This is the Trace Id: 2da474087c7c596244044a4f4d53277c
Saltatu eduki nagusira
Hasi saioa

Microsoft Visio 2010en 32 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2553008)

Microsoft Visio 2010en 32 biteko edizioaren segurtasun-ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez moldaturiko fitxategi bat irekitzean. Eguneratze honek ahalgune hori konpontzen du.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2024/5/15

    Fitxategi-izena:

    Visio2010-kb2553008-fullfile-x86-glb.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    18.3 MB

    KB artikuluak:

    KB2553008

    Segurtasun-buletinak:

    MS11-060

    Eguneratze honi buruzko informazio zehatza lor dezakezu Microsoft Knowledge Base-ko artikulu honetan: Microsoft Visio 2010en 32 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2553008).
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows Server 2003, Windows Vista, Windows XP


    • Eguneratzea produktu honetarako da:
      • Microsoft Visio 2010en 32 biteko edizioa

    • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsio edo berriagoa
      • Windows Server 2003 1. Zerbitzu-paketeak Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa dakar Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa hurrengo kokalekuan ere erabilgarri dago bereizita deskargatzeko:

  • Oharra: Informazio-teknologietako profesionala baldin bazara, ikus Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala.

    Instalatzeko jarraibideak
    Microsoft Visio 2010en 32 biteko edizioa baldin baduzu, egizu aukera hauetariko bat:

    • Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k eta lehentasun handiko eguneratzeak automatikoki jasotzeko eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.


    • Instalatu Microsoft Visio 2010en 32 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzea (KB2553008). Horretarako, jarraitu urrats hauek:
      1. Deskargatu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orriaren goialdeko Deskargatu botoian. Ondoren, gorde fitxategia ordenagailuaren disko gogorrean.
      2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

      3. Windows esploratzailean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


    Informazioaren teknologietako profesionalentzako baliabideak
    Ingurune kudeatuetan lan egiten duten informazioaren teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office sistemaren suiteen eta programen teknologia-zentroan(beharbada ingelesez egongo da).

    Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Knowledge Base-ko artikulu honetan daude: Komando-lerroko kommutadoreak, Microsoft-en ateratzaile automatikoko paketeentzat (KB912203).

    Eguneratze horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikus Microsoft Knowledge Base-ko Microsoft Visio 2010en 32 biteko ediziorako segurtasun-eguneratzearen azalpena (KB2553008) artikulua.