This is the Trace Id: 7aadad6054b76a4c9671e64622067d96
Saltatu eduki nagusira
Hasi saioa

Microsoft Dynamics CRMren 1. zerbitzu-paketearen 1. eguneratze-paketea (KB 2953252)

Microsoft-ek argitaratu du Microsoft Dynamics CRM 2013ren 1. zerbitzu-paketearen (SP1) 1. eguneratze-paketea. Eguneratze-pakete honek eguneratze berriak ditu, segurtasuna, errendimendua eta egonkortasuna hobetzeko.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    06.01.0001.0132

    Argitaratze-data:

    2019/8/1

    Fitxategi-izena:

    CRM2013-Mui-KB2953252-EUS-i386.exe

    CRM2013-Mui-KB2953252-EUS-amd64.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    33.5 MB

    37.2 MB

    KB artikuluak:

    KB2953252

    Microsoft-ek 1. eguneratze-paketea argitaratu du aplikazio hauetarako: Microsoft Dynamics CRM 2013 Server-erako Microsoft Dynamics CRM 2013ren 1. zerbitzu-paketea (SP1), Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM 2013, Microsoft Dynamics CRM 2013ren hizkuntza-paketeak eta Microsoft Dynamics CRM 2013 posta elektronikoaren bideratzailea.

    Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Microsoft Knowledge Base-ko 2953252 artikulua:

    Microsoft Dynamics CRMren 1. zerbitzu-paketearen 1. eguneratze-paketea

    Microsoft Dynamics CRM 2013 SP1en aplikazio-osagaien arteko parekotasunari eusteko, eguneratze-pakete honek paketeak ditu produktu hauetarako: Microsoft Dynamics CRM Server, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM, Microsoft Dynamics CRMren hizkuntza-paketeak eta Microsoft Dynamics CRM posta elektronikoaren bideratzailea.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows 8, Windows Server 2008, Windows Server 2012

    Aurrebaldintzak:
    • Eguneratze-pakete hau instalatu behar da Microsoft Dynamics CRM 2013 SP1 exekutatzen ari den ordenagailu batean.
  • Sakatu Deskargatu eta, zerrendan, sakatu deskargatu nahi duzun fitxategia.

    Garrantzitsua: lehenik hizkuntza-paketea instalatu behar da berari dagokion eguneratze-paketea aplikatu ahal izateko. Deskargatu eta instalatu hizkuntza-pakete bat hemendik: Microsoft Dynamics CRM 2013ren hizkuntza-paketeak.


    Eguneratze hau instalatzeko, egin hauetako bat:
    • Instalazioa berehala abiarazteko, sakatu Exekutatu.
    • Deskarga zure ordenagailuan gordetzeko eta geroago instalatu ahal izateko, sakatu Gorde.
    • Deskarga bertan behera uzteko, sakatu Utzi.
  • Eguneratze honekin batera instalatutako osagaiak
    Eguneratze hau aplikatzean, dagoeneko instalatuta ez badaude, osagarri hauek instalatuko dira:
    • Microsoft Visual C++ 2010 exekuzio-denbora
    • Microsoft ReportViewer 2010 kontrola


    Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak

    Baliteke eguneratze honek eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak izatea. Aipatutako zuzenketak Microsoft Dynamics CRM 2013 SP1 exekutatzen ari den zerbitzarian gaitzeko edo konfiguratzeko, ikusi ondoren aipatzen den Microsoft Knowledge Base-ko artikuluaren "Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak" atala:

    Microsoft Dynamics CRMren 1. zerbitzu-paketearen 1. eguneratze-paketea (KB 2953252)