This is the Trace Id: 1e0d69d9c31c579243de1f8f6b07c5d3
Saltatu eduki nagusira Microsoft 365 Office Azure Copilot Windows Surface XBOX Laguntza-zerbitzua Windows aplikazioak OneDrive OneNote PCak eta tabletak Xbox jokoak PC jokoak Microsoft AI Microsoft Security Azure Dynamics 365 Negozioetarako Microsoft 365 Microsoft Power Platform Windows 365 Garatzailearen zentroa Dokumentazioa Microsoft Learn Microsoft Tech Community Azure Marketplace AppSource Visual Studio Doako deskargak eta segurtasuna Education Microsoft guztiak

SharePoint Server 2013rako hizkuntza-paketeak - [Euskara]

Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2013 bereiz instalatu gabe

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

Deskargatu
  • Bertsioa:

    2013

    Argitaratze-data:

    2021/9/15

    Fitxategi-izena:

    serverlanguagepack.img

    Fitxategiaren tamaina:

    88.7 MB

    Hizkuntza-paketeekin guneak eta gune-bildumak sor daitezke hainbat hizkuntzatan SharePoint Server 2013 Preview bereiz instalatu gabe. Hainbat hizkuntza-pakete instala daitezke zerbitzari batean. Hizkuntza-paketeek ez dute Microsoft zerbitzariaren hizkuntza aldatzen, ezta administrazio-eginbideen hizkuntza ere.

    Oharrak
    • Ez duzu instalatuta duzun hizkuntzaren hizkuntza-pakete deskargatu behar. Hizkuntza-paketeak hizkuntza gehiagotan lan egin ahal izateko dira.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows 8, Windows Server 2008 R2, Windows Server 2012


    • Deskarga honek programa hauekin funtzionatzen du:

      • Microsoft SharePoint Server 2013
      • Microsoft Project Server 2013


  • Deskarga instalatzeko:

    Hizkuntza-paketea instalatu:
    1. Deskargatu paketea. Horretarako, sakatu Deskargatu botoia (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
    2. Exekutatu instalazio-programa.
    3. Irakurri Microsoft-en software-lizentziaren baldintzak orrian, irakurri terminoak, hautatu Onartzen ditut kontratuaren baldintzak hauta-marka eta sakatu Jarraitu.
    4. Konfigurazio-morroia exekutatuko da eta hizkuntza-paketeak instalatuko ditu.
    5. Exekutatu berriro SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia ezarpen lehenetsiekin.
    Oharra: ez baduzu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia exekutatzen hizkuntza-paketea instalatu ostean, paketea ez da behar bezala instalatuko.

    SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia berriro exekutatu:
    1. Sakatu Hasi, joan Programa guztiak atalera, joan Microsoft SharePoint 2013 produktuak atalera eta sakatu SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia.
    2. Ongi etorri SharePoint produktu eta teknologietara orrian, sakatu Hurrengoa.
    3. Sakatu Bai konfiguratzean zenbait zerbitzu berrabiarazi beharko direla esaten dizun elkarrizketan koadroan.
    4. Aldatu zerbitzarien ezarpenak orrian, sakatu Ez deskonektatu zerbitzari hauetatik, eta ostean, sakatu Hurrengoa.
    5. Aldatu SharePoint administrazio zentralaren web-aplikazioaren ezarpenak orria agertzen bada, ez aldatu ezarpen lehenetsirik, eta sakatu Hurrengoa.
    6. SharePoint produktuen eta teknologien konfigurazio-morroia osatu orrian, sakatu Hurrengoa.
    7. Konfigurazioa behar bezala osatu da orrian, sakatu Amaitu.
    Erabilera argibideak:

    Erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu Instalatu edo desinstalatu SharePoint 2013-ko hizkuntza-paketeak gunea (beharbada, gune hori ingelesez soilik dago erabilgarri).

    Deskarga kentzeko:
    1. Hasi menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
    2. Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak atalean.
    3. Instalatutako programen zerrendan, sakatu instalatutako elementua eta sakatu Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu argibideei programa kentzeko.
    4. Sakatu Bai edo Ados programa kendu nahi duzula berresteko.
  • Not Available. Migrated from DMS