Zure pribatutasuna
1. Zure pribatutasuna. Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat. Irakurri Microsoft-en pribatutasun-adierazpena (https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=521839) ("Pribatutasun-adierazpena"), argi azaltzen baitu zer datu mota biltzen dugun ("Datuak") zugandik eta gailuetatik, Datuok nola erabiltzen ditugun eta zein oinarri legalen arabera prozesatzen ditugun. Halaber, adierazpenak azaltzen du Microsoft-ek nola erabiltzen duen zure edukia; besteak beste, izan dituzun komunikazioak, Zerbitzuen bidez Microsoft-i bidali dizkiozun mezuak, Zerbitzuen bidez kargatzen, gordetzen, igortzen, sortzen edo partekatzen dituzun fitxategi, argazki, dokumentu, audio, lan digital eta bideoak, edo edukia sortzeko bidali dituzun sarrerak ("Zure edukia").
Zure edukia
2. Zure edukia. Gure Zerbitzuetako askok zure edukia sortzeko, gordetzeko eta partekatzeko eta beste erabiltzaileen materialak jasotzeko aukera ematen dizute. Ez dugu inola zure edukiaren jabetza erreklamatuko. Zure edukia zeurea izango da, eta zu zara haren arduradun.
- a. Zerbitzuetan erabilgarri jarri duzun Edukia beste pertsona batzuekin partekatzen duzunean, ulertzen duzu nazioarteko eskubidea dutela zure Edukia erabil, gorde, erregistra, erreproduzi, transmiti, parteka eta bistaratzeko Zerbitzuetan zehaztutako xedearekin eta ezer ordaindu gabe. Ez baduzu nahi besteek hori guztia egin ahal izatea, ez erabili zerbitzuak zure edukia partekatzeko. Bermatzen duzu baldintza hauek indarrean dauden bitartean badituzula (eta izango dituzula) zerbitzuetan edo zerbitzuen bidez kargatzen, gordetzen edo partekatzen diren Zure Edukiaren beharrezko eskubideak. Halaber, bermatzen duzu zerbitzuen bidez Zure Edukia biltzeak, erabiltzeak eta gordetzeak ez dituela legeak edota inoren eskubideak urratzen. Lantzean behin zure edukiaren babeskopiak egitea gomendatzen dizugu. Microsoft ez da arduratzen gure Zerbitzuen bidez kargatzen, gordetzen edo partekatzen den zure Edukiaz eta beste erabiltzaile batzuen materialez.
- b. Zuri eta besteei zerbitzuak eskaini ahal izateko (hobeto gordetzeko edo bistaratzeko asmoz, zure edukiaren tamaina, forma edo formatua aldatzea barne), zu eta zerbitzua babestu ahal izateko eta Microsoft-en produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, Microsoft-i zure edukia erabiltzeko egile-eskubiderik gabeko jabetza intelektualaren nazioarteko lizentzia aitortzen diozu; besteak beste, kopiak egiteko, gordetzeko, transmititzeko, formatua aldatzeko, komunikazio-tresnen bidez zabaltzeko eta zerbitzuetan bistaratzeko. Sarean publikoki edo mugarik gabe erabilgarri dagoen zerbitzuaren eremuren batean argitaratzen baduzu zure edukia, zerbitzua sustatzeko adibide edo materialetan ager daiteke. Zerbitzu batzuk iragarki-zerbitzuekin bateragarriak dira. Microsoft-ek publizitatea pertsonalizatzeko erabiltzen dituen kontrolak erabilgarri daude https://choice.live.com gunean. Ez dugu inola erabiltzen mezu elektronikoetan, txatetan, bideo-deietan, ahots-deietan, dokumentuetan, argazkietan edo bestelako fitxategi pertsonalizatuetan agertzen den edukia iragarkiak pertsonalizatzeko. Iragarki-gidalerroak xehetasunez azaltzen ditugu pribatutasun-adierazpenean.
- c. Microsoft-ek atera ditzakezun datuak atzitzeko gaitasuna ematen dizu Microsoft pribatutasun-panelaren (https://account.microsoft.com/privacy) edo produktuaren erabiltzaile-interfazearen bidez, Microsoft kontuarekin autentifikazioa egiten duzunean. Atera ditzakezun datuok erabil ditzakezu hirugarrenen hornitzaile-zerbitzuetara aldatzeko. Microsoft-ek zerbitzuen segurtasunari edo Microsoft-en jabetza intelektualari eragin diezaioketen datuen esportazioa murrizteko eskubidea gordetzen du. Datuak esporta ezin badituzu metodo horien bidez, jarri harremanetan Microsoft-ekin Jarri gurekin harremanetan sekzioko helbidean (https://privacy.microsoft.com/privacystatement#mainhowtocontactusmodule) edo erabili gure web-inprimakia (https://go.microsoft.com/fwlink/?linkid=2126612).
Jokabide-kodea
3. Jokabide-kodea. Zeu izango zara zure jokabidearen eta edukiaren arduraduna Zerbitzuak erabiltzen dituzunean.
- a. Ez da onartzen baldintza hauek urratzen dituen eduki, material edo ekintzarik. Baldintzak onartzen badituzu, Zerbitzuak eta erabakiak hartzeko eta ekintzak egiteko (modu independentean edo erabiltzaile baten laguntzarekin) AA zerbitzuak erabiltzen dituzunean onartzen duzu honako arau hauek betetzeko beharra duzula:
- i. Ez duzu legez kanpokoa den ezer egingo, edo legez kanpokoa den edukia sortuko edo partekatuko.
- ii. Ez duzu parte hartuko haurrak esplotatzen, kaltetzen edo kaltetuak izateko arriskuan jartzen dituen ezein jardueratan.
- iii. Ez duzu bidaliko spam-mezurik, phishing jarduerarik egingo edo malware-a sortuko edo partekatuko. Spam-a da nahi ez diren mezu elektronikoak edo eskatu gabeko mezu elektroniko masiboak, argitalpenak, kontaktu-eskaerak, SMS mezuak (testu-mezuak), istanteko mezuak edo antzeko komunikazio elektronikoak. Phishing-aren bidez, iruzurrezko edo legez kanpoko mezu elektronikoak edo antzeko komunikazio elektronikoak bidaltzen dira hartzaileek beren datu pertsonalak edo kontuzko informazioa eman ditzaten (besteak beste, pasahitzak, jaiotegunak, Aseguru-zenbaki nazionalak, pasaporte-zenbakiak, kreditu-txartelaren informazioa, finantza-informazioa edo antzeko kontuzko informazioa), kontu edo erregistroetarako sarbidea lortzeko edo dokumentuak edo informazio pribatua, ordainketak edo finantza-onurak ezagutarazteko. Malwarea-k barne hartzen ditu kalte teknikoak sortzeko diseinatu diren jarduerak; besteak beste, asmo txarreko elementu exekutagarriak bidaltzea, zerbitzugabetze-erasoak antolatzea edo komando- eta kontrol-zerbitzariak kudeatzea.
- iv. Ez dituzu Zerbitzuak erabiliko eduki edo material desegokia publikoki sortu edo partekatzeko (besteak beste, biluziak, zoofilia, pornografia, eduki iraingarria, indarkeria grafikoa, autolesioak edo ekintza kriminalak).
- v. Ez duzu parte hartuko jarduera faltsu edo nahasgarrietan, ezta iruzurrezko jardueretan ere; besteak beste, aitzakia faltsuekin dirua eskatzea, norbaiten identitatea ordeztea, kontu faltsuak sortzea, jarduera faltsuak automatizatzea, iruzurrezko edukia nahita sortzea edo partekatzea edo Zerbitzuak manipulatzea partiden kopurua aldatzeko edo sailkapenak, balorazioak edo iruzkinak faltsutzeko.
- vi. Ez dituzu nahita saihestuko Zerbitzuetara sartzeko murriztapenak edo Zerbitzuen erabilera- edo erabilgarritasun-mugak (adibidez, adimen artifizialeko sistema batean "jailbreak" eragiketak egitea edo baimenik gabe edukia ateratzea).
- vii. Ez duzu parte hartuko zuretzat, Zerbitzuetarako edo beste pertsona batzuentzako kaltegarriak izan daitezkeen jardueretan; besteak beste, birusak transmititzea, jazarpenak bultzatzea, beste pertsona batzuk jazartzeko, beldurtzeko edo mehatxatzeko edukia sortzea edo partekatzea, eduki terrorista edo estremista argitaratzea edo besteen kontrako indarkeria sustatzea.
- viii. Ez dituzu beste pertsona batzuen eskubideak urratuko; besteak beste, copyright-ez babestutako musika edo materiala baimenik gabe partekatzea, Bing Mapak birsaltzea edo partekatzea, beste pertsona batzuen argazkiak ateratzea edo bideo edo audioak grabatzea beren baimenik gabe, pertsona horien identifikazio edo informazio biometrikoa lortzeko Zerbitzuak edo antzeko materialak baimenik gabe erabiltzeko xedearekin.
- ix. Ez duzu parte hartuko beste pertsonen pribatutasuna urratzen duten jardueretan.
- x. Ez diezu beste pertsona batzuei lege hauek urratzen lagunduko.
- Gidalerroei, moderazio- eta betearazte-prozesuei eta zerbitzuaren baldintza zehatzei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri aka.ms/trustandsafety.
Zerbitzuen erabilera eta laguntza-zerbitzua
4. Zerbitzuen erabilera eta laguntza-zerbitzua.
- a. Microsoft kontua. Microsoft kontu bat beharko duzu Zerbitzu askotara sartzeko. Microsoft kontuari esker, saioa has dezakezu Microsoft-ek eta Microsoft-en zenbait bazkidek hornitutako produktu, webgune eta zerbitzuetan.
- i. Kontuak sortzea. Microsoft kontua sortzeko, eman izena linean. Microsoft kontuan izena ematen duzunean, onartzen duzu informazio faltsurik, ez-zehatzik edo nahasgarririk ez erabiltzea. Zenbait kasutan, hirugarren batek Microsoft kontu bat eslei diezazuke; adibidez, Internet zerbitzuen hornitzaile batek. Microsoft kontu bat jaso baduzu hirugarren baten eskutik, baliteke hirugarren horrek zure kontuarekiko eskubide gehigarriak izatea, esaterako, Microsoft kontura sartu edo hura ezabatzeko gaitasuna. Irakurri hirugarrenak eman dizkizun baldintza gehigarriok. Izan ere, Microsoft ez da horien erantzule. Microsoft kontu bat sortzen baduzu entitate baten izenean (hala nola negozio edo enpresa baten izenean), berresten duzu legezko baimena duzula entitatea baldintza hauei lotzeko. Ezin dizkiozu transferitu Microsoft kontuko kredentzialak beste erabiltzaile edo entitate bati. Kontua babesteko, gorde kontuaren xehetasunak eta pasahitza isilpean. Zeu izango zara zure Microsoft kontuan egiten diren jarduera guztien erantzule bakarra.
- ii. Kontuaren erabilera. Microsoft kontua aktibo egon dadin, erabili egin behar duzu. Hau da, Microsoft kontua eta erlazionatutako Zerbitzuak (kontrakoa adierazi ezean) aktibo mantentzeko, bi (2) urtean behin gutxienez hasi behar duzu saioa, epe luzeagoa eman ezean Microsoft kontuaren jarduera-gidalerroetan (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=2086738) edo Zerbitzuen ordainpeko atal baten eskaintzaren batean, edo legeak bestela agindu ezean. Ez baduzu saioa hasten denbora horretan, Microsoft kontua inaktibotzat joko dugu eta itxi egingo dugu. Microsoft kontua ixtearen ondorioak ezagutzeko, irakurri 4.a.iv.2 klausula. Outlook.com sarrerako ontzian eta OneDrive-n (behin bakoitzean) urtean behin hasi behar duzu saioa gutxienez; bestela, itxi egingo dizkizugu. Uste badugu hirugarren batek zure Microsoft kontua erabiltzeko arriskua dagoela (esaterako, kontuaren gaineko akordio baten ondorioz) iruzurretan ibiltzeko, Microsoft-ek kontuan sartzeko baimena kenduko dizu haren jabetza erreklamatzen duzun arte. Hala, gure konpromisoaren izaerari jarraituz, baliteke zure edukirako (edo parte baterako) sarbidea desgaitu behar izatea. Microsoft kontura sartzeko arazoak badituzu, joan webgune honetara: https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=238656.
- iii. Haurrak eta kontuak. Microsoft kontu bat sortzen baduzu edo Zerbitzuak erabiltzen badituzu, onartzen dituzu Baldintza hauek eta berresten duzu bizi zaren tokian "adinez nagusia" zarela edota gurasoak edo legezko tutoreak ados daudela Baldintza hauek zure izenean onartzeko. Baldin eta ez badakizu bizi zaren lekuan adin-nagusitasuna zein den edo ez baduzu ulertzen klausula hau, ez sortu Microsoft konturik, harik eta guraso bati edo legezko tutore bati laguntza eta baimena eskatu arte. Adingabe baten Microsoft kontua sortzen duen gurasoa edo legezko tutorea bazara, zuk eta haurrak onartuko dituzue hemen zehaztutako Baldintzak. Bestalde, adingabearen kontua aktibo badago zein geroago sortzen badiozu, zeu izango zara adingabeak Microsoft kontuaz edo Zerbitzuez egiten duen erabilera (besteak beste, erosketak) kontrolatzearen arduradun bakarra.
- iv. Kontua ixtea.
- 1. Bertan behera uzteko duzun eskubideez gain (ikusi 9.g klausulako "Dirua itzultzeko gidalerroak" atala), Zerbitzu jakin batzuk bertan behera uzteko eta Microsoft kontua ixteko eskubidea duzu noiznahi eta edozein arrazoirengatik. Microsoft kontua ixteko, joan https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618278 helbidera. Microsoft kontua ixteko eskatzen diguzunean, "Esekita" egoeran jar dezakegu 30 edo 60 egunez, badaezpada ere, ideiaz alda baitezakezu. 30 edo 60 egun horien buruan, itxi egingo dugu Microsoft kontua. Microsoft kontua ixtean zer gertatzen den jakiteko, irakurri jarraian duzun 4.a.iv.2 klausula. Saioa berriro hasten baduzu etete-aldian zehar, ordea, berriro aktibatuko dugu Microsoft kontua.
- 2. Zuk edo guk Microsoft kontua ixten badugu, honako hauek gertatuko dira: Batetik, berehala desagertuko da Zerbitzuetan sartzeko Microsoft kontua erabiltzeko duzun eskubidea. Bestetik, Microsoft kontuarekin erlazionatutako Datuak edo Edukia ezabatuko ditugu edo Microsoft kontuarekiko duten lotura kenduko diegu beste edozein modutan, salbu eta legeak gordetzeko, itzultzeko edo zuri edo zuk zehaztutako hirugarren bati transferitzeko agintzen badigu. Ondorioz, agian ezin izango zara sartu Microsoft kontua eskatzen duten Zerbitzuetara edo Zerbitzuetan gordeta duzun Edukira. Horregatik, lantzean behin datuen eta edukiaren babeskopia egitea gomendatzen dizugu. Gainera, baliteke erosi dituzun produktuetan sartzeko baimena galtzea.
- b. Moderazioa eta betearaztea. Edukia erabiltzen, sortzen, konpilatzen eta beste erabiltzaileekin partekatzen uzten dizuten hainbat Zerbitzuk, segurtasun-sistemak dituzte Zerbitzuok eta erabiltzaileak babesteko.
- i. Gidalerroak. Gure Jokabide-kodeak adierazten ditu debekatuta dauden jarduerak Zerbitzuak erabiltzean. Hemen (https://www.microsoft.com/DigitalSafety/policies) aurki ditzakezu gure edukia eta jokabide-gidalerroak. Zenbait Zerbitzuk erabiltzaileei aplika diezazkieketen gidalerro eta komunitate-estandar gehigarriak dituzte; hemen dituzu erabilgarri (https://aka.ms/trustandsafety).
- ii. Kezka baten berri ematea. Gure Jokabide-kodea urratzen duen eduki edo portaera baten berri eman dezakezu hemen (https://aka.ms/reportconcerns).
- iii. Berrikuspena. Aplikagarria den kasuetan, sistema automatikoak eta pertsonak erabiliko ditugu edukia berrikusteko eta spam-eduki susmagarria, birusak, iruzurrak, phishing-a, malwarea, jailbreaking-a edo antzeko legez kanpoko eduki edo portaera kaltegarriak hautemateko.
- iv. Arauak betearaztea. Edukia ukatzeko eskubidea gordetzen dugu, baldin eta zerbitzuak onartzen dituen biltegiratze-mugak edo fitxategi-tamainaren mugak gainditzen baditu. Jokabide-kodea, Zerbitzuaren beste gidalerro batzuk edo Legeen betebeharrak urratzen baditu, edukia blokeatuko, ezabatuko edo kenduko dugu. Baldintzok edo Gidalerroak (https://aka.ms/trustandsafety) urratzen badituzu, neurriak hartuko ditugu zure kontuaren aurka. Besteak beste, zenbait eginbide edo Zerbitzutarako sarbidea murriztuko dugu, Zerbitzuak hornitzeari utziko dizkizugu, zure Microsoft kontua berehala itxiko dugu edo Zerbitzuak erabiliz egindako komunikazioak blokeatuko ditugu (adibidez, mezu elektronikoak edo istanteko mezuak bidaltzea edo fitxategiak partekatzea). Zerbitzu edo konturako sarbidea ixten badugu, eduki-lizentziak, erlazionatutako edukia, kidetzak eta kontuarekin erlazionatutako Microsoft saldoak galduko dituzu. Baldintzon ustezko urraketak berrikustean, Microsoft-ek edukia berrikusteko eskubidea gordetzen du, arazoa ebazteko asmoz. Halere, ezin ditugu Zerbitzuak osorik kontrolatu eta ez dugu hala egiteko ahaleginik egiten. Moderazio- eta betearazte-prozesuei (https://www.microsoft.com/DigitalSafety/moderation-and-enforcement), Zerbitzuaren baldintza zehatzei, Gidalerro eta jarraibide osagarriei (https://www.microsoft.com/DigitalSafety/policies/additional-guidelines) eta apelazioei (https://www.microsoft.com/DigitalSafety/moderation-and-enforcement/appeals) buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri https://aka.ms/trustandsafety. Jabetza intelektuala urratzeagatik erreklamazioak egiteko gidalerroei buruzko informazioa lortzeko, joan OHARRAK atalera.
- c. Laneko edo eskolako kontuak. Laneko edo eskolako helbide elektronikoarekin has dezakezu saioa zenbait Microsoft zerbitzutan. Hori egiten baduzu, onartuko duzu helbide elektronikoarekin erlazionatutako domeinuaren jabeari Microsoft kontuaren eta haren harpidetzen berri eman diezaiokegula, jabeak kontua kontrola eta kudea dezakeela eta zure Datuak atzi eta prozesa ditzakeela (komunikazioen edukia eta fitxategiak barne) eta balitekeela Microsoft-ek jakinarazpen bat bidaltzea domeinuaren jabeari kontua edo Datuak arriskuan daudenean. Era berean, onartzen duzu balitekeela Microsoft zerbitzuen erabilera Microsoft-ek zurekin edo erakundearekin dituen hitzarmenen mende egotea eta, horren ondorioz, balitekeela Baldintza hauek ez aplikatzea. Microsoft kontu bat badaukazu dagoeneko eta laneko edo eskolako beste helbide elektroniko bat erabiltzen baduzu Baldintza hauen mende dauden Zerbitzuetan sartzeko, baliteke Microsoft kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoa eguneratu behar izatea jarraitu ahal izateko.
