This is the Trace Id: 99ddf26111d95d37eacb521500cff0b6
Saltatu eduki nagusira Microsoft 365 Office Azure Copilot Windows Surface Xbox Laguntza-zerbitzua Windows aplikazioak OneDrive OneNote PCak eta tabletak Xbox jokoak PC jokoak Microsoft AI Microsoft Security Azure Dynamics 365 Negozioetarako Microsoft 365 Microsoft Power Platform Windows 365 Garatzailearen zentroa Dokumentazioa Microsoft Learn Microsoft Tech Community Azure Marketplace AppSource Visual Studio Doako deskargak eta segurtasuna Education Microsoft guztiak

Microsoft SharePoint Server 2010erako segurtasun-eguneratzea (KB2560890)

Microsoft SharePoint Server 2010en segurtasun-ahulgune bat dela-eta, kode arbitrarioa exekuta liteke asmo txarrez moldaturiko fitxategi bat irekitzean. Eguneratze honek ahalgune hori konpontzen du.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    1.0

    Argitaratze-data:

    2024/7/15

    Fitxategi-izena:

    officeserver2010-kb2560890-fullfile-x64-glb.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    14.5 MB

    KB artikuluak:

    KB2560890

    Segurtasun-buletinak:

    MS11-074

    Eguneratze honi buruzko informazio zehatza lor dezakezu Microsoft Knowledge Base-ko artikulu honetan: Microsoft SharePoint Server 2010erako segurtasun-eguneratzea (KB2560890).
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows Server 2003, Windows Server 2008


    • Eguneratzea produktu honetarako da:
      • Microsoft SharePoint Server 2010

    • Onartutako Windows-en instalatzailearen bertsioa: Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsio edo berriagoa
      • Windows Server 2003 1. Zerbitzu-paketeak Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa dakar Windows-en instalatzailearen 3.1 bertsioa hurrengo kokalekuan ere erabilgarri dago bereizita deskargatzeko:

  • Oharra: Informazio-teknologietako profesionala baldin bazara, ikus Informazio-teknologietako profesionalentzako baliabideak atala.

    Instalatzeko jarraibideak
    Microsoft SharePoint Server 2010 baldin baduzu, egizu aukera hauetariko bat:

    • Erabili Microsoft Update (gomendatua). Windows Update-ko eta Office Update-ko eguneratzeak leku bakar batean biltzen ditu Microsoft Update-k eta lehentasun handiko eguneratzeak automatikoki jasotzeko eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.


    • Instalatu Microsoft SharePoint Server 2010erako segurtasun-eguneratzea (KB2560890). Horretarako, jarraitu urrats hauek:
      1. Deskargatu .exe fitxategia. Horretarako, egin klik orriaren goialdeko Deskargatu botoian. Ondoren, gorde fitxategia ordenagailuaren disko gogorrean.
      2. Exekutatzen ari diren programa guztiak ixtea komeni da.

      3. Windows esploratzailean, egin klik bikoitza ordenagailuko disko gogorrean gorde duzun .exe fitxategian. Gero, jarraitu pantailako jarraibideei.


    Informazioaren teknologietako profesionalentzako baliabideak
    Ingurune kudeatuetan lan egiten duten informazioaren teknologietako profesionalek Office eguneratzeak erabiltzeko baliabideak aurkituko dituzte Office sistemaren suiteen eta programen teknologia-zentroan(beharbada ingelesez egongo da).

    Eguneratze honetarako deskarga eskuratzeko, egin klik orri honen goialdeko Deskargatu botoian. Bi aukera dituzu: bata, pakete exekutagarrian klik bikoitza egitea, instalazioa abiarazteko; bestea, adabakiko fitxategiak (MSP fitxategiak) ateratzea, komando-lerroa erabiliz. Komando-lerroa eta jarraibideak Knowledge Base-ko artikulu honetan daude: Komando-lerroko kommutadoreak, Microsoft-en ateratzaile automatikoko paketeentzat (KB912203).

    Eguneratze horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikus Microsoft Knowledge Base-ko Microsoft SharePoint Server 2010erako segurtasun-eguneratzearen azalpena (KB2560890) artikulua.