Trace Id is missing

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena argiago azaldua

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena eguneratzen ari gara, eta Microsoft-en kontsumitzaileentzako lineako produktuen eta zerbitzuen erabilerari eragiten dio zerbitzu-hitzarmen horrek. Gure baldintzak argitzeko eta zuretzat gardenak direla ziurtatzeko ari gara egiten eguneratze hauek, eta, gainera, Microsoft-en produktu, zerbitzu eta eginbide berriak estaltzeko ere bai.

Eguneratzeak, ondoren laburtzen direnak, 2023ko irailaren 30ean sartuko dira indarrean. 2023ko irailaren 30ean edo ondoren gure produktuak edo zerbitzuak erabiltzen jarraitzen baduzu, Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenaren baldintza eguneratuak onartzen dituzula adieraziko duzu.

Maiz egiten diren galderak

Zer da Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena?

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena zure eta Microsoft-en (edo horren afiliaturen baten) arteko hitzarmena da, eta Microsoft-en kontsumitzaileentzako lineako produktuen eta zerbitzuen erabilera arautzen du. Estaltzen dituen produktuen eta zerbitzuen zerrenda osoa aurki dezakezu hemen.

Zein produktu eta zerbitzu ez ditu estaltzen Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenak?

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmena ez zaie aplikatzen lizentzia ugari eskuratzen dituzten bezeroentzat diren produktu eta zerbitzuei, enpresetako, hezkuntzako edo administrazioko bezeroentzako Microsoft 365, Azure, Yammer, edo Skype for Business-i, adibidez. Segurtasunari, pribatutasunari eta betetze-eskakizunei buruzko konpromisoak eta Enpresentzako Microsoft 365 zerbitzuari aplikagarri zaion informazioa Microsoft-en Fidagarritasun Zentroan aurkituko dituzu: https://www.microsoft.com/trust-center/product-overview.

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenean, zer-nolako aldaketak egiten ari da Microsoft?

Egindako aldaketa aipagarrienen laburpen bat jarri dugu hemen.

Aldaketa guztiak ikusteko, Microsoft-en zerbitzu-hitzarmen osoa irakurtzea gomendatzen dizugu.

Noiz sartuko dira indarrean baldintza horiek?

Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenaren eguneratzeak 2023ko irailaren 30ean sartuko dira indarrean. Bien bitartean, uneko baldintzek jarraituko dute indarrean.

Nola onartzen ditut baldintzak?

2023ko irailaren 30ean edo ondoren gure produktuak edo zerbitzuak erabiltzen edo atzitzen badituzu, Microsoft-en zerbitzu-hitzarmen eguneratua onartzen duzula adieraziko duzu. Ez baduzu onartzen, produktuak eta zerbitzuak erabiltzeari utzi eta Microsoft kontua itxi dezakezu 2023ko irailaren 30a baino lehen.