioa baduzu, egin eragiketa hauetariko bat:

    • Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k eta lehentasun handiko eguneratzeak automatikoki jasotzeko eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.


    • Instalatu PowerPoint Viewer 2010rako segurtasuneko eguneratzea (KB2519984). Horretarako, jarraitu urrats hauek:
      1. Deskargatu bi .exe fitxategietako bat. Horretarako, erabili orriaren behealdeko estekak. Ondoren, gorde fitxategia ordenagailuaren disko gogorrean.
      2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

      3. Windows esploratzailean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


    Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak
    Ingurune kudeatuetan lan egiten duten informazioaren teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office sistemaren suiteen eta programen teknologia-zentroan (beharbada ingelesez egongo da).

    Eguneratze horretarako beharrezko fitxategiak, behealdeko Deskargatu beharreko fitxategiak (Files in this Download) atalean daude. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando lerroa eta jarraibideak Knowledge Base-ko artikulu honetan daude: Komando-lerroko kommutadoreak, Microsoft-en ateratzaile automatikoko paketeentzat (KB912203)

    . Ikus Microsoft Knowledge Base-ko PowerPoint Viewer 2010erako segurtasun-eguneratzearen azalpena (KB2519984) artikulua, eguneratze horri buruzko argibide gehiago nahi baduzu.