This is the Trace Id: e46e541483a15dd99b1485d5776ff2e8
Saltatu eduki nagusira Microsoft 365 Office Azure Copilot Windows Surface Xbox Laguntza-zerbitzua Windows aplikazioak OneDrive OneNote PCak eta tabletak Xbox jokoak PC jokoak Microsoft AI Microsoft Security Azure Dynamics 365 Negozioetarako Microsoft 365 Microsoft Power Platform Windows 365 Garatzailearen zentroa Dokumentazioa Microsoft Learn Microsoft Tech Community Azure Marketplace AppSource Visual Studio Doako deskargak eta segurtasuna Education Microsoft guztiak

SharePoint Foundation 2013rako hizkuntza-paketeak

Hizkuntza-paketeek guneak eta gune-bildumak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen dute, SharePoint Foundation 2013ren instalazio bereizien beharrik gabe

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    2013

    Argitaratze-data:

    2019/9/15

    Fitxategi-izena:

    sharepointlanguagepack.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    30.0 MB

    Hizkuntza-paketeek guneak eta gune-bildumak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen dute, SharePoint Foundation 2013ren instalazio bereizien beharrik gabe. Zerbitzari berean hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke. Hizkuntza-paketea aplikatzean ez da aldatuko instalatutako Microsoft zerbitzari-produktuaren hizkuntza, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.

    Oharrak
    • Ez duzu instalatutako hizkuntzaren hizkuntza-paketea deskargatu behar. Hizkuntza-paketeek aplikazioa beste hizkuntza batzuekin bateragarri bihurtzeko balio dute.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows Server 2008 R2 SP1, Windows Server 2012


    • Deskarga honek programa hauekin funtzionatzen du:

      • Microsoft SharePoint Foundation 2013


  • Deskarga hau instalatzeko:

    Instalatu hizkuntza-pakete bat:
    1. Deskargatu fitxategia. Horretarako sakatu Deskargatu botoia (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
    2. Exekutatu instalazio-programa.
    3. Irakurri Microsofteko softwarearen lizentzia orrian, irakurri baldintzak, hautatu Kontratu honen baldintzak onartzen ditut kontrol-laukia eta, ondoren, sakatu Jarraitu.
    4. Instalazio-morroia exekutatzen da eta hizkuntza-paketea instalatzen du.
    5. Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia. Horretarako, erabili ezarpen lehenetsiak.
    Oharra: hizkuntza-paketea instalatu ondoren, ez baduzu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen, hizkuntza-paketea ez da behar bezala instalatuko.

    Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia:
    1. Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera; bertan, joan Microsoft SharePoint 2013 produktuak atalera, eta, ostean, sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
    2. Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
    3. Konfigurazioan zehar zenbait zerbitzu berrabiarazi beharko dituzula jakinarazten dizun elkarrizketa-koadroan, sakatu Bai.
    4. Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik, eta, ostean, sakatu Hurrengoa.
    5. Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-administrazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.
    6. SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
    7. Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
    Erabilera-argibideak:

    Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Instalatu edo desinstalatu SharePoint 2013rako hizkuntza-paketeak gunea.

    Deskarga hau kentzeko:
    1. Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera, eta, ostean, sakatu Kontrol-panela.
    2. Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
    3. Instalatutako programen zerrendan, hautatu Kendu edoGehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
    4. Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.