- d. Ekipamendu eta datu-plan gehigarriak. Hainbat Zerbitzu erabili ahal izateko, Interneteko konexioa eta datu-plan bat edo datu mugikorren plan bat behar duzu. Halaber, baliteke tresna gehigarriak ere behar izatea, adibidez, mikrofonodun aurikularra, kamera edo mikrofonoa. Zure ardura da zerbitzuak erabiltzeko beharrezko konexio, plan eta tresna guztiak hornitzea, bai eta konexioen, planen edo tresnen hornitzaileei dagozkien tarifak ordaintzea ere. Tarifa horiek zerbitzuen truke ordaintzen dituzunetatik aparte daude, eta ez dizugu horien dirua itzuliko. Horrelako tarifak ordaindu behar dituzun jakiteko, jarri harremanetan hornitzaileekin.
- e. Zerbitzuaren jakinarazpenak. Erabiltzen duzun Zerbitzuari buruzko albiste garrantzitsu bat eman behar dizugunean, Zerbitzuaren jakinarazpenak eta informazioa bidaliko dizkizugu, lege aplikagarriak agintzen duen modura. Microsoft kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia ematen badiguzu, posta elektroniko edo SMS (testu-mezu) bidez bidaliko dizkizugu Zerbitzuaren jakinarazpenak; besteak beste, zeure identitatea egiaztatzeko telefono mugikorraren zenbakia erregistratzean eta erosketen segurtasuna bermatzeko. Halaber, beste metodo batzuen bidez ere bidali ahal dizkizugu Zerbitzuaren jakinarazpenak; adibidez, produktu barneko mezuen bidez. SMS bidez jakinarazpenak jasotzean, baliteke kostu gehigarriak ordaindu behar izatea datuengatik edo mezularitza-zerbitzuengatik. Kontuan zehaztutako helbide elektronikoa kontrolatzea eta mantentzea gomendatzen dizugu. Ez badiguzu ematen baimenik jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko, Zerbitzuak erabiltzeari utzi beharko diozu.
- f. Laguntza. Zenbait Zerbitzutarako laguntza-zerbitzua https://support.microsoft.com helbidean duzu erabilgarri eta Baldintzok arautzen dute; halaber, zenbait Zerbitzuk bezeroentzako laguntza-zerbitzu bereiz edo gehigarria eskain dezakete, eta baldintza gehigarrien mende egongo dira. Baliteke ez egotea laguntza-zerbitzurik erabilgarri eginbideen edo Zerbitzuen aurrebista edo Beta bertsioetarako. Baliteke ez egotea laguntza-zerbitzurik erabilgarri eginbideen edo Zerbitzuen aurrebista edo Beta bertsioetarako. Laguntza-zerbitzuaren erabilgarritasuna alda daiteke produktuaren bizi-zikloaren fasearen arabera, eta lizentzia egokia duten Zerbitzuak eduki behar dituzu; halaber, Zerbitzuok Microsoft-en bizi-zikloan (https://learn.microsoft.com/lifecycle/) zehaztutako laguntza-zerbitzuaren gutxienezko eskakizun aplikagarriak bete behar dituzte.
- g. Zerbitzuak amaitutzat jotzea. Zuk zein guk Zerbitzuak bertan behera uzten baditugu, batetik, berehala desagertuko da zerbitzuak atzitzeko duzun eskubidea eta amaitutzat joko da zerbitzuekin erlazionatutako softwarea erabiltzeko duzun lizentzia. Bestetik, Zerbitzuarekin erlazionatutako Datuak edo Edukia ezabatuko ditugu edo Microsoft kontuarekiko duten lotura kenduko diegu beste edozein modutan, salbu eta legeak gordetzeko, itzultzeko edo zuri edo zuk zehaztutako hirugarren bati transferitzeko agintzen badigu. Ondorioz, agian ezin izango zara sartu Zerbitzuetara edo Zerbitzuetan gordeta duzun Edukira. Horregatik, lantzean behin datuen eta edukiaren babeskopia egitea gomendatzen dizugu. Gainera, baliteke erosi dituzun produktuetan sartzeko baimena galtzea. Microsoft kontua bertan behera utzi baduzu eta ez baduzu Zerbitzuetan sartzeko beste konturik, baliteke Zerbitzuak bertan behera uztea segituan.
Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzea
5. Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzea. Baliteke Zerbitzuek aukera ematea hirugarren independenteen (Microsoft ez diren enpresak edo jendea) produktuak, zerbitzuak, webguneak, estekak, edukia, materiala, jokoak, trebetasunak, integrazioak, robotak edota aplikazioak atzitu edo erosteko ("Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak"). Era berean, baliteke Zerbitzuetako askok Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak bilatzen, haiei eskaerak egiten edo haiekin elkarreraginean aritzen laguntzea, edo baliteke baimena ematea edo zuri eskatzea zure Edukia eta Datuak Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuekin partekatzeko. Kasu horretan, ulertzen duzu gure Zerbitzua erabilita, Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak hornitzeko eskaera egiten duzula. Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuek zure Edukia edo Datuak Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen argitaratzailearekin, hornitzailearekin edo operadorearekin gordetzeko aukera emango dizute. Gauzak horrela, baliteke Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek pribatutasun-gidalerro batzuk aurkeztea eta, aplikazio eta zerbitzuok instalatu edo erabili ahal izateko, haien baldintzak onartzeko eskatzea. Microsoft-enak edo haren bazkideenak diren edo haiek kudeatzen dituzten zenbait Denden bidez (besteak beste, Office denda, Xbox-eko Microsoft Store eta Windows-eko Microsoft Store) erositako aplikazioen baldintza gehigarriak ikusteko, irakurri 13.b klausula. Irakurri arretaz hirugarrenen baldintza- eta pribatutasun-gidalerroak Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak erosi, erabili, eskatu edo Microsoft kontuari estekatu aurretik. Hirugarrenen baldintzek ez dituzte baldintza hauek aldatzen. Microsoft-ek ez dizu hirugarrenen aplikazioen edo zerbitzuen gaineko ezein jabetza intelektualik ematen. Onartzen duzu zeurea dela Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu horiek erabiltzearen ardura eta zeuk hartzen duzula arriskua. Halaber, onartzen duzu Microsoft ez dela Hirugarrenen aplikazio edo zerbitzuek eskainitako datu edo zerbitzuen erantzule, ez zure ez beste inoren aurrean.
Zerbitzuen erabilgarritasuna
6. Zerbitzuen erabilgarritasuna.
- a. Baliteke Zerbitzuak, Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak edo Zerbitzuen bidez eskainitako materialak edo produktuak ez egotea erabilgarri batzuetan, mugekin eskaintzea edo desberdinak izatea eskualdearen edo gailuaren arabera edo zenbait kanpoko faktoreren arabera (adibidez, Internet edo sare-konexioak). Microsoft kontuarekin erlazionatutako kokalekua aldatzen baduzu, baliteke aurreko eskualdean ordainduta eta erabilgarri zenituen produktu batzuk berriro erosi behar izatea.
- b. Zerbitzuek beti funtziona dezaten saiatzen gara; halere, kalitate-maila bermatu batekin eskaintzen ez direnez, lineako zerbitzu guztiek etenaldiak eta geldiuneak pairatzen dituzte. Zerbitzua eteten bada, agian ezingo duzu eskuratu Edukia denbora batez. Aldian behin Zerbitzuetan edo Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen bidez gordetzen dituzun Edukiaren eta Datuen babeskopiak egitea gomendatzen dizugu.
Zerbitzuen edo Softwarearen eguneratzeak eta Baldintzen aldaketak
7. Zerbitzuen edo softwareen eguneratzeak eta baldintzen aldaketak.
- a. Baldintzak aldatzeko asmoa badugu, jakinarazi egingo dizugu. Baldintzak alda ditzakegu, baldin eta arrazoi hauengatik beharrezkoa bada: (i) indarrean dagoen legeak, besteak beste, legea aldatzea eskatzen badu; (ii) indarrean dagoen legean oinarritutako aholku edo agindu bat jasotzen badugu; (iii) Zerbitzuen eboluzioagatik; (iv) arrazoi teknikoengatik; (v) funtzionamenduak hala eskatzen duelako, edo (vi) erabiltzailearen onerako aldaketaren bat egiten badugu. Egin beharreko aldaketaren berri emango dizugu indarrean jarri baino lehen, dela erabiltzaile-interfazearen bidez, mezu elektroniko batean, edo arrazoizko beste bitarteko baten bidez. Aldaketa indarrean jarri aurretik, gutxienez 30 eguneko epea emango dizugu zerbitzuak bertan behera uzteko, hala nahi izanez gero. Aldaketa indarrean sartu ondoren zerbitzuak erabiltzen badituzu, esan nahi du baldintza berriak onartzen dituzula. 4.a.iv klausularen arabera, Baldintza berriak onartzen ez badituzu, Zerbitzuak erabiltzeari utzi beharko diozu eta Microsoft kontua itxi beharko duzu. Nolanahi ere, hemen azaldutako guztia espresuki adieraziko dugu Baldintzen aldaketen berri ematen dizugunean.
- b. Zerbitzuak hornitzeko, eguneratzeko, hobetzeko eta garatzeko xedearekin, baliteke softwarearen bertsioa automatikoki egiaztatzea edota softwarearen eguneratzeak edo konfigurazioaren aldaketak doan deskargatzea. Era berean, baliteke softwarea eguneratu behar izatea zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izateko. Eguneratze horiek baldintza hauen mende daude, eguneratzeak beste baldintza batzuk edo baldintza gehigarriak ekarri ezean; kasu horretan, baldintza horiek aplikatuko dira. Ez badituzu eguneratzeen beste baldintzak edo baldintza gehigarriak onartzen, ez eskuratu edo erabili eguneratzeak. Microsoft-ek ez du beharrik eguneratzerik eskaintzeko eta ez du bermatzen erosi edo lizentzia bidez lortu duzun softwarea, aplikazioak, edukia edo beste produktu batzuk sistemaren bertsioarekin bateragarriak direnik. Klausula honetan zehaztutako arrazoien arabera, Zerbitzuen baldintzak betetzeko beharrezkoak ez diren eskuzko eguneratzeak edo eguneratze automatikoak emango dizkizugu. Baldintzok onartzen badituzu, onartuko dituzu eguneratze horiek jasotzea.
- c. Etengabe ari gara lanean Zerbitzuak hobetzeko eta, lan horien ondorioz, noiznahi alda ditzakegu Zerbitzuak, ezaba ditzakegu eginbideak edo blokea dezakegu Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuetarako sarbidea, baita hirugarrenekin ditugun hitzarmenei jarraituz horien materiala kendu behar dugunean, material horiek hornitzen jarraitzea bideragarri ez denean, teknologia aldatzen denean edo bezeroen oharren arabera aldaketaren bat egin behar denean ere. Aurretik jakinarazpen bat helaraziko dizugu zerbitzuen aldaketaren ondorioz zure edukian sartzeko aukera galduko baduzu. Horrez gain, ordainpeko zerbitzuetan, jakinarazpen bat bidaliko dizugu zerbitzuetako bestelako materialak aldatu baino lehen. Lege aplikagarriak hala eskatzen duen neurrian izan ezik, ez dugu zertan eman aukera lehendik erositako materiala, ondasun digitalak (13.j klausulan azalduta) edo aplikazioak berriz deskargatzeko edo ordezteko. Bertan behera uzten badugu ordainpeko Zerbitzu bat, geratzen den Zerbitzuaren zatiari dagokionaren truke ordaindu duzuna itzuliko dizugu proportzionalki banaturik.
- d. Eskubide digitalen kudeaketarekin (DRM) babestutako materiala (besteak beste, abestiak, jokoak, filmak eta liburuak) erabili ahal izateko, DRM softwarea automatikoki jar daiteke harremanetan lineako eskubide-zerbitzari batekin, DRM eguneratzeak deskargatu eta instalatu ahal izateko.
Software-lizentzia
8. Software-lizentzia. Softwareak Microsoft-en lizentzia-hitzarmen bereiz bat ekarri ezean, Zerbitzuen zati gisa ematen dizkizugun software guztiak daude Baldintza hauen pean. Adibidez, Windows-en datorren eta haren parte den Microsoft aplikazio bat erabiltzen ari bazara, Windows sistema eragilearen Microsoft-en software-lizentziaren baldintzek arautzen dute softwarea. Microsoft-enak edo haren bazkideenak diren edo haiek kudeatzen dituzten zenbait Denden bidez (besteak beste, Office denda, Windows-eko Microsoft Store eta Xbox-eko Microsoft Store) erositako aplikazioei jarraian adierazten den 13.b.i klausula aplikatzen zaie.
- a. Baldintza hauek betetzen badituzu, zerbitzuen parte gisa gailu bakoitzean softwarearen kopia bat instalatu eta erabiltzeko nazioarteko eskubidea bermatzen dizugu, aldi bakoitzean pertsona batek erabil dezan. Zenbait gailuri dagokionez, softwarea aurrez instalatuko da Zerbitzuak zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil ditzazun. Zerbitzuen parte diren softwareek eta webguneek hirugarrenen kodea eduki dezakete. Software edo webgune horietan estekatzen edo aipatzen diren hirugarrenen scriptak edo kodea erabiltzeko lizentzia hirugarren horiek ematen dizute, ez Microsoft-ek. Hirugarrenen kodeari buruzko jakinarazpenak informazio gisa ematen dizkizugu soilik.
- b. Softwarea lizentzia bidez ematen da, ez da saltzen, eta Microsoft-ek beretzat gordetzen ditu baldintza hauetan espresuki bermatzen ez diren softwarearen gaineko eskubide guztiak. Lizentzia honek ez dizkizu eskubide hauek ematen eta, beraz, ez duzu ilegalki:
- i. softwareek edo zerbitzuek duten edo haiekin lotuta dagoen ezein babes teknologiko saihestu;
- ii. softwareen edo zerbitzuen parte diren edo horien bidez atzitzen diren zerbitzuen ezein alderdi desmuntatu, deskonpilatu, desenkriptatu, hackeatu, emulatu edo beren atzeranzko ingeniaritza egin, salbu eta indarrean dagoen copyright-legeak halakorik onartzen badu eta hein horretan soilik;
- iii. softwarearen edo zerbitzuen osagaiak banandu hainbat gailutan erabiltzeko;
- iv. softwarea edo Zerbitzuak argitaratu, kopiatu, alokatu, leasing-ean eman, saldu, esportatu, inportatu, banatu edo mailegatu, salbu eta Microsoft-ek berariazko baimena ematen badizu;
- v. softwarea, edozein software-lizentzia edo Zerbitzuetara sartzeko edozein sarbide-eskubide transferitu;
- vi. Zerbitzuak erabili onartu gabeko ezein modutan, ez beste inori haiek erabiltzea eragozteko, ez edozein zerbitzu, datu, kontu edo saretara sarbidea lortzeko;
- vii. baimendu gabeko hirugarrenen aplikazioen bidez Zerbitzuetarako sarbidea gaitu, edo Microsoft-ek baimendutako gailuak (adibidez, Xbox kontsolak, Microsoft Surface, etab.) aldatu.
Ordainketa-baldintzak
9. Ordainketa-baldintzak. Zerbitzu bat erosten duzunean, ordainketa-baldintza hauek dagozkio erosketari, eta onartu egiten dituzu.
- a. Kostuak. Zerbitzuen parte bati lotutako kosturik badago, ordaindu egin behar duzula onartzen duzu. Kontrakoa adierazi ezean, zerbitzuari eratxikitako prezioaren barne daude zerga aplikagarri guztiak. Zurea da zerga horiek eta bestelako kostuak ordaintzeko ardura. Besterik adierazi ezean, zergak Microsoft kontua erregistratu zenuenean zeunden kokalekuaren arabera kalkulatzen dira. Ordainketa osoa garaiz jaso ez dugula jakinarazten badizugu, eta ez baduzu egiten ordainketa osoa dagokion epean, Zerbitzuetan sartzeko baimena kendu ahalko dizugu edo bertan behera utzi ahalko dizkizugu Zerbitzuak. Zerbitzuetarako sarbidea kentzen edo bertan behera uzten badizugu zenbatekoa ez ordaintzeagatik, ezingo dituzu atzitu eta erabili kontua eta edukia. Internetera konektatzen bazara kokalekua ezkutatzen duen enpresa-sare baten edo sare pribatu baten bidez, baliteke aplikatutako kostuak bat ez etortzea benetako kokalekurako bistaratzen diren kostuekin. Zure kokalekuaren arabera, transakzio batzuetan, baliteke zenbatekoa atzerriko monetara aldatu behar izatea edo beste herrialde batean prozesatu behar izatea. Era berean, baliteke bankuak tasa gehigarriak kobratzea zerbitzu horiengatik zordunketa- edo kreditu-txartela erabiltzen duzunean. Xehetasunak lortzeko, jarri harremanetan bankuarekin.
- b. Zure fakturazio-kontua. Zerbitzu baten kostuak ordaintzeko, ordainketa-metodo bat emateko eskatuko dizugu zerbitzu horretan izena ematen duzunean. Skype ez diren Zerbitzuei dagokienez, fakturazio-informazioa eta ordainketa-metodoa ikusi eta aldatzeko, joan Microsoft kontuen kudeaketa-webgunera (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618281). Skype software eta produktuen kasuan, ordea, hasi saioa kontuaren atarian, https://skype.com/go/myaccount helbidean. Horrez gain, Microsoft-i baimena ematen diozu hautatutako ordainketa-metodoari (hau da, banku batek nahiz ordainketa-sare batek hornitutako ordainketa-metodoa) dagokion kontuaren informazio eguneratu guztia erabiltzeko. Kontua eta beste datu batzuk laster eguneratuko dituzula onartzen duzu (helbide elektronikoa eta ordainketa-metodoaren xehetasunak barne), transakzioak osatu ahal ditzagun eta zurekin harremanetan jarri ahal gaitezen transakzioekin lotutako gauzei dagokienez. Ordainketa-metodo bat erabiltzeari uzteko abisu bidez eskatzen dizugunean, ez badiguzu beste ordainketa-metodo bat denbora-bitarte egokian ematen, zilegi izango zaigu zure ordainpeko zerbitzua etetea edo bertan behera uztea. Zure fakturazio-kontuari eginiko aldaketek ez diete eragingo kontu horretara bidaltzen ditugun karguei, harik eta denbora nahikoa dugun arte aldaketok prozesatzeko.
- c. Fakturazioa. Microsoft-i ordainketa-metodo bat ematen diozunean: (i) berresten duzu eman duzun ordainketa-metodoa erabiltzeko baimena duzula eta hornitutako ordainketa-informazio guztia egiazkoa eta zuzena dela; (ii) Microsoft-i baimena ematen diozu Zerbitzuen edo erabilgarri dagoen edukiaren kostuak ordainketa-metodo horren bidez kobratzeko, eta (iii) Microsoft-i baimena ematen diozu Baldintza hauek indarrean dauden bitartean erregistratuta zauden edo erabili dituzun Zerbitzuen ordainpeko eginbide guztiak kobratzeko. Adierazi bezala, fakturazioa egingo da (a) aurretiaz; (b) erosketak egitean; (c) erosketak egindakoan, edo (d), harpidetza bidezko Zerbitzuen kasuan, aldian behin. Era berean, onartu duzun zenbatekora arte kobratu ahal izango dizugu eta, harpidetza bidezko Zerbitzuen aldizkako ordainketen kasuan, kobratu beharreko zenbatekoan izan litezkeen aldaketa guztien berri emango dizugu aurretiaz, jarraian zehaztutako 9.j klausularen arabera. Ez bada prozesatu aurreko ordainketaren bat, fakturazio-aldi baten baino gehiagoren fakturak bidali ahal izango dizkizugu batera.
- d. Aldian behingo ordainketak. Zerbitzuak harpidetza baten bidez (adibidez, hilabetekoa, hiru hilabetekoa edo urtekoa) erosten dituzunean, maiztasun jakin batekin ordainketak egitea onartzen duzu. Halaber, onartzen duzu adostutako epeetan ordainduko dizkiozula kuotak Microsoft-i zuk aukeratutako metodoaren bidez, zuk edo Microsoft-ek harpidetza amaitu arte. Hurrengo fakturazio-data iritsi baino lehen utzi behar dituzu bertan behera Zerbitzuak; bestela, Zerbitzuak kobratzen jarraituko dugu. Zerbitzuak bertan behera uzteko jarraibideak emango dizkizugu. Microsoft kontuan kudea ditzakezu hautatutako Zerbitzuen ordainketa errepikakorrak (https://account.microsoft.com/services). Aldian behingo ordainketak onartzen badituzu, baimena ematen diozu Microsoft-i zure ordainketa-metodoa gorde eta ordainketak helbideratze elektroniko gisa, transferentzia gisa, adierazitako kontutik abiatutako igorpen elektroniko gisa (Automated Clearing House sareko edo antzeko ordainketen kasuan) edo adierazitako kontuan egindako zordunketa gisa (kreditu-txartelen edo antzeko ordainketen kasuan) prozesatzeko. Horiek guztiak orotara "Ordainketa elektronikoak" dira. Harpidetza-tarifak dagokien fakturazio-aldia hasi aurretik kobratzen dira. Ordainketaren bat ordaindu gabe itzultzen bada edo kreditu-txartelaren ordainketak edo antzeko transakzioak ezezten edo ukatzen badira, Microsoft-ek edo bere zerbitzu-hornitzaileek eskubidea gordetzen dute itzulitako produktu bati, atzera botatako kargu bati edo behar adina diru ez izateagatik itzulitako kobrantza bati dagokion kuota kobratzeko eta ordainketa hori Ordainketa elektroniko gisa prozesatzeko.
- e. Lineako fakturazio-agiria eta akatsak. Skype ez diren zerbitzuei dagokienez, Microsoft-ek Microsoft kontuaren kudeaketa-webgunean (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618284) jarriko du eskuragarri lineako fakturazio-agiria. Webgune horretan agiria ikus eta inprima dezakezu. Skype-ko fakturazio-agiria lortzeko, zure kontuan hasi behar duzu saioa www.skype.com helbidean (https://www.skype.com). Horixe da ematen dugun fakturazio-agiri bakarra. BEZdun fakturak zerbitzuaren eta herrialdearen arabera egongo dira erabilgarri. Akatsen bat egiten badugu zure fakturan, zuk horren berri eman (edo guk ohartu) eta egindako kargua ikertu bezain laster zuzenduko dugu. Biziki gomendatzen dizugu guri mezu bat bidaltzea fakturan ageriko errore bat agertzen den lehen aldian (ahal dela, 120 egun igaro aurretik); horrela, errazagoa izango da arazoa konpontzea aldi horren barruan. 4.e klausulan adierazten den modura, bezeroarentzako laguntza-zerbitzura bidal ditzakezu gai honekin erlazionatutako eskaera guztiak.
- f. Dirua itzultzeko gidalerroak. Zerbitzua erosten duzunean, hamalau (14) eguneko epea izango duzu inolako arrazoirik gabe erosketa bertan behera uzteko ("Ezeztatze-aldia"). Zerbitzua hornitzen hasi bagara hura bertan behera uzten duzunean, dirua proportzionalki banatuta itzuliko dizugu. Onartzen duzu Ezeztatze-aldia Zerbitzua guztiz eman dizugunean amaitzen dela. Une horretatik aurrera ez dizugu itzuliko erosketaren dirurik. Eduki digital bat erosten diguzunean, deskarga hasten den unean amaitzen da ezeztatzeko eskubidea. Legeek edo zerbitzuen eskaintza jakin batek besterik esan ezean, erosketa guztiak behin betikoak dira eta ez da dirurik itzuliko. Skype ez diren Zerbitzuei dagokienez, Zerbitzua bertan behera uzteari eta Zerbitzutik erretiratzeko inprimakiaren bidez dirua itzultzea eskatzeari (hori eskatzeko eskubidea baduzu) buruzko informazioa lortzeko, joan Microsoft kontuaren kudeaketa-webgunera (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618284). Skype-ri dagokionez, bete Zerbitzutik erretiratzeko inprimakia hemen aurkituko duzun informazioarekin (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618286). Microsoft-ek zerbait okerrez kobratu dizula uste baduzu, jarri harremanetan Microsoft-ekin eta kargua aztertuko dugu. Inoiz diru-itzulketa bat egiteak edo kreditua ematea onartzeak ez du esan nahi etorkizunean antzekorik egiteko beharra dugunik. Dirua itzultzeko gidalerro hauek ez diote eragiten indarrean dagoen legeari jarraiki dituzun eskubideei. Diru-itzulerei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure laguntza-gaia (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?linkid=618283).
- g. Zerbitzuak amaitutzat jotzea. Zerbitzuak bertan behera uzteko, joan Microsoft kontuan (https://account.microsoft.com/) aurkituko duzun zerbitzuak eta harpidetzak kudeatzeko orrira edo jarri harremanetan bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin, 4.e klausulan azaltzen den modura. Ordainpeko Zerbitzuak bertan behera utziz gero, Zerbitzuak erabiltzeagatik kobratzeari utziko zaio. Zerbitzuak azaltzen duen eskaintzara jo behar duzu gerta litezkeen ondorioen berri izateko: (i) dirurik ez itzultzea Zerbitzuak bertan behera uztean; (ii) Zerbitzuak bertan behera uzteak eragindako kostuak ordaindu behar izatea; (iii) Zerbitzuak bertan behera utzi aurretik fakturazio-kontura bidalitako kargu guztiak ordaindu behar izatea; eta (iv) Zerbitzuak bertan behera utzi eta gero, kontura ezin sartu edo kontua ezin erabiltzea. 4. klausulan zehaztu bezala prozesatuko ditugu Datuak. Zerbitzuak bertan behera uzten badituzu, uneko Zerbitzu-aldiarekin batera joko dira amaitutzat; ordainketak aldian behin egiten badituzu, ordea, Zerbitzuak bertan behera utzi dituzun aldiaren amaieran joko dira amaitutzat. Zerbitzuen ordainketekin erlazionatutako eskaera bat egiten baduzu zure bankuarekin dirua berreskuratzeko, jatorrizko ordainketa egin zen data kontuan hartuko dugu zerbitzuak bertan behera uzteko eta baimena ematen diguzu zerbitzua berehala bertan behera uzteko edo ordainketaren ondorioz zuri hornitutako edozein edukirako sarbidea ezeztatzeko.
- h. Probaldi-eskaintzak. Probaldi-eskaintzaren batean parte hartzen baduzu, baliteke probako Zerbitzua bertan behera utzi behar izatea eskaintza onartu zenuenean adierazi zitzaizun epean; bestela, probaldia amaitu ondoren, Zerbitzuak erabiltzeagatik kobratu egingo dizugu. Doako probaldien zenbait eskaintzen kasuan, berritze automatikoa aktibatu beharko duzu.
- i. Sustapen-eskaintzak. Lantzean behin, baliteke Microsoft-ek zerbitzuak eskaintzea probaldi baterako. Aldi horretan Microsoft-ek ez dizu zerbitzuak erabiltzeagatik kobratuko. Eskaintzaren zehaztapenak eta baldintzak urratzen badituzu, Microsoft-ek Zerbitzu horiek hornitzearen tarifa normala kobratzeko eskubidea gordetzen du.
- j. Prezio-aldaketak. Zerbitzuaren eskaintzak iraupen eta prezio zehatzak baditu, zehaztutako epean egongo da indarrean prezioa. Zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi baduzu, egin litezkeen eskaintza eta prezio berriak onartu beharko dituzu. Zerbitzuak aldian behin ordaintzen badituzu (adibidez, hilean behin), ez baduzu iraunkortasun-klausularik eta ez bada probako eskaintza bat, aukera dugu Zerbitzuaren prezioa aldatzeko, baldin eta Zerbitzuan eginbide berri, eguneratu edo hobetuak baditugu (betiere Zerbitzua eskaintzeko lanaren kostua igo bada) edo baldin eta merkatua aldatu bada (esaterako, langileen-kostuak, moneten fluktuazioak, zergen/araudien aldaketak, inflazioa, lizentzien tasak eta azpiegitura- eta administrazio-kostuak direla-eta). Prezio-aldaketa indarrean sartu baino 30 egun lehenago bidaliko dizugu jakinarazpen bat. Zerbitzuak bertan behera uzteko eskubidea izango duzu prezioa aldatu baino lehen, goiko 9.g klausulari jarraikiz. Prezio-aldaketa baten berri ematen dizugunean, prezioen igoeraren arrazoiak eta esparrua ere azalduko dizkizugu eta Zerbitzuak bertan behera nola utzi gogoratuko dizugu. Zure kokalekuaren arabera, espresuki onartu beharko duzu aldaketa eta, onarpenarik jasotzen ez badugu, Zerbitzuak amaituko ditugu uneko fakturazio-aldia amaitu ostean edo prezio-aldaketa indarrean jarriko den datan. Beste kasu guztietan, argi utziko dizugu prezio berria indarrean sartuko dela ez badituzu Zerbitzuak bertan behera uzten eta, era berean, Zerbitzuak bertan behera nola utzi gogoratuko dizugu.
- k. Zuri egindako ordainketak. Ordainketaren bat zor badizugu, ordaintzeko behar dugun informazio guztia garaiz eta zehatz bidaliko diguzula zin egiten duzu. Zuri egin beharreko ordainketatik erator litezkeen zerga eta kostu guztiak zure gain hartuko dituzu. Halaber, ordainketa jaso ahal izateko, ezartzen ditugun beste baldintza guztiak bete behar dituzu. Ordainketa bat okerrez jasotzen baduzu, ordainketa atzera bota ahalko dugu edo dirua itzultzeko eskatu. Hori egiteko behar dugun laguntza ematea onartzen duzu. Gainera, ordainduko dizugun zenbatekoa jakinarazpenik gabe murriztu ahalko dugu, aurretik egindako gehiegizko ordainketak doitzeko.
- l. Ordainketa atzeratuak. Ordainketak atzerapenez egiten badituzu, zor dituzun zenbatekoak biltzeko egiten ditugun ganorazko gastu guztiak ordaindu beharko dituzu (abokatuen tarifak zein bestelako legezko tarifak eta kostuak barne), legeek eta araudiak onartzen duten heinean. Zure zerbitzuak eten edo bertan behera utzi ahalko ditugu, baldin eta behar den denboran ordaintzeko abisua jaso arren ordainketa ez baduzu garaiz eta osorik egiten (abisuan zerbitzuak eten edo bertan behera utziko ditugula ohartaraziko dizugu). Zerbitzuak etetea edo bertan behera uztea nahi ez baduzu, abisuan adierazitako epean egin beharko duzu ordainketa. Falta den zenbatekoa garrantzi gutxikoa bada, beste prozedura bat aplikatuko da. Fakturaren guztizko balioaren % 2 baino gutxiagoko zenbatekoak garrantzi gutxikotzat hartuko dira. Ez ordaintzeagatik Zerbitzuetan sartzeko baimena kentzen edo bertan behera uzten badizugu, litekeena da ezin berriro sartzea Microsoft kontuan.
- m. Opari-txartelak. Opari-txartelen erabilera (Skype opari-txartelak salbu) Microsoft-en opari-txartelen zehaztapen eta baldintzen mende dago (https://support.microsoft.com/help/10562/microsoft-account-gift-card-terms-and-conditions). Skype opari-txartelei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan Skype-ren laguntza-orrira (https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=615383).
- n. Banku-kontuen bidezko ordainketa-metodoa. Banku-kontu bat erregistra dezakezu Microsoft kontuan ordainketa-metodo gisa erabiltzeko. Banku-kontu bat gehitu ahal izateko, kontua zordunketa zuzenak jaso ditzakeen entitate finantzario batekoa izan behar da; besteak beste, konpentsazio-ganbera automatikoaren ("ACH) transakzioak onartzen dituen Ameriketako Estatu Batuetako entitate finantzario batekoa edo Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra ("SEPA") edo Herbehereetako "iDEAL" sistema onartzen duten Europako entitate finantzario batekoa. Banku-kontua Microsoft kontuko ordainketa-metodo gisa gehitzean onartu zenituen Baldintzak ere aplikatzen dira; adibidez, SEPA kasuaren "ordainketa automatikoa". Berresten eta bermatzen duzu erregistratutako banku-kontua zeurea dela edo baimena duzula kontua erregistratu eta ordainketa-metodo gisa erabiltzeko. Ordainketa-metodo lehenetsi gisa erregistratzen edo hautatzen baduzu banku-kontua, baimena ematen diozu Microsoft-i (edo bere agenteei) erosketaren edo harpidetzaren kostuaren (harpidetzaren zerbitzuaren baldintzen arabera) guztizkoa eskatzeko zordunketa-eragiketa baten edo gehiagoren bidez erregistratutako banku-kontuan. Halaber, baimena ematen diozu, beharrezkoa izanez gero, kredituzko eragiketa bat edo gehiago egiteko erroreak konpontzeko, dirua itzultzeko edo antzeko xedeetarako. Gainera, banku-kontua kudeatzen duen entitate finantzarioari baimena ematen diozu zordunketa-eragiketa horiek kobratzeko edo kredituzko eragiketak onartzeko. Onartzen duzu emandako baimen horrek indarrean jarraituko duela banku-kontuaren informazioa Microsoft kontutik kendu arte. 4.e klausulan adierazi den modura, uste baduzu ordainketa batean okertu zarela, jarri harremanetan bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin berehala. Bestalde, kontuan hartu behar da bizi zaren herrialdeko lege aplikagarriek zure erantzukizuna murritz dezaketela iruzurrezko, okerrezko edo baimenik gabeko transakzioak egiten badira zure banku-kontua erabiliz. Banku-kontua hautatzen edo erregistratzen baduzu ordainketa-metodo gisa, berresten duzu Baldintza hauek irakurri, ulertu eta onartu dituzula.
Entitate kontratatzailea, Lege-aukeraketa eta Gatazkak ebazteko tokia
10. Entitate kontratatzailea, Lege-aukeraketa eta Gatazkak ebazteko tokia. Europar Batasunean, Islandian, Liechtensteinen, Norvegian, Suitzan edo Erresuma Batuan bizi bazara (edo zure negozioaren egoitza nagusia bertan badago) eta doako edo ordainpeko Zerbitzuak erabiltzen ari bazara, Microsoft Ireland Operations Limited, One Microsoft Place, South County Business Park, Leopardstown, Dublin 18, Ireland, enpresarekin kontratatzen ari zara (Irlandako Enpresak Erregistratzeko Bulegoan erregistratuta dago 256796 zenbakiarekin, IE 8256796 U BEZ zenbakiarekin, eta egoitza sozial honekin: 70 Sir John Rogerson’s Quay, Dublin 2, Ireland). Irlandako legeak aplikatzen zaizkie doako eta ordainpeko Zerbitzuei lotutako erreklamazioei. Nolanahi ere, Zerbitzuak hornitzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun (edo, enpresa bat bazara, negozioaren kokaleku nagusia dagoen) herrialdeko kontsumitzaileak babesteko nahitaezko legeak ere aplikatuko zaizkie. Jurisdikzioari dagokionez, zuk eta Microsoft-ek onartzen duzue Zerbitzuak zuzentzen dizkizugun eta ohiko bizilekua duzun herrialdeko (edo, enpresa bat izanez gero, egoitza nagusia duzun herrialdeko) epaitegietara jotzea Baldintza hauetatik eratorritako gatazka guztiak ebazteko. Osterantzean, Irlandan aukeratu ahalko duzu auziaz arduratuko den epaitegia.
Bermeak
11. Bermeak. Kontsumitzailea bazara, eskubide jakin batzuk dituzu, legeak xedatutakoaren arabera. Eskubide horien barne dago Microsoft-ek duen kalitatezko zerbitzuak arretaz eskaintzeko betekizuna. Baldintza hauetan zehaztutako ezerk ez du murriztuko edo ezeztatuko gure erantzukizuna Microsoft-ek sortutako urraketengatik; halaber, adostasunaren eta ezkutuko akatsen legezko bermea izango duzu erabilgarri Zerbitzuak hornitzen ditugun herrialdearen lege aplikagarriaren arabera. Lortu informazio legezko eskubideei buruz hemen (https://www.microsoft.com/en-gb/store/b/aboutwarranties). LEHEN ZEHAZTUTAKO BERMEAREN ARABERA, ASMO TXARREZ EZKUTATUTAKO AKATSAK EDO ZERBITZUEN ERABILERA GUZTIZ OZTOPATZEN DITUZTEN AKATSAK DAUDEN KASUETAN IZAN EZIK ETA SKYPE-REN ORDAINPEKO PRODUKTUETAN IZAN EZIK, "BERE HORRETAN", "AKATS GUZTIEKIN" ETA "ERABILGARRI DAUDEN GISA" HORNITZEN DITUGU ZERBITZUAK. HALABER, EZ DUGU BERMATZEN ZERBITZUEN ZEHAZTASUNA EDO EGOKITASUNA. BADAKIZU ETA ONARTZEN DUZU ORDENAGAILU- ETA TELEKOMUNIKAZIO-SISTEMAK EZ DIRELA AKASGABEAK ETA JARDUERA GABEKO ALDIAK GERTA DAITEZKEELA. EZIN DUGU BERMATU ZERBITZUEK ETENALDIRIK GABE ETA GARAIZ FUNTZIONATZEA, SEGURUAK IZATEA ETA AKASGABEAK IZATEA. GUK ETA GURE AFILIATU, BIRSALTZAILE, BANATZAILE ETA SALTZAILEEK EZ DUGU KONTRATUZKO BERMERIK EDO BALDINTZARIK EMATEN. LEGEZ AURREIKUSTEN DIREN BERME GUZTIAK DITUZU. EZ DIZKIZUGU GEHIAGO EMANGO. INDARREAN DAGOEN LEGEAK HALA ONARTZEN DUEN HEINEAN, DERRIGORREZKO BERME GUZTIAK BAZTERTZEN DITUGU, MERKATURATZE-AHALMENARI, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI, LAN-ESFORTZUARI ETA EZ-HAUSTEARI DAGOZKIENAK BARNE.
Erantzukizunaren muga
12. Erantzukizunaren muga.
- a. Microsoft ez da zure edukiaren edo materialen edota hirugarrenen materialen erantzule izango, hirugarrenen webguneetarako estekak eta erabiltzaileek hornitutako jarduerak barne. Halako edukia eta jarduerak ezin zaizkio Microsoft-i egotzi, eta ez dute zertan Microsoft-en iritzia adierazi.
- b. Microsoft erantzulea izango da soili-soilik Hitzarmeneko betebehar materialak urratzen baditu edo indarreko legeak hala aginduz gero.
- c. Microsoft-ek, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek ez dituzte beren gain hartuko ezein zeharkako kalteren (finantza-galerak, esaterako, etekin-galerak barne) erantzukizunak, salbu eta Microsoft-ek, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek arduragabekeria larriz jokatu badute edo nahitako jokabide txarra izan badute.
- d. Erantzukizunaren mugak ez die eragingo Microsoft-en errurik gabeko erantzukizun legalei, barne harturik berme-urraketetarako ezarritako erantzukizun legalak ezarritako. Gauza bera aplikatuko zaio Microsoft-en, bere agente subsidiarioen edo legezko ordezkarien erantzukizunari, baldin eta iruzurretan aritzen badira edo arduragabekeriaren ondorioz norbaitek min hartzen badu edo norbait hiltzen bada.
- e. Microsoft ez da erantzule egiten baldintza hauetako betekizunak betetzen ez baditu edo berandu betetzen baditu, baldin eta hutsegite hori Microsoft-en zentzuzko kontroletik at dagoen egoera batek eragiten badu, hala nola lan-gatazkak, hondamenak, gerra, terrorismo-ekintzak, asmo txarreko kalteak, istripuak edo indarrean dagoen ezein lege edo gobernu-arau betetzeko beharra. Microsoft gertaera horien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko da, bai eta gertaera horien eraginpean ez dauden betekizunak betetzen ere.
Zerbitzuaren baldintza zehatzak
13. Zerbitzuaren baldintza zehatzak. Hamahirugarren atalaren aurreko eta osteko baldintzak zerbitzu guztiei aplikatzen zaizkie. Klausula honek, aldiz, baldintza orokorren osagarri diren zerbitzuaren araberako baldintzak azaltzen ditu. Baldintza orokorrekin gatazkarik balego, zerbitzuaren araberako baldintzek arautuko dute testu hau.
Xbox
- a. Xbox.
- i. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Xbox lineako zerbitzua, ("Xbox sarea"), Xbox Game Studios jokoak (Mojang Games barne) (https://www.xbox.com/xbox-game-studios), aplikazioak, harpidetzak (adibidez, Xbox Game Pass harpidetza-zerbitzuaren eskaintzak), zerbitzuak (adibidez, Xbox Cloud Gaming) eta Microsoft-ek hornitutako edukia (guztiak batera, "Xbox Zerbitzuak") erabilera pertsonal eta ez-komertzialerako dira.
- ii. Xbox Zerbitzuak. Xbox Zerbitzuak jasotzeko izena ematen duzunean, jokatze moduari, jarduerei eta jokoen eta Xbox Zerbitzuen erabilerari buruzko informazioaren jarraipena egingo da eta hirugarrenekin partekatuko da (jokoen garatzaileak eta argitaratzaileak barne) informazioa, Microsoft-ek Xbox Zerbitzuak horni ditzan eta hirugarrenek Microsoft-ekoak ez diren jokoak eta zerbitzuak kudea ditzaten. Halaber, Xbox Zerbitzuak atzitzen badituzu hirugarrenen gailu edo plataformen bidez, jokatutako jokoei, jarduerei eta jokoen eta Xbox Zerbitzuen erabilerari buruzko informazioaren jarraipena egingo da eta hirugarrenen gailu eta plataformekin partekatuko da, hirugarrenen zehaztapen- eta pribatutasun-baldintzen arabera. Beste plataforma edo gailu batean saioa hasten baduzu Microsoft kontua erabiliz edo Microsoft kontua plataforma edo gailu horiei estekatzen badiezu Xbox Zerbitzuak atzitzeko (adibidez, Xbox Game Studios-eko jokoak atzitzeko beste plataforma edo gailuetan) edo Microsoft-ekoa ez den Zerbitzu bat atzitzeko (adibidez, Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen Microsoft-ekoa ez den joko-argitaratzaile bat), honako hauek onartuko dituzu: (a) Microsoft-ek kontuaren informazio mugatua eta erabilerarekin erlazionatutako datuak partekatuko dituela (besteak beste, jokalari-etiketa, jokalari-puntuazioa, joko-puntuazioa, jokoaren historia, erabilera-datuak eta lagunen zerrenda) hirugarrenekin Microsoft-en pribatutasun-adierazpenean azaldutakoaren arabera, eta (b) Xbox pribatutasun-adierazpenek hala baimentzen badute, hirugarrenek Zure Edukia atzitu ahal izango dutela joko barneko komunikazioetatik edo beste aplikazio batzuetatik, saioa hasita duzunean hirugarrenen kontu batekin. Horrez gainera, Xbox pribatutasun-ezarpenek hala onartuz gero, Microsoft-ek zure izena, jokalari-etiketa, jokalari-irudia, leloa, avatarra, jokoaren bideoak eta zein jokotan jolastu zaren argitara ditzake zuk onartutako jendeari bidalitako komunikazioetan. Xbox-en araberako Family Safety ezarpenak gaitu badituzu, ezarpenok aplikatuko dira Xbox kontsoletan, Xbox Cloud Gaming-en eta PC edo gailu mugikorretarako Xbox aplikazioan; hala ere, ez dira aplikatuko beste gailu edo plataforma batzuetan atzitu edo jokatutako Xbox Game Studios joko edo zerbitzuetan. Zure familiarentzako joko-esperientzia seguruagoa bermatzeko, egiaztatu gurasoen ezarpenak beste gailu eta plataforma horietan.
- iii. Zure edukia. Xbox zerbitzuen komunitatea sortzen laguntzeko, Microsoft-i, bere afiliatuei eta azpilizentziadunei baimena ematen diezu ezein Xbox Zerbitzutan argitaratutako Edukia, izena, jokalari-etiketa, jokoaren bideoak, leloa edo avatarra osorik edo haren parte bat doan eta mugarik gabe erabiltzeko, aldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, igortzeko, partekatzeko eta bistaratzeko edozein prozesu, material edo euskarri erabiliz.
- iv. Joko-kudeatzaileak. Joko batzuek joko-kudeatzaileak, -ordezkariak edo -ostalariak erabil ditzakete. Joko-kudeatzaileak eta -aurkezleak ez dira Microsoft-en bozeramaile baimenduak. Haien iritziek ez dituzte Microsoft-enak nahitaez islatzen.
- v. Haurrak eta Xbox. Xbox Zerbitzuak erabiltzen dituen adingabe bat bazara, kontuaren hainbat ezaugarri zure guraso edo tutoreen kontrolpean egongo dira, eta baliteke haiek Xbox Zerbitzuak nola erabiltzen dituzun jakitea, jasotzen dituzten txostenen bidez. Eginbideok Xbox zerbitzuetan soilik hornitzen dira eta ezin dira transferitu beste ezein gailu eta plataformetara.
- vi. Jokoaren moneta edo ondasun birtualak. Xbox Zerbitzuetan jokoaren moneta birtual bat egon daiteke erabilgarri (adibidez, urrea, txanponak edo puntuak). Moneta hori Microsoft-i edo Microsoft-en izenean erosi ahalko duzu benetako diru-baliabideak erabiliz, bizi zaren herrialdean legez adinez nagusia bazara. Halaber, Xbox Zerbitzuetan artikulu edo ondasun digital birtualak egon daitezke erabilgarri, eta horiek Microsoft-i edo Microsoft-en izenean erosi ahalko dituzu benetako diru-baliabideak nahiz jokoaren moneta erabiliz. Jokoaren moneta eta ondasun birtualak ezin dira aldatu benetako diru-baliabideen, ondasunen edota Microsoft-en edo hirugarrenen bestelako diru-baliabideen truke. Zure lizentzia baliagarria da jokoaren moneta eta ondasun birtualak Xbox Zerbitzuetan soilik erabiltzeko; gainera, mugatua, pertsonala, ezeztaezina eta besterenezina da eta ezin da zatitu azpilizentzietan. Horretaz aparte, ez duzu inolako eskubiderik edo ahalmenik Xbox Zerbitzuetan agertzen edo sortzen diren Xbox-eko joko edo aplikazioen monetaren eta ondasun birtualen gainean, ezta Xbox Zerbitzuen erabilerari loturiko edo Xbox Zerbitzuetan bildutako beste atributuen gainean ere. Microsoft-ek noizean behin aldatu ahal izango ditu jokoen monetaren edo ondasun birtualen inguruko eskaintzak.
- vii. Software-eguneratzeak. Xbox Zerbitzuetara konektatzen diren gailu guztiei dagokienez, automatikoki egiaztatuko dugu Xbox kontsolaren edo Xbox aplikazioaren softwarearen bertsioa eta automatikoki deskargatuko ditugu Xbox kontsolaren edo Xbox aplikazioaren software-eguneratzeak edo konfigurazio-aldaketak (Xbox Zerbitzuetan sartzea, Xbox joko edo aplikazioak baimenik gabe erabiltzea edo Xbox kontsolarekin hardware-gailu periferikoak baimenik gabe erabiltzea galarazten dizutenak barne).
- viii. Softwarea tranpak egiteko erabiltzea edo hura faltsutzea. Automatikoki aztertuko ditugu Xbox Zerbitzuetara konektatzen diren gailu guztiak, tranpak egiteko, edukia faltsutzeko eta Jokabide-kodea edo hemen zehaztutako Baldintzak urratzeko bidea ematen dizun baimenik gabeko hardwarearen bila. Halaber, automatikoki deskargatuko ditugu Xbox Zerbitzuetan baimenik gabe sartzea edota tranpak egiteko edo edukia faltsutzeko baimenik gabeko hardwarea edo softwarea erabiltzea galarazten dizuten Xbox aplikazioen software-eguneratzeak edo konfigurazio-aldaketak.
- ix. Harpidetzaren Baldintza eta zehaztapen gehigarriak. Xbox Harpidetzen Zehaztapenak eta baldintzak (https://www.xbox.com/legal/subscription-terms) klausulan zehaztutako zehaztapen eta baldintza gehigarrien mende daude Xbox Zerbitzuen harpidetzak.
- x. Xbox Zerbitzuaren harpidetza inaktiboak. Xbox Zerbitzuak denboraldi batez erabiltzen ez badituzu, Microsoft-ek fakturazio errepikakorra desaktiba dezake eta kargu errepikakorrak geldi ditzake zehaztutako herrialdeetan. Fakturazio errepikakorra desaktibatu baino lehen, Microsoft-ek jakinarazpen bat bidaliko dizu. Informazio gehiago lortzeko, jarduerarik gabeko aldi aplikagarria barne, irakurri Jarduerarik gabeko aldiaren gidalerroei buruz maiz egiten diren galderak (https://support.xbox.com/help/subscriptions-billing/manage-subscriptions/xbox-subscription-inactivity-policy).
- xi. Azken erabiltzaileen lizentzia-hitzarmen eta jokabide-kode gehigarriak. Zenbait Xbox zerbitzuk beren erabilera-baldintzak eta jokabide-kodeak eduki ditzakete.
Denda
- b. Denda. "Denda" da aplikazioak ("aplikazioak" terminoak jokoak hartzen ditu barne) eta bestelako eduki digitala arakatzeko, deskargatzeko, erosteko, baloratzeko eta horiei buruzko iritzia emateko aukera ematen duen zerbitzua. Microsoft-enak edo haren bazkideenak diren edo haiek kudeatzen dituzten zenbait Denden erabilerari (besteak beste, Office denda, Windows-eko Microsoft Store eta Xbox-eko Microsoft Store) aplikatzen zaizkio Baldintza horiek. "Office denda" terminoak barne hartzen ditu Office produktuen eta Office, Microsoft 365, SharePoint, Exchange, Access eta Project (2013ko bertsioak edo berriagoak) aplikazioen denda edo Office dendaren markaren pean dagoen beste ezein produkturen denda. "Windows-eko Microsoft Store" terminoak barne hartzen du Microsoft-ena edo haren bazkideena den edo haiek kudeatzen duten Denda bat, eta Windows gailuetan (telefono, PC eta tabletetan) nahiz gailu horien bidez atzi daitezkeen Microsoft Store marka duten zerbitzuetan dago erabilgarri. "Xbox-eko Microsoft Store" terminoak barne hartzen du Microsoft-ena edo haren bazkideena den edo haiek kudeatzen duten Store bat, eta Xbox kontsoletan nahiz kontsola horien bidez atzi daitezkeen Microsoft Store marka duten zerbitzuetan dago erabilgarri.
- i. Lizentzia-baldintzak. Dendetan erabilgarri dauden aplikazio guztien argitaratzailea identifikatuko dugu, banan-banan. Aplikazioarekin batera bestelako lizentzia-baldintzak hornitu ezean, Baldintzen amaieran azaltzen diren Aplikazioen lizentzia-baldintza estandarrek ("SALT") zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko hitzarmen bat osatzen dute. Hitzarmen horrek Microsoft-enak edo haren bazkideenak diren edo haiek kudeatzen dituzten Store bidez (Office denda izan ezik) deskargatutako aplikazioen lizentzia-baldintzak ezartzen ditu. Bestela esanda, Baldintza horiek Microsoft Zerbitzuen eta haren bidez emandako zerbitzuen erabilera arautzen dute. Gainera, Baldintza horien 5. klausula denden bidez erositako hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu guztiei aplikatzen zaie. Office dendaren bidez deskargatutako aplikazioak ez daude SALT estandarren mende eta beste lizentzia-baldintza batzuk dituzte.
- ii. Eguneratzeak. Microsoft-ek automatikoki bilatu eta deskargatuko ditu aplikazioen eguneratzeak, nahiz eta dagokion dendan saioa hasita ez eduki. Ez badituzu dendetako aplikazioen eguneratze automatikoak jaso nahi, denden edo sistemaren ezarpenak alda ditzakezu. Nolanahi ere, guztiz edo zati batez linean ostatatuta dauden Office dendako aplikazioen kasuan, garatzaileak noiznahi egunera dezake aplikazioa, zuri baimenik eskatu gabe.
- iii. Balorazioak eta iritziak. Dendako aplikazio bati edo Ondasun digital bati buruzko balorazioa edo iritzia bidaltzen baduzu, baliteke Microsoft-en mezu elektroniko bat jasotzea aplikazioaren edo Ondasun digitalaren argitaratzailearen edukiarekin. Halako mezu elektronikoak Microsoft-ek bidaltzen dituenez, ez dugu partekatuko zure helbide elektronikoa dendaren bidez lortu duzun ezein aplikazioren edo Ondasun digitalen argitaratzaileekin.
- iv. Segurtasun-abisua. Begietan min ez hartzeko eta gaixotasunak zein ondoeza saihesteko, lantzean behin atseden hartu behar duzu jokoak eta bestelako aplikazioak erabiltzen ari zarenean, batez ere erabiliaren erabiliaz mina edo nekea nabaritzen baduzu. Hori horrela, ondoezik sentitzen bazara, egin atsedentxo bat. Ondoez mota asko daude, besteak beste: goragalea, bidaiariaren ondoeza, zorabioak, orientazio eza, buruko mina, nekea, begietako mina edo begi sikuak. Aplikazioak erabiltzen dituzunean, ingurukoek arreta gal dezakete eta haiek oztopa ditzakezu. Saihestu koskak, eskailerak, sabai baxuak eta honda daitezkeen balio handiko elementuak edo elementu hauskorrak. Zenbait pertsonak –oso portzentaje txiki batek– epilepsia-aldiak izan ditzakete aplikazioetako irudi bisual jakin batzuk ikustean, esaterako, argi edo forma keinukariak. Epilepsia-aldiak inoiz sufritu ez dituztenek ere sintoma hori duen diagnostikatu gabeko gaixotasun bat izan dezakete. Hauek dira epilepsiaren sintomak: zorabioak, ikusmen lausotua, gorputz-adarren astinaldiak edo dardarak, orientazio eza, nahasmendua edo gorputz-ikarak. Horrelakorik sentitzen baduzu, utzi berehala aplikazioa erabiltzeari eta jarri harremanetan medikuarekin. Inoiz epilepsia-aldiei lotutako sintomarik izan baduzu, ordea, jarri harremanetan medikuarekin aplikazioak erabili aurretik. Gurasoek umeak zaindu behar dituzte aplikazioak erabiltzen dituzten bitartean, sintomarik duten ikusteko.
Microsoft familiaren eginbideak
- c. Microsoft familiaren eginbideak. Gurasoek eta haurrek Microsoft familia-eginbideak erabil ditzakete (Microsoft Family Safety barne) konfiantzazko harremanak eraikitzeko, familian zer motatako jokabideak, webguneak, aplikazioak, jokoak, kokaleku fisikoak eta gastuak onartzen diren denek batera ulertuz eta erabakiz. Gurasoek "familia" bat sor dezakete https://account.microsoft.com/family atarian (edo beren Windows gailuko edo Xbox kontsolako instrukzioei jarraituz) eta seme-alabak eta beste guraso batzuk gonbida ditzakete familian sartzera. Eginbide ugari daude erabilgarri familiako kideentzat; beraz, irakurri arretaz familia bat sortzen duzunean edo familia batean sartzen zarenean eta familiaren sarbiderako Ondasun digitalak erosten dituzunean ematen dizugun informazioa. Familia bat sortzean edo batera sartzean, onartzen duzu ezarritako xedearen arabera erabiliko duzula familia eta ez duzula taldea legez kontra erabiliko beste norbaiten informazioa baimenik gabe lortzeko. Microsoft familia-eginbideok Microsoft zerbitzuetan soilik hornitzen dira eta ezin dira transferitu beste ezein plataformetara. Adibidez, Xbox-en araberako Family Safety ezarpenak aplikatuko dira Xbox kontsoletan, Xbox Cloud Gaming-en eta PC edo gailu mugikorretarako Xbox aplikazioan; hala ere, ez dira aplikatuko beste gailu edo plataforma batzuetan atzitu edo jokatutako Xbox Game Studios joko edo zerbitzuetan. Zure familiarentzako joko-esperientzia seguruagoa bermatzeko, egiaztatu gurasoen ezarpenak beste gailu eta plataforma horietan.
Talde-mezularitza
- d. Talde-mezularitza. Zenbait Microsoft zerbitzuk aukera ematen dizute SMS ("testu-mezuak") bidez mezuak bidaltzeko beste batzuei edo baimena ematen diote Microsoft-i eta Microsoft-ek kontrolatutako afiliatuei mota horretako mezuak zuri eta —zure izenean— beste batzuei bidaltzeko. MICROSOFT-I EDO MICROSOFT-EK KONTROLATUTAKO AFILIATU BATI MOTA HORRETAKO MEZUAK ZURI EDO BESTE NORBAITI BIDALTZEKO AGINDUA EMATEN DIOZUNEAN, ADIERAZTEN ETA BERMATZEN DIGUZU MEZUAREN HARTZAILE GUZTIEK BAIMENA EMAN DUTELA MOTA HORRETAKO MEZUAK ETA ERLAZIONATUTAKO TESTU-MEZU ADMINISTRATIBOAK JASOTZEKO MICROSOFT-EN EDO MICROSOFT-EK KONTROLATUTAKO AFILIATU BATENGANDIK. "Testu-mezu administratiboak" dira Microsoft zerbitzu jakin batek lantzean behin bidaltzen dituen transakzio-mezuak; esaterako, ongietorri-mezua edo mezuak jasotzeari uzteko jarraibideak. Zuk edo taldeko kideek ez badituzue mota horretako mezuak jaso nahi, Microsoft-en edo Microsoft-ek kontrolatutako afiliatuengandik mezu gehiago ez jasotzea aukera dezakezue edozein unetan, emandako argibideei jarraituz. Ez baduzu aurrerantzean mota horretako mezurik jaso nahi edo taldean parte hartu nahi, onartu egiten duzu aukera desaktibatuko duzula dagokion programak edo zerbitzuak emandako argibideei jarraituz. Benetan uste baduzu taldeko kide batek ez duela aurrerantzean mota horretako mezurik jaso nahi edo taldean parte hartu nahi, onartu egiten duzu taldetik kenduko duzula. Era berean, adierazten eta bermatzen diguzu mezua bidaltzea agindu diguzun hartzaile guztiek ulertzen dutela taldeko kide bakoitza dela bere operadoreak kobratutako mezuen kostuak ordaintzearen erantzule, barne harturik mezuak AEBetan oinarritutako zenbakietatik transmititzean sortzen diren nazioarteko mezuen kostuak.
Skype, Microsoft Teams eta GroupMe
- e. Skype, Microsoft Teams eta GroupMe.
- i. Larrialdi-zerbitzuak. Desberdintasun aipagarriak daude telefono mugikorren edo linea finkoko telefonoen zerbitzu tradizionalen eta Skype, Microsoft Teams eta GroupMe zerbitzuen artean. Lege, araudi edo erregulazio aplikagarri lokalen edo nazionalen arabera, Microsoft-ek betebehar mugatuak ditu 911 edo 112 larrialdietarako telefonoen erabilera ("Larrialdi-zerbitzuak") eta antzeko zerbitzuetarako sarbidea eskaintzeko Skype, Microsoft Teams eta GroupMe zerbitzuen bidez.
- ii. Skype-ren "Skype-tik telefonora" eginbidearen software-bertsio mugatuek soilik onartzen dute Larrialdi-zerbitzuetara deiak egitea oso herrialde gutxietatik eta erabilitako plataformaren arabera. Eginbide honen konfigurazioari eta erabilgarritasunari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan helbide honetara: http://www.skype.com/en/legal/emergency-calling/. Skype-tik telefonora eginbidearen bidez egindako larrialdi-deia egitea lortzen baduzu, zure kokaleku fisikoari buruzko xehetasunak eman beharko dituzu, larrialdi-zerbitzuek erantzun diezazuten. Microsoft-ek ez du bermatzen larrialdi-deiak behar bezala konektatuko direnik. Europar Batasunaren larrialdietarako telefonora (112) deitzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan helbide honetara: www.skype.com/go/emergency.
- iii. Ordainpeko Skype produktuen aldaketak. Ordainpeko Skype zerbitzuetan zuretzat aplikagarri eta kaltegarriak diren aldaketak egiten baditugu, aldaketa egin baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez jakinaraziko dizugu eta aldaketa gauzatu aurretik eraginpeko produktuarekiko duzun hitzarmena ezeztatzeko duzun eskubidearen berri emango dizugu. Ez baduzu produktuarekiko hitzarmena ezeztatzen aldaketak indarrean sartu aurretik, aldaketak onartuko dituzu. Bidaltzen dizugun jakinarazpenean berariaz azalduko dizugu hori guztia.
- iv. APIak edo igorpenak. Skype erabili nahi baduzu edozein igorpeni lotuta, "Igorpenak egiteko baldintzak" bete behar dituzu (https://www.skype.com/go/legal.broadcast). Microsoft-ek erakutsitako edo eskainitako aplikazio-programen interfaze ("API") bat erabili nahi baduzu, lizentzia-baldintza aplikagarriak bete beharko dituzu (www.skype.com/go/legal).
- v. Bidezko erabileraren gidalerroak. Baliteke bidezko erabileraren gidalerroak aplikatzea Skype software eta produktuen erabilerari. Horregatik, irakurri gidalerro horiek. Izan ere, iruzurren eta erabilera okerren aurka babesteko eginak daude, eta egin ditzakezun deien eta mezuen motan, iraupenean eta bolumenean mugak ezar ditzakete. Gidalerroak baldintza hauetan txertatuta daude erreferentzia gisa. Helbide honetan aurkituko dituzu: https://www.skype.com/go/terms.fairusage.
- vi. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Skype software eta produktuak zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabil dezazun diseinatu dira. Baimena duzu Skype laneko komunikazio pertsonaletan erabiltzeko.
- vii. Skype zenbakia / Skype To Go. Microsoft-ek Skype edo Skype To Go zenbaki bat ematen badizu, zenbakia zurea ez dela eta zenbaki hori betiko gorde ezin duzula onartuko duzu. Herrialde batzuetan, baliteke Microsoft bazkide batek (eta ez Microsoft-ek) eskaintzea zenbakia. Kasu horretan, beste kontratu bat sinatu beharko duzu bazkide horrekin. Skype zenbakiari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, ikusi https://go.skype.com/home.skype-number.
- viii. Skype Manager. Zuk zeuk sortzen eta kudeatzen duzunez "Skype Manager administratzaile-kontua", Skype Manager talde bateko banakako administratzaile izango zara eta ez negozio-entitate baten administratzailea. Nolanahi den, aukera duzu zure Microsoft kontu pertsonala Skype Manager taldera estekatzeko ("Estekatutako kontua"). Dena dela, administratzaile gehiago izenda ditzakezu Skype Manager zerbitzuan, betiere gehitutako erabiltzaile horiek hemen adierazten diren Baldintzak onartzen badituzte. Estekatutako kontu bati Skype zenbakiak esleitzen badizkiozu, zure erantzukizuna da estekatutako kontuaren erabiltzaileen bizilekuari edo kokalekuari lotutako eskakizun guztiak betearaztea. Estekatutako kontu bat Skype Manager taldetik desestekatzen baduzu, ezin izango dituzu eskuratu esleitutako harpidetzak, Skype saldoa edo Skype zenbakiak eta ezin izango dituzu aurrerantzean atzitu desestekatutako kontuarekin erlazionatutako edukia edo materialak. Estekatutako kontuko erabiltzaileen informazio pertsonala indarrean dauden datu pertsonalak babesteko legeen arabera prozesatzea onartzen duzu. Skype Manager bertan behera utziko da taldeko kideek MSA honetan zehazten den Jokabide-kodea betetzen ez badute.
- ix. Skype-ren kostuak eta diru-itzultzeak. Harpidetzatik at dauden telefono-deiengatik ordaindu beharreko kostuak dei-konexioarenak (dei bakoitzeko behin kobratzen dena) eta minutuko tarifarenak dira, www.skype.com/go/allrates helbidean adierazi bezala. Deien kostuak Skype saldotik kobratuko dizkizugu. Microsoft-ek harpidetza baten parte ez diren telefonoetara, premium tarifako zenbakietara eta dei-helburuetara egindako deien tarifak alda ditzake. Aldaketak nabarmenak eta zuretzat kaltegarriak badira (adibidez, tarifak igotzen baditugu), mezu elektroniko bidez edo beste modu egoki baten bidez jakinaraziko dizugu aldaketak indarrean sartu baino hogeita hamar (30) egun lehenago gutxienez. Hogeita hamar (30) egun horiek pasatzen direnean, tarifa berriak aplikatuko ditugu deietan. Uneko tarifak hemen aurkituko dituzu: www.skype.com/go/allrates. Ez badituzu tarifa berriak onartzen, ez egin deirik. Osorik ez dauden dei-minutuak eta zentimoak gorantz borobilduko ditugu, hurbileneko unitatera. Kontrakoa adierazi ezean, Skype-ren ordainpeko produktuen prezio guztiek zerga aplikagarriak hartzen dituzten kontuan, BEZa barne. BEZa zuk emandako fakturazio-helbidearen arabera kalkulatuko da. Skype-k zerga-erakundeei azkenean ordaindu behar dien BEZa dena delakoagatik Microsoft-ek zuri kobratu dizun BEZa baino txikiagoa izanik ere, espresuki uko egiten diozu Skype-ri BEZa itzultzeko eskatzeko eskubideari. Skype-ren ordainpeko produktuak ez daude erabilgarri eskualde hauetan: Athos mendia, Kanaria Uharteak, Frantziako Itsasoz Haraindiko Departamenduak, Aland uharteak, Kanaleko uharteak, Helgoland uhartea, Büsingen, Ceuta, Melilla, Livigno, Campione d'Italia eta Lugano aintzirako Italiako urak. Skype-ren ordainpeko produktu bat erabiltzen baduzu, ezeztatze-aldia amaituko da eta ezin izango duzu erosketa bertan behera utzi edo haren dirua itzultzeko eskatu. Skype saldoa gastatzean, Skype zenbaki bat esleitzean edo harpidetza bat erabiltzean Skype-ren ordainpeko produktu bat "guztiz banatu" dela eta "erabili" dela ulertzen da. Berariaz onartzen duzu Skype zenbakiak ezeztatze-aldia amaitu aurretik eslei daitezkeela, eta ez duzula dirurik bueltan jasoko esleipena egin ostean. Baldintza hauen arabera, ezeztatze-alditik kanpo, erabili gabeko edo iraungitako Skype harpidetzen dirua itzuliko dizugu soilik. Ezeztatze-aldia eta diru-itzultzeak ez zaizkie aplikatzen Microsoft-en ordainpeko produktuei, baldin eta (i) hirugarren bazkide baten bidez erosi badituzu; (ii) hirugarrenen ordaintzeko metodoak erabiliz eskudiruarekin ordaindu badituzu (esaterako, eskudiruz ordaintzeko diru-zorroarekin); (iii) Microsoft-etik linean zuzenean erosi ez badituzu (adibidez, kupoien bidez edo aurrez ordaindutako txartelen bidez), edo (iv) produktuak hirugarren batek esleitu badizkizu kontuan. Hala ere, beste hornitzaile batera eramaten baduzu Skype zenbakia, eskubidea duzu aurrez ordaindutako harpidetzen dirua itzultzeko eskatzeko lege aplikagarriaren arabera.
- x. Skype saldoa. Ordainpeko produktuak noizean behin alda daitezkeenez, Microsoft-ek ez du bermatzen Skype saldoa erabil dezakezunik Skype-ren ordainpeko produktu guztiak erosteko. Ez baduzu Skype saldoa erabiltzen 180 egunetan, Microsoft-ek saldoa inaktibo-egoeran jarriko du. Nolanahi ere, Skype saldoa berraktiba dezakezu berraktibatze-esteka erabilita (https://www.skype.com/go/store.reactivate.credit). Skype saldoa erosten duzunean, automatikoki kargatzeko eginbidea gai dezakezu, dagokion koadroa hautatuta. Eginbide hau gaituta badago, Skype saldoa ezarritako atalasetik behera dagoen bakoitzean, automatikoki kargatuko da Skype saldo gehiago ezarritako zenbateko berarekin eta aukeratutako ordainketa-metodoa erabiliz. Harpidetza kreditu-txartela, Paypal edo Moneybookers (Skrill) ez den metodo baten bidez erosi bazenuen eta automatikoki kargatzeko eginbidea gaituta badaukazu, Skype saldoa hurrengo harpidetza ordaintzeko beharrezko kopuruarekin kargatuko da. Saldoa automatikoki kargatzeko eginbidea noiznahi desgai dezakezu. Horretarako, sartu Skype kontuaren atariko ezarpenetara eta desgaitu eginbidea. Dei-helburu erabilgarriak alda daitezke noizean behin. Edozein arrazoirengatik Microsoft kontua ixten baduzu, Microsoft kontuarekin erlazionatutako Skype saldo guztia galduko duzu eta ezin izango duzu berreskuratu. Ezin duzu transferitu Skype saldoa beste erabiltzaile batzuei.
- xi. Skype markagailua. Mahaigaineko Skype eta gailu mugikorretarako aplikazioak baztertu ostean, Skype markagailua erabil dezakezu harpidetza aktibo batekin edo Skype saldoarekin. Skype markagailua Microsoft Teams-en edo Interneten erabil dezakezun Skype produktu bat da.
- xii. Nazioarteko mezuen tarifak. Une honetan, GroupMe-k AEBetan oinarritutako zenbakiak erabiltzen ditu sortutako talde guztietan. Hori horrela, GroupMe talde batetik bidalitako edo jasotako testu-mezu guztiak Ameriketako Estatu Batuetatik bidalitako edo jasotako nazioarteko testu-mezutzat hartuko dira. Zure kokalekuaren arabera, Microsoft Teams-ek nazioarteko testu-mezu gisa erabil daitekeen telefono-zenbaki bat erabil dezake. Nazioarteko tarifak ezagutzeko, jarri harremanetan zure hornitzailearekin.
Bing eta MSN
- f. Bing eta MSN. Egin klik hemen (https://go.microsoft.com/fwlink/?linkid=2300807) Bing arautzen duten baldintzen laburpen bat lortzeko.
- i. Bing eta MSN materialak. Zuk bakarrik eta modu ez-komertzialean erabiltzeko dira Bing-en eta MSN-n (Microsoft-eko bot-en, aplikazioen eta programen bidez izanik ere) erabilgarri dauden artikuluak, testuak, argazkiak, mapak, bideoak, bideo-erreproduzigailuak eta hirugarrenen materialak. Bestelako erabilerak (besteak beste, material horiek deskargatzea, kopiatzea edo banatzea edo zeure produktuak sortzeko xedearekin material edo produktu horiek erabiltzea) Microsoft-ek, materialen gaineko eskubideen jabeek edo copyright-legeak onartutako heinean soilik onartzen dira. Microsoft-ek baldintza hauetan berariaz ematen ez dituen materialen gaineko eskubideak Microsoft-ek edo eskubideen beste jabeek gordetzen dituzte.
- ii. Bing-en gomendio-sistemak. Bing-ek inplementatutako sistemak erabil ditzake informazioa edo produktuak gomendatzeko. Bing-ek informazioa nola eskaintzen duen jakiteko, ikusi https://go.microsoft.com/fwlink/?linkid=2315939.
- iii. Bing Mapak. Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Zeelanda Berrian, Australian eta Japonian, ezin dituzu txori-begizko ikuspegiko irudiak erabili gobernu-helburuetarako, idatzizko baimen bereiz bat izan ezean.
- iv. Bing Places. Datuak edo Edukia ematen dizkiozunean Bing Places-i, Microsofti emango diozu egile-eskubiderik gabeko jabetza intelektualeko nazioarteko lizentzia, Datuak eta Zure edukia eta beren jabetza intelektualarekin erlazionatutako eskubideak erabili, erreproduzitu, gorde, aldatu, gehitu, sustatu, transmititu, bistaratu eta banatzeko zerbitzuaren parte gisa. Horrez gain, baimena ematen diozu eskubide horiek edo etorkizunean edukiko dituzun eskubideak azpilizentzian emateko hirugarrenei.
Cortana
- g. Cortana.
- i. Erabilera pertsonal ez-komertziala. Cortana Microsoft-en laguntzaile pertsonalaren zerbitzua da. Cortana-k eskaintzen dituen eginbideak, zerbitzuak eta edukia (guztiak batera "Cortana-ren zerbitzuak") modu pertsonalean eta ez-komertzialean erabil daitezke.
- ii. Funtzionaltasuna eta edukia. Cortana-k hainbat eginbide eskaintzen ditu eta batzuk pertsonalizagarriak dira. Baliteke Cortana-ren zerbitzuek sarbidea eskaintzea beste Microsoft Zerbitzu batzuek edo Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuek hornitutako zerbitzu, informazio edo funtzionaltasunetarako. 13. klausulako zerbitzuaren araberako baldintzak Cortana-ren zerbitzuen bidez atzitutako Microsoft Zerbitzuei ere aplikatzen zaizkie. Cortana-k planak egin ditzazun eskaintzen dizu informazioa. Zure ardura da, ordea, datuok berrikustea, horien fidagarritasuna baloratzea eta erabakiak hartzea. Microsoft-ek ez du bermatzen Cortana-k eskainitako esperientzia pertsonalizatuen fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo puntualtasuna. Cortana-ren eginbide batek komunikazio edo jakinarazpen bat jasotzea, ikustea edo bidaltzea galarazten badizu, komunikazioa edo jakinarazpena atzeratzen badu edo zerbitzu bat jasotzea galarazten badizu, Microsoft ez da inola ere erantzulea izango.
- iii. Hirugarrenen aplikazioak eta zerbitzuak. Cortana-ren zerbitzuak eman ahal izateko, baliteke Cortana-k Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuak (hirugarrenen gaitasunak edo zerbitzu konektatuak) iradokitzea edo haiek erabiltzen laguntzea. Hala aukeratzen baduzu, Cortana-k hainbat datu truka ditzake Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuekin (besteak beste, posta-kodea, kontsultak eta Hirugarrenen Aplikazio eta Zerbitzuek itzulitako erantzunak) eskatutako zerbitzuak jaso ditzazun. Halaber, baliteke Cortana-k Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen bidez erosketak egiteko aukera ematea. Horretarako, Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu horietan zuzenean ezarritako kontuaren hobespenak eta ezarpenak erabiliko ditu. Edonoiz deskonekta dezakezu Cortana-ren zerbitzua Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuetatik. Zehaztutako Baldintzen 5. klausularen mende dago Cortana-ren zerbitzuen erabilera, haiek Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuekin konektatzeko erabiltzen dituzunean. Baliteke Hirugarrenen aplikazio eta zerbitzuen argitaratzaileek beren aplikazio, zerbitzu edo eginbideen funtzionaltasuna edota horiek Cortana-ren zerbitzuekiko duten integrazioa aldatu edo etetea. Microsoft ez da fabrikatzaileek eskainitako software edo firmwareen erantzulea.
- iv. Cortana gaituta duten gailuak. Cortana-ren zerbitzuak atzitzeko aukera gaituta duten edota Cortana-ren zerbitzuekin bateragarriak diren produktu edo gailuak dira Cortana gaituta duten gailuak. Microsoft-ek fabrikatzen edo garatzen ez dituen edo jabea ez den hirugarrenen gailu eta produktuak ere badira Cortana gaituta duten gailuak. Microsoft ez da hirugarrenen gailu edo produktu horien erantzulea.
- v. Software-eguneratzeak. Zerbitzuak hornitu ahal izateko, automatikoki egiazta dezakegu Cortana-ren Zerbitzuen softwarearen bertsioa, doan deskarga ditzakegu automatikoki software- edo konfigurazio-eguneratzeak eta Cortana gaituta duten gailuen fabrikatzaileei eska diezaiekegu Cortana-ren Zerbitzuen softwarea eguneratuta mantentzeko.
Microsoft aplikazioak eta zerbitzuak
- h. Microsoft 365 aplikazioak eta zerbitzuak.
- i. Erabiltzeko baldintzak. Zuk soilik eta modu ez-komertzialean erabil ditzakezu dira Microsoft 365 Family, Microsoft 365 Personal, Microsoft 365 Basic, Sway, OneNote.com eta bestelako Microsoft 365 aplikazio edo Zerbitzuak edo Office markako Zerbitzuak, salbu eta erabilera komertzialerako eskubideak badituzu Microsoft-ekiko beste hitzarmen baten bidez. Word, Excel, PowerPoint, Outlook, OneDrive, Access, Publisher eta antzeko aplikazioak erabiltzen badituzu Microsoft 365 Family, Microsoft 365 Personal eta Microsoft 365 aplikazio edo harpidetzen edozein Zerbitzutan, erabilera hori https://aka.ms/useterms guneko lizentzia-baldintza gehigarrien eta aipatutako Baldintzen mende egongo da.
- ii. Outlook baldintza gehigarriak. Bing Mapen erabilera hartzen du barne Outlook-ek. Bing Mapen bidez hornitutako eduki guztiak, geokodeak barne, edukiak eskaintzeko erabiltzen den produktuaren bidez soilik erabil daitezke. Bing Mapen Azken erabiltzailearen Erabiltzeko baldintzen (go.microsoft.com/?linkid=9710837) eta Microsoft-en Pribatutasun-adierazpenaren (go.microsoft.com/fwlink/?LinkID=248686) mende dago Bing Mapen erabilera.
Osasunerako bot-ak
- i. Osasunerako bot-ak. Osasunerako bot-ak (haien artean, ekintza-planak, xehetasunak, abisuak eta antzeko eginbideak egon daitezke) ez dira gailu medikoak eta osasuna eta osasun-zerbitzuen profesional batek sortutako programa baten arabera sasoi ona lortzen laguntzea dute soilik helburu. Beren xedea ez da mediku profesionalen aholkuak ordeztea, ezta gaixotasunak diagnostikatzea, sendatzea, tratatzea, arintzea edo prebenitzea ere, eta ez daude horretarako diseinatuta. Zure ardurapean soilik erabiliko dituzu osasunerako bot-ak. Microsoft ez da erantzule izango osasunerako bot-ek emandako informazioan oinarrituta hartzen dituzun erabakiengatik. Gaixotasunei, dietari, ariketa fisikoari edo ongizate-programa bati buruzko galderarik baduzu, osasunerako bot-ak erabili aurretik medikuarenera jotzea gomendatzen dizugu. Zerbitzuetan edo zerbitzuen bidez lortutako informazioa ezin da izan aitzakia mediku profesionalei aholkuak ez eskatzeko edo horiei jaramon ez egiteko. Produktu teknologiko guztiekin gertatzen den modura, osasunerako bot-ek funtzionatzeari utz diezaiokete edo konektagarritasuna gal dezakete, besteak beste.
Ondasun digitalak
- j. Ondasun digitalak. Microsoft Groove, Microsoft Filmak eta telebista-saioak, Store, Xbox Zerbitzuak eta bestelako erlazionatutako eta etorkizuneko zerbitzuen bidez, Microsoft-ek aukera eman diezazuke musika, irudiak, bideoak, testuak, liburuak, jokoak eta bestelako materialak ("Ondasun digitalak") formatu digitalean eskuratu, entzun, ikusi, jokatu edo irakurtzeko. Ondasun digitalak zuk pertsonalki, ez-komertzialki eta aisialdirako erabiltzeko dira. Onartzen duzu ez duzula ondasun digitalen kopiarik birbanatuko, transmitituko, transferituko edo publikoki exekutatu edota bistaratuko. Ondasun digitalen jabea Microsoft edo hirugarren alderdi bat izan daiteke. Halere, jabea dena dela, ondasun digitalekiko zure eskubideak baldintza hauen, copyright-legearen eta https://go.microsoft.com/fwlink/p/?LinkId=723143 helbidean azaltzen diren erabilera-arauen araberakoak direla onartzen duzu. Bestalde, onartu egiten duzu ez zarela zerbitzuen bidez lortutako ondasun digitalak inola ere aldatzen saiatuko; besteak beste, ez zarela ondasun digitalak aldatzen saiatuko jabetza edo iturburua ezkutatzeko edo ezabatzeko helburuaz. Microsoft-ek edo ondasun digitalen jabeek ondasun digital horiek zerbitzuetatik ken ditzakete abisurik eman gabe.
Microsoft Storage
- k. Microsoft Storage.
- i. OneDrive biltegi-esleipena. Microsoft Storage zerbitzuaren doako edo ordainpeko harpidetzek onartzen duten baino eduki gehiago biltegiratuta baduzu OneDrive-n eta Microsoft-ek kontuaren arazoak konpontzeko bidalitako abisuei (gehiegizko edukia kentzeko edo biltegiratze-leku gehiago duen beste plan batera harpidetzeko) erantzuten ez badiezu abisua jaso eta 30 eguneko epean (edo jakinarazpenean zehaztutako epe luzeago batean), kontua ixteko eta Zure edukia OneDrive-tik ezabatzeko edo desgaitzeko eskubidea gordetzen dugu. Irakurri gehiago biltegiratze-kuotei buruz hemen (https://prod.support.services.microsoft.com/office/how-does-microsoft-storage-work-2a261b34-421c-4a47-9901-74ef5bd0c426).
- ii. OneDrive zerbitzuaren errendimendua. Baliteke batzuetan atzerapenak nabaritzea OneDrive-n edukia kargatu edo sinkronizatzean, hainbat faktoreren arabera (esaterako, ekipamendua, Interneteko konexioa eta Microsoft-en zerbitzuaren errendimendua eta osotasuna mantentzeko lanak).
- iii. OneDrive-ren iraungitze-oharra. Jakinarazpen bat bidaliko dizugu OneDrive kontua jarduera-ezagatik itxi baino hilabete lehenago (ikusi 4.a.ii klausula). Ordainpeko harpidetza bat baduzu, ez dizugu kontua itxiko jarduera-ezagatik OneDrive erabiltzeko ordaindu duzun epearen zehar.
- iv. Zerbitzuen aldaketak. Doako zein ordainpeko Microsoft Storage zerbitzuetan egindako aldaketa baten ondorioz OneDrive-n duzun Edukian sartzeko aukera galduko baduzu, jakinarazpen bat bidaliko dizugu 30 egun aurretik gutxienez.
- v. Ordainpeko harpidetzak. Microsoft Storage-ren biltegiratze-mugak murrizten baditugu edo OneDrive zerbitzua bertan behera uzten badugu, ordainpeko harpidetza bertan behera utzi ahal izango duzu eta harpidetzaren kostua hainbanatuta itzuliko dizugu. Egiten dugun edozein aldaketa 30 egun lehenago jakinaraziko dizugu gutxienez, eta zuk jakinarazpenean adierazitako epean utzi beharko duzu bertan behera harpidetza.
- vi. Outlook.com biltegi-esleipena. Outlook.com postontziaren biltegiratze-kuota edo Microsoft Storage doako edo ordainpeko harpidetza batean duzun kuota gainditu baduzu, ezingo duzu bidali edo jaso mezurik gehiegizko edukia kendu edo biltegiratze-leku nahikoa duen harpidetza bat lortu arte. Microsoft-eko oharra jaso eta gehiegizko edukia kentzen edo biltegiratze-leku gehigarria lortzen ez baduzu, Zure edukia ezabatzeko edo desgaitzeko eskubidea gordetzen dugu. Irakurri gehiago biltegiratze-kuotei buruz hemen (https://prod.support.services.microsoft.com/office/how-does-microsoft-storage-work-2a261b34-421c-4a47-9901-74ef5bd0c426).
Microsoft Cashback
- l. Microsoft Cashback. Microsoft bezeroek Microsoft Cashback programa ("Cashback") erabil dezakete deskontu-sariak irabazteko programan parte hartzen duten saltzaileekin erosketak egiten dituztenean; horretarako, Bing.com, Microsoft Edge eta antzeko Microsoft produktu eta zerbitzu zehatzak erabili behar dituzte. Cashback izena ematen baduzu edo Cashback eskaintza bat aktibatzen baduzu, onartu eta berretsiko dituzu Cashback Zehaztapenak eta baldintzak (https://www.microsoft.com/bing/rebates-terms). Parte hartzeko zenbait ezaugarri, murriztapen eta muga aplikatuko dira Cashback erabiltzen duzunean; informazio gehiago lortzeko, ikusi Cashback FAQa (https://www.bing.com/rebates/faq).
Microsoft Rewards
- m. Microsoft Rewards.
- i. Informazio orokorra. Microsoft Rewards-en ("Rewards programa") doan sar zaitezke eta puntuak ematen dizkizu zenbait jardueraren truke, ("Puntuak") hala nola zenbait Microsoft produktu eta zerbitzu modu pertsonalean erabiltzeko. Microsoft kontu bat baduzu eta parte hartzen duen Eskualde batean bazaude (jarraian zehazten dira), automatikoki erregistratuko zara Rewards programan eta berehala hasiko zara Puntuak lortzen. Edonoiz utz dezakezu bertan behera Rewards programan duzun erregistroa; horretarako, jarraitu behean zehazten diren argibideei.
- ii. Hainbat metodo dituzu erabilgarri Puntuak erabiltzeko ("Erabilera-aukerak"); halaber, https://aka.ms/redeemrewards guneko ("Rewards") Erabilera-orrian zerrendatzen diren zenbait produktu eta zerbitzu lortzeko erabil ditzakezu puntuok. Puntuak erabiltzeko edozein Erabilera-aukeran, lehenbizi aktibatu behar duzu Rewards programaren kontua ("Rewards kontua") https://rewards.microsoft.com/ guneko Rewards panelean edo Microsoft-en zenbait gune eta orritan. Doakoa da Rewards kontua aktibatzeko eragiketa.
- iii. Zenbait murriztapen eta muga aplikatuko dira Rewards programako Puntuak lortzen, erabiltzen edo kudeatzen dituzunean. Informazio gehiago lortzeko, joan gune honetako Rewards atalera: https://support.microsoft.com ("FAQ").
- iv. Eskakizunak. Rewards kontua aktibatzeko eta Puntuak lortu, erabili edo kudeatzeko, erabil daitekeen Microsoft kontu bat behar duzu eta FAQan zerrendatzen diren area geografikoetako ("Eskualdeak") batean bizi behar duzu. Rewards kontu bat soilik sor eta erabil dezakezu, nahiz eta hainbat helbide elektroniko eduki. Etxe bakoitzak sei Rewards kontu eduki ditzake gehienez. Rewards programa zuk soilik eta modu ez-komertzialean erabiltzekoa da. Kokaleku geografikoa ezkutatzeko edo faltsutzeko erabil daitekeen sare birtual pribatu bat (VPN) edo antzeko teknologia edo zerbitzu erabiltzen baduzu, bertan behera utziko dugu zure Rewards kontua eta lortutako Puntuak galduko dituzu.
- v. Puntuak lortzea. Puntuak lortzeko hainbat aukera izango dituzu zenbait jarduera eginez ("Eskaintzak"); besteak beste, Bilaketak, Erosketak, Microsoft-en zenbait produktu eta zerbitzu erabiltzea edo Microsoft-ek eskainitako abaguneak aprobetxatzea. Rewards kontu aktibo bat eduki behar duzu Eskaintzok aprobetxatzeko. Eskaintza zehatzen eskakizunak osatu ostean, baliteke Puntuak Rewards panelean eskatu behar izatea haiek irabazi eta Rewards kontuan gehitu baino lehen. Microsoft-ek zehaztutako epean Puntuak eskatzen ez badituzu, Puntuok iraungiko dira. Eskainitako Eskaintzak Eskualdearen arabera alda daitezke, eta baliteke denbora mugatuan erabilgarri egotea edo beste murriztapen batzuen mende egotea. Eskaintza batek ematen dituen Puntuak lortzeko, Eskaintzaren zehaztapenak eta baldintzak bete behar dituzu. Eskaintzak ikusiko dituzu zuzenean Rewards panelean edo zenbait Microsoft produktu eta zerbitzuak erabiltzen dituzunean. Noizean behin, Microsoft-ek Puntu gehigarriak eskaini edo eman diezazkizuke sari gisa, nahi duenean edo jakinarazpenik bidali gabe; halaber, puntuak eman ditzake fede oneko Bilaketak egiten eta Microsoft zerbitzuak erabiltzen dituzunean.
- vi. Rewards programaren xedeak betetzeko, "Bilaketa" baten azalpena da erabiltzaile bakar batek testua eskuz idazten duenean Bing-eko bilaketa-emaitzak lortzeko edo bere ikerketak osatzeko asmoarekin; "Bilaketa" batek ez ditu barnean hartzen bot-ek, macro-ek edo antzeko automatizatutako edo iruzurrezko metodoek idatzitako kontsultak edo fede oneko bilaketa pertsonalak egiteko idazten ez diren kontsultak. Rewards programaren xedeak betetzeko, "Erosketa" bat da ondasunak erosteko edo Microsoft-en eduki digitalerako lizentzia bat (doakoa zein ordainpekoa) zuzenean deskargatu eta erosteko prozesua. Puntuak ez dira eskaintzen Microsoft-en egindako Erosketa guztietan eta zenbait murriztapenen mende egon daitezke.
- vii. Puntuen murriztapenak eta mugak. Microsoft-ek ematen ditu Puntuak Rewards kontu bakoitzari; halaber, ezin dituzu transferitu puntuok beste pertsona edo entitate bati. Lehen zehaztu den informazioari eragin gabe, Microsoft-ek noizbehinka eta nahierara eman diezazkizuke honako baimen hauek: (i) Puntuak zure familiarekin partekatzeko baimena (mugak aplika daitezke), (ii) Puntuak Erabilera-orrian zerrendatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeetako bati emateko baimena, edo (iii), zure Eskualdearen eta beste zehaztapen eta baldintzen arabera, zenbait Puntu erabiltzeko baimena sari desberdinak edo fideltasun-programak lortzeko (besteak beste, Microsoft-ek edo baimendutako hirugarrenek hornitutako programak). Microsoft-ek beti izango da Puntuen jabea eta zuk ez duzu inolako jabetzarik izango horien gainean; gogoan izan puntuok ez dutela diru-baliorik eta ezingo duzula lortu dirurik haiek erabiltzean. Eskaintza baten arabera soilik ematen dira Puntuak. Ezin dituzu erosi Puntuak. Microsoft-ek pertsona bakoitzak edota etxe bakoitzak lor dezakeen puntu kopurua muga dezake edo mugak ezar ditzake zehaztutako epe baten arabera (adibidez, egun batean lor daitekeen puntu kopurua murritz dezake), baldin eta fede oneko xedapenaren urratzeak kalte egiten ez badizu. Unean aplikatzen diren murriztapenak ikusteko, irakurri FAQa. Eskaintza edo Erabilera-aukera batek kontrakoa adierazi ezean, Programan irabazitako Puntuek ez dute balio Microsoft-ek edo hirugarrenek eskainitako beste programetan, eta ezin dira erabili beste zerbitzuetako puntuekin batera. Rewards kontuarekin erlazionatutako erabili gabeko Puntuak iraungiko dira Rewards kontuarekin Punturik irabazten edo erabiltzen ez baduzu 12 hilabeteko epean.
- viii. Erabilerak. Erabilera-orrian eta Microsoft-en zenbait gune eta orritan erabilgarri izango dituzu Erabilera-aukerak. Erabilera-aukera baterako lortzen dituzun Puntu guztiak Rewards kontuan eduki behar dituzu erabilgarri haiek erabili baino lehen Erabilera-aukera lortzeko. Baliteke sari batzuen kopurua mugatua izatea. Sari horiek lehenbizi eskatzen dituenak eramango ditu. Zenbait Erabilera-aukeren Puntuak erabili ahal izateko, baliteke helbide-elektronikoa, telefono-zenbakia (VOIP eta doako zenbakiak izan ezik) eta antzeko informazio gehigarria eman behar izatea eta iruzurrak saihesteko kode bat idatzi edo lege-dokumentu gehigarriak sinatu behar izatea. Puntuak erabili ostean, ezingo duzu utzi bertan behera edo itzuli Erabilera-aukera Puntuak berreskuratzeko, produktuak hondatuta egon edo lege aplikagarriek hala agindu ezean. Izakinik ez duen edo beste arrazoiren batengatik erabilgarri ez dagoen Erabilera-aukera hautatzen baduzu, balio bereko Erabilera-aukera batekin ordeztuko dugu hautatu duzuna edo puntuak itzuliko dizkizugu (zuk hautatukoaren arabera).
- ix. Microsoft-ek edonoiz eta edozein arrazoirengatik egunera ditzake eskaintzen Erabilera-aukerak edo haiek eskaintzeari utzi diezaioke. Zenbait Erabilera-aukerek adinaren edo Eskualdearen araberako eskakizunak edo erabilerarekin erlazionatutako beste zehaztapen eta baldintza batzuk eduki ditzakete. Eskakizun edo baldintza horiek gehituko dira dagokion erabilera-eskaintzan. Zeuk ordaindu behar dituzu zerga guztiak, bai eta Erabilera-aukera onartu eta erabiltzearen bestelako kostu guztiak ere. Microsoft kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikora bidaliko dira Sariak. Beraz, ziurtatu helbide elektronikoa eguneratuta duzula une oro. Ez gara saiatuko berriro bidaltzen bidali ezin diren sariak, eta, ondorioz, galdu egingo dituzu. Ezingo dituzu birsaldu lortutako sariak. Urteko ezin dituzu erabili 550.000 Puntu baino gehiago Rewards programan.
- x. Rewards kontua bertan behera uztea. Rewards programan parte hartzeari utzi nahi badiozu, jarraitu parte hartzeari uzteko orriaren (https://rewards.microsoft.com/optout) jarraibideei Rewards kontua bertan behera uzteko. Rewards kontua bertan behera uzten baduzu, berehala galduko dituzu lortutako Puntuak eta etorkizunean Puntu gehiago lortzeko gaitasuna. Puntuak berriro lortzeko, beste Rewards kontu bat ireki beharko duzu (kontuan izan Microsoft-ek ez dizkizula itzuliko galdutako Puntuak). Rewards kontua bertan behera utziko da (eta Puntuak galduko dituzu) Microsoft kontuan saioa hasten ez baduzu 12 hilabeteko epean.
- xi. Programaren aldaketak edo etendura. Microsoft-ek beretzat gordetzen du Rewards programa edo programaren zati bat nahieran aldatzeko, eteteko edo bertan behera uzteko eskubidea inolako jakinarazpenik gabe. Hala ere, Rewards programa bertan behera uzten edo eteten bada, arrazoizko ahaleginak egingo ditu jakinarazpen bat bidaltzeko posta elektronikoz eta Rewards panelaren bidez; halaber, 90 eguneko epea izango duzu gutxienez lortutako Puntuak erabiltzeko, non eta bertan behera uzteko prozesua berehalakoa ez den lege- edo segurtasun-arrazoirengatik.
- xii. Beste baldintza batzuk. Microsoft-ek uste badu Rewards programa modu okerrean aldatu, erabili edo faltsutu duzula edo zehaztutako baldintzak urratu dituzula, Microsoft-ek beretzat gordetzen du honako eskubide hauek aplikatzeko aukera: zure Rewards kontua berehala bertan behera uztea, Rewards programan parte hartzeko duzun aukera ezeztatzea, lortutako Puntu guztiak kentzea eta Rewards programaren bidez lortu duzun edozein Erabilera-aukera bertan behera uztea edo etetea. Halaber, legezko arrazoi batengatik (adibidez, esportazio-legeak) Microsoft-ek erabakitzen badu ezin duzula lortu Erabilera-aukera bat, Microsoft-ek beretzat gordetzen du Rewards programaren bidez lortutako edo lortu nahi zenuen edozein Erabilera-aukera bertan behera uzteko edo eteteko eskubidea. Microsoft-ek produktuaren zehaztasuna bermatzeko ahalegin guztiak egin arren, gogoan izan erroreak gerta daitezkeela noizbehinka. Ondorioz, Microsoft-ek beretzat gordetzen du errore horiek edonoiz konpontzeko eskubidea, nahiz eta erroreek uneko Eskaerei edo zain, lortu edo erabili dituzun Puntu edo sariei eragin. Gatazkak badaude Rewards programaren baldintzen eta erlazionatutako materialen edo publizitatearen beste adierazpen batzuen artean, baldintza hauek gailenduko eta aplikatuko dira.
Azure
- n. Azure. Zerbitzuak jasotzean onartu zenuen hitzarmen bereiziaren zehaztapen eta baldintzek arautzen dute Azure zerbitzuaren erabilera, Microsoft Azure-ren Legezko informazioaren orrian: https://aka.ms/AA7z67v.
Microsoft Soundscape
- o. Microsoft Soundscape. Onartzen duzu Microsoft Soundscape (1) ez dela diseinatu, sortu edo erabilgarri jarri medikuntza-gailu gisa eta, (2) ez dela diseinatu edo sortu mediku profesionalen aholkuak, diagnostikoak, tratamenduak edo erabakiak ordezteko; halaber, ezin da erabili mediku profesionalen aholku, diagnostiko, tratamendu edo erabakien tokia hartzeko edo haiek aldatzeko.
Power Platform
- p. Power Platform. Microsoft Power Platform-en (https://www.microsoft.com/en-us/power-platform/business-applications/legal) dagoen Power Platform-en Legezko Informazioaren orrian zehaztutakoaren arabera, zerbitzuen horniketa arautzen duen hitzarmen bereiziaren zehaztapenen eta baldintzen mende dago Power Platform zerbitzuaren erabilera.
Dynamics 365
- q. Dynamics 365. Microsoft Dynamics 365 guneko Dynamics 365 Lege-informazioaren orrian (https://www.microsoft.com/en-us/dynamics-365/business-applications/legal) zehaztutakoaren arabera, zerbitzuak lortzeko sinatu duzun hitzarmenaren zehaztapen eta baldintzek arautzen dute Dynamics 365 zerbitzuaren erabilera.
Copilot-en AA esperientziak
- r. Copilot-en AA esperientziak. Dokumentu honetan zehaztutako Baldintzak eta Copilot - Erabiltzeko baldintzak (bing.com) (https://www.bing.com/new/termsofuse#content-policy) klausulan zehaztutako zerbitzuak lortzean jarraitu behar diezun zehaztapen eta baldintza osagarriek arautzen dute Copilot-en AA esperientzien erabilera (datu komertzialen babesa duen Copilot, izan ezik). Datu komertzialen babesa duen Microsoft Copilot-en erabiltzailea bazara, ikusi honako orri hau zuri aplikatzen zaizkizun erabiltzeko baldintzak eta dokumentu honetan zehaztutako Baldintzak irakurtzeko: https://aka.ms/BCETermsOfUse.
AA Zerbitzuak
- s. AA Zerbitzuak. Adimen artifizialeko (AA) teknologiak (AA sortzailearen zerbitzuak barne) erabiltzen dituzten zerbitzuak edo eginbideak dira "AA Zerbitzuak".
- i. Aholku profesionalik gabe. AA zerbitzuak ez dira diseinatu edo sortu profesionalen aholkuak ordezkatzeko eta ez dituzu hala erabili behar.
- ii. Ingeniaritza alderantzikatua. Ez dituzu erabiliko AA zerbitzuak modeloen, algoritmoen eta sistemen azpiko osagaiak aztertzeko. Adibidez, ezin dituzu hauteman eta kendu modeloen pisuak edo AA zerbitzuen zatirik atera gailutik.
- iii. Datuak ateratzea. Kontrakoa adierazi ezean, ez duzu erabiliko edukia ateratzeko edo biltzeko gunerik edo web-datuak ateratzeko metodorik AA zerbitzuetako datuak ateratzeko.
- iv. AA zerbitzuetako datuak erabiltzeko mugak. Ez dituzu erabiliko AA zerbitzuak edo zerbitzuen datuak AA teknologiak sortzeko, trebatzeko edo hobetzeko (zuzenean edo zeharka).
- v. Zure edukiaren erabilera. AA zerbitzuak hornitu ahal izateko, Microsoft-ek zerbitzuetan gehitu duzun informazioa (bai eta zerbitzuetatik atera duzun informazioa) prozesatu eta gordeko du zerbitzua edo bere emaitzak modu kaltegarrian erabil ez ditzazun.
- vi. Edukiaren jabetza. AA zerbitzuak erabiltzen dituzunean edukia emateko, argitaratzeko, gehitzeko, bidaltzeko edo jasotzeko (oharrak eta iradokizunak barne), Microsoft-ek ez du erreklamatuko eduki horren jabetza. Irteerako edukian aurkituko dituzun jabetza intelektualaren eskubideei dagokienez, zuk zeuk erabaki beharko duzu nola erabili nahi duzun edukia; halaber, kontuan hartu beharko dituzu erabilera-inguruneak eta dagokion jurisdikzioaren legeak, besteak beste. Baldintza hauetan zehaztutakoaren arabera, berresten eta bermatzen duzu zure edukiaren eskubide guztien jabea zarela eta, besteak beste, edukia emateko, argitaratzeko, kargatzeko, gehitzeko edo bidaltzeko beharrezko eskubide guztiak dituzula.
- vii. Eduki-kredentzialak. AA zerbitzuak erabiltzen dituzunean edukia sortzeko, Microsoft-ek edukiari buruzko informazioa gordetzen du eta informazioa eta edukia erlazionatzen ditu eduki-kredentzialekin. Ezin dituzu erabili AA zerbitzuak edo sortu edukia eduki-kredentzialak eta jatorrizko metodoak, markak edo seinaleak kendu, aldatu edo ezkutatzeko; halaber, ezin dituzu erabili AA zerbitzuak erabiltzaileei engainatzeko xedea duen edukia sortzeko, AA zerbitzuak erabiliz sortu ez dituzten emaitzak ikusten ari direla uste dezaten.
- viii. Hirugarrenen erreklamazioak. Lege aplikagarrien arabera AA zerbitzuak nola erabili dituzun kontuan hartuta (besteak beste, AA zerbitzuak erabiltzean copyright-a urratzen baduzu edo eduki-irteerekin erlazionatutako antzeko erreklamazioak), zuk zeuk izango zara hirugarrenen erreklamazioei erantzuteko arduradun bakarra.
- ix. Erabilera murriztapenak. Lehen zehaztutako "Jokabide-kodea" bete ez ezik, onartzen duzu ez dituzula erabiliko AA zerbitzuak eta erabakiak hartzeko eta ekintzak egiteko (modu independentean edo erabiltzaile baten laguntzarekin) zerbitzuak honako hauek egiteko:
- 1. Edozein pertsonaren lege-posizioan, finantzetan, bizitza-abaguneetan, lan-abaguneetan edo giza eskubideetan ondoriozko eraginak izan ditzaketen edo pertsona edo talde batean kalte fisiko edo psikologikoak sor ditzaketen erabakiak hartzeko edo ekintzak egiteko pertsona baten laguntzarik gabe;
- 2. Nahita engainatzeko edo desinformatzeko (adibidez, iragarki faltsuak) edo teknika subliminalak inplementatzeko (adibidez, seinale bisualak, entzute-seinaleak eta pertsona normal baten pertzepzio-tartetik kanpo dauden antzeko seinaleak) pertsona baten jokabideak manipulatu edo aldatzeko modu kaltegarrien bidez;
- 3. Pertsonen ahultasunak aprobetxatzeko haien adina, desgaitasunak edo egoera sozioekonomikoa kontuan hartuz, pertsona horien edo talde bateko pertsonen jokabidea erabat aldatzeko xedea edo helburua lortzeko eta, ondorioz, pertsona horri edo beste pertsona bati kalte nabarmenak eragiteko;
- 4. Pertsona zehatzekiko edo pertsona taldeekiko jokaera diskriminatzaile, bidegabe, partzial edo kaltegarri sor ditzaketen puntuazio-sozialak edo iragarpen-profilak sortzeko;
- 5. Pertsona batek krimen bat egiteko arriskua duen egiaztatzeko, pertsona horren profila edo pertsonalitatea ebaluatuz haren pertsonalitatearen ezaugarriak arabera. Debeku hori ez da aplikatuko pertsona batek egintza kriminaletan parte hartu duen jakiteko sortu diren giza ebaluazioak kudeatzeko erabiliko diren AA zerbitzuetan, prozesu horiek krimen-jarduerekin zuzenean erlazionatuta dauden jazoera egiaztagarrietan oinarritzen direlako jada;
- 6. Datu biometrikoen arabera, pertsonak sailkatzeko edo beren arraza, politika-iritziak, afiliazio sindikala, erlijio- edo filosofia-sinesmenak edo sexu-orientazioa ondorioztatzeko, datu biometrikoetan oinarritutako eta legez lortutako datu multzo biometrikoak (adibidez, irudiak) etiketatzeko edo iragazteko edo lege aplikagarriaren eremuetako datu biometrikoak sailkatzeko prozesuak izan ezik;
- 7. Aurpegiak ezagutzeko datu-baseak sortu edo partekatzeko, Internetetik edo CCTV sistemetatik iragazi gabeko aurpegi-irudiak biltzeko eragiketen bidez;
- 8. Mundu osoko poliziak normalean erabiltzen dituen kamera mugikorretan aurpegiak denbora errealean ezagutzeko teknologia erabili pertsonak identifikatzeko kontrolatu gabeko inguruneetan; besteak beste, aurpegia identifikatzeko teknologia duten kamera eramangarriak daramatzaten eta patruilatzen ari diren poliziak, pertsona susmagarrien edo presoen datu-base batean dauden pertsonak identifikatzen saiatzeko; edo
- 9. Pertsonen emozio-egoerak asmatzen saiatzeko haien jokabide fisiko edo psikologikoen edo portaeraren arabera (adibidez, aurpegierak, aurpegi-mugimenduak edo hizketa-ereduak); besteak beste, amorrua, atsekabea, poza, tristura, harridura, beldurra edo pertsona baten emozio-egoera deskribatzeko erabiltzen diren antzeko emozioak hautemateko.
Europako Erabilerraztasun-legea (EAA) / 2019/882 Gidalerroak (EB)
- t. Europako Erabilerraztasun-legea (EAA) / 2019/882 Gidalerroak (EB). EAAren mende dauden zerbitzuak diseinatu dira ETSI EN 301 549 erabilerraztasun-estandarra betetzeko. Microsoft-ek estalitako Zerbitzuak probatzen ditu estandarra betetzen duten egiaztatzeko. Zerbitzu bakoitzaren azalpenak eta bere erabilera aurki ditzakezu Zerbitzuaren gunean edo Zerbitzuan bertan (https://support.microsoft.com).
Komunikazio-zerbitzuak
- u. Komunikazio-zerbitzuak. Baldintzekin batera https://aka.ms/useterms gunean aurkituko dituzun erabilera-baldintza gehigarrien mende daude pertsonen arteko komunikazioa gaitzen duten zerbitzuak (adibidez, Skype, Teams, Outlook eta GroupMe).
Beste hainbat kontu
14. Beste hainbat kontu. Klausula hau, 1., 9. (Baldintza hauek amaitu aurretik zor egindako zenbatekoei dagokionez), 10., 11., 12. eta 16. klausulak eta beren zehaztapenak direla-eta Hitzarmena deuseztatu ostean aplikatzen jarraitzen diren klausulak Hitzarmena deuseztatu edo bertan behera utzi ostean aplikatzen jarraituko dira. Baldintza hauen arabera dagozkigun eskubideak eta betekizunak noiznahi eslei, transferi edo bazter ditzakegu abisurik eman gabe, osorik zein zatiz batez, baldin eta ekintza horrek ez badizu kalterik egiten. Zuk ezingo dituzu ez baldintza hauek ez zerbitzua erabiltzeko eskubideak esleitu, transferitu edo baztertu. Alemanian bizi bazara, Microsoft-i diru-erreklamazioak eslei diezazkiokezu. Hau zerbitzuez egiten duzun erabilerari dagokion zure eta Microsoft-en arteko hitzarmen osoa da. Zerbitzuez egiten duzun erabilerari buruz zuk eta Microsoft-ek aurretik sinatutako hitzarmen guztiak ordezkatzen ditu. Baldintza hauetako zati guztiak dagokion legeak onartzen duen neurrian aplikatzen dira. Auzitegi edo arbitro batek hala esanda ezin badugu baldintza hauetako parteren bat idatzita dagoen bezala betearazi, horren ordez antzeko baldintza batzuk jarri ahalko ditugu, dagokion legeak ahalbidetzen duen neurrian. Kasu horretan, hitzarmeneko gainerako baldintzak ez dira aldatuko. Baldintza hauek zure eta gure onurarako baino ez dira. Ez dira beste inoren onurarako, Microsoft-en oinordekoen eta esleipen-hartzaileen onurarako izan ezik. Atalen izenburuak erreferentziazkoak dira, besterik ez.
15. Azken erabiltzaile-kontsumitzailea babesteko xedapenen ezeztapena. Enpresa txiki bat edo irabazi-asmorik gabeko erakunde bat bazara, uko egiten diezu Europako Komunikazio-kode Elektronikoen (2018/1972 zuzentaraua) 102. artikuluko 1., 3. eta 5 paragrafoen eta 105. artikuluko 1. paragrafoaren eta 107. artikuluko 1. eta 3. paragrafoen arabera dituzun eskubide guztiei.
16. Esportazio-legeak. Softwareari eta zerbitzuei dagozkien tokiko zein nazioarteko esportazio-lege eta arau guztiak bete behar dituzu, helburuen, erabiltzaileen eta azken erabiltzaileen murrizketak barne. Kokaleku geografikoari eta esportazioei lotutako murrizketen inguruko informazio gehiago lortzeko, joan https://www.microsoft.com/exporting helbidera.
17. Eskubide-erreserbatzea eta oharrak. Baldintza hauetan adierazitako kasuetan salbu, Microsoft-ek ez dizu bermatuko lizentziarik edo beste eskubiderik Microsoft-ek edo berarekin erlazionatutako entitateek kudeatutako patenteei, ezagutza teknikoei, copyrightei, salerosketa-sekretuei, marka komertzialei edo jabetza intelektualarekin erlazionatutako beste elementuei (besteak beste, izenak, irudiak, logotipoak edo antzeko elementuak) dagokienez. Produktu, teknologia, promozio, produktu-izen, produktu-ohar edo produktu-hobespen berriei buruzko ideiak, proposamenak, iradokizunak edo oharrak ematen badizkiozu Microsoft-i ("Oharrak"), doan eta egile-eskubiderik eta zurekiko erantzukizunik gabe ematen dizkiozu ohar horiek, edonola eta edozein xedetarako erabil, parteka eta komertzializa ditzan eta oharretan oinarritutako lan alternatiboak sor ditzan. Ez duzu emango Oharrik, baldin eta Ohar horrek edonolako lizentziarik badu eta, lizentzia horren ondorioz, Microsoft-ek lizentzian eman behar badizkie softwarea, teknologia edo dokumentazioa hirugarrenei Oharrak horietan sartu izanagatik.
JAKINARAZPENAK
Jabetza intelektuala urratzeagatik erreklamazioak egiteko jakinarazpenak eta prozedura. Microsoft-ek hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen ditu. Jabetza intelektuala urratu delako (copyright-a urratu delako barne) erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Microsoft-ek izendatutako agenteari jakinarazpen bat bidaltzea gomendatzen dizugu. Xehetasunak eta kontaktu-informazioa lortzeko, joan Copyright-a urratzearen erreklamazioak egiteko oharrak eta prozedurak atalera (https://www.microsoft.com/legal/intellectualproperty/infringement) eta ikusi zer prozesuk osatzen dituzte Baldintza hauek.
Copyright-a urratzeagatik jasotako jakinarazpenei erantzuteko, 17. izenburuko (Estatu Batuetako Kodea) 512. klausulan eta 2022/2065 Araudiaren (EU) III. Kapituluan zehaztutako prozesuak erabiltzen ditu Microsoft-ek. Egoera jakinetan, Microsoft-ek arauak behin baino gehiagotan urratu dituzten zerbitzuen erabiltzaileen kontuak desgaitu edo ezeztatu ahalko ditu. Halaber, zenbait egoeratan, Microsoft-ek oinarririk gabeko jakinarazpenak maiz bidaltzen dituzten erabiltzaileen edo entitateen mezuak kudeatzeari utz diezaioke. Hornitutako Zerbitzu bati dagozkion prozedura aplikagarrien xehetasun gehiago lortzeko (Microsoft-ek hatutako erabakien ondorioz lor daitezkeen konpentsazioak barne), joan Urratzearen jakinarazpenak atalera (https://www.microsoft.com/legal/intellectualproperty/infringement).
Publizitateari dagozkion jabetza intelektualaren gaineko kezken inguruko jakinarazpenak eta prozedurak. Gure publizitate-sareko jabetza intelektualaren gaineko kezkarik baduzu, irakurri gure Jabetza intelektualaren gidalerroak (https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=243207).
Copyrighten eta marken oharrak. Zerbitzuek copyright-ohar hau dute: © Microsoft Corporation edo haren hornitzaileak, One Microsoft Way, Redmond, WA 98052, USA. Eskubide guztiak erreserbatuta. Baldintzek barne hartzen dituzte Microsoft-en Marka eta Marka-gidalerroak (https://www.microsoft.com/en-us/legal/intellectualproperty/trademarks) (noizbehinka eguneratzen diren moduan). Microsoft eta bere produktuen, softwarearen eta zerbitzuen izen, logotipo eta ikonoak Microsoft enpresa-taldeen marka erregistratu edo erregistratu gabeak izan daitezke Ameriketako Estatu Batuetan edota beste herrialde batzuetan. Honako hau Microsoft-en marka erregistratuen zerrenda osatugabea da https://cdn-dynmedia-1.microsoft.com/is/content/microsoftcorp/microsoft/mscle/documents/presentations/TrademarksListFY25Q3.pdf gunean. Enpresen eta produktuen izenak beren jabeen marka komertzialak izan daitezke. Baldintza hauetan berariaz ematen ez diren eskubideak Microsoft-ek gordetzen ditu. Microsoft-en webgune-zerbitzari batzuetan erabiltzen diren zenbait software enpresa honen lanean oinarrituta daude partea batean: Independent JPEG Group. Copyright © 1991-1996 Thomas G. Lane. Eskubide guztiak erreserbatuta. Microsoft webgunearen zerbitzari jakin batzuetan erabiltzen den "gnuplot" softwarearen copyrighta: © 1986‑1993 Thomas Williams, Colin Kelley. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Osasun-oharra. Microsoft-ek ez du inolako osasun-aholkurik, diagnosirik edo tratamendurik ematen. Gaixotasunei, dietari, ariketa fisikoari edo ongizate-programa bati buruzko galderarik baduzu, jo medikuarengana edo osasun-zerbitzuen hornitzaile profesional batengana. Zerbitzuetan edo Zerbitzuen bidez lortutako informazioa ez dadila izan mediku profesionalen aholkuak eskatzeko edo horiei jaramon ez egiteko aitzakia.
Akzioen kotizazioak eta indizeen datuak (indizeen balioak barne). Zure erabilera pertsonal eta ez-komertzialerako soilik da Zerbitzuen bidez emandako finantza-informazioa. Ezin dituzu erabili finantza-datuak edo hirugarrenen lizentzia-emaileen markak finantza-tresnen edo inbertsio-produktuen jaulkipenari, sorrerari, babesari, salerosketari, marketinari edo sustapenari lotuta, aparteko hirugarrenen lizentzia-emaileen idatzizko hitzarmenik izan ezean. Tresna eta produktu horien barne daude, besteak beste, finantza-tresna deribatuak, produktu egituratuak, inbertsio-funtsak, truke-funtsak eta inbertsio-zorroak, baldin eta tresna edo inbertsio-produktu horien prezioa, itzulera eta errendimendua finantza-datuetan oinarrituta badaude, horiei lotuta badaude edo horien jarraipena egiteko prestatuta badaude.
Finantza-oharra. Microsoft ez da "broker/dealer" bat edo inbertsio-aholkulari erregistratu bat Estatu Batuetako baloreen lege federalaren edo beste jurisdikzio batzuetako baloreen legeen arabera. Hala, ez die banakoei aholkurik ematen baloreak edo bestelako finantza-produktu edo zerbitzuak erosteari, saltzeari edo horietan inbertitzeari dagokionez. Zerbitzuetan azaltzen den informazioa ez da balore bat erosteko edo saltzeko eskaintza edo eskaera. Microsoft-ek, ezta akzioen kotizazioen edo indizeen datuen lizentzia-emaileek ere, ez dute finantza-produktu edo -zerbitzu zehatzik sustatzen edo gomendatzen. Zerbitzuetako edukiak ez du aholku profesionala eskaintzea helburu, ez inbertsioei dagokienez ez zergei dagokienez, besteak beste (eta horietara mugatu gabe).
H.264/AVC estandar bisualei eta VC-1 bideo-estandarrei buruzko jakinarazpena. MPEG LA, L.L.C enpresak lizentzia bidez emandako H.264/AVC edo VC-1 kodek-teknologia eduki dezake softwareak. Teknologia hori bideo-informazioaren datuak konprimatzeko formatu bat da. MPEG LA, L.L.C. enpresak jakinarazpen hau izan behar du:
PRODUKTU HAU H.264/AVC ETA VC-1 PATENTE-ZORROAREN LIZENTZIEN MENDE DAGO, ETA KONTSUMITZAILEARI ERABILERA PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIAL BIDEZ HONAKO HAUEK EGITEKO AUKERA EMATEN DIO: (A) BIDEOA KODETZEA ESTANDARREN ARABERA ("BIDEO-ESTANDARRAK") EDO (B) H.264/AVC ETA VC-1 BIDEO BAT DESKODETZEA; KONTSUMITZAILE BATEK JARDUERA PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIAL BIDEZ KODETUTAKO BIDEO BAT IZAN DAITEKE EDO HALAKO BIDEOAK ESKAINTZEKO LIZENTZIA DUEN BIDEO-HORNITZAILE BATENGANDIK ESKURATUTAKO BIDEO BAT IZAN DAITEKE. EZ DA LIZENTZIARIK EMATEN EZTA ZEHARBIDEZ ERE EMANGO BESTE EZEIN ERABILERARAKO. MPEG LA, L.L.C.-RI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO, JOAN MPEG LA GUNERA (https://www.mpegla.com).
Argibide gisa soilik: jakinarazpen honek ez du Baldintza hauen softwarearen erabilera mugatzen edo galarazten enpresa batek berezkoak dituen ohiko jardueretarako. Halere, ez da aipatutako erabileraren barnean sartuko (i) hirugarrenei softwarea berriro banatzea, edo (ii) BIDEO ESTANDARREKIN bateragarriak diren teknologien bidez edukiak sortzea hirugarrenei banatzeko.
H.265/HEVC bideo-estandarrei buruzko jakinarazpena. Softwareak H.265/HEVC kodetze-teknologia ekar dezake. Access Advance LLC enpresak jakinarazpen hau izan behar du:
SOFTWAREAN GEHITZEN BADA, HEMEN ZERRENDATZEN DIREN HEVC PATENTEEN ERREKLAMAZIO BATEK EDO GEHIAGOK ESTALTZEN DUTE H.265/HEVC TEKNOLOGIA: PATENTLIST.ACCESSADVANCE.COM. SOFTWAREA NOLA LORTU DUZUN KONTUAN HARTUTA, HEVC PATENTE-ZORRO AURRERATUAREN ARABERA EMAN DAITEKE PRODUKTUAREN LIZENTZIA.
Softwarea Microsoft gailu batean instalatzen bada, hemen aurki daiteke lizentziaren informazio gehigarria: aka.ms/HEVCVirtualPatentMarking.
APLIKAZIOEN LIZENTZIA-BALDINTZA ESTANDARRAK
APLIKAZIOEN LIZENTZIA-BALDINTZA ESTANDARRAK
EUROPAKO ESPARRU EKONOMIKOAN ESKAINITAKO APLIKAZIOETARAKO
MICROSOFT STORE, MICROSOFT STORE WINDOWS-EN ETA MICROSOFT STORE XBOX-EN
Lizentzia-baldintza hauek zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko hitzarmena osatzen dute. Mesedez, irakur itzazu. Microsoft Store, Microsoft Store Windows-en edo Microsoft Store Xbox-en dendetatik (horietako bakoitzari lizentzia-baldintza hauetan "Store" deritze) deskargatzen dituzun software-aplikazioak eta aplikazio horien eguneratze eta osagarriak arautzen dituzte, aplikazioak baldintza bereiz batzuk ekarri ezean. Kasu horretan, baldintza horiek aplikatuko dira.
EZ BADITUZU BALDINTZAK ONARTZEN, EZ DAUKAZU APLIKAZIOAREN GAINEKO ESKUBIDERIK ETA EZ DUZU DESKARGATU EDO ERABILI BEHAR.
Aplikazioaren argitaratzailea da aplikazioa lizentzian ematen dizun entitatea, Store-n identifikatu bezala.
Lizentzia-baldintzok betetzen badituzu, honako eskubide hauek izango dituzu.
- 1. INSTALATZEKO ETA ERABILTZEKO ESKUBIDEAK. Aplikazioa Windows gailuetan edo Xbox kontsoletan instala eta erabil dezakezu, Microsoft-en Erabilera-arauetan (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?LinkId=723143) azaldu bezala. Microsoft-ek beretzat gordetzen du Erabilera-arau (https://go.microsoft.com/fwlink/p/?LinkId=723143) horiek edozein unetan aldatzeko eskubidea.
- 2. INTERNETEN OINARRITUTAKO ZERBITZUAK.
- a. Interneten oinarritutako edo hari gabeko zerbitzuak erabiltzeko baimena. Aplikazioak Internet edo antzeko hari gabeko sareak erabiltzen baditu ordenagailu-sistemetara konektatzeko, aplikazioa erabiltzean onartuko duzu gailuaren informazio estandarra partekatzea (besteak beste, gailuari buruzko informazio teknikoa, sistema eta aplikazioaren softwarea eta periferikoak) Interneten oinarritutako edo hari gabeko zerbitzuetarako. Aplikazioa erabiltzean atzitzen dituzun zerbitzuez egiten duzun erabilerari dagozkion bestelako baldintzak ematen badira, horiek ere aplikatuko dira.
- b. Interneten oinarritutako zerbitzuen erabilera okerra. Ez duzu Interneten oinarritutako zerbitzurik erabiliko zerbitzua nahita kaltetzen duen moduan, edo beste edonork zerbitzuaz egiten duen erabilera nahiz hari gabeko sarea kalte dezakeen moduan. Ez duzu ezein modutan erabiliko zerbitzua edozein zerbitzu, datu, kontu edo saretara sarbidea lortzeko baimenik gabe.
- 3. LIZENTZIAREN ESPARRUA. Aplikazio hau lizentzia bidez ematen da, ez da saltzen. Hitzarmen honek aplikazioa erabiltzeko eskubide batzuk besterik ez dizu ematen. Microsoft-ek gailuetako aplikazioak erabiltzeko gaitasuna desgaitzen badu Microsoft-ekin duzun hitzarmenaren arabera, erlazionatutako lizentzia-eskubide guztiak iraungiko dira. Aplikazioren argitaratzaileak gainerako eskubide guztiak beretzat gordetzen ditu. Lege aplikagarriak muga horren gainetik eskubide gehiago eman ezean, aplikazioa hitzarmenean berariaz baimendutako moduan soilik erabiliko duzu. Hala egitean, aplikazioa modu batzuetan soilik erabiltzea ahalbidetzen dizuten muga tekniko guztiak bete behar dituzu. Ezin duzu:
- a. Aplikazioaren muga teknikoak gainditu.
- b. Aplikazioaren atzeranzko ingeniaritza egin edo hura deskonpilatu edo desmuntatu, salbu eta ordenagailu-programetarako indarrean dagoen copyright-legeak halakorik onartzen badu.
- c. Hitzarmen honek zehaztutakoa edo lege aplikagarriak onartutakoa baino aplikazioaren kopia gehiago egin.
- d. Aplikazioa argitaratu edota erabilgarri ipini besteek kopia dezaten.
- e. Aplikazioa alokatu, leasing-ean eman edo mailegatu.
- f. Aplikazioa edo hitzarmena hirugarrenei transferitzea.
- 4. DOKUMENTAZIOA. Aplikazioak dokumentazioa badakar, hura kopiatu eta erabili ahalko duzu zuk zeuk soilik kontsultatzeko.
- 5. TEKNOLOGIA-MUGAK ETA ESPORTATZEKO MUGAK. Baliteke aplikazioa Estatu Batuetako edo nazioarteko teknologia-kontrolaren eta esportazioaren legeen eta arauen mende egotea. Aplikazioak erabiltzen edo onartzen duen teknologiari nazio barruan nahiz nazioartean aplikagarri zaizkion esportazio-lege eta araudi guztiak bete behar dituzu. Lege horien mugek barne hartzen dituzte helburuak, azken erabiltzaileak eta azken erabilera. Microsoft markako produktuen inguruko informazioa lortzeko, joan Microsoft-en esportazio-webgunera (https://go.microsoft.com/fwlink/?linkid=868967).
- 6. LAGUNTZA-ZERBITZUAK. Jarri harremanetan aplikazioaren argitaratzailearekin laguntza-zerbitzurik erabilgarri dagoen jakiteko. Microsoft, hardwarearen fabrikatzailea eta hari gabeko zerbitzuaren operadorea (bat aplikazioaren argitaratzailea denean salbu) ez dira aplikazioaren laguntza-zerbitzuak emateko arduradunak.
- 7. HITZARMEN OSOA. Hitzarmen honek, edozein pribatutasun-politika aplikagarri, aplikazioarekin batera datorren edozein baldintza gehigarri eta osagarrien eta eguneratzeen baldintzek osatzen dute zure eta aplikazioaren argitaratzailearen arteko aplikazioaren lizentzia-hitzarmen hau.
- 8. LEGE APLIKAGARRIA.
- a. Estatu Batuetan eta Kanadan. Aplikazioa Estatu Batuetan edo Kanadan erosi baduzu, bizi zaren estatuko edo probintziako (enpresa bat bazara, toki hau enpresaren egoitza nagusia izango da) legeek arautuko dute baldintza hauen interpretazioa, haiek urratzeagatik egiten diren erreklamazioak eta beste erreklamazio guztiak (besteak beste, kontsumitzaileen babesari, lehiakortasun bidegabeari eta kontratupekoak ez diren lege-urraketei dagozkienak), kontuan hartu gabe legezko printzipioen arteko gatazkak.
- b. Estatu Batuetatik eta Kanadatik kanpo. Aplikazioa beste edozein herrialdetan erosi baduzu, herrialde horretako legeak aplikatuko dira.
- 9. LEGE-ONDORIOAK. Hitzarmen honek zenbait lege-eskubide azaltzen ditu. Beste eskubide batzuk izan ditzakezu zure estatuko edo herrialdeko legeen arabera. Zure estatuko edo herrialdeko legeek hala ahalbidetzen ez badute, hitzarmen honek ezingo ditu lege horien arabera dituzun eskubideak aldatu.
- 10. BERMEAREN EZEZTAPENA. Aplikazioaren lizentzia "bere horretan", "akats guztiekin" eta "erabilgarri egotean" ematen da. Aplikazioaren argitaratzaileak berak, Microsoft-ek (Microsoft ez bada argitaratzailea), aplikazioa bere sarearen bidez eskaintzen duten operadoreek eta gure afiliatu, saltzaile, agente eta hornitzaileek ("Estalitako alderdiak") ez dute berariazko bermerik, garantiarik edo baldintzarik ematen aplikazioari dagokionez. Legez aurreikusten diren berme guztiak dituzu. Ez dizkizugu gehiago emango. Tokiko lege aplikagarriek onartzen duten heinean, Estalitako alderdiek nahitaezko berme inplizitu guztiak baztertzen dituzte; besteak beste, merkaturatze-ahalmenari, xede jakin baterako egoki izateari, segurtasunari, erosotasunari eta arauak ez-urratzeari dagozkienak.
- 11. KONPONBIDEEN ETA KALTE-ORDAINEN MUGA.
- a. Aplikazioaren argitaratzailea ez da erabiltzaileen edo hirugarrenen inolako edukiren erantzule izango, hirugarrenen guneetarako estekak eta erabiltzaileek hornitutako jarduerak barne. Halako edukia eta jarduerak ezin zaizkio aplikazioaren argitaratzaileari egotzi, eta ez dute zertan aplikazioaren argitaratzailearen iritzia adierazi.
- b. Aplikazioaren argitaratzailea erantzulea izango da soilik lizentzia-baldintzetako betebehar materialak urratzen baditu.
- c. Aplikazioaren argitaratzaileak, bere agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek ez dute beren gain hartuko aurrez ikus ezin daitezkeen kalteen edo finantza-galeren erantzukizunak edozein zeharkako kalteri dagokionez (etekin-galerak barne), salbu eta aplikazioaren argitaratzaileek, beren agente subsidiarioek edo legezko ordezkariek arduragabekeria larriz jokatu badute edo nahitako jokabide txarra izan badute.
- d. Erantzukizunaren mugak ez die eragingo aplikazioaren argitaratzailearen errurik gabeko erantzukizun legalei, barne harturik produktuaren erantzukizunaren legeko erantzukizunak eta berme-urraketetarako ezarritako erantzukizun legalak, baina horietara mugatu gabe. Gauza bera aplikatuko zaio aplikazioaren argitaratzailearen, bere agente subsidiarioen edo legezko ordezkarien erantzukizunari, baldin eta iruzurretan aritzen badira edo arduragabekeriaren ondorioz norbaitek min hartzen badu edo norbait hiltzen bada.
- e. 11. klausulako (a) eta (e) azpiatalen artean estalitako kontratuzko eta legezko erreklamazioez gain, ez da bestelakorik onartuko aplikazio honen lizentzia-baldintzetatik edota aplikazioaren bidez erabilgarri jarritako aplikazio edo zerbitzuen erabileratik eratorrita.
Estalitako zerbitzuak
Microsoft-en zerbitzu-hitzarmenak jarraian zerrendatzen diren produktu, aplikazio eta zerbitzuak estaltzen ditu, nahiz eta gerta daitekeen horiek ez egotea erabilgarri zure merkatuan.
- Account.microsoft.com
- Bilaketa adimenduna
- Bildumak
- Bing aplikazioak
- Bing bilaketa-aplikazioa
- Bing hiztegia
- Bing Image and News (iOS)
- Bing Mapak
- Bing Orriak
- Bing Rebates
- Bing Search APIs/SDKs
- Bing Translator
- Bing Webmaster
- Bing.com
- Bingplaces.com
- Clipchamp
- Cortana skills by Microsoft
- Cortana
- Default Homepage and New Tab Page on Microsoft Edge
- Denda
- Dev Center App
- Device Health App
- Dictate
- education.minecraft.net
- Face Swap
- Feedback Intake Tool for Azure Maps (aka “Azure Maps Feedback”)
- Forms.microsoft.com
- forzamotorsport.net
- Groove Music Pass
- Groove
- GroupMe
- Kontsumitzaileentzako Microsoft 365-erako harpidetzetan barne dauden aplikazioak eta zerbitzuak
- LineBack
- Mapak aplikazioa
- Markatze bidezko MSN
- Microsoft 365 aukerako konektatutako esperientziak
- Microsoft 365 Basic-en barne dauden aplikazioak eta zerbitzuak
- Microsoft 365 Business Standard, Microsoft 365 Business Basic, Microsoft 365 Apps, Microsoft 365 app, Microsoft 365 Copilot, Microsoft 365 Copilot app, and Microsoft 365 Copilot Chat*
- *Until a commercial domain is established for use of these services, at which time separate Microsoft commercial terms will govern instead.
- Microsoft 365 Consumer
- Microsoft 365 Family-n barne dauden aplikazioak eta zerbitzuak
- Microsoft 365 Family
- Microsoft 365 Personal-en barne dauden aplikazioak eta zerbitzuak
- Microsoft 365 Personal
- Microsoft 365-en doako bertsioa
- Microsoft Academic
- Microsoft Add-Ins for Skype
- Microsoft Bilaketa Bing-en
- Microsoft Bildumak
- Microsoft Bots
- Microsoft Copilot
- Microsoft Defender banakoentzat
- Microsoft Designer-en irudi-sortzailea
- Microsoft Educator Community
- Microsoft familia
- Microsoft filmak eta telebista-saioak
- Microsoft Horma-orria
- Microsoft kontua
- Microsoft Launcher
- Microsoft Laguntza teknikoa (kontsumitzaileentzat)
- Microsoft Loop
- Microsoft Math Solver
- Microsoft Osasuna
- Microsoft Pay
- Microsoft Pix
- Microsoft Reading Coach
- Microsoft Research Interactive Science
- Microsoft Research Open Data
- Microsoft Rewards
- Microsoft Soundscape
- Microsoft Sway
- Microsoft Teams
- Microsoft Translator
- Microsoft-ek argitaratutako Windows-en jokoak, aplikazioak eta webguneak
- Microsoft-en laguntza-zerbitzua eta berreskuratzeko laguntzailea Office 365erako
- Minecraft jokoak
- Minecraft Realms Plus and Minecraft Realms
- Mixer
- MSN (lehen Microsoft Start zena)
- MSN Albisteak
- MSN Arakatzailea
- MSN Bidaiak
- MSN Dirubidea
- MSN Eguraldia
- MSN Gastronomia
- MSN Kirolak
- MSN Osasuna eta Ongizatea
- MSN Premium
- MSN.com
- Next Lock Screen
- Office denda
- OneDrive.com
- OneDrive
- OneNote.com
- Outlook.com
- Paint 3D
- Presentation Translator
- rise4fun
- Seeing AI
- Send
- Skype in the Classroom
- Skype Manager
- Skype.com
- Skype
- SMS antolatzailearen aplikazioa
- Snip Insights
- Spreadsheet Keyboard
- Sway.com
- Telefono-konexioa
- to-do.microsoft.com
- Translator for Microsoft Edge
- Translator Live
- Universal Human Relevance System (UHRS)
- UrWeather
- ux.microsoft.com
- Video Breakdown
- Visio Online
- Web Translator
- Weberako Microsoft 365
- whiteboard.office.com
- Windows denda
- Windows Live Mail
- Windows Live Writer
- Windows Movie Maker
- Windows-en argazki-galeria
- Windows-erako esteka
- Xbox Bideoak
- Xbox Cloud Gaming
- Xbox Game Pass
- Xbox Game Studios-en jokoak, aplikazioak eta webguneak
- Xbox Live Gold
- Xbox Live
- Xbox Music
- Xbox Store
Kontratua sinatzen duten entitate afiliatuak (10(b) klausulan zehaztutako ordainpeko zerbitzuetarako)
Ez dago entitate afiliaturik kontraturik sinatzen duenik une honetan. Microsoft Ireland Operations Limited-ekin sinatzen duzu zuk kontratua